Egun on Agorretako berrien segitzaileeri !
Gaurko hau xorragarria dugu.
Aire bizia, hotza, kristala bezin purua.
Denbora sanoa, odola zainetan fite korrizitzekoa.
Bizia atzaraztenazi duena.
Gure Txingudy beriña bezin lisoa.
Denak geldirik, hatxa laburtua, iduzkiaren argiari emana.
Ortziraile goizaren elurraren ondorioz, inguruak garbituak bezala.
Izan ere, ez dugu maiz ikusten eta gure Agorretan bazterrak ala xurituak.
Argazki batzuek atera nintuen, zueri eskaintzekoetan :
Maiz erakusten zauzteten bista hori duzue emen.
Larrunen punta ez da ageri, elurpetan ittua.
Orioko landak zurituak ere, oren erdi baten barne elur ehaso fiera baten ondorioz.
Ez aski denak gordetzeko edertasun osoan, baino, ala ere, aski pollita.
Agorreta zaharra elurpetan bere gehiza ematen zaiguna.
Barren guzia epela, denek geldi eta trankil.
Ni, haurrek bezala, izanik ere aspalditik adina joana ! elurretan ibilli naizik.
Hor dituzue gure Ttiki-Haundin pata markak, Gure Jaingoikoa Pazkoetan pistuzen bezala, gisa berean illen mundutatik bueltan etorria.
Hori bertze batean kondatu beharra. Ainbeste baditugu partitzekoak oraindikan ere !
Zen eta ez idurian, gure Agorreta zaharrean badire eguneroko berriak... "Galerie Lafayettetan" ala omen zen, ere, egunero zerbait berritasun.
Ohart zaizte emengo biziaren astinduretaz !
Te, begira zazue Agorretako Joseten Ttiki-Haundi baliosa hori :
Urte azkeneko hotz harek aski mala manerian utzi bazuen ere, gure traktore zaharrak , oraindikan ere bazituela futako on batzuek botatzeko manerak argitarazi nahi izandu du.
Hotzak erdi illentzat utzi bazuen, azkeneko ortziraile honen elurrak desafiatzeko parada, etorri zaio Ttiki-Haundiri.
Eta aski burrumba azkarrekin lehertzen zuen elurran ixiltasunaren tapakia...
Hori Deurrua hori, gure Ttiki-Haundi !
Erran zauzteten bezala, gure Jangoikoaren arabera, ill eta pistu zauku.
Bere nagusiak egin duen bezala :
Gaur goizean ez zen ba alako berorik.
baino Agoretako nagusia, ongi gosaldu ezkoztik, indarrak behar ditu enpleatu ala ero ola.
Bizpahiru buelta egiten ditu etxerat elduden arrizko bidexkan.
Gero, bisaria gorri gorri egin, eta sartzen da sukalderat.
Eta orduan elkarrekin artzen dugu baso bat kafe bero.
Ni barrengo lanetan enpleatzen naiz, garbitasun piska bat egiten (gutti, emen Agorretan garela ez ahantzi...), eta bazkaria prestatzeko manera pentsatuz.
Bi anaiak eguerdiero bazkaltzerat etortzen dire. Eta sinist zazue egun hauetako hotzekin, ez zaiotela eskaini egin behar, baino bai, eman, eta asko !
Momentu hoietan lotzen da Aïtato bere istorioak kondatzen.
Eta nik, izanik ere maiz adituak, uzten dizkiot erraten. Emen ateratzen dizkizizuet, emeki emeki, ongi bakoitxaz aprobetxateko manera izan dezazuen gisan.
Lehengo aste buru hortan egiteko idaria banuen.
Baino Agorretan maiz gauzak ez dire pentsatu bezala erortzen.
Ez nahi bat gertatu zauku. Ez deus nabarmenik ez kesa. Baino denbora galezteko maner ona.
Begirazue zehorrek :
Hau, larunbata goiza zen. Eta lan ttiki hori bukatzeko tenoreko, larunbat arratsea alletu zauku...
Emen dituzue Aïtato, (hotzak pazkatzen baino ezin trabetik kenazizekua !), eta Beñat, nere anaï bat.
Eta hor, traktoren gibelean atalatzen den keza, zuzentzen saiatzen ari ginen. Keza hori, justu erran behar den bezala, nehorrek okertua. Aldrebeskerian.
Hori ere, bertze baterako.
Dena dela, ez ditut burutik ahantziak nere Agoretako istorio zaharrak.
Joset Legorburu Errandonetik ateratzekoetan da. Karmen Olaziregikin esposatzeko Agorretarat.
Buruan atxikiak dituzue Errandonekoak ? Gabriel eta Mayi Legorburu, beren bost haurrekin, Ttotepiñ, Antton, Joset (nere Aïtato), Leon eta Pantzika.
Urrungoan, ez dakit noiz, segun nola berritasunak agertzen diren Agorretan, kondatuko zauztet Joseten istorioa, eta haren ondorioz, Agorretakoa.
Badugu astia, ez da ala ? Ez apurtu, denen denbora etorriko da eta.
Urrungo bat arte orduan, eta barkatu nere luzetasunak. Ahal dutena egiten dut, eta...
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire