dimanche 1 février 2015

IGANDE ASTINDUA !




Egun on deneri !

Zertan zaizte igande goiz airatu hontan ?


Gaur goizean haatik, gure Larrun punta zuritu da goitik beitiraino !







Aski argi beltza da, eta zeruak ez dire bakean.





Begira zazue itxaso honen errabia.

Dituen guziak botatzen ditu, arranpoz aboa betia.

Zaldi nekatu bat bezala borrokan da.

Auskalo piska bat lasaitzen ote den aski leher egiten duenian...








Denbora txar hauken bolada pasako da. Pazintzia artzia aski.

Denbora luzia eldu zauku holakoetan. Baino pentsa zazue urrundik eldu direla sasoinak eta beren aroak.
Eta, ongiz, luzez irango dutela...

Guria laburroa da. Orroitzapenetan hartzen ditugunak bizpahiru bizien iraupena bertzerik ez dute.
Hortako nahi nintuzke emen jarri. Laburtasun hori ahal bezin bat betetzerako.


Laster arte, ez ditut eta burutik kenduak Agorreta eta bere inguruetako istorioak...

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire