vendredi 13 février 2015

1951 : ERRANDONEKO JOSET AGORRETARAT




Egun on deneri !

Azkenian ahinduak behar zaizkizuet ordaindu.

Gaur goizian goiz, Agorretako nagusia eguzkia artzerat ateria zen ehi aintzinean.






Izan ere, estimatzekua zen epeltasun hori lehengo asteko hotzen ondorioz.

Beti bezala, ez zaizte arrituko, eskaintzen zauztet gure Larrun ederraren bista :









Goizaldi sobera ederra luzez irautekotan.


Baino, momentu berean gozatzeko, egiazki  gozatzekoa.













Emen duzue gure Zaldi.

Hura ere, eguzki alde burua emana.

Ez da zaila, aski zaio begiratzea nun den gure animalea jakiteko denbora zertan ote den.









Orain, goazen berritz 1951eko inguruetarat, Agorretan.

Piska bat luzatu egin dut momentu honen argitaratzia.
Ez nuke seko burutik ez den ongi baten pleura artu nahi. Baino erran behar zauztet. Elkarrekin orain aski konfinzi artua du eta.

Iduritzen nau nere aïtak "blok" honetan artu duen gutiziak mantentzen duela, zer nahi erremedio baino obekio.
Atton zahar bat dut Aïtato. Eta eritasun beltz batek ari zaio barrena zimikatzen pittaka pittaka.
Azkeneko hiru urte hauetan, aski larri ibilliak gare horen arabera.
Jakinez nuiz nahi gertatzen ahala dena, eta hori denentzat, iduritzen nau zerbait kondatzeko dueño iraungo duela nere Aïtatok.

Zer txorokeria ! errango nauzue. Eta ez arrazoinik falta gabe, badakit.

Baino idari hori sartua zait erroaino, eta, menperatzen baldin badut ere, ez egunerokoa pozoinatzekoetan, hor dut, eta ala da.

Dena dela, asko gelditzen zauku kondatzekoa.
Eta etorri beharra, ator dadilla, bere tenorean...


1951an gara, Agorretan.


Agorretan denbora haietan, Olaziregi familia bizi da.

Iñazio eta Manuella, Espainitik gerlaren ondorioz ihesi eginak 1936an.

Bost haurride baziren, lau mutill eta arreba bat, nere ama, Karmen.
Bertze batean errango zauztet zer gertatu zitzaioten deneri.

Gaurkoan, ikus dezagun nola moldatzen ziren Agorretan, Joset Karmenekin esposatzerat etorri zenian Agorretarat.

Nere proteta zaharretan, ez ditut Olaziregi famili osokoenik.
Orduan, emen agertzen dizkizuet Manuella eta Iñazio, nere aïta-amen esposetan.





Errandonekoak izagutzen dituzue, Aïtatoren aldean.
Eta bertze aldeko horiek dire Iñazio eta Manuella Olaziregi, espos andrearen burasoak.

Iñazio hori, kixkalia, gehienek erraten zuten arabera, eta Manuella, hura baizik, esne gaina bezin prestoa.
Xehextasunak emango zaizkizuet heien arabera ere.
Proteta honetan, ikusten dituzue leheno aipatutako protagonistak.

Baino, gaurkoan, 1951an Agorretan ziren jendetasuneri behar dugu lotu.

Karmen eta bere burasoekin, Agorretan bizi zen oraindikan Nikolas, etxeko semea,  gero Ameriketarat joan behar zuena.





Hau, langille errotua.
Izanik ere bere aïta bezin sekaila, mutil gozoa.

Aman alde karakteren bidez.

Beti ongi elkar eraman dute Joset eta Nikolasek.

Agorretan lana martxa gorra zen. Eta bi beso gehio aitz ongi etorriak.

Ala irabazi zuen Errandoneko Josetek bere aïtañarreben estimoa.
Lanari bere koñaduaren gisa azkar lotuz.

Errandonekoak alferrak zirela omen zioten Agorretakoak.

Baino Joset langilia atera zen, aski beti Iñazion begirentzat. Eta pentsazazue ez zela seguraski gauza gutti !












Emen duzue Joset soldaduzketan.
Alemanian ibillia loretan, Errandoneko miseriatik urrun, bere baitan.

Handik etorri eta esposatzekotan ziren nere amarekin.


















Eta ementxet Amatto zena, denbora haietan.

Ogei eta zortzi urteetan ezkondu zen. Aski beranta orduko.

Baino ala ere izandu zuen aski denbora sei haur mundurat argitarazteko.

Eta seietatik azkena, neorri, zueri hauk denak kondatzen ari naizena.











Famili ederra muntatu zuten aski fite Legorburu gazteak Agorretan.

Begira zazue, urte batzuek gerosio, 1966 inguruetan :





Potret honek aldiero lorietan uzten nau.

Zer nahi duzue, bakoitxak bere gustoak...


Gaurkoan emen uzten zauztet. Ikusi duzue gelditzen zaigula gauz asko aipatzekoak.
Astia baldin badugu, segituko dugu, emeki, emeki, Agorretako Berrien bidean.

Laster arte lagunak, eta segi zazue ongi.






Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire