Egun on lagunak !
Oraingotik, segitu behardugu begitik galdu gabe asi dugun lerroa.
Agorretan gara, 1951 urtean.
Joset Legorburu eta Karmen Olaziregi ezkontzen dire :
Joset Agorretakoa bihurtu da.
Baino Inazio et Manuella dire etxeko nagusiak.
Gazteak beharko dute zaharren itzala iraun.
Agorretan, Olaziregi aurriditan, bost anai-arreba zirenetik, hiru gelditzen dire.
Lehengo aldian ikusia dugu zer maluretan ill ziren bertze bi anaiak, gazte gazteak.
Jose-Marie ez da Agorretan egotekotan.
Denbora haietan bazen nun eta han enpleatzeko manera gazteentzat.
Bordeleko inguruetan, ba ziren edurren inguruetan lanak egin beharrak, piñoak moztu eta heien edurra materialetako prestatzekotan.
Jose-Marik, gizon gazte eginez gero, emengo neska batekin esposatu zen.
Oh, hura ere, ez zen urrun gan kerida baten billan : Errekako Mayi artu zuen emazteentzat.
Erreka, Orioko bertze ontasun bat zen, Agorretatik urbil.
Baziren bizpahiru ahizpa Errekan.
Heietatik bat, Mayi, nere izeba zena.
Aski fite joan ziren jaun-andreak Gironderat, beren bizi modua han ateratzekoetan.
Luzez, etorri dire Agorretarat eguberrietako.
Orain, biek illak dire.
Baino Mayin gatik atxikitzen dugu exprezio bat emen.
Harek, bere burua kontent atxematen zuenian, errateko manera zuen : ongi naiz !
Bihotzetik. Gustu ematen zuen.
Izan ere, ez ote da hori gauza sinplia bezin ederra, bakoitxak bere burua satisfos senditzian, erratia : Bai, ongi naiz !
Estimatzekoa da eta, gure Mayiren erran zaharra...
Agorretan hortik aintzin, anai bakarra gelditzen zen Olizireginetik : Nikolas.
Harek momentu bat iraun zuen, bere arreba esposatu eta gero.
Hortako emen duzue nere potreta maitatu honetan :
Nikolas gizon fier sekail zuzen hori da, nere ama-zena Karmenen ezkerretan.
Begirazizue haren beso zurtainak. Gizona lanari jotzeko manerekoa zen, eta, denek erraten duten arabera, ala egiten zuen, gau eta egun.
Kontrabandan aritzen zen, aski zorrotz. Argintzan ere enpleatzen zuen bere burua, nere aïtarekin batian.
Inaziokin ez zen egoterik, Agorretan. Eta, lanetik kanpo, gazte guziak lotu behar zuten baserritako arremaneri.
Denak lanian, asko, eta kontent.
Kontentasun hori maite dut potreta zahar honetan.
Agorretakoak ez ziren jende orguillosak. Ez zuten maite beren burua sobera erakustia.
Inazio eta Manuella aski larri ibilliak ziren Oiartzunetik ihesi joan zirenean.
Badakizuten dena gauretik egunerat galtzen ahal dela.
Orduan, zituzten pizar haiek, ebaindu arte lanian leher eginez, bildu zituzten ontasun bakan haiek, sinist zazue estimatzen zituztela, bai !
Baino ez zituztela maiz agertzen, hola, deneri, norbaiteri nundik ero handik azaldu eta kentzeko apentzia ez dadilan sortu !
Eskarmentatuak ziren, betikotz, eta ez ziren aisa fiatzen, iñorekin.
Orduan, potret honentzat, zituzten erreminta zahar guziak basakorterat ate, eta, famili osoa agertzia, ez zuten usariokoa.
Segur naiz beldur pizar bat pazkatzen bazuten ere, poza eder eta egiazki merezitu batek, animatzen zituztela egun hartan.
Denak emen gaituzue, mundu guzia guria baginuen bezin aro.
Eta ni, nere aitaren besoetan, Mayik ain ongi erraten zuen bezala : ongi nintzen !
Ohartuak zaizte gure lehenbiziko traktore zahar horen mene dela Inazio, Agorretako nagusia.
Eta bi emaztekiak, ama alabak, bat bertzean ondoan, bat bezin zabala bertzea.
Agorretako sukaldian ziren bullak kondatzen zituen ongi gaztea eta zaharra ez zirela maiz akortatzen.
Eta etxeko gidari Manuellak segitzen bazuen, Karmenek bazuela bizi bizi gutizia haren tokia hartzeko.
Betikoa eta betikotz, gazteak artu nahizik, eta zaharrak ez uztekoetan...
Nikolas, ez zen Agorretan mutil zahar gelditzekoetan.
Inazio zaharzten ari zen, baino Joset hor zen.
Baziren aski gizon emen.
Orduan, Nikolas Ameriketarat abiratu zen, bere anai eta koñaduaren bidean.
Han esposatu zen Lolarekin.
Ez zion Atlantikoa trabesatziak galduzi bere laneko amurrazioa.
Han, emen bezala segitu egin zuen, eta ederki moldatu zen.
Hura ere orain illa da, eta nere izeba Lola orain berriki segitu dio senarrari.
Ameriketan orain, Karmela bakarrik gelditzen zait. Leon, aïtatoren anaiaren emaztea.
Eta tropada bat kusiñ, ez ditutenak izagutzen.
Mundu berrian aziak eta han orain seko laketuak.
Agorretan, kanpaineko biziari xertatuak dire jendeak.
Animalen artean, lurran laborantzean, denek, ttiki eta haundi, nahasiak.
Emen, Inazio Olaziregin poza, haren orguilloa, traktor zaharraren gidari, bere illoba ttikiakin.
Ez zen fio Inazio traktoren gai.
Sobera pisoa zela, lurra zanpatuko zuela, antollatzeko partez.
Manuellak ixillazi zuen, maiz bezala, eta lehenbiziko traktora ametituzi Agorretan.
Ikusi zuenian bi idi pare baino indar gehio zuela mekanika honek, Inaziok zeko eskuratu zuen.
Eta behazazue ze pozekin den emen !
Agorretan beti behiak izatu dire. Esneko behiak.
Aïtatok afizio haundia du azindetan. Orain ere.
Emen erakusten zauku denbo hartan ginuen animali eder bat. Eta emen ere, ikusten duzue poza sinple eta sano baten argia :
Hauk, nere bi anaik, gazteriak, heiek ere lanian.
Erraten duten arabera, kristonak eginak !
Beharbada aski erraten dute. Baino, Agorretan, Inazio, Manuella eta Karmenekin, egia ez zela asko egotekorik.
Bizpahiru oihu eta zonbait zaflako bakanduz, denak ordenak emanak zituzten Karmenekin. Mutillak aïtakin sorotan, belarretan, ero zer nahi, eta ni, neska bakarra, etxean aheztietan eta holako.
Esne partitzen goizero denek banakatazen ginen Endaieko karriketan. Haur tropa ginena, bat onerat bertzea arat, gure esne botillak partitzen. Eta Amatto automobilla gidatzen.
Baratzian ere asko egiten ginituen legumbriak, merkatuan saltzekoetan.
Han ere, ez ginen denak beti pozez aritzen, baino, irriz ero negarrez, lotu egin behar ginuen !
Bah, ez zauku orroitzapen txarrik gelditu denbora hartaz.
Urteak pasa alian, Inazio eta Manuella zahartzerat joan ziren.
Emen, erakusten zauztet Inazio eta Aïtato, xal haundi bat sorazten :
Hau ere aski gustokoa dut.
Bi gizon, gaztea eta zaharra, bizia sorazteko laguntzen indarrak emana, baten beso lerdenak eta bertzean jestu jakintsunak.
Bi gizon, elkar errespetatzen eta maitatzen ikasi zituztenak, denborarekin.
Azinden amodio berean. Neorek pazkatzen duten amodio hori.
Odoletik odolerat korritzen duena famili askoetan. Gurian segurik, bai.
Orain ditugun behi pizarrak ez dire bizi modu bat atetzerako manerakoak.
Ongi sinailia dute ez direla bortxatuak. Eta sobera ongi pazkatuak.
Baino nik, ala nahi ditut mantendu.
Eta pozten nau ikustia nere ehi zar hau.
Aïtatori pozten zaion bezala bere Kattalin goizero agurtzia, ogetik atera, gosaltu eta iñorat abiratu baino leheno :
Emen zura zahar horietan lotua ditugun goroste, erramu eta milurra baino obekio gehizatzen zauku bizi modu sinple onek.
Betitik egin dugun lana segitzia dut pretensiorik haundiena. Eta, indarra dutenaino, ala segitzekoetan naiz...
Aïtatxi eta Amatxi Iñazio eta Manuella aspalditik illak dire orain.
Inazio zer nahi ikusi eta gero, aragia usteltzen asi zaionetik, burua galdu arte. Denak ill nahi zituen sofrikarioak asiki egiten zionian fuinetaraino.
Azkenian illaren bakea lortu zuen, gisajoak, goiz batez.
Agorretan luzez haren karratxian burrunbak senditu ditut. Eta, azkenian, ixildu dire denak.
Manuella erran zauztet nola hiru egunen barne ill zaukun.
Azkeneko momentu arte segitu du sukaldean, zuzen zuzena, emazte peza fierra, bisaria zabal zabalik mundu guziari emana.
Geroztik, biziak segitu du Agorretan, bistan da.
Orain, gu ere zahartzerat urbiltzen ari gare.
Baino, beti, noizian behinka marmariz batzuek ateraz geroz, aski kontent.
Emen bukatzen ditut nere Agorretako istorioaren lehen zatia.
Baditut bertze asko kondatzekoak. Eta egingo ere, denborarekin.
Sasoinaren arabera ikusiko dugu elkar emendik aintzin.
Negu ederra pasatu duk zuek denekin. Hortaz nahi zauztet eskerrak eman, bihotzez.
Eta, osasunak laguntzen baitugu, berritz elkarrekin kalakan aritzeko apentzia izan daudilla.
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire