jeudi 12 février 2015

AHIZPA ZOIN ZIRA ?
























AHIZPA, ZOIN ZIRA ?























MAILUIX LEGORBURU

















EMAZTE HARREMAN ETA BERTZE






















PANTXIKA










Nere izena Pantxika da. Eldun astean egingo ditut ogei eta emezortzi urte. Eta orduan ere beterako dire sei urteak nere ama il ezkoztik. Ordutik bakar bakarrik bizi naiz etxe haundi hontan. Aita haurra nintzelarik joan zen eta ezkoztik ez du inorek haren berririk izandu. Ez naiz oroitzen ere zer gisako gizona zen hura. Eta igual nau ez badut egundaino haren aipatzerik aditzen ere. Ez du nere biziarekin deus egitekorik gizon horek. Betitik nere famili hutsa ama izandu dut, eta biek beti ongi antolatu gare elkarrekin. Kolpez il zait, gau batez, bate eritasunik egundaino izandu gabe. Ez zen holako zaharra, ez zituen hirurogei eta bi urte eginak. Gure izagun guziek seko sesituak gelditu ziren berri txar hori jakiterat, eta ni, oraindikan ere urrun naiz ongi jartzeratik horen arabera.
Dena dela, bakarrik naiz. Eta bakartasun horen mene gero eta gehiago.
Ez dut horrekin erran nahi gaizki bizi naizela, edo triste. Bate ere. Badakitut ikusten dituten gauza ederrak estimatzen, badakit bihotzez irri on bat ateratzen eta ez naiz beti nere buruari negarrez begira egoten.
Lanean ari naiz, bulegu ttiki batean, bertze bi emaztekiekin. Ez da lan zaila eta nere bizia ongi irabazten dut. Ez dut hortaz plenitzekorik.


Osasun aldetik ere ez naiz bate gaizki ibiltzen.
Nere ama subitoki il ezkoztik, badakit, ez dela bizi luze baten agintzia hori, baino ez da beti holako gauzak buruan atxikiz deus onik egiten.
Batzuek erraten dute aski dela neri begi kolpe bat emaitia, ikusteko aski azkar bizi naizela. Ez naiz holako emazteki fin pollit horietarik. Hala izatetik urrun ! Ez, nere gorputza, dena indar eta osasunekoa da. Bertzean aldean haundia naiz. Metro bat eta larogei hurbil ditut. Eta ez izanik ere lodia, aski zabala naiz. Hezurrak animalizkoak ditut, eta izan espaldetan, izan asunetan, beren burua ongi agertzen dituzte.
Ez ba naiz jende gizen horietakoa. Larruz gorriz nere burua begiratzen dutenean ispilluan, noizian behinka, ohartzen naiz aski iharra iduriko nukela ez ba nintuen hezur haundi zahar horiek.
Baino nola ez den deus egitekorik hori antolatzeko, nahiagoa dut naizenekin konformatzerat. Hala eldu da beztitua naizenean, eta bertzeak beti hala ikusten naute, emazteki haundi azkar kinkil baten itxurakoa naizela.
Bisaria ez dut bate ere itxusia, zenta ez den halako ederra ere egia erratekotan. Begiak aski gustokoak ditut, halako ferde illun batekoak, eta petazalak ere ongi ematen dute. Ezpainak ez dute deus aitzakirik. Ongi dire, ez sobera finak ez eta lodiak ere.
Hortzak egiazki ederrak ditut, azkarrak eta xuri, xuriak, egundaino ez dutenak minik izagutu. Badut uste nere urgullorik haundiena hartan izaten ahal duten, zenta egiazki ikusgarriak dire nere hortzak.
Malulorski, bisarian ere fallua hezurrak dituzte, bertzetan bezala.
Xurra bertzean arabera sobera azkarra dut, ez hain luzetasunean baino zabaltasunean. Beharrik oraindik ere zuzena dutela ! Bertzeala, halako peza batean oker ttiki bat izanez gero, bisari guzia gastotzen nau ! Hortaz ere, urteekin, usarioa hartua dut, eta ez diot orain hainbeste kasurik ematen. Baino segur naiz ez dituten izagutzen jendeak, lehen aldian ikusten nautelarik, hori bertzerik ez dutela begiratzen. Zer lastima hala ere !
Hori galezterako, obligatua naiz agudo nere hortzak agertzia, nahi eta nahiez, eta segiduan irri haundi bat egiten diotet deneri, ez badire nere gustokoak ere, nere xur itxusi hori ahanztaziko. Egite horen bigarren abantailla, eta ez ttikiena, da denak akort direla errateko aitz neska argia naizela, deneri irri eder bat eskainiz bate izagutu gabe.


Holako iduri sinpatiko batekin, segur nintzen gaztea nintzelarik, ez nuela buru hauste haundirik izanen gizon on bat harrapatzeko. Izan ere, ez nintzen bertze bat baino itxusiagokoa, zenta nere haunditasunak bat ero bertze hoztutzen ahal zituen. Baino zer, ez dute gizon guziek emazte ttikiak bakarrik maite, badire bertze gisetakoak ere estimatzen dituztenak ! Ez nintzen hortako kesatzen.
Amak bere senarrarekin nola ez zen horren ongi ateratu, ez zian gizoneri konfinzi haundi bat emateko gogorik sorazten. Ez zuen bere bizia berritik egin nere aita joan eta gero. Badut uste seko desgustatua zen amodiozko afera guziz.
Eta nik, nola ez nuen bertze bizitzeko manerik izagutzen, uste nuen haren gisa gizon txar bat hartzen banuen, infernuko su guziek izagutuko nintuela ogei eta amar urtetarat alleratu baino lehenago. Beldur hori aitz urrun sartua nuen barrenean.
Segur nintzen gizonetik gehienak ustel zikin batzuek zirela, eta bat ona hautatzia egiazki lan zaila izango zela. Baino ez nintzen kesatzen, asko izango nintuen nerekin nahiko zutenak ibilli, eta aski nuen nere denbora hartzia haut ona egiteko.
Hortan tronpatzen nintzen, eta ez gutti.


Oroitzen naiz aitz ongi nere ogei urte inguru horietaz. Gaztia nintzen, eta lotxatia ere. Izagutzen nintuen lagun batzuek, baino gehienak neskak ziren. Eta mutil batekin ibiltzen hasten zirenean, beren alde joaten ziren, bizi berri bat hasterat. Nitaz ere bat ero bi hurbildu ziren, baino ez gehiago. Ni aitz kontent nintzen ikustiaz gustatzen niotela heieri. Hortan banuen asurantzia ez nintzela sobera itxusia eta nik ere izagutuko nintuela amodioaren plazerak.
Nere adineko neska gehienak janeko badakizuten, eta aspalditik, zer ziren plazer horiek, eta aitz aisa bizitzen zituzten beren gorputzaren beharrak, beldurrik eta sendimentu haundirik gabe. Orain badakit heiek zutela arrazoin. Baino ni, ez nintzen atrebitzen nere burua ofreitzia, zenta segur nintzen behar nuela lehenik hautatu gizon on bat, ez eta alu bat segiduan utziko zianala bazterrerat, nere esperantza eder guziak porrokatuz.
Gauzak diren bezala erraiteko, nere adinekuan arabera banituen ogei bat urte gehiago buruan. Nere gogoak eta nere ameretsak neskaienak bezalakoak ziren, baino nere beldurrek galezten ziaten heien erraztasuna.


Bertze neska guziek bizia besatraka hartzen ari zirelarik, nik, asto zahar bat bezala, bizkar egiten nion.
Dena ez zen nere amaren falta. Hori sobera aisa izango litzeke.
Egia da harek bere experentzian arabera, ez zela bere alabarentzat eskolarik oberena. Baino ez zen hala ere horren gatik seko idari okertutako horietarik. Ez zian goizetik arrats beti burua beteratzen gizonen txartasunez.
Izagutzen ginituen bizpahiru gazte, eta ez zituen mutil guziak gaizki ikusten. Oroitzen naiz nola erran zian beharnukela atera piska bat, presisoki bigarren mutil harek eskaindu zianian harekin ibiltzerat.
Badakizuen aitz ongi amak zer zen gaztia izaitia eta nola pasatzen ziren gauz horiek. Ni baino hobeki. Segur naiz ni baino gehiago fio zela gizonekin, zenta batek gaizki portaturik berarekin.


Ez, fallua, nik nuen. Ni nintzen sobera lotxatia, sobera salbaia. Nahi nuen, baino beldur nintzen. Ez nuen nahi aditu nere gorputzaren galdeak, uste nuen nere konfinzia osoa eman behar nuela mutil batekin ibiltzekotan, afer horiek aitz seriosak zirela, eta orduan seko haren mene izango nintzela, nere amodioarekin emango niola nitaz nahi zuena egiteko ahalmena.
Uste nuen, ez zela manerik bakoitzak bere pertsona osoa atxikitzeko, amodioak denak nahasten zituela, langerosa zela, beharzela segur izan bat bertzeaz, zerbait hasi baino lehenago. Ez nintzen ohartzen ez zela posille, bat bertzea izagutzia horen urrun geldituz, behar zela aitzinatu, ez zela hori arrisku haundia, eta ez zirela beti mutillak egongo nere esperuan.
Ez ninzen aski sinplia, ez naki nuen ongi zer nahi nuen, ur baso batean ittotzen nintzen. Ez nuen inorekin aski konfinzi nere burua libratzeko eta hola pasatu ziren urte guzi horiek, nahiez eta ez atrebituz, gogoa eta beldurra bat bertziakin beti borrokan.










Pittaka pittaka zahartu naiz, ohar gabian. Urteak pasaki ziren baino beti neri iduritzen zaitan oraindikan ere banuela denbora nere aitzinean, ez zela deus presarik.
Ogei eta amar urteetan, ez nuen egundaino gizonik izagutu. Nere burua bertze neskanatik difenta atxematen nuen, eta nola ez nintuen heien bizimoduari arrazoinak ematen ahal, neriari tu egin gabe, nahiagoa nuen heiek bazterrerat utzitzia, ez nere burua kesatzeko.
Nere amarekin biziez, lanian segituz, uste nuen oberena aitzinean nuela, eta aski zela pazintzi piska bat hartzia.


Gaztia nintzen, banuen osasuna eta indarra, segur nintzen egun batean norbait ohartuko zela neska ona nintzela, eta orduan nere bizia argitukozela, bertze guziena baino azkarrago. Egun hartan denak ohartuko ziren arrazoin izandu nuela, eta urte guzi horiek, galduak iduritzeko partez, beren balore guzia erakutsiko zuten. Fio nintzen nere biziaz.
Horiek denak amets ederrak ziren eta beharbada posilleak ere, baino nik ez nuen deus egiten hartarako. Beti nere kantoinean egoten nintzen, bertzeak jujatuz, alegia eta ni heiek baino jakintsunagoa izaki. Gehio eta gehiago, nere bakartasuna pazkatzen ari nintzen, ni eta bertzean tartean paret lodi bat ixatuz. Uste nuen aski nuela nere tokian egotea, bertzena zela nenat etortzia, ez nuela nik deus egitekorik.
Ongi nahia beharko zuen neri hurbiltzen ahal zuenak.


Lehen aldian norbait izagutzen nuenian, gauzak aitz ongi pasatzen ziren. Nere betiko irri eder horek asko laguntzen zian.
Baino gero ez zen bate historio bera ! Hasten ginenean elkar obekisio izagutzen, segiduan atakatua senditzen nuen nere burua. Izaten ahal zen galderik sinplienak iduritzen zian langerosa zela. Sobera erraitiak nere berri, emango ziola bertzeari indar bat nere kontra biratzen ahal zuena, iduritzen zian. Eta histen nintzen, pittaka pittaka, beti irriz, baino seko hoztua beldurrez.
Konprenditzen ahal den bezala, ez ziren gauzak aitz urrun joaiten ahal kondizio horietan. Urbilduzen hura, nere desfioaren gatik, deskuraiatua joaten zen urruntxio, bere laguntz eskaintzak obekisio hartzekoetan zen batenat.
Eta ni beti bezala bakarrik gelditzen nintzen, nere faltaz. Ni interesatzen nintzen bertzen bizitzaz, baino ez nuen nahi nerian inor sartzia. Hori da gauza ez dena aisa ametitzen ahal, orain badakit, baino orduan ez nintzen ohartzen ongi zer galdetzen nioten bertzeri.
Izan emaztea, izan gizona, gauza bera zen, salbo gizonekin nere beldurra haunditzen zela, eta seko nahasten nintuela nere sentimenduak, amodioaren gosiak bertze denak gordetzen baizituen.
Gaizki bizi nintzen nere buruan, jakin gabe zer nahi nuen, nere mundu guzia beteriez beldurrez eta desfioz.
Orduan norbaitek erran bazian gauz hori, gaizki hartuko nuen, segur izanez neri gaizki ikustia naiziala. Ez nuen egundaino sinitsiko badirela laguntzaileak, ez dutenak deus gehiago nahi zuri huros jakitia bertzerik.


Ama bizi zeraino ez nuen hainbeste sofritzen bakartasun hortaz. Hasteko, harekin biziz, ez nintzen bakarrik. Aitz ongi eramaten ginuen elkar, janeko errana duten bezala. Eta haren amodioaz bederen segur nintzen, seko segur. Ez zen egun bat izandu dudatu izan ahal nuena. Beti Ama nere alde nuen eta horekin denak ahanzten ahal nintuen.
Asko aritzen ginen kalakan elkarrekin. Zer nahien berri. Oroitzen naiz nola goiz batez abiratu ginen sexoaren gainean. Ez dakit bertze neskek horen libroki aipatzen ahal zuten ero ez, baino gure etxean ez zen deus trabarik elkarreri gure sendimentuak emateiko.
Goiz hartan, biek gosaltzen ari ginen, buruz buru.
Goizero bezala. Orduan oraindikan ere Ama lanean ari zitzaitan, zapatak egiten zuten fabrika ttiki batean. Eta ni nere buleguarat joan beharra nintzen. Egunero elkarrekin partitzen ginen etxetik. Hura ni baino lehentxio haltxatzen zen, eta ni, atzaria izanik ere, piska bat egoten nintzen gozo gozo ogean, kazo soinuak aditurik sukaldean. Ogi errearen usaina sumatzen nuenian bakarrik mugitzen nintzen ogetik, eta jausten nintzen salarat, Amarekin gosaltzerat. Mahainaren gainean bi katillo haundiak han ziren, kafesnez beteriak, kia botaiez. Ogi erre tronzoak hazita xuri baten gainean jartzen zituen, burra eta konfitur poto pottoloaren erdian. Deus solas luze egin gabe jartzen ginen parez pare, eta pokadu batzuek jan eta gero lotzen ginen blagan. Asko maite nintuen goiz epel horiek, eta orain ere falta haundia egiten naute.
Dena dela, egun hartan ari ginen biek sexoaren berri. Amak erraten zian :
- Orain emaztearentzat gauzak ongi aldatu dire. Kontrazeptione modu horiekin gizonek gainea libertade hartzen ahal dute neskek. Hori gauza ona da. Leno seko desberdinak ziren sexoko gauzak emazte eta gizonen artean. Guk ez dakiginuen justu nola pasatzen ziren gauzak, baino asegurantzia bat baginuen, mutillekin ibiltziarekin arrisku haundi bat baginuela haurriteko gelditzia, eta beldur horek gaxtotzen zuen dena. Gehienak esposatu arte ez daki ginuen zer zen sexoa, eta hal hola ikasten ginuen senarrarekin. Hura gizon goxoa baldin bazen obe, bertzeala, ez genuen bertze erremediorik gure burua haren esku utzi bertzerik. Bai, amodioa gauza desberdina zen orduan, eta harriskoari bertzerik ez ginuen gehienek pentsatzen. Horek pozoinatzen zituen denak.
- Bai, baino orduan ere izango ziren emazteak bertzeak baino jakintsunagoak ez ? Ez zituzten denak nahi gabian egiten haurrak, ez ziren denak ohar gabian eginak, ez da hala ?
Ez nuen maite idari hori, emazteak beren gorputzaren mene zirela, ez zutela hautatzen ahal haurrak egiteko momentua. Ez nuen segurik nahi aditu beharbada ni nahi gabeko haurra nintzela. Igual zitzaitan jakitia nere Aitak ez ziala maitatu, nere bizia hura gabe beteratzen nuen, baino Amaren amodioa beharrezkoa nuen, eta pentsatzia haste hastean baldinbazen ere, momentu batean ni harentzat traba bat izandu nintzela ez nuen soportatzen ahal.
Amak aitz ongi aditu zituen nere galdiak nik ez erranik klaroki ere. Emazteki aski fina zen hortako.
Irri on batek bere bisari guzia argituz errespusta eman zian :
- Segur ez zirela denak nahi gabian eginak, ez dut hori erraten bate. Sexoaren libertadiaren arabera ari nintzen, ez haurrak izateko ero ez hautatziaren gainean. Horiek bi gauza seko difentak dire. Orduan ere baziren emazteak ez zutenak haurrik nahi, eta alde batez ero bertze, ez ziren haur egiteko gelditzen. Ez zen momentua orain bezin presisoki hautatzen ahal, baino haurrak izaitia eta zenbat, bai. Ero bertzeala, senarrak behar zuen animale bat izan, eta Jainkoari esker, ez ziren gehienak holakoak !
Trankildua nintzen, baino hortan ginen kasuan, nahi nuen seko burutik kendu duda txar hura.
-  Eta zuk, haur bat nahi zinuen egiazki ?
- Nere ametsarik ederrena zen egun batean ama izaitia. Eta ohartu nintzenian haur egiteko nintzela, poza haundi bat senditu nuen. Horduko badakinuen zure aitarekin ez zirela gauzak hain ongi pasako, baino igual zitzaitan. Prest nintzen borroka hasteko nere haurra ahal nuen obekina hazitzekoetan. Eta egundaino ez naiz hortaz urrikitu.
Nere baitan pentsatu nuen gauza ederra zela holako asurantziak senditzia, zer nahi gaietan. Segur ni kausu berian ez nintzela oren osoki deliberatuko alde bat ero bertze. Amaren alaba nintzen ba, baino ez zian, bere odolakin, karakter eder hori eskaini. Lastimatzen nintzen, baino ez zen dues egitekorik, hartan konformatu bertzerik…
Amak gauz horiek guziak aspalditik ongi konprendituak zituen. Badakizuen zer zen neska gazte eta emazte izaitia. Eta izanik ere aspalditik bakarrik, badakizuen nolako keskak sorazten zituen amodiozko harremanak.
Izagutzen zuen bizia eta badakizuen zer nuen buruan biraka. Neri beldur emaiten zian gauz hura izagutzen zuen. Amodioa emaiteko argitua zuen behar dela amodioa errizibitua izan. Eta nahi zian klaratu azkarki nik izandu nuela apantzi hori, betitik, eta hura bizizeraino, betikotz.
Barren guzian berotasun gozo bat senditzen nuen. Momentu hurosa izandu zen gosari hura, eta gaur balitz bezin ongi oroitzen naiz orduko epeltasun hura.
Baino hartan amak ez zuen bukatua bere erran nahia.
- Beharrik zuretzat gauzak difentak dire. Ez da gehiago leheno bezala lotx hori gisa hortako gauzak aipatzerako. Eta egiteko ere ez. Nik hori ongi harrapatzen dut. Neskak mutillaren parekoak dire amodioaren arabera. Denek sendimentu eta plazer berak izateko deretxoa badute, eta hala behar da.
Horen gainean, ni ez nintzen hura bezin trebe. Ez dakinuelako presisoki zertaz aipatzen ari zen Ama. Nik amodioaren gainean ez nuen gauz haundirik izagutzen, eta aldiero bezala ez izagutze horek beldur ematen zian.
- Tenoria aitzinerat joakida, mugitu beharkodu hemendik orain agudo.
Ez nuen aitzaki txarra Amak jakin nahi zuenari ez errespustarik emateko. Ez zian bortxatu nahi izandu eta hura ere haltxatu zen mahainetik, katilluak eta hazita hutsa sukalderat eramaterat. Nik mahaina haltxatu nuen eta ez naiz oroitzen bertzetan aipaturik hortaz Amarekin.


Nere Amak neri nahi izandu ziala jakitia aski nuen.
Ez nuen bertzetarat joan beharrik amodioaren billarat.
Harek eskaintzen zianak goizetik arrats, eta egunero, baino ederrekorik ez nuen inon harrapatuko. Orduan ez zen balio burua haustia horekin. Badakinuen ez zuela ama baten amodioak gizon batenan tokia hartzen, baino igual zitzaitan orduan. Errazo zen neretzat nuenarekin kontentatzia, ez eta bertze zerbait billatzearekin hura galtzeko harriskua hartu.
Amak hori konprenditua zuen, segur naiz, aspalditik.
Baino ez zian nahi nere bizi guzian haren amodioaren mene ikusi. Badakizuen ongiz neskek ogei eta amar urteetan bertze zerbait izagutua behar zutela. Bertzeala hura falta izaten zutela eta ez zela on. Baino ez zian hala ere gizon baten besoetarat botatzen ahal, berari gertatu zitzaion haren gibeletik gainerat. Kesatua zen Ama, eta biek elkarrekin huts hutxik hain ongi izanik ere, neretzat bertze zerbait espero zuen. Neri beldur emaiten zian gauz hura.















Nere lehen sexo experentzia geroztik izandua dut.
Orduan izango nintuen ogei eta amahiru bat urte, justu ez dakit noiz zen.
Gure herrian izaten da besta haundi bat, Agorillaren astean. Mundu asko biltzen dire besta hortarat. Gehienetan denbora aitz ederra izaten da, aitz berua. Eta asko edaten da bero horek ekartzen duen eharria kentzeko. Urtero gazteri gehiena hor izaten da, eta arrats buruz, gauak bere illunpean jende guzia besoetan hartzen duelarik, halako libratze bat bada jestuetan. Bat bertzeeri gorputzak nahasiz, hor korapillatzen dire udako amodioak, batzuek biharramunean ahanzten diren horietarik.
Eta nik hala izagutu nuen lehen aldirako gizonaren gorputza. Ez dut erraten ahal aitz oroitzapen ona dutela arrats hartaz. Nere burua piska bat arintzeko edan nuen sagardu baso bat ero bi, zenta nik ere nahi nuen bertzearekin batean momentu on bat pasatu. nere beldur guziek bazterrerat utziz, eta behingoan beden bertzenat urbilduz.
Nere baitan, sagarduak lagunduz, aitz ongi senditzen nuen nere burua, eta egundaino bezala nere irriek gaua betetzen zuten.
Han ginen bizpahiru lagun, batzuek bistaz bakarrik izagutzen nintuenak. Iduritzen zuten nere konpania gustatzen zitzaiotela eta badut uste lehen aldia zen horen konfinzian nintzela.
Heien tartean bazen gizon gazte bat, oraindikan ere mutil bat, ongi errateko. Ez zituen ogei urte eginak. Bertze egun batez ez nioke kasurik ere eman izan mukitzu hareri. Ttikia zen, eta iharra, mutur txar bildu batekin. Baino begiak zorrotz ibiltzen zituen, eta maiz nere alde. Ez nintzen usatua manera hortan gizon baten begiratzea senditzia nere gorputzaren gainean, izanik ere abantxu haur bat, eta piskat nahasten zian burua berritasun horek, sagardoaren gain. Alegia eta deus segitzen nuen denekin irriz, baino pittaka pittaka neri hurbildu zen eta bere besoa nere lepoari bueltan jarri zuen.
Ez zen deus hor harrigarik, bertze gazte asko hola ziren bat bertzeari elduak. Baino neretzat gauza berria zen. Berritasun gogorra egia errateko !
Orain aitortzen ahal dut beso haren karga maite nuela nere espaldetan, eta zer nahi emango nuela orduan mutiko zirtzil hura ez urruntsio joateko. Ongi nintzen haren kontra, aitz ongi.


Gaua aitzinerat joaki zen. Zeruan izarrak bat bertzean gibeletik dirdiran sartzen ziren. Haize epel batek karizi arin bat eskaintzen zian azalearen gainean. Mutilla gero eta gehiago presatzen zen nere aldean, eta haren hatsak berotzen zian belarria. Ez nuen deus egiten harendik apartatzeko, iduritzen zian sufrimendu bat izango zela baztertzen bazen. Baino ez zen holakorik haren idarietan. Deus elkarreri erran gabe joan ginen biek urruntsio, illunpea lodiago zen toki baterat. Han hemenka baziren bertze pareja batzuek, bakartasuna billatzen zutenak, gure gisa. Bertze mundu batean mugitzen nintzen. Momentu hura nere biziatik bakandua zen, behesia, eta egundaino baino obekio nintzen, libratua azkenean, beldurrerik gabe.
Mutilla gaztea izanik ere badakizuen emaztearekin nola egin behar ziren gauzak. Ni baino obekio. Gosoa zen, eta bere gorputz gogorra neriarekin nahasi zuenian, bere denbora hartu zuen, kasu emanez. Adituak nintuen neska batzuen erranak horen arabera, batzuetan lehen aldia ez zela ongi pasatzen, gizonak presatuak izaten zirela, eta igual zitzaiotela zer senditzen zuen neskak.
Neretzat, ez da hala izandu. Mutil hura ez nuen izagutzen, ez zuen nerekin denbora haundirik pasa, baino momentu hartan segur naiz kasu egin zuela, nahi izandu zuela bere plazera partitu nerekin. Ez nuen gauz haundirik senditu, ez plazer ez sofrimendu, baino kontent nintzen behingoan beden posille izandu nuela puntaraino joaitia.
Maiz amets egin nuen lehen aldi hori amodio haundi baten segida ero astea bederen izango zela, baino ez nintzen hortaz kesatzen arrats hartan. Pasatu nuen momentu hori, ez sobera gaizki, eta neretzat indar berri bat zen, ordu arte ez izagutu horen gainean ahala izaitia jakintasun bat jartzea.
Hortan gelditu baginen, gauzak aitz ongi izango ziren. Ez genuen solasian denborarik galdu eta igual zitzaidan. Ez nion amodio haundi bat galdetzen mutil hareri, nahiago nuen ez deus jakitia bere biziaren arabera.
Baino berritz beztitu ginenian lotu zen hitzetan, eta hartan gastotu zuen dena. Hor hasten nau nola bezperean bertze emazte bat hartu zuen nere gisa sasi tartean, eta nola bertze aldi batean eztali zuen neska bat bere gizongaia automobillaren billa joan zen denboran, eta bertze asko holako.
Hitz bakoitsak kolpe bat baino gehiago min ematen ziaten, baino hura ohar gabian, ez zen isiltzen.
Hori soportatu behar izandu nuen denbora puskatez, sobera luzea. Argi zen bere solasetan mutil horentzat ez zirela gauza inportanteak horiek. Jostakita bat gisakoak ziren. Segur nintzen ba kasu ematen zuela neri lehenosio. Baino orain, ez nintzen konta. Bertze guziek ez ziren konta bezala.
Azkenean haltxatu ginen eta bakoitsak gure alde sartu ginen. Tartezka ikusten dut oraindikan ere mutil hura, orain gizon bat da. Alegia eta ez elkar izagutzen egiten dugu elkar kruzatzian eta badakit harentzat seko estranera naizela. Nik ez diot grinik atxikitzen, baino badakit haren solasek porrokatu nautela izaten ahal nuen kuraya ttikiena bertzeari nere konfintzia emaiteko. Badakit ez duela nahi eta egin, badakit ere, bertze emazteari holakoak gertatzen zaiotela eta ez direla hortarako kesatzen, baino ni holakoa naiz.
Jakinik ere arrats hartan mutil harentzat ez nintzela plazer piska bat hartzeko manera bertzerik, nahiagoa izango nuen ez haren abotik hori aditzia. Ez bazuen deus erran, atxikitzen ahalko nuen beden apantzi obesioko bat nere lehen gizonetik. Ez zian nere ameretsa inuxenta zikinduko.










Orain arte, experianzi hori lehena izandu da eta azkenekoa ere. Egia errateko, ez nau holako faltik egiten ez gizonik izaitia. Nahiagoa dut ez deus entsayatzia zen eta berritz holako disgrazia izagutzia. Nahi nuke, amodia haundirik galdetu gabe, errespetu piska bat merezi izaitia. Beharbada hori sobera galdetzia da, ez dakit. Bertzeak seguraski horekin antolatzen dire, eta ni naiz ez in posille den hura galdetzen duena.
Horen zaila ote da, behin beden, atxemaitia norbait momentu batentzat bederen zuri eta zuri hutsa pentsatzen duena ? Denak horen okupatuak ote dire beren biziarekin ez tokirik izaiteko bertze bateri egiazko interes piska bat emaiteko ?
Ero ni ote naiz beti gaizki etortzen naizena ?
Galde guzi horiek maiz buruan biraka ibiltzen ditut.
Baina orain arte ez dut errespust onik atxeman. Nork daki, beharbada bihar ?
Ez da esperantzia galdu behar, hala erraten dute bertzeak.
Ongi bizi diren horiek.











Ttikia nintzelarik, uste nuen gauza guziek bazutela beren tokia eta beren izaiteko arrazoina munduan. Nik ez ba nintuen denak, eta egia errateko, gehienak, konprenditzen, sobera gaztea nintzelako izango zen, eta gero denak argituko ziren, beren denbora alleratzian.
Baino ezkoztik denbora pasa da eta ez naiz askoz gehiago aitzinatua.
Ba dut uste gauzak gehiago nahasi diren gainerat. Urteak pasaki ari dire, eta ni beti bezin galdua gelditzen naiz. Inbiri haundia dut, dena jakiten duten jende ohien arabera. Badakitut behesten hala ere, alegia eta egiten duten batzuek, eta badire asko, eta bertzeak, egiazki asurantzia duten ohiek. Izigarrida zoin aisa bizi diren, gauzak bat bertzearen gibeletik hartuz, bate kesorik gabe, hain dire usatuak beti behar den gauz hura egiten, eta ongi egiten. Ezin sinitsia da.
Nik nere aitzinean baldin ba ditut bi egiteko maner, behar ditut pentsakeri asko bat hautatzerako, eta hauta hura egin eta gero erraz ez naiz libratzen. Beti nere buruari galdezka ibiltzen naiz, ongi egin duten ero ez, nola pasako ziren gauzak bertze alde egin ba nuen, eta holako alferrik buru hauste batzuek. Ez nau horek bizian laguntzen, baino nahi eta ere, ez nuke bertze alde egiten ahal. Ni baino gehiagoa da eta.
Zer ez nuke emango batzuen gisa, egin duten gauzetan ez egundaino dudatzeko, eta ohartzen direnean ere gaizki egin dutela, eta hori jainkoak ez diren guziak behin bederen izagutua dute, ez urrikitzearekin denborik galtzerako, baino erremedioak hura antolatzeko atxematen beren indar guziak emaitia ! Hori da karakter aberatsekoa izaitia, eta edertasun ero aberastasun baino milla aldiz oberakoa dena. Holako batek, osasunak piska bat laguntzen badio, salbo da zer nahieri borrokatzeko.
Baino ni ez naiz holakoa. Ez da inoren falta, baino bai lastima dela. Nere burua piska bat arintzeko, tartezka, entsayatzen naiz ez dituten erreussitu horietako aitzaki on bat harrapatzia. Egin ahalak egiten ditut sinisterako, fallua ez dutela nik izandu, nor nahi nere kausuan ni bezala portatuko zela. Baino baldin baditut ukerrak, ez dut nere buruareri gezurrak errateko hura. Eta segur naiz bakoitsak bere bizia moldatzeko haukera izaiten duela momentu batean, eta orduan ez duenak aprotxatzen, ez duela bertzeri botatzen ahal falta. Hala iduritzen nau beti.


Ez dut hala ere erraten ahal ez dutela nere burua maite. Uste dut baditutela bertze gehienak bezala falluak eta kalidateak. Ez naiz segur bieri inportantzi bera ematen dutela, xuxen beharliteken bezala. Nere buruarekin bakar bakarrik bizitzerako usarioa hartua dut aspaiditik, eta badut uste bakartasun horek piska bat itxutzen nauen arrazoina. Nola ez duten ni bertze konpanirik, ez abantail bakar horen estimoa galtzeko, beharbada nahiago ditut nere kalidatiak diren baino haundiagoak ikusi, falloak ttikituz. Bertzeala, nola ongi bizi nere buruarekin ? Ez dut maite jendea sofriaztea beharrerik gabe, eta jende ohietatik lenbixikoa, ni naiz, orain arte benepin. Orduan, nere buruari gauza onak desiatzen dizkiot, eta denetik gauza oberena ez ote da bakoitsak bere buruarekin bakean bizitzea ? Eta hortarat alleratzerako ez ote dire tartezka begirak piska bat itxi behar, errealitate zakarra ahal bezin bat gosatzerako ?
Dena dela, ez dut nere begitartea bertzerik izagutzen nere pertsonaren arabera. Hortan da bakartasunaren lanjera bat, eta ez ttikiena. Bertze batzuekin bizitzeak, bat bertziaren idariak eta jujamenduak nahasiz, askoz aberasten du batek dituen ikusteko manerak. Eta hori segur naiz ongi dela. Zen eta ez den bertzearen gatik galdu behar bakoitsak dituen bere nortasunak. Eta hori izanen da bertzearen tartean bizi diren arriskua. Hortan denetan bezala, ez da alde bat denak onak dituena, eta bertze bat, seko gaizki dena. Hortan da zailtasuna, ni bezala zerbait gelditzerako berrogei eta amar aitzin gibelak behar dutenentzat. Hauta izanik ere, ez dakit, zer modu egingo nuken nere bizia, bakarrik orain naizen bezala, ero bertzeari nahasiz, famili bat montatuz konpaziotarat. Alde batetik, ez hauta izaitiak, zonbait buru haustetik libratzen nau, eta ez dakit ez dituten horrentzat graziak eman behar.
Hasi naizena erraten segitzeko, eta izanik ere jujamendua ukertua bakartasunaren gatik, nere burua estimatzen dut aski. Ez naiz naizenez orgullus, ez da hori. Badakit ez dutela naizena izaiten merezi haundirik, ez naizela espantu izaten ahal naizenaz. Baino, hala ere, ez dut ere ahalkatzekorik. Ez naiz inoren mene, libre naiz, eta hori neretzat inportanteena da. Egiazki.


Tartezka libertade horen prezioa sobera pisoa iduritzen nau. Etortzen naizki neri ere bertze bizi baten ameretsak. Nere adineko emazteki gehienak esposatuak dire ero izanduak bederen, ez direnian gizon batekin bizi. Izandu dituzte bizpahiru haur, janeko haundiak direnak batzuek. Kruzatzen ditut karrikan, neska-mutil gazte horietarik, eta aldiero halako zimiku ttiki batek tinkatzen nau barrena erraten nautenian nere eskolako lagun batzuen haurrak direla. Holakotan urrikitzen naiz ez egundaino zer den ama izaitia ez izagutziaz. Ez naiz errotua haur ttikietan, egia errateko aski interes gutti atxematen diotet mukitzo bullosu gehieneri, baino buru iskin batean atxikitzen dut huts illun bat, ez dutela inor nere gibeletik, nere gorputzean senditzen duten amodio guzia ez dutela inori egundaino eskaini. Ez dakit zer gisetako ama izaten ahal nintzeke, baino beharbada ez bertze bat baino ukerragoakoa. Hori ere bertze gauz bat ez jakina nere bizian.
Haurrak uste dutenean jende haundiak gero eta jakintsunaguak bihurtzen direla urteak pasa alian, ederki trunpatzen dire. Neri benepin urte bakoitsak beren duda berriak eta beren galde errespustik gabekoak ekartzen nauzkite, eta ez dakit zenbat denborako oraindikan ere atxikiko dituten asurantzi batzuek, eta inportanteena, zoin izango diren azkeneko siniste azkar horiek. Beharrik ez daki dute hori haurrek, bertzeala nola soportatzen ahal liteke zahartzea, eta nori eman konfinzia beren burua indartzeko ? Badut uste hori den zahartzearen definizionik oberena : ikastia ez dela deus segurik, eta duda guzi horiekin bizitzea ahal den obekiena.
Dena dela, orain sobera beranta dut haur kontuetan pentsatzen denbora galtzeko. Urrikiak ez du oroitzapen bat bezala aberasten ametxa. Oroitzapenak berekin ditu gorputz guziaren senditziak, izagutziak, ikasiak. Urrikiak ez du loditasunik, idari apal apal bat gelditzen da, eta apaltasun idor horek minberazitzen du dena. Urriki batekin ez da deus egitekorik. Bere buruari agintzia ez bi aldiz fallu bera egitea bertzerik. Baino nola ez den maiz bi aldiz posibilitate eder on bat agertzen, agintze horek ere ez du balore haundirik. Maluroski.














Bakarrik izanik ere, ez naiz deserto baten erdian bizi, ez egundaino inor ikusteko. Gehienak bezala, egun guziz kruzatzen ditut gisa aitz diferenteko jendeak. Leheno errana duten bezala, nerekin ari dire bi emazte, bulegoan. Elkar manera onean eramaten dugu, gehienetan, zen eta batzuetan, ez dituten ongi konprenditzen heien arrazoinak, heiek ez dituzten ikusten nereak bezala. Ez gare lanetik kanpo lagun haundiak. Urtean bizpahiruetan elkarekin ateratzen gare, afari batentzat ero hala, baino beti etxetik kanpo. Badakit nun bizi diren biek, baino ez naiz egundaino heien etxetan sartu.
Aski kuriosa da jakitia heien erranen arabera nola bizi diren lanetik kanpo, eta nola aski maiz aritzen garen gai hortan kalakan, ikasiak ditugu ainitz detaile, eta hala ere seko estraner gelditzia bat bertzeari. Seko estraner erraitia ez da justu, baino da gure izagutzia dena hitzetan dela, ez ditula egundaino gauz guzi horiek hurbildu beren errealitatean, eta segur naiz hiruek nahizik eta ere gauza bera adituz, aitz idari difenta dugula bertze biek kondatzen ditugun kasoetan. Hortan ere baita jende bakotsaren interesa, bere ikuste berezi hortan.
Nik aspalditik izagutzen ditutelako, ahantzia dut seko piska bat presentatzia merezi dutela nere bi laneko lagunak.
Zaharrenak Grazi du izena.
Berrogei eta amar urte inguruetako emazte ttiki bat da. Baino bai bizia ! Ez da gelditzen goizetik arrats, eta hura den tokian, ez da pausa piska bat hartzeko manerik. Bere indar guzi horiek lanean empleatzen baldin bazituen, segur nagusia gizonetan hurosena izangolitzekela ! Baino maluroski, gure Grazik ez dio interes haundirik harrapatzen bere lanari. Egia da badituela urte asko bulego berean pasatuak eta beharbada horren gatik aspertua dela beti lan berian. Dena dela, nik beti hola izagutu dut. Kriston mugimentuetan, joan harat eta etorri honerat, jarri, haltsa eta berritz jarri, sekulan nekatua, beti alegre, egiazko liztafin errabiatua. Karatxietatik irrirat agudo pasatzen da Grazi, eta ez da erraz haren humorean arrazoinak segitzen. Nik segurik aspalditik utzia dut entsayatzia hutsa.
Esposatua da baino ez da bere senarrarekin bizi. Baditu hiru haur, bi neska eta mutil bat, denak haundituak orain. Heiek ematen diote kesamendurik bizienak. Erraten gaituen arabera, infernu osoan ez dire hiru kristaba horiek baino malizirik haundiagoa badutenik. Ez da egun bat pasatzen batek ero bertzeak kolpe txar bat ez dutenik egiten beren ama desgraziatueri. Ez ditut gehiago kontuan atxikitzen zenbat automobil xehatu dituzten hiruan arte, zenbat lan hasi eta utzi dituzten Graziren esperantzik oberenak porrokatuz, zenbat aldiz harrapatu duten izaten ahal zen suhi, ero errain ametxetakoa, bi illabetearen buruan bazterrerat utzitzeko, eta bertze asko holako kolpe, aldiero Grazi desesperatua uzten duten horietarik.
Nik ikustez izagutzen ditut Graziren haurrak. Aski pertsona onak iduri dute, beren adinekoak gehienak bezin onak nik erran behar banu. Baino hortan omen dute beren indartasuna, beren idurian, Grazik erraten duen arabera. Aita iguala omen dute. Fika baino ustelagokoa barrenean eta haritza bezin zuzena kanpotik.
Hortan hasten denean ez da gelditzen ahal Grazi. Bere senarraren kontra atxikia du izigarrizko grina tzar bat, eta desiatzen dion erdiak gertatzen bazizkio, gizajo gizonak beharkodu zeruko saindu guzien laguntza. Beharrik hitzetan empleatzen duela Grazik bere errabirik azkarrena, bertzeala holako emazte batek egingo lituken tzarkeri guziek bi gerra baino malur gehiago ekarko liteke !
Nerekin beti ongi portatu da. Nuizian behinka eskapatzen zitzaio ostiko bat ero bertze, sentiazten nau motelaskoa naizela haren gustuko, ez dutela "gatzik” aski, erraten duen bezala, baino nola ez dioten errespustik emaiten, pakean uzten nau, ez dela eskarmento ttiki bat montatzeko manerik ikusten duenian.
Banaz bertze, ez da bate disgustagaria Grazi, piska bat izagutzen denian. Ez zaio sobera kasurik eman behar haren hitzeri, zenta hortan du bere falloa, zer nahi errate hortan, baino segur naiz ez dituela erdiak ere pentsatzen. Joko gisa bat da harrentzat, nik ez dutena ongi konprenditzen, baino aspalditik ohartua naiz plazer haundia ematen diola, eta nola ez dion inori trabarik ekartzen, aski du segitzia hol hola.

















Bigarrena Mayi da. Gaztena ere. Ogei eta amar urte hhhurbilduak ditu. Aski kesamendu ematen dio horek ! Bere beldurririk haundiena hori du : zahartzia.
Ez da bizi ohartu ezkoztik baduela begi azpietan halako iduriko aste ttiki bat zimurena. Egunian ez dakit zenbat aldiz ateratzen du bere zakotik ispillu ttiki bat, eta hor lotzenda bere matraillari begira, hurbil hurbildik, begiak okertuak, ezpainak tinkatuak, eta momentu horietan mundua saltatzen balitz ere bere inguruan, segur naiz ez lukela petazal bat ere mugituko, bere iduriko zimur aste haren lanaren aitzintzea ongi kontrolatu gabe.
Lehen aldian ikusi zuenean, kondatu digun bezala, uste zuen han bertan bere bihotzak gelditu eta il behar zuela. Hala ere, berak ez daki nola, berritz partitu zen bihotz gaixo hura, eta bizitzeko alderdia hartu zuen Mayik, zen eta ezkoztik, halako illuntze bat erori zitzaion hezurreraino. Egun batzuek pasa eta gero, egiazki penibliak malur horen arabera, pittaka pittaka, heri haundi bat ogetik haltxatzen den bezala, deliberatu zen Mayi biziak segitzen zuela, eta bere iduriko zimur aste horekin konformatu beharko zuela, ahal zuen obekina.
Ezkoztik gure herri ttikiko farmazianuak egiten ditu fortunak zimurrak gordetzeko kremarekin, azala lehuntzeko pomadekin, zelulak hatzarazteko gelulekin, eta gisa hortako porkeri izaten ahal diren guziekin. Ez da denentzat txara izandu Mayiren iduriko zimur aste hori. Hor ikusten da nola gauza ttikienak ere baduten beren balioa, denentzat ez dena bera izaten ahal, baino hala ere, hor dena.
Zimur aste hori bazterrerat utziz, eta nola momentuko Mayi den bakarra hortaz ohartua, aski neska pollita da nere bigarren laneko laguna. Kasu asko emaiten dio bere buruari, beti ongi beztitua, illiak maiz kolorez eta kupaz txandatuz, begiak ongi pintatuak, ezpainak gorrituak. Jelosi piska bat diotenak erraten dute, horiek denak kendu ezkio ez liotzekela gauz haundirik geldituko bere pollitasunez, baino ez da hala. Ez izanik ere holako ederra, Mayik badu bisarian grazi goso bat, plazer emaitenduena begiratziari. Gorputzaz ere ongi egina da. Beti tinko bezti ibiltzen da, galtz hertxi ero arropa motx batzuekin, eta sinale du bisariako grazi hura gorputz osoan duela.


Bakarrik bizi da Mayi, estudio ttiki batean, baino baditu lagun asko, eta ez denak gizonak Grazik erraten duen bezela bere egun txarretan. Horren gatik badiot inbidi piska bat nik. Ahal duten bezala gordetzen dut, erranez holako kesamenduak ematekotan oberena dela itxusia izaitia, ez duela gauz haundirik buruan neska triste horek, eta bertze holako laguntasun batzuek. Baino bakarrik naizenean nere ispilluaren aitzinean, ongi ohartzen naiz ez dutela eta ez dutela egundaino izandu harek duen pollitasun hori, eta ez balinbada ere gauzarik inportanteena, emaiten duela abantail bat, bertze gisako indar bat, jakitiak zure iduriak zuen alde lan egiten duela.
Nik ez dut plenitzekorik, ez naiz munstro bat, baino diferentzia bertze zerbaitekin egin behar dut, nabadut norbaiten interesa hatzaraztia, nik gorde maite dituten gauza horiek agertuz. Badakit ez duela iduriak hutsak interesa denbora askoz pixten ahal, baino emaiten du apantzia zure denbora hartzeko. Bertzeek zure iduriari lotuak direnean, zuk iduri horen gibelean zure burua salbo duzu. Ez duzu bertzerik eman beharrik segidan. Eta horek uzten du denbora ikusteko balio duen ero ez gehio agertzia, dena emaitia.
Ez ditut ongi klaratzen idari horiek, zen eta neorek nahasiak senditzen ditut. Mayiri begiratzen diotenean, ongi ohartzen naiz haren pollitasuna banuke, indartua sendituko nukela nere burua, bertzearen arabera. Baino ikusten dut ere traba bat izaten ahal dela. Neretzat, Mayik, bere pollitasunetik aparte, ez du interes haundirik. Beharbada jelosi forma bat da hori. Baino ni bezala, bertze askok ere pentsatzen omen dute. Iduri horek, toki guzia hartuz, gordetzen ahal du gibelean dena. Eta orduan ez litzeke Mayiren nahia, baino traba bat harentzat. Ez dakit, gai hortan asko erraten ahal da, baino ez da erraz gauzak ongi partitzen. Eta neretzat gainerat, jira eta buelta ibiltzen naizena zerbait deliberatu baino lehen
Hori dena errateko lehen gauza denek ikusten dutena Mayin arabera, bere edertasuna dela. Eta hori jakinez, bere edertasun horeri seko emana dela. Eta nork du falta hortan ? Mayik ez bertze deuseri interesatzia, ero guk gure begitzearekin ez bertze deusik ikustia ? Ez ote du batzuetan iduriak lehen tokia hartzen ez duelako bertze deusek interesik haltxatzen izagutzen dituen begietan ?
Zer gare ? Ispillu batzuek, inorek ez baditu begiratzen usten direnak ?
Eta bakarrik, nola bete behar dut nere iduria, zekin ? Nun atxeman indarra ?


Oberena dut segiduan gai hori bazterrerat utzitzia.
Bertzeala seko idariak illunduko naizki eta ez dut maite nere burua tristeziari emaitia beharrik gabe, ahal dutenian. Izan Mayi edo izan Grazi, biek badituzte beren alde onak eta beren falluak, denak ditugun bezala.








Lanetik kanpo, ez dut egia errateko mundu asko izagutzen. Ikusi egiten ditut pasatzen, karrikan, mahasinetan, baino nola ez naizen aisa solasian lotzen, ez ditut gehiago izagutzen. Badire ba nahi nukenak hurbildu, bizpahiru, baino ez dakit nola egin eta ez naiz atrebitzen lehen pausoak emaitia.
Nere komisioneak beti toki berean egiten ditut. Bakarrik biziez, ez dut gauz asko beharrik. Astean bitan gelditzen naiz erriko mahasin haundi batean eta han denak harrapatzen ditut.
Hola kruzatzen dut emazte gazte ttiki bat, aitz lotxatilla iduritzen duena nere gisa. Zerbait galdetzen diotenean klientak, apal apalki errespusta emaiten diote, matrelletan gorranza arin bat zabalduz. Horren gatik naiz ni neska hortaz ohartua. Beti isil isillik aritzen da lanean, kasu emanez ez soinurik ateratzea, gauzak kontuakin ibilliz. Ez da bertze saltzaileekin egundaino ikusten kalakan, eta ez dakit ez dioten trufa piska bat botzen, zen eta aski maitagarria iduri duen.
Aldiero keinu ttiki goxo bat eskaintzen nau neri, urrundik, baino hurbiltzen naizenean ihesi joaten da bertze zoko baterat, beldur emaiten banion bezala. Bide hortan ez dugu elkar izagutzeko apantzirik, eta penagarria baldin bada ere, sobera dakit nehorek ez duela balio gauzak bortxatzia holakoetan. Beharbada egun batean, ez da eskapatuko, solasean lotuko gara, pittaka pittaka, eta elkar lagundu ahalko dugu.
Ez dakit nungoa den neska hori baino abantxu segur naiz ni bezala bakarrik dela. Eta bakartasun horek neri bezala pisatzen diola. Zer ergelkeria hala ere, elkarri interesatzia eta sinpleki bat bertzeari hurbiltzeko partez, oreinbeste ukerketa ibiltzia ! Nardatzen nau aski izateko maner horek, baino esperantza dut denborak antolatzen ahalko duela.














Bertze gisako izagunak ditut nere auzokoak.
Jaunandere zahar batzuek dire, kaskoinak, beren retreta hemen hartua dutenak. Bada bost bat urte erosi zutela etxe haundi hori, betitik nik hutsa izagutua nuena.
Aste astetik aitz sinpatikoak etorri dire. Ez zen aste bat etxean sartuak zirela, eta orduko, goiz batez, igandea izango zen, harrizko pareta zaharraren gainetik emazteak keinu haundika, badut uste saltoka ari zen, deitu zian.
- He, madame !
Ni ate aitzina eskartzatzen ari ninzen. Udazkena zen eta gure bi haritzen hostoak ate iskinerat botariak zituen gabeko haize zakar batek, aski jostatu zenean heiek harat eta honerat erozitzen.
Haren alde burua biratuz, nere eskartzaren kierra beti eskuetan, begiratu nion, zer nahi zuen jakiteko.
- Approchez, approchez !
Aitz bizia zen bere gestuetan. Lehen aldia nuen hurbildik ikusten nuela eta kuriosa nintzen jakitiaz zer gisako auzoak izango nintuen. Harek ordenatu bezala, nere eskartza bazterrerat utziz, etorri nintzen paretaren ondorat. Jende horiek sartu baino lehensio aritu ziren bi bahatzezain tokiak garbitzen, lahar zaharrak errotik ateratzen eta arbolak taillatzen. Bertze itxur bat hartu zuen etxe haundiak, zen eta oraindikan ere bazen zer egitekoa. Dena berritu beharra zen, baziren bizpahiru ate eta lehio erdi zinzillik zirenak, eta barrena araberakoa izango zen.
Baino paretaren bertze aldean zen emazte hori, baratzeko botetan jarria, palto zahar bat espaldaren gainerat botaria, lan zailenak eskuetan hartzerako modukoa zen. lzanik ere franko zaharra, indartsua zen, aski bizia, eta bere bisarian sinaile zion ez ziola maiz kuraiarik faltatu.
Eskua zabalean eskaintzen zian paretaren gainetik, irri on batekin begiak zimurtuz.
- Bonjour ! Je suis votre nouvelle voisine. Je voulais me présenter à vous plus tôt, mais je ne vous voyais pas dans la journée, et je n'osais pas vous aborder le soir, pour ne pas vous déranger, vous comprenez ?
Agudo botatzen zituen solasak bat bertzearen gibeletik.
Eta begiak haundi idekiz, trabarik gabe bere kuriostasuna pazkatzen zuen.
Nere betiko lotxatia ez nuen urrun, eta ez naki nion zer errantzun.
- Ah, oui… Bonjour !
Ez zen izaiten ahal den eskerrik aberatsena, baino ez nuen nik haren erraztasuna solasean, eta ez badakizuen, agudo ohartuko zen bera.
Baino ez zen horen fite hozten, emaztekia. Nere ixiltasunak beharbada petazal bat piska bat altxazi zion, baino ez zion mingaina gogortu.
- Vous travaillez dans la journée, sans doute? Vous habitez seule, ici, je crois, n'est-ce pas?
Lepoa luzatua errepustari espero jaria zen, begiak dirdirizan. Lehen aldia zen holako gosea irakusten zuela norbaitek nere berri. Eta horen klaroki. Neretzat bakotxaren bizia errespetatu beharra zen, eta kuriosa izanik ere, ez nintzen usatua maner hortan galderak egitia.
Baino esperuan zen auzoko andrea, nere dudak eta harritzeak inporta zizkion hareri arrautz bat !
- Oui, oui, c'est ça ...
Badut uste ohar gabian gibelka hasia ninzen. Nahi nuen ba esker ona eman emazte horeri, elkarren ondoan bizitzeko ginen kasuan. Baino ez nituen hitzak zintzurretik ateratzen ahal. Nere salbaitasuna nahi nuen bortxatu, behingoan beden, baino ez nuen posille.
Ezin gordea zen nere traba, eta emaztea azkenean ohartu zen ez ninzela gehiago libratuko.
Halako grimasa ttiki bat egin zuen, ezpainak aitzin alde tinkatuz, zerbait ez denian konprenditzen bezala. Aira berian bira eta bere paltoa bere espaldetan bilduz, joatekotan bota zian boza haltxatuz :
- Bon, et bien je ne vais pas vous déranger plus longtemps, vous devez avoir à faire, mais nous aurons sûrement l'occasion de nous revoir. Passez donc prendre un verre à la maison, nous ferons mieux connaissance, d'accord ?
Bizpahiru pausotik baztertua zen berritz bueltatuz biziki erran zianian :
- Ah ! Avec tous ces bavardages, je ne me suis même pas présentée, je m'appelle Claire, Claire Menvieux.
Eta huts labur baten gibeletik :
- J'ai été enchantée de vous connaître, Madame
Eta joan zen, ni pareta bezin illa utziz.


Ez izanik ere lehen aldia horren trabatua nintzela nere buruarekin, egiazki haserre pasatu nuen igande goiz guzi hura. Egia zen, emazte hori aski xarmanki etorri zian nere gana, ahal zituenak egin zituen gure artean laguntzaz ahipatu gabe, elkar izagutze on bat izaiteko, baino ni, asto zaharra baino bortxatuago, ez nion ez eta alderdi ttiki bat ere eman.
Nere exkartzari berritz lotu eta segitu nuen nere lanean, zeru grixa baino illunpe tristiagokoa bihotzean.


Ezkoztik ikusten ditut tartezka nere auzokoak, baino ez naute kaso haundirik emaiten. Ez nintzen egundaino atrebitu eskaini zitzaitan bisit hura egitia, eta hortan gelditu ziren gure agintziak. Hortako ez dakiditut gauz asko heien berri, eta ez jakite horek pazkatzen ditu nere buruan historio berezienak.
Nere sukaldeko lehioa eta ateak heien baratze alde emaiten dute, eta entradako atea eta salaren lehioak ere nere bistan ditut. Bertze pareta itsua da, xahats uker zahar batek gordetzen duena tellaturaino. Orain aitz ongi antolatuak dire bazterrak. Etxea aski ederra da. Zahartasunaren noblezia berekin du, baino urteen minbera guziak ahantziak ditu. Sartu ziren ezkoztik, obra asko egin zituzten jaun andereak, bizpahiru langillekin. Emaztea bere senarra bezin azkar lotzen zen laneari, lehen aldian iduritu zitzaitan bezala. Behin baino gehiotan ikusi nuen orgatxoari pusaka, lurra han eta hemen zabaltzen, arbolak landatzen eta holakotan. Baratzeari emaiten dio bere denborik haundiena, negu eta uda, baino bai lehengo xaxi zakar tartetik atera dela inguru pollit bat, hiru haritz erdi gordeak zirenak orain nausituak, ez dakit zenbat klase lore sasoin bakoitxetan beren koloreak lehertaziz, dena garbi, dena trabarik gabe bizi.
Ez dire asko etxetik ateratzen nere auzokoak. Aitz goxo bizi dire pareta lodi hoiken gehizian, eta lanetik etortzen naizenean, maiz ikusten ditut kanpoan ero barrenean, sasoinaren arabera, eta aldiero beren bizi modua aitz eztia iduritzen nau. Neguan segurik, barrena argitua delarik, emaiten du halako epeltasun batek, pake luze batek, betetzen duela etxe guzia.














Nere etxea, ez izanik ere auzokoa bezin haundia eta ederra, aski gustokoa dut. Betitik hemen bizitu naiz, leheno nere amarekin eta orain bakarrik.
Tamano pollitekoa da, zahar aire ttiki batekin, eta ongi senditzen dut hemen nere burua. Ama ongi zelarik, gibel aldian egiten zuen baratze bat, behar genituen legumbre gehienak izanez. Nik ez dut gusto haundirik lurreko lanetan, eta orain toki hartan bizpahiru xagar okerrek irabazia dute beren nausitasuna. Bazka pikatzen dut behar denian, eta udan, goxo izaiten da iguzkiaren xutik eskapo egitia harat. Bertzaldean bezala harrizko pareta zahar batek partitzen du baratzia, han hemenka belar txar batzuek beren buru berdea haltxatuz harri xilotan, haur koskor atrebitu malizioz galduak bezala. Gibelean, bertze etxe haundi baten parkea da, oihan ttiki baten gisakoa, eta arbol tartean pareta xuri bat ageri da, urrunxko.
Hola eldu da aitz toki gehizia dela nere baratze tiki hori, eta maite dut denbora ederra denian etortzia egurrezko mankoaren gainean jartzerat.
Aitzin aldean, ataiaren erdian, bi haritzek zabaltzen dituzte beren adar azkarrak. Lerdenak dire, eta zuzenak. Heien itzalak goizetik arrats segitzen du egunen aitzintzea. Izan uda izan negua, iguzkia denian, ez dut tenoriari begiratu beharrik jakiteko zer ordu diren. Etxe barrendik, aitzin alde emaiten duten pieza guzietan bi haritz horiek eskaintzen dute beren itzala, bi guardi ezin nekagarri bezala, eta maiz egoten naiz begiratzen bi arbol horiek haltxatzen duten indarra pasatzen den denborak ez duena ahultzen.
Etxea bera apala da, eta luzia bezin zabal. Lehioak eta ateak ferdeak dire, zein eta orain kolorea piska bat pasatua duten. Etxe guziak badu halako grazi diskreto bat, nere iduriko segurik. Tellatua ez da aitz zuzena, paretak urteen minak ageri dituzte, baino hala ere iduridu toki hori bere hautakua duela, eta arbol tartean berak ere zainak botariak dituela urrun lurrean.
Hori nere begi emaitea da. Eta begi emaite hortan, badire haur denborako beldur eta plazer guziak, nere biziko oroitzapen gehienak, ez dakit zenbat oren triste edo alegerak, zenbat pentsaki, sentimendu, buru hauste, baino beti halako asegurantzi bat hemen naizela nere tokian, mundu guzian ez dela neretzat inguru oberenik.
Horek ez du arrazoinarekin gauz haundik ikustekorik, badakit, baino hezurretaraino sartua dut senditzeko maner hori, eta beti plazer dut nere etxerat sartziaz.


Barrena sinplia da baino ongi egina. Sartzian ezkerretarat sala bat da, iguzki alde emaiten duena, saloin gisakoa. Han egoten naiz leetzen, zenta ez naizen leetzaile errotua, televisionari begira arratsetan, ero zenbait lan ttikietan, joskura ero holako. Egiazki maite dutena sala hortan, da, neguan, denbora zakarra delarik, kanpoan haizeak bazterrak astintzen dituenean euri ehasoak ukertuz bere hatx indartxuetan, ximenean su argi bat pistia, eta haren ondoan jartzia, zonbait katillo xokolatesne bero edanez, gozo gozo fotoil lasai batian bildua, argiak beitituak. Holakotan senditzen dut obekina etxean sekuritatea nere inguruan, paret on horiek galezten dutelarik kanpoko zakartasuna.
Aldiero pake on batek lehuntzen ditu denak, halako nostalgia ttiki batekin beharbada, oroitzian nola haurra nintzelarik sekuritate hori nun nahi harrapatzen nuen, jakinez ama inguruan nuela. Momentu horietan, gorputz guzia loharkatzen zait, egoten naiz mugitu gabe, etxearen soinu bereziak izagutuz, ongi, obekiena erraten ahal den bezala, ongi.
Eskuinetarat, xukaldea da. Aitz argia, hura ere aitzin alderat berin zabal batekin, muble guziek ezti kolorearekin.
Amak maite zuen asko pieza hau, eta ongi antolatuzi zuen duela zonbait urte. Tresna gehienak berriak dire, eta estudiatuak lana errazago egiteko. Lastima da nere eskuetan holako xukalde bat uztia, zenta neretzat bakarrik ez naiz asko kozinan lotzen, baino hala da. Hala ere estimatzen dut hemen den argitasuna, haritzen itzalak biziazten duena.
Otrontza guziak hemen hartzen ditut, mahain luzearen puntan. Arratsetan, lanetik lekura, television ttiki bateri begiratuz, hemen afaltzen dut, bakar bakarrik, gehienetan zerbait janeko egina berotuz.
Ez zait pisatzen bakartasun horek. Ez dut maite konpanian jatia. Amarekin, difenta zen. Hura ni baino lehenosio sartzen zen beti eta prestatzen zuen jatekoa. Elkarrekin bazkaldu ero afaltzen genuen, zonbait historio kondatuz, maiz inportantzi gabegoak, baino gure artean pazkatzen zutenak konfinzia eta humorea. Baino hortatik aparte, jateko plazera nahiagoa dut bakarrik hartu.
Beharbada hori ere nere lotxatiaren falta da. Izanik bateko ero bertzeko, konpaniak maiz traba egiten nau, zenta bakarrik naizenean, tartezka, konpani bera horen goxia senditzen duten. Hori ez da gauza berria, eta ez dut balio hori klaratzen entsayatzia.


Entradako atearen parian eskail egurrezko bat partitzen da, estariaren alde, eta harren bazterretik joan eta, gibeleko baratze aldean, da garbitzeko sala. Hura ere sukaldea bezala aski modernoa, Amaren nahiez. Arros kolorea eta grisa da, pareta bat osoa ixpillu haundi batek tapatua. Hango lehiotik ikusten dire nere xagar zaharrak eta paretaren bertzaldeko arbol haundiak.
Sala horen onduan da automobilla sartzekotokia, etxe bazterrerat duena atea. Hor da Amaren autoa, aitz gutxi ibillia, zenta erosi ezkoztik agudo eritu zen, eta ni lanerat eta karrikarat onez ibiltzen naiz. Noizian behinka ateratzen dut, urrun joan behar dutenian, baino ez dut maite automobilla ibiltzia. Erran behar da horren arabera aitz gaizki egiten dutela, zenta nola ez naizen usatua, ibilli behar duten aldiero kesatzen naiz, eta ez dakit nola orain arte ez dituten dozena erdi bat txapa ukertze izandu. Zerbaitek argi egiten nau seguraski.
Gainean hiru gela dire, bat aitzin alde balkoin batekin, ama zenana, bertze bat puska zahar batzuekin dena, eta neria. Nola teillatu azpian diren, apalak dire, lehio hertxi batzuekin, egiazki pollitak nere iduriko.
Nik orain aski nuke etxe ttikiagoko bat, baino sobera ongi naiz hemen bertze nunbaiterat abiratzeko. Tartezka lotzen naiz menaio gogor bat egiten, muble guziak mugituz, batzuek tokiz aldatuz, eta holakoetan bizpahiru egunetan jo eta kia aritzen naiz, goizetik arrats, dena dirdiretan jarri arte. Gero egun batzuez kaso haundietan ibiltzen naiz, ez deus zikintzeko, gauza guziek beren tokietan ongi antolatuz, baino aski agudo berritz nere naturaleziak hartzen du nausitasuna eta han hemenka hasten dire nahaste sinaile batzuek, pittaka pittaka berritz etxe guzia menian hartu arte.
Sasoin bakotxetan bisari difenta du nere etxeak, denak ongi izagutzen ditut, eta denetan estimatzen dut hemen bizitzia.
Ez dut egundaino bisitarik nere etxean, eta arratoin zahar bat bere ziloan bezala naiz hemen, erdi gordia, bertzeak kanpoan utziz, erdi nahiez erdi bortxaz.
Badakit beharko dutela berritz pintazi kanpoa, eta ezkerreko haritzaren adar bat moztuzi ere zenta ataiaren pareta lehertzen hasia da, baino ez dut presarik, neretzat badut uste hol hola utziko nuken, ez inoren eskuetan nere etxea ikusteko, baino ez naiz hala ere haurkeri horietan gelditzeko gainea ergeldu, egingo dut behar dena urte onetan berean ... ero berantenaz eldu den udan.


Denbora ura bezin likidoa iduritzen nau. Maiz hola erraten dut eldu den illabetean hori egingo dut, ero eldu den udan hortarako haukera izanen dut. Eta illabeteak eta sasoinak pasatzen dire.
Ez dut erran nahi ez ditutela nere buruari agintzen ditutenak egiten. Ez diot lanari ihesirik erakusten. Badakit zer den egin beharra, eta bere denboran egiten dut. Etxearen arabera ez dut alferkiaz gibelkatzen errantako lan horiek. Kasoa da ez dutela maite nere etxea estraneren eskuetan ikustia. Aitz deloskorra naiz haren arabera, emazte amodioz galdua baino arrazoinik gutxiagorekin. Nere etxea nere bizi parte haundi bat da, eta ez dut aisa uzten ageri. Hori ere lotxati gis bat da, nere eritasunik gastoena.
Denboraren gainean erraten hasi naizena da, nere gibelean den denborean partitzen baditut momentu berezi batzuek, irrio batean han hemenka harrok mutur batzuek ateratzen diren bezala, gehienean, halako zinta zabal luze bat bezala, haizeak harat eta honerat lasaiki pusatzen duena, dela nere biziaren itxurik oberena. Denak holako imagenak etortzen nauzki bururat, ura, zinta, udaberriko arratsetan ikusten diren lanu arrosak zeru klaroan. Denak holako gauz forma berezi gabekoak, guk ongi nola jakin gabe aldatzen direnak, eta aldatze bakoitxetan seko difentak idurizitzen dutenak beren inguruak.
Orain hartio pasadena izagutzen dut, hemendik aitzinerat eldu den hori ez, baino denentzat senditzen dut osotasun luze bat. Osotasun horek tartezka pisatzen nau, egia da, baino hala ere gosatzen nau bizia. Gauzak alleratzen dire, maiz sorpresi gutxi ekarriz, eta aldaketa gutti emanez, pasatzen den denborari pleura ttiki bat zimurtuz.
Uste dut zimur guzi horiek, bat bertzearen gibeletik, nere bisarian bezala nere barrenean moldatzen ari direla gaztetasunaren esperantzez beren gorputza pazkatuz.
Nere bizia aitz kalmia da. Kolore haundirik gabekoa, nere laneko lagunek erraten duten bezala. Ez dut batzuek bezala parte hartzen sosietateko borroketan, ez naiz errotua gauz batean ero bertzean, ez naiz deusetan biziatua. Badakit askok ez dutela estimatzen huts interes gabeko hori, baino ni hola bizi naiz, eta bertzela egiteko bortxatu behar nuke asko.
Holako errabiatuak baldinbadire bertzeak mundua aldatzeko, segi zatela, baino ni gabe.
Bai, motela naiz, bai, ni bezala denak izanez, ez litzeke gauz haundirik eginen, bai, bai, eta bai !
Eta zer ? Zer egin behar dut? Nere burua il ? Badakit ez lukela huts haundirik egingo, baino oraindikan ere sobera lotua naiz nere bizi inportantzi gabeko eztiari.
Ni ere bizi naiz, bertzeen tartean. Ez dut toki haundirik hartzen. Baino nere kantoin ttiki hori aski estimatzen dut, izanik ere bakarrik.










                                 



MAYI










Ouf ! Aspertua naiz ! Denen arte eroazi egin behar naute neri ! Grazi zahar peste horek, segurik ! Eta nola ez nauen bertze Pantxika erdi il horek egundaino defendituko, beti bakarrik kupeta eman behar diot, atxo zahar zikin horeri ... ouf, leher egina ! Beharrik orain hatxegin piska bat hartzen ahal dutela Benat etorri baino leheno.
Aski, laneko historio aspergarri horiekin ! Bizia nola edo hala irazi behar da, baino beharrik lanetik kanpo badirela orainbeste gauza on, eta denak nere besoak zabalduz nahi ditut hartu, segiduan. Ikusi, zer arropa jantziko dut arrats onetako,  urdina, beltza ? Ez dakit, oberena biek entsaiatzia, agudo ohartuko naiz zein duten obekiena. Mugitu behar dut, bi orenez barne hemen izango da eta Benat.
Lehenik, baino luze, bero, on bat. Horise dut beharra segiduan. Ispilluaren aitzinean naizen kasoan, begiratze ttiki bat. Galtza hauk soberasko tinkatzen naute, bai, baino ez dut bate ere gaizki ematen. Ez da harritzekoa nagusiak maiz deitzen nauela deuseski batzuen aitzakiarekin. Ez dute Pantxikak ero Grazik itxura bera, segur ! Ah, beti lana buruan zer ari naiz ! Utzi, utzi horiek denak kanpoan ! La, badut ura aski bainatzeko, eta salboin berri onek egiazki usain gosua du. Hum, zer gauza, badut uste horek huts hutsak merezi duen egun osoko keska guziak soportatzia.


Ah, zoin ongi naizen ! Ura beroa, gorputz guzia gosotasuneri emana, larrua dena kariziez lehundua, iduritzen nau zeruko plazer guziak hemen izagutzen ahal ditutela. Batxe mugituz, arrain piso motel baten gisa, berotasunak bere bidea denetan zabalduz, denak ahanzten ditut. Denbora gelditua da, ongi naiz.
Bon, hala ere ez dut hemen gau osoa pasatzekoa, mugi zaun ! Berritz ispilluari begi kolpe bat, harat eta honerat biratuz. Egia da gorputz pollitekoa naizela. Denak hala erraten dute, eta badakit. Zer, espantuaz itxutua naizela pentsatzen duzue ? Aski duzue begiratzea ba ! Gaztea nintzelarik, beti nere burua itxusia harrapatzen nuela erraiten nuen. Ez zen egia, baino ez nintzen atrebitzen bertzerik erraitia. Eta maite nuen bertzeen protestazioak aditzia. "Zer, ez aizela hi pollita ? Zer behar dun ba, eta gu orduan, nolakoak gaitun !" galdetzen ziaten nere lagunak. Maite nintuen errespust horiek, nere edertasunez asegurazten ziaten batetik, eta bertzetik ohartzen nintzen ez ziatela inbiriaren gatik gaizki estimatzen. Beti lagun onak izandu ditut, eta ez da egun bat pasatzen batek ero bertzeak telefonatu gabe, eta astero elkarrekin biltzen gare bost ero sei emazte eta gizon, besta ttiki bat egiteko. Larunbate arratsean hola eldu dire Isabel, Antton, Anna, Helena eta Benat, hemen afaltzerat. Segur naiz aitz ongi pasako dugula, beti bezala, eta asko maite ditut onerat gonbiratzeat nere lagunak. Gau osoa elkarrekin pasatzen dugu, batzuetan joaten gare kanporat, bertzetan hemen bertan gelditzen gare, musika adituz, dantzan, kalakan. Aitz ongi.
Hasi naizena erraten finitzeko, orain ez dut gaztetako bihurrik, nere edertasunaz aski fio naiz klaroki errateko pollita naizela. Eta hori ere bertze plazer bat da, estimatzen dutena, eta ematen nauzkin abantaillak ere.
Zertako behar nuke hortaz lotxatu ? Bai, maite dut gizonen begiratzea nere gainean, bai, maite dut nere imagina ispilluan, bai, kontent naiz nere itxuraz ! Eta zer ? Badakit badirela batzuek erraiteko itxur hortatik aparte ez dutela balio haundirik, eta denetan azkarrena joko ttiki hortan, Grazi peste hori, baino zer inporta nauzki Graziren idariak, he ? erran nauzue piska bat, zer egitekoa duten nik horekin ?
Bizi naiz, osasunean, edertasunean, eta plazerekin !


Izan ere, nere itxuraz bertzeak ni bezin ongi gozatzen dire, ez da neretzat huts hutsa plazer bat. Aski zaio Benateri galderatzia, te, jakitekotan ! Eta hura baino leheno izandu diren bertze batzueri. Nere gorputza ofrenda bat gisa eskaintzen diotet gizoneri, eta zenbait emaztekiek ere ez dute desgustokua atxeman. Nainuke ikusi hori jakitiaz zer mutur jarrikoluken Grazik. Janeko erdi puta naizela nahi duenari aditu erraten dio, orduan, emaztekiekin ere maitedutela amodioa ohartuz, ai zer oihuak ! Iduri zaut atxo horek badituela ogei eta amar bat prinzipio burnia baino azkarragokoak, eta heietaz beztitzen duela bere alma goizero, hala konzintzia atzartzen zaionetik. Segur da ni ez naizela holakoa ! eta hola izaitetik urrun !
Neretzat, on egiten duen guzia mesere da. Bertzeari ahal bezin traba gutti emanez, seguru, ez naiz salbaia hala ere ! Ez dut izagutzen lotxa, duda, ero urrikia. Aitzina beti, eta bihotzez. Biziak emaiten duena hartu, besatraka, eta laguneri partitu. Egin besta, amodioa, plazera, eta gero gerokoak !
Ikusten dutenean Pantxikaren trabak, pena emaiten nau, egiazki. Aski neska zinpatikoa da. Lanean bulegoan hasi nintzenian, gonbiratu nuen behin ero bietan hemen afaltzerat. Sinale zuen bere begitartean gogoa han zuela bai errateko, baino hala ere ezetz egin zian, bizpahiru aitzaki txar emanez. Ez dut gaizki partean hartu, baino ez dut kristabaren kontra egiten ahal jendearen poza. Ezkoztik, ez diot kasurik eman, baino tartezka pentsatzen dut aski lagun ona izango litzekela Pantxika, ez balitz horen lotxatia.
Hoiek denekin tenoria haurrera joaki zait eta ni beti hemen, bihuz gorrik, hainbeste gauza ttiki prestatzeko izaki eta.
Nere afariak maite ditut ongi jartzia. Ez naiz kozinera txara batetik, eta horen gainerat, kasu haundia emaiten diotet mahainaren presentazioneri, musikari, argieri. Nahi dut denek hemen ongi sentitzia, konfintzian, lagun tartean, sinplezi ongi antolatu batean.
Eta Benat delarik gonbiratua, segur inportantia dela intimitate romantiko bat soraztia ...














Badire bost hilabete elkar izagutzen dugula Benatekin. Larunbat arrats batean atera ginen bizpahiru lagunekin eta gurekin zen neska batek ikusi zuen bere izagun emazte bat kafe batean, eta emazte hura Benatekin sartua zen. Aitz ongi oroitzen naiz gure elkar izagutziaz.
Aldiero momentu bereziak izaiten dire horiek, jende bakoitsekin difentak. Eta nik aitz gustokoak ditut. Lagun berri bat izagutzia, bere bizia aberastatzia da. Eta aberastatze horek ez du deus ikustekorik lagunaren baliorekin, astetik. Zen eta denak interes bat ekartzen dute, ez beti nere kuriostasuna pisten duena, baino gehienetan, hurbiltxiotik begiratzia merezi duena. Bai, maite dut izagun berri horen senditzia, bertze bizi modu bat neriari nahastia.
Segur nik ere denak bezala, baditutela batzuek bertzeak baino gehiago estimatzen ditutenak, ez da bertzeala izaten ahal. Baino justuki hor da izagun berri egiten diren lehen momentu horien oberena, esperantza berakin deneri hurbiltzia, ez jakinez esperantza hori pazkatua izango den ero ez, eta lehen inpresioa errealitateatik urrun den. Joko bat gisa da, pario bat, aldiero ez dena irabazten ahal, baino beti txinparta ttiki bat pisten duena nunbait.
Benatekin aitz sinpleki pasa ziren gauzak. Denak mahain ttiki baten bueltan elkartu ginen, eta basu batzuek edanez humorez ongi libratu ginen. Bat bertzian berri batzuek hartuz elkar izagutu ginuen obekisio, gaua aitzinatzen ari zelarik. Ez ginen parean, Benat eta ni, baino maiz gure begiak elkarreri lotzen ziren.
Hortan da jokoaren gozamena. Ikustiaz ez zarela bakarrik joko nahian, eta ez izanik ere lehen aldia, poza bero batek argitu zian barrena. Segitzen ginuen bertzekin blagan, baino pentsamenduak gu biek huts hutxeri emanak genituen. Begiratzeak gero eta luzeagoak eldu ziren, irripar malizios erdi lotxatu ttiki batzuek gure ezpainetan zabaltzen ari zirelarik gero eta maizago.
Jokoa orduko erdi irabazia zen, ongi nintzen, kontent.
Haltxatzeko momentuan nitaz hurbildu zen Benat, espero nuen bezala, eta belarrian erran nion nun bizi nintzen, plazerekin hartuko nukela haren bisita bat.


Gauzak klaroak ziren, maite dituten bezala, eta arrats berean, ongi errateko goiza zen, ni sartu eta oren baten barne, hor zen Benat, nere ate joka, lore buketa pollit bat esku batean, eta bertzean kroizan bolts batekin.
- Zure gonbia sobera gustokua nuen luzego zuretik urrun egoteko. Baino ez ba naiz orain ongi etorria, ez kesa, badakit pazintzia hartzen, merezikua denian.
Zer nahi zu egitia holakoetan, he ? Ez nuen horren agudo espero nere Benat, baino zer, hemen zen, bisaria piska bat nekez xuritua, baino begietan eta ezpain iskinetan munduan izaten ahal den gosotasunik ederrenekin, orduan, zertako ez hartu eldu zen bezala ?
Lotarat joateko prest nintzen, baino badaki nuen ez nuela itxura txarik. Ator izter erditainoko batekin ogeratzen naiz, eta illeak orduantxet brozatuak nintuen, nere espaldetan erortzen zirenak lasaiki. Atorra erdi irekia zen, eta nere denbora hartuz lotu nintuen bi botoin, ez hiru, ongi begietan Benateri pare eginez. Gizon hori gustokua nuen, bere partez ez zian begitarte txarik botatzen, ez zen dudarik, biek gauza bera nahi ginuen.
Atetik apartatu nintzen sarazteko nere gonbiratua.
- Pazintzia ez da nere kalitaterik haundiena, errantzun nion, sar zaite, ongi etorria zare, orain edo noiz nahi.
Haren aitzinean joan nintzen sukalde parterat, beharbada, balantza egiazki beharrezkoa baino gehixiago eskainiz, oinutxik eta nere itxurez espantu. Ez da deus gizon baten begiratzea baino obetorik emazte baten gorputza zuzendazteko, eta edertasuna hatzarazteko, bizi bizia.
Kafia prestatzen ari nintzen gibeletik hurbildu zianian Benat, eta haren besoen karga senditu baino leheno nere espaldetan, gorputz guzia haren berotasunari eskainia nion.
Ez zen lehen aldia gizon baten besoetan nintzela, ez izagun gizon bateetan. Baino gauz horietan, ez dut usariorik hartzen. Aldiero lehen aldian bezin berria izaten da. Eta bakoitxekin lehen aldia izaten da. Hortan ere da jokoaren gatza. Ahanztazitzia, jokoa ez den dena. Lehengoak, gero izaten ahal direnak, ez dute konda. Jokoan sartu behar da, eta bertzeak denak bazterrerat utzi.














Goiz hartan ez zian inporta jakitia, zoin zen Benat, nundik eldu zen, nola bizi zen.
Goiz hartan Benat nena etorri zen gizon bat zen, eta hortik apartekoentzat gero bazen denbora.
Ez genuen hitzik atera kafia edanez, gure begiek bakarrik elkarreri eskaintzen genituen, katilluaren gainetik.
- Zato, gero gosalduko dugu obekio, orain, zato.
Eskutik hartu nuen eta ixatu ginen gelarat, beti ni aitzinean, eta nere biatzak harrenari lotuak aski tinko.
Jokua segi zen. Gorputzek elkar izagutu behar zuten, begiratzeak egin zuten bezala. Usain berria, ukitze estranera, piso ez izaguna. Hortan ere dena berria izaten da aldiero, eta animale batek lekutik aldatzen denian denak usaintzen dituen bezala, nik ere gorputz baten berri maite dut ongi hartzia, behar den denborakin, kasu haundiakin, berritasun guzi hori ofrenda bat gisa eskuetan ibilliz.
Ez naiz Grazik erraten duen bezala seko larruari emana. Hala balitz, ez nuke ukatuko, zenta ez dut pentsatzen, eta ez dut egundaino pentsatu, lotxa bat dela. Amodioa maite dut, bai, eta gorputzen plazera ere, segur. Baino ez naiz beti plazeran goseak erriak diren horietatik, bate ere.
Neretzat gorputzen kanta gosua da, ongi etorria, baino ez oihu errabiatu bat. Amodioa maite dut, baino ez gorputzen plazerentzat huts hutsa. Denak jokoan behar dire sartu. Jestuak, hitzak, begiratzeak, isillak, denak. Izagutu ditut gizonak aitz difentak. Batzuek aitz ongi dakizutenak nola plazera eman eta hartu, bertze batzuek seko aldrebesak, jestu bakoitsetan gaizki egiteko beldurrekin trabatuak. Baino ez ditut horren gatik lehenbisikuak obekio maitatu bertziak baino. Batzuekin, zen eta aitz habillak izaten ahal ziren amodioko pratiketan, ez nintuen ongi jokoan sartuak senditzen, eta plazera izanik ere, ez zuten nere ametxa beteratzen. Eta bertzeekin, dena gaizki joanik ere, momentu oberenak izagutu ditut, zen eta elkarrekin gauza berak momentu berean senditzen genituen, plazeretik kanpo. Eta elkartasun horek hutsak plazera bezin poza betia emaiten zian.
Benatekin ongi senditu nuen nere burua haste hastetik.
Ez zauztet detaillik emanen, gauz horiek gure arteko sekretoak dire, eta sekreto hori ere jokuan da, baino uste dut izagutu dituten jende guzien artean hura dutela hurbillena, gizonetan.


Ni ez nuke bakarrik bizi nahi. Lagunik gabe galdua naiz. Ez du deus egitekorik behar horek obligazio batekin. Ekonomiko aldetik independentia naiz. Aberatsetik urrun izanik ere ez naiz sosa faltan. Nere bizia irabazten dut, eta badut aski nere lagunen artean momentu on batzuek pasatuz enpleatzerako. Hortan da nere laguntasunen beharra. Elkarrekin zerbait partizeko plazer hortan. Maite dut ikustia nere etxean jendea ongi dela, nere konpania agradablia dutela jakitia.
Hori beharbada ez dutelako familirik da. Aita eta ama ttikia nintzelarik apartatu ziren, eta nola urrun joan ziren bakoitsak bere alde, neri amatxikin utzi ziaten Eskual Herrian. Hura pertsona ona da, baino zaharra, eta ez zituen ametitzen nere besta ttikiak, sobera soinu eta lan emaiten zutela erranez.
Hortako erosi zian aitak estudio ttiki hau, amatxin etxetik hurbil. Hola nahi nuen bezala bizitzen ahal nintzen, inor desaranjatu gabe. Egunero pasatzen naiz amatxi ikusterat, beti plazerekin, eta tartezka etortzen da onerat, aski bakan hala ere, baino aldiero aitz ongi pasatzen ditugu momentu horiek.
Badakit ez duela sobera nere bizi modua onesten, baino ez nau eskarmentu haundirik kausatzen, erranez aski haundi naizela orain nere aferak nere manerian moldatzeko.
Hortako nere lagunak dire nere familia egiazkua. Heientzat ez dut sekreturik, nere eguneroko gauza ttiki eta haundi, denak kondatzen dizkiotet, eta heienak aditu. Elkarren berri beti interesakin hartzen ditugu, eta zimikuak gutxi dire, eta agudo ahantziak, nere aldetik segurik, zenta gauza bat baldin bada ez dutena izagutzen, errenkura da.
Gaizki eginak ez ditut ongi hartzen, hori denak bezala, baino ez ditut utzi nahi nere bizia pozoinatzen. Ahal dutaino onak hartu eta txarrak bazterrerat utzi, hori da nere fedea.


Amodioa eta laguntzan artean ez dut difentzi berezik egiten. Biek sendimendu berakoak uste ditut. Hartzen duten forman da difentzia, eta hori ere bertzeak pentsatzen duten arabera. Sexoaren partitze hori ez nau justua iduritzen. Egia da, nolaz dire jestu batzuek laguntasunekoak, eta bertze batzuek amodiozkoak ? Nun da muga, eta nork errana ... Eta nolaz muga hori horen flojoa gelditzen da, ez badire denak erran nahi beratik eldu ? Denak neretzat seniriak dire, laguntza, amodioa, ongi egin nahia, gosotasuna, plazera emaitia ero egitia. Denak gauza onak eta ederrak, ez dutena deus txarik ekartzen ahalekoak, egiazkoak baldin badire.
Neri jestu batek, hitz batek, ero soinu batek ikutzen banau, emozio on bat emaiten banau, hala ero hola, horek du konta. Emozio horen izaitia, eta kalidatea. Ez zoinek ero zerk sorazi duen, nola, baino hor dela, bizi bizia.
Emozio horek hartzen duen forma eman duenan arabera baldin bada, hortan da berezitasuna. Neri estimatzen duten lagun batek eskua tinkatzen banau, nere emozioak gure laguntasunaren gatik bertze loditasun bat ekarriko du, zen eta jestu horren gibelean ikusiko ditut bertze lehengo jesto ero solas asko, oraingua azkartzen dutenak.
Baino egundaino ez duten ikusi batek forma berean eskaintzen banau bere interesa, harek ere, bere historio eta neretik aparte, momentu hortan, emozio bera emango nau. Eta emozio hori amodiozkoa ero laguntasunekoa den ez dakit. Neretzat izan gizona izan emaztea, izan animalia, denak beren manerian sendimentu izaunak pisten dute netan. Gero gehienak partitua diren prinzipioak ero usarioak, ez dakit justu, behesten dituzte horiek denak, errateko hori hala dela, ero bertzeala, ongi ero gaizki, ametitua ero ez, baino nik ez dut holako sehestasunik buruan, neretzat on egiten duen guzia ona da, eta ongi.
Badakit senditzeko libertade horek bat baino gehiagori xurra okertzen diotela. Baino nik ez dut hortako egiten, bate ere, nik egiten dut senditzen duten arabera, bertzeari kasu emanez, nere ongitasuna partitu nahiez. Ez dutenak nahi nekin biziaren ona hartu, egon zatela, ez naiz mundua aldatzerako aski azkar, baino nik heiek errespetatzen dituten bezala uz zatela neri pakean. Ez naiz borrokaria bate, baino sobera maite dut bizia batzuen gatik illuntzen uzteko.


Hala ere beti gaia berian segitzeko, difentzi bat ikusten dut amodioa eta laguntasunen artean. Jelostasunak hartzen duen muturra batean eta bertzean. Nik lagun bat asko maite baldin badut, aitz ongi soportatzen ahal dut bertze lagunen artean hura ikustia. Elkarrekin hartzen dugun plazera ez da exklusivoa, eta bertzeekin partitzea ametitzen dut aisa. Bada hala ere nahi bat ez galzeko lagun haren maitasuna, harekin diren relatioak beti tinko eta azkar mantentzeko. Baino ez amodio gaietan den bezala.
Amodioa, ero obeki errana gorputzaren posesioak, ez du aisa partitzia onesten. Badakit badirela jendeak erraiteko heieri igual zaiotela jakitia beren amantia batekin ero bertzeakin ibiltzen dela, eta beharbada egia dute. Baino nik ez dut hala senditzen. Gizon batekin ero emazte batekin ibiltzen baldinba naiz, gorputzaren plazera elkarrekin hartzen baldin badugu, eta segitzen badugu elkarrekin hartu nahian, ez dut gure artean bertze inor nahi. Neretzat jokoa biena da, ez da irugaren batentzat tokirik.
Behin baino gehiagotan izagutu dut ba delosiaren asikia. Eta aldiero momentuko historio hura, inportantia ero ez, porrokatu du. Sobera bereziak dire halakotan ikusten diren imaginak, sobera unkigariak araberako erran nahiak. Nere amantia pentsatzia bertze beso batzuetan, imaginatzia haren larrua bertze larru bateri nahasia, neretzat sobera da. Sofriki haundia emaiten nau, abantxu fisikoa.
Ez naiz bizi guziko amodioa agintzen duten horietarik, eta badakit gauzak luzez ero agudo aldatzen ahal direla, izanik ere aitz azkarrak. Baino bizi direino, ez ditut zikindu nahi, eta oraino ez dut egundaino horen arabera gezurrik erran. Utzi naute, utzi ditut, maiz, baino ez ditut egundaino enganatu, eta nik dakitenik ez heiek ere neri. Hala da ongi neretzat.
Lagunen artean, sexo aferik ez denean, ez dut holako harremanik. Gauzak puskaz lasaio dire, aitz libre. Ez dakit ongi zertako hala den, tartezka pentsatzen dut hori traba ez beharra bat dela, baino ez diot kupeta ematen ahal, ni baino azkarragoa da.
Ah, ikusten duzue ez naizela seko galdua he ?














Ja ! Janeko zortziak juak eta ni beti hemen, bihuz gorrik, harat eta honerat, afaria prestatu beharra eta, mugitu neska, mugitu ! Segur naiz holakoetan Pantxikak lehenotik denak prest izaten dituela, eta ez dela egundaino prisaka ibiltzen, ni goizetik arrats ibiltzen naizen bezala. Tartezka pentsatzen dut behar nukela obekisio organizatu nere denbora, gauzak ongi egiteko, ez eta beti korrika bat bukatu baino lehenago bertzeari lotuz, eta azkenean denak erdi eginak utziz. Baino nik ez dut egundaino hori izagutu. Ttiki ttikittatik beti halakoa izandu naiz. Bate funtxarik gabekoa, deusetako.
Eta horrekin zer, he ? Ez ote naiz hala ere bizi, eta bertze nor nahi bezin ongi. Orduan zer inportantzi du horek !
Utzi, utzi, jendea bere gisa, bizi senditzen den bezala, eta beti bihotza gora !
Maiz irri egiten dut bakarrik holako pentxamenduetan sartzen naizelarik. Iduri du politiko slogan batzuek botatzen ditutela bizpahiru ehun jende nere aitzinean bildueri, denak aboa xabalduak nere indarra eta aseguranzia ikusiz. Aitz ongi ikusten dut nere burua holako apentzian.
Bai, beharbada, baina momentuko hemen ez da inor, eta tenoria joaki da. Agudo, arropa beltza. Obe izango dut ez sobera jatia, zenta hal hala ere aski tinkatzen nau. Segur naiz Benateri gustatuko zaiola, eta janeko haren besoen tinkatzia nahi nuke senditu. Ai ! Amadio, amodio, burua biratzen nauzu !
Bon, orain azkeneko detailleak eta bale du, aitz ongi.
Lo zaun afari prestatziari. Eta hasteko mahaina.
Badakit gauza ttikiak direla horiek denak, baina maite dut dena ongi antolatzia. Gustatzen nau nere estudio hau, eta aitz goso senditzen dut hemen nere burua. Etortzen diren gehienak plazer dute toki sinple baina pollit honetan momentu on bat pasatzia. Eta neri plazer harek poz haundia emaiten nau. Hartan dut ustez urrun sartua lehengo emazteeren prinzipoak. Beren familientzat dena ongi antolatzia, eguneroko bizian. Nik ez dut familirik, baino lagunak hala hartzen ditut, hautako famili batentzat.


Familia, familia, zer gauza ederra eta ona ! Hemendik aitzinea behar nuke obekisio hortaz pentsatu. Hasteko, bada bizpahiru urte hasia naizela egia errateiko. Ogei eta amar urtetarat hurbildua naiz eta orain da momentua haur kontuetan hasteko. Orain arte neska gazteen plazerak disfrutatu ditut, eta ongi gainerat. Orain emazte eginenak behar ditut izagutu. Eta nahi dut jakin zer gisetako pozak ematen dituen ama izaitiak. Haurrak maite ditut, ez baldinba ditut asko izagutzeko apantzirik nere inguruan ere.
Senditzen dut azkarki nere barrenean maitasun haundi bat, gosotasun tinko bat, baitezbada eman behar dutena, nere laguneri emaiten diotenetik difenta. Nere gorputzeko oihu luze bat da, urrundik eldu dena, gose bat, behar bat, beti buru iskin batian aditzen dutena. Maitasun emaitia horren beharra, gosotaxun partitzia, nere odoletik zerbait soraztia.
Aspaditik nerekin dut gogo hori, baina orain egundaino baino azkarro. Badakit denbora joaki dela eta ez direla haurrak hirurogei urteetan egiten, baino ez da horen arabera bakarrik. Ez naiz kapritxioz jositako neska, ez dut egun batian idari bat eta bertzean bertze bat, lehena ahanztazi nauena.
Ez naiz ere beti pentsakitan aritzen den bat, mingain txarrak erraten duten arabera, ez naiz egundaino pentxaketan lotzen, seko buru hutsa naiz, (horiek Graziren erranak). Baino nere gorputzean haur bat senditzeko gogo hori, eta gero haur hura haunditzen ikusteko apantzia, barren sartua dut, eta badakit egiazkoa dela.
Benat izagutziak ere zerbait ikustekoa badu gai hortan.
Harekin horen ongi izaitiak segur naiz bertze loditasun bat ematen diola nere projektuari. Izanik ere, haur bat hazitzeko bakarrik bezin ongi da bi izaitia. Eta Benat aitz ongi ikusten dut aita on baten paperean. Ez diot orain arte hortaz deus aipatu, baino iduritzen nau harek ere nerekin ongi harrapatzen duela bere burua, eta ez nauela plazereko konpani bat bezala hutxik konsideratzen.
Behar bada arrats hontan bertan jakiten ahal nuke obekisio haren sentimenduak horen arabera. Momento batetik bertzetarat hemen izango da, orduan ez dut asko izango espetzekorik.














Aldiero gauza bera da. Ez da ba nere lehen afaria gisa hortako lagun batekin, izanik ere leheno erran duten bezala, Benatekin gauzak bereziak diren. Baino beti gizon bat nere etxean rezibitziak berritasun inpresio bera ekartzen nau. Alegia eta nere bizi guzia hortan aldatzen ahal balitz. Aldiero besta ttiki bat izaten da, dena esperantziari emana, zerbait eder sorazteko nahiarekin. Eta beti beldur bera, gauzeri gatz piska bat botzen diotena, hala zerbaitek ez duela ongi korrituko, eta horren gatik lagun on bat galduko dutela.
Hortan baita nere kezkik haundiena. Lagun bat galtzia deuseskeri baten gatik. Baino nola experentzi piska bat bildu duten urteekin, badakit laguntasuna ez dela hola porrokatzen, ero hala egiten baldinbada, ez duela laguntasunen izenik merezi. Orduan orain kezka horek gutxio trabatzen nau, eta nere plazera osua izaten da.
Te, oraintxet aditzen dut Benaten automobilla atarian.
Azken begi kolpe bat deneri, argi eztieri, mahaina pollitari, eta seguraski, entradako ispillueri, atea ideki baino lehenago. Aitz ongi, dena itxur onetan da, eta estudio guzia epeltasunari emana da, beharden bezala.
- Sar zaite agudo, kanpoan hotz da eta.
Benat, esku batean botil bat eta bertzean paketa ttiki batekin nere aitzinean pasatzen da.
- Hola Mayi. Orain kanpokoak kanpoan utzi eta guretzat gau guzia. Hurbil zaite onerat, ikus dezaten obekisio zoin pollita zaren.
Benat, nere Benat, ez da aitz haundia. Ni bezelatxu. Baino zabala da, azkarra, indartxua. Haren besoetan naizelarik iduritzen nau ez nauela deus gaizkirik alleratzen ahal. Ttinko ttinko egoten gara elkarreri lotuak, deus erran gabe, bat bertzean berotasuna partituz, ongi.
Gerosio muxu arin batzuek pikatzen nauzki kupetean, eta matelezurretan, eta lepoan, beti bere kontra nere gorputz guzia presatuz, bi eskuak nere bizkarrian zabalduak. Eta nik maite dut gizon honen indarra, eta zer goxoki sendiazten nauen indar hori. Ez dut deus izagutzen obekorik, maite den kristaba baten besoetan izaitia bertzerik, konfintzi osoan, solasik gabe.


- Ongi ttiki ?
Hitz sinple horiek, batzueri irri eginazten diotenak, baino denek maite dutenak noizian behinka beren belarri iskinean aditzia.
- Bai, eta zu, egun ona, orain gosetua ?
Benatek bere paltua kendu eta oinetakoak iskin batean botariez lasaiki bere burua zabaltzen du fotoil batean, besuak nere alde luzatuz.
- Zato onerat, piska bat, arropa horekin aitz ongi ematen duzu. Uste dut egunetik egunerat ederro bihurtzen ari zarela. Nola ni bezelako hartz zahar batek gustatzen ahal zaio zu bezelako erreina ttiki bateri ?
- Erreina ttikiak maite dutelako hartz zaharren gozotasuna.
Pareja gehienak bezala baditu gure galde errespusta izagunak, gure tema faborituak. Eta kanpotik ridikuluak emaiten baldinba dute ere, guretzat ez dire bate aspergarriak, zenta gure intimitateko sinaleak dire, gure elkartasunaren hitz sekreto bereziak. Aldiero oroitatzen gaituzte bertze aldiak, hitz berak bat bertzeari eskaini dugunean, eta nola beti gosoki partitu ditun momentu horiek.
Nola ez den beti lainu ttiki baten gainean bizitzen ahal, eta nola Benatek ni bezala maite dituen mahaineko plazerak, hurbildu gare jatekoari eta afariari grazi aitz onak eman ditugu. Hala, bat bertzearen berriak hartuz, gure azken elkar ikustetik orain arteko denbora beteratzen dugu, eguneroko historio ttikiak, laneko harremanak, eta gure bizimoduko tunkak klaratuz.
Nik nere laneko berri emaiten dizkiot, maiz Pantxika eta Grazi aipatzen ditut, bigarrena maiz plenitzeko, eta nola humore alegrekoa den Benat, irri asko ateratzen ditugu elkarrekin. Hura ere bulegu batean ari da, eta maite dut bere eguneroko berri jakitia, zer egiten duen, nola eta holakak. Bat bertzeari interes haundia ekartzen diogu, xuxen den bezala lagunen artean, nere iduriko segurik.
Hola bat bertziakin gure drama ttiki guziak arintzen ditugu, gauzak alde onetik biratuz, eta Benatekin naizen aldiero barkatzen diotet aisa Graziri bere tzarkeriak eta Pantxikari bere moteltasuna.


Orain, ongi jana eta edana, gorputzak lasaituak, kafea hartuz, pake osoan orduan epeltasuna gozatzen, hitz gutxirekin, bat bertzeari begira.
- Zer duzu ttiki ? Erran nauzu.
Ongi izagutzen nau Benatek, zenta egia da momentu hontan berritz buruan dutela nere haur kontua. Eta nola ez, hola biziz, amodioz eta ongitasunez hasia ?
- Ogei eta bederatzi urte egingo ditut aurten.
- Ez da hori berri berria.
Benatek bere taza mahainen gainean utziz hurbildu zait, nere ondorat kadira tiraz.
Estimatzen dut zoin ongi ohartzen den zerbait badiotela erratekoa. Gizon delikarua da, agudo senditzen dituenak nere humore aldatziak. Eta ohartua da tenoria ez dela leheno bezin arina.
- Zahartzen ari naiz.
Ez diot begiratzen. Nere eskuetan taza biraka ibilki dut, kearen danza luzea segituz kafearen gainean.
- Bai, nire bai, eta zer horekin ? Zahartziak kexatzen zaitu ? Egundaino baino ederro zaude orain, eta urteak ez zaituzte zimiko zakarrik eman oraindikan, ez da hala ? Orain zerk beldurtzen zaitu ?
Nere ille mutur batekin ari da jostetan, bere bihatzetan korapillatuz.
- Beldurtu, deusek. Ez nintzen edertasunen arabera ari. Baino badire gauz batzuek egitekotan ez dutenak sobera luzez esperatuko.
- Zer gisetako gauzak ?
Bere jokoa nere illearekin gelditua du. Klaro da ez dakidula zer duten buruan. Espero nuen beharbada berak nik erran gabe konprendituko zuela. Baino nola ez dugun egundaino hortaz aipatu ez nuke harritu behar haren galderaz.
Ez da soinu bat estudioan. Kanpoan euria ari du eta haizeak botatzen ditu zaparradak lehioaren kontra. Hemen dena kalme da, denbora geldik argi eztian.


- Haur bat egitekotan, ez nuke luzatu behar.
Lehen aldia gauz bat errateko traba piska bat senditzen dutela. Bertzetan pentsatu bezin agudo erraten ditut, hal hala, deusen bortxarik gabe. Hau gai berezia da, baino hala ere, ez nuen uste holako kezka emango ziala.
Benat ixillik dago, eta begiratze batek agudo ikasten nau harridurak galezten diola solasa.
- Haur bat egitekotan ?
Doinutik sinale du idari hortatik aitz urrun zela nere Benat. Eta begitartetik klaroki. Ez nau sobera gustatzen erreaktio horek. Zerbait romantiko espero nuen, sorpresi piska bat bai, baino ez horrenbeste, eta gero ez dakit nik, baino poz haundi bat, berak ere hartan zela, nerekin famili bat soraztia bere ameretxik ederrena zela, gisa hortako solas batzuek zer.
Lehen aldirako gure artean ari da zabaltzen zilo illun bat, distantzi txar bat. Baino hori ez da iraungo duena, segur naiz agudo gure laguntasunak beteko duela huts hori, eta nik nahi nuena aditu errango duela, nik egundaino aditu dituten hitz unkigarrioekin. Ez da bertzeala pasatzen ahal.
Haren alde biratuz, bere bi eskuak neretan tinkatuz, dituten amodio papur ttikienak bilduz, errantzuna emaiten diot bere galdeari :
- Ez zinuke nahi nerekin haur bat egin ?
Benat ikuttua da, ikusten dut bere begietan entsayatzen dela nere munduan sartzia.
- Mayi, Mayi, zer pasatzen zaitu ?
Iduri du orain arte bide beretik eldu ginela eta orain ez dituela nere urratsak segitzen ahal. Eta nik ahal dutenak eginez ere nere sinistiak harekin partitzeko, ez ditu beretzat hartzen ahal, edo nahi.
Duda zikin batek lerrazten nau paraje ez izagun batean. Ikusten dut orain arte denak aitz aisa etorri badire, naturalki denak antolatu badire nere inguruetan, orain gauzak aldatu direla. Azkar uste nuen Benat izandu nuen lagunik hurbillena nuela, elkarrekin dena partitzen ginuela, eta nik bezala senditzen zituela gauzak.
Eta lehen aldiko zerbait inportantia dutenean buruan, zerbait ez dena ni bakarrentzat konda, erakusten duena ez naizela gauza arineri bakarrik emana, hara orduan ez dutela nere nahiari errespustik atxematen. Iduritzen nau betitik gauzak ez ditutela beren egitasunean ikusi, denak ukertzen nituela nere idariarat, eta betitik gaizki ibilki naizela. Nere lagun artean aitz ongi atxematen nuen nere burua, fio nintzen heietaz. Orduan zer pasatzen da Benatekin, lagun guzietan maitatuena ? Nolaz holako desberdintasuna gure artean ?
Lehen harridura pasa eta hasia zait esplikatzen bere ikusteko manera.
Kadiretik haltxa eta mahainen aitzinean harat eta honerat, bere taza eskuetan, tartezka trabo bat eginez, hor hasten da solasian, neri begiratu gabe.
- Noiztik duzu idari hori ? Ez nauzu sekulan aipatu. Asko maitezaitut Mayi, badakizu, eta orain arte izandu duten historiorik inportantiena zare. Elkar aitz ongi eramaten dugu, betitik, eta holase nahi dut segitu. Orain, haurren afera hori, bertze gauz bat da. Zure nahi hori errespetatzekua da, bai, eta segur naiz aitz ongi izango litzekela zu bezalako ama duen ume bat, segur, Mayi. Baino, ni ... ni,
Hortan pausu bat, ixiltasun luze bat, dena ez erranez betia.
- Segizu ba, zu ... zu, zer ?
Punto horek asko interesatzen nau, eta piska bat ahantziak ditut nere minen zalantzak, hain naiz kuriososa Benaten arrazoinak izagutzeko. Izan ere orantxet ohartu naiz ez nuela hain ongi izagutzen, orduan haren egitasuna argitzen dituzten detaille ttikienak ongi etorriak dire.
Pasatzian ohartuko zaizte aski agudo nere naturalez onak menperatzen dituela berri txarrak. Beharrik, ez nuke nahi pena pazkatzen duten horietan nere burua konda.
Benat hitz egokian billaka kupeta zimurtua du.
- Egia errateko, ni ez naiz egundaino haurretan errotua izatu.
Eta hortan berritz geldi.
-      Ah ?




Ez dakit haren mugimenduak harat eta honerat ero zer, baino irri egiteko gogoa ematen nau Benaten komediak. Zezena bat soka tartean bezin trabatua iduridu bere hitzetan. Eta neri, handik libratzeko egiten dituen indarrak ahanztazi naute gure gaiaren inportantzia.
- He be ez, zer nahi zu, ni holakoa naiz. Haurrak ez naute egundaino asko interesatu.
- Ah !
Azkenean ohartua da Benat erdi irriz ari naizela.
Eta seko berdintzen ikusten ditu bere problemak, irri horekin. Nenat etorri eta belauniko jarriz astintzen nauzki espaldak.
- Zer ari zare zu he ? Neri trufaka ?
Horiek gure inguru izagunak dire. Seko laisatua da lehenosio tinkatzen gintuen korapillua. Berritz gure elkartasuna atxematen dugu, illunpean argi bat pisten den bezala bidea erakusteko
- Ni, trufaka, zertako ?
- Maite duzulako neri errabiazterat.
       - Errabiatua zara ?
Eta gure jokoa berritz, lotzen dugu, beti bezala.
- Erakutxiko zaitut, hola nitaz trufatzen
Eta hor haltxatzen nau kadiretik bere beso puntan.
- Aski, Benat, aski ! Galdera serios bat egin zaitut, eta ez nauzu errespustik eman.
- Zer galde, ttiki ?
Ez du nahi berritz harreman berian sartu, baino sobera aisa litzeke hola ateratzia. Ez badut leheneko tensio hura senditzen ere, nahi ditut gauzak klaratu Benatekin. Doinu arin batian egiten ahal bada, nik nahiago, ez naiz trajeditako neska, baino hartan garen kasuan, segi zaun bukatu arte. Sobera sendikorra dut gaia hola uzteko.
- Haurren arabera.
- Ah, bai.
Ez du gustoko plata, muturra zimurtzen zaio, baino ez da asto tzarra, neri berritz nere kadirian pausatu eta segituko du bere konferentzia, hura zutik eta ni jarrita.
 - Nik ez dut aita izaiteko beharrik senditzen. Ez da zaila hori konprenditzen. Batzuek nahi dute, eta bertzeak ez. Eta ni bigarren horietan naiz.
Aitz sinplia eldu da hola ikusi eta
 - Eta emazteetan gauza bera da ?
Holako jakintsuna izanez nere aitzinean, nahi nuke baliatu !
Nere parian geldituz, Benatek besoak zabaldu ditu.
- Emazteetan ? Nola nahi zu nik jakitia nola den emazteetan ? Gizona naiz ez ?
Hara gauz bait ez diotena ukatzen ahal.
- Egia, gizona zare, eta emaztekien berri ez duzu jakiten ahal. Erran nauzu ba gizonentzat nola den.
Gure elkarhizketa aitz gustokua dut. Kalmia, humore piska batekin pisterako, baino elkar konprenditzeko nahiarekin. Lagun artean izaten diren bezalakoak.
- Erran zatuten bezala. Batzuek ume nahian eta bertzeak ez.
- Eta nundik elduden nahi hori batzuentzat ?
- Zer dakit nik, ez duten kasoan holako gogorik.
Sentsuz betea da, nere Benat maitia.
Ez ditut maite elkarrekin pasatzen dituen momentuak alferrik pozoinatu. Iduritu bazian ere astean grabia zela gure ikuste modu difenta, badakit orain ametitzen ahal dela. Eta hobeki errateko ez dela bertzeala egiten ahal. Benatek ez ditu nere gogoak eta nahiak senditzen. Gai hortan estranerak gare. Bon. Gero ikusiko dut zer egin horekin, baina momentuko aski buru hauste, utzi horiek denak bazterrerat eta segi aitzinat !
- Aski orain, jar zaite eta finizu zure kafia bakean.
- Whisky piska bat zerbitzatzen zaitut ?
- Bai, piska bat.
Erran bezala jartzen da Benat nere parian eta botillaren billa joaki naizelarik burua beiti hor egoki da, isil isilla, bere serbilleta bihatz tartean okertuz.
Zerbait marmariza aditzen diot hurbiltzian mahainari.
- Zer duzu ?
Ez errepustik.
- Benat, zer erraten ari zare ?
Azkenean burua haltxa eta ohartzen da ez dela bakarrik munduan.
- Nundik etorri zaitu idari hori ?
- Haur bat izaitia ?
- Bai.
Nik bukatua zela uste banuen ere, trunpatzen nintzen.
Leheno ikusi nahi nion interesa orain sortu zaio Benateri. Nork daki, denak ez dire beharbada galduak ?
Orainguan Whisky basuak ditugu eskuetan.
- Ez dakit, hola ...
Nere tornua da trabatua ikustia nere burua.
- Zure lagun batekin aritu zare haurren gainean kalakan ? Hartikulu bat leetu duzu ?
- Ez, ez, deus holakorik.
- Hala ere, gorra iduritzen nau.
- Zertako ?
Nik ez dut bate harrigaria atxematen ogei eta amar urtetako emazte batek holako idariak izaitia.
Benatek bere errespusta eman baino lehenago trago bat egiten du.
Kanpoan haizia gero eta gehiago haltxatzen ari da, bazterrak astinduz.
- Nik uste nuen bertzetatik difenta zinela. Independentia, zure libertadiari lotua, ez zinuela ez senarrik eta ez umerik nahi. Hola iduritu zait astetik.
Bere bozean halako urriki batek erakusten du bere bisari tristea.
Nere burua defenditzeko ez dakit justu zer erran. Eta ez dut konprenditzen zertako hitz horiek atake baten iduria duten.
- Librea eta independentia, bai, hala naiz.
- Orduan ?
Ez ditut solasak ongi behesten, nahasten zaizkit buruan. Librea, bai, eta haur nahia, ere. Biek ez ahal dire elkarrekin ametitzen ahal ? Eta zer aipatzen nau senarrez, zertako. Ez gare hortan. Eta izanik ere, zertako ez ?
Nere libertadea nere bizitzeko forman da, ez nere estatuko hautan. Esposatua, ez esposatua, ama ero ez, zer ikustekoa libertadiarekin ? Ez dut haur bat ero gizon bat beharrik nere bizi modua ateratzeko. Ez naiz heien mene jarriko. Aldatuko naizkiela eguneroko usarioak, segur, baino zer kentzen zaio horek libertadiari ? Betitik lagunen artean bizi naiz, badakit bertzen kondu hartzen, eta maite dut nere denbora bertzen ongitasunentzat emaitia. Ez dut beharrez egiten, baino nahiez, plazerez, pozez. Orduan ume baten gozamena pazkatziak, ez nau deus kenduko, ez libertade eta ez bertze, eta nere barnean senditzen duten amodio indartxu guzia enpleatuko nau.
Orduan ?
Benatek galdetzen duen bezala, orduan, ni betikoa naiz, eta ez da gure gau arratseko solasketa bertze emazte baten ahotik eldu dena.
Horiek denak Benateri adierazten aitz zaila ikusten ditut. Nehorrek ez diot esplikazionik billatzen, orduan ez ditut ematen ahal. Badakitena da dena osotasun berean sartzen dela, eta denak nere parte direla. Ez direla behesten ahal nahi bezala.
Benat neri begira da, esperoan.
- Orduan, librea, independentia, eta haur nahia naiz, hara dena.
Karratxi baten egitasuna dute hitz horiek. Sinpliak bezin azkarrak. Kontent naiz hola dena erresumitzerat.
- Ah.
Oraingotik bukatua da. Aski beranta da eta ohieratzeko tenoria. Haltxa eta garbigelan sartu naiz, Benat salan utziez, bere pentsamenduekin borrokan.
Neretzat denak argi dire. Aski fio naiz jakiteko senditzen diren bezala egin behar direla gauzak, ongi bizitzekotan. Ez du balio gordezka bizitzia. Argitasuna, argitasuna, hortan da dena ! Karga bat kendu baziaten bezala naiz. Arin eta libre. Libre, Benatek erraten duen bezala.
Ogean ni sartu bezin agudo eldu zait Benat. Lehen aldiko argia segiduan itzaltzen du. Ez da haserre hala ere, ez da horren aisa kezkatzen ! Aie, gizon honen epeltasuna, haren bizkarraren kontra kontra jartzen naizenian, eskuakin paparua kariziatuz.
- Ttiki, ez duzu gaur egiteko idaria, zure haurra ?
Nere alde biratu eta besoetan hartzen nau, bere esku zabalian nere buru osoa kolokatuz.
- Nork daki…

















Goize gehienetan bezala beranta naiz. Prisaka gosaldu, eta lanerat, erdi oinez erdi korrika, goizeko egun argitzian.
Azaroa da eta illunpean joaten naiz, paltua kokotzeraino lotua. Maite dut hola etxetik lanekoan karrikan humorea hartzia. Sasoin bakoitxetan aitz berezia izaten da, udan denak goizeko freskurean alegrantziaz beteriak, neguan hotzak gogortuak, iguzkitan ero euritan, beti biziak hala ero hola eguna besoetan hartuz, jendeak eta etxeak, arbolak eta xoriak.
Ez dut urrun bulegoa eta erdi zalapartaka agudo han naiz. Beti ni izaten naiz azkenekoa, eta sartzen naizenian Pantxika janeko lanean atxematen dut, eta Grazik paretako tenoriari begitarte xorots bat botariez agurtzen nau :
- Ah, Mayi, ogean gozo ?
Lehen denboretan nik ere doinu berean errantzunten nion, baino ezkoztik nekatu naiz beti harekin kasaillan aritziaz, eta ez diot gehiago kasurik ematen.
Pantxikak bere paperetik burua haltxatzen du, eta haren mugimentua ikusten duenak uste du bi dozena kiloko pisoa duela espalda gainetan, hain du mugiratze bakoitxa bortitza gure Pantxika kinkil zahar onek.
- Ongi Mayi ? Ez zare sobera hoztu ?
Eta bisari guzia argitzen zaio irripar lasai batekin.
Aski emazteki ederra izangolitzeke, piska bat antolatuzkio, baino ez da bate ere koketta, eta izagutzen duten ezkoztik beti pleura bera ikusi diot.
Nere paltua zintzillik eman eta jartzen naiz nere tokian.
Nere bulegoaren gainian badut lore bat, astian bietan arrosatzen dutena, eta haren ondoan Benatek emantako potreta bat kadru larruzko batean. Horren arabera adituak ditut Grazi gaixo horen reflexio ezti batzuek, nola frango irauten duen onek, bertze batzuek ez dutenian errautxa biltzeko denborarik izandu.
Segur haren mutur tzarra ikusten duenak ez duela bere aitzinean potretian jartzeko gogorik, behin erran nion bezala. Holako pikoak bat bertziari botariez pasatzen ditugu egunak hemen, Pantxikaren behi zahar gisako begien aitzinean.


Tartezka Grazi entsayatzen da bere bulego laguna mugiaztea, baino orain hartio, alferrik.
- He, Pantxika, zer iduritzen zaitu zuri hé ? lotzen zaio noizian behinka.
Baino bertziak espaldak astintzen ditu idiak euli bat bihaltzeko bezala, deus erran gabe.
- Pantxika, aditzen nauzu ? Utzi zizu paper zikin horiek momentu batez, eta interesa zaite piska bat zure ingurukuaz.
Holase bakar bakarrik errabiatzen da gure Grazi maitatua, ezin inoirekin asiz borrokan. Nagusia etortzen denian piska bat kontentatzen da, hareri alde guzitatik lotuz, lanan aitzakiarekin sua pistuz, eta horren gatik ez da abantxu egundaino agertzen gure artean gaizo gizona. Zerbait behar duenian, ero lan bat eginazteko duenian, neri deitzen nau.
- Beti bezala Mayi behar du, gu biek ez gare konda seguraski hasten da aira berian Grazi bere bulegotik haltxa eta.
Holakoetan dantza ttiki bat badu, harat eta honerat tigre bat bere kayolean bezala guri burua turnatuz, bere gorputz zator guzia jestu haundiz astinduz.
Pantxikan buleguan aitzinean luzatzen da ahal duaino eta eskuetan duena, estilo ero zer nahi, mahainaren erdirat botariez, oihu batian libratzen da :
- Eta ni ? He, ni !
Lepoko zahain guziak lehertzeraino hanpatuak, kupeta gorri gorri sutua, segiratzen du :
- Ni zer naiz, zakurra ero zer ! Ez naiz ni ba hemen den zaharrena, eta gauzak obekina dakizgiena ? Ez da hala ? Orduan zer du nausi txoralda horek ez neri deitzeko, erran nauzu, zer duen ?!
Pantxika bere lanetik gelditzen da, injustizi haundi horeri parte hartzeko, eta burua goiti eta beiti balantzatuz eskaintzen dio Graziri bere laguntz isilla baino osoa.
Eta gaur goizean ere neri deitzen nau nagusiak, beti bezala.
Graziren tromorioak aditu baino lehen mugitzen naiz ateratzeko.
Nagusiak gurian parean du bulegoa eta atea jo eta segiduan sartzen naiz.
- Ah, Mayi.
Oraintxet berak deitu nauen kasuan ez luke holako sorpresirik erakutxi beharrik nere sartzian, baino bon, hori ere hemengo usario bat da, aspalditik izagutua.


Aski gizon ederra da, adinez aitzinatua, baino beti ongi emana. Bizpahiruetan gonbiratu nau afaltzerat, sekreto haundi batean, erranez ez dutela inork horren berri jakin behar, lanean gaizki ikusia izaten ahal dela, eta holako zonbait arrazoin oker. Neri igual zait, eta hala nahi zuen kasuan hala egin dut. Azkeneko aldian afaldu eta bere etxerat baso bat edatea eskaindu zian, eta goizeko bostetan ateratu behar izandu nuen lapur baten gisa, ez inork jakiteko gaua harekin pasa nuela.
Horiek denak Benat izagutu baino lehentxio ziren. Ezkoztik alegia eta deus egiten dugu biek. Ez dut holako oroitzapen azkar bat atxiki gau hartaz, eta aisa dut komedi hori jostatzia.
- Erran nauzu Mayi, aste buru onetan joan beharra naiz mendirat, nere anaia eta bere familiarekin. Ez zinuke gurekin etorri nahi ?
Ah, hori bertze gauza.
- Zure anaiarekin, asteburu onetan ?
Berritasun haundiak eldu nauzki horiek. Leheno beti gordezka nahi zuenak, orain familiari presentatu nahian ?
Bere aitzineko paper bat biratuz eskuetan hor lotzen da nagusia :
- Bai, badakit, orain arte piska bat difenki egin dugula.
Nere baitan : piska bat, zer izango liteke asko balitz ? Baino hura segi.
- Berrogei urte ditut, Mayi, eta nere bizia moldatzeko momentua da. Badakit zure aldetik norbait ikusten duzula, baino beharbada ez da inportantia, ez dakit. Nik zuri asko estimatzen zaitut, aspalditik, eta uste dut zure gisetako pertsona batekin famili bat muntatzen ahal nukela. Ikusten duzu, klaroki erraten dauzkizut gauzak. Nahi nuke zurekin esposatu, hara, orain nahi baldinbaduzu denbora hartu errespusta eman baino lehenago, aitz ongi, onesten dut. Baino nere eskaintziak aste buru onetako beti balio du. Zure esku uzten dut dena.
Harridurak zutik mantentzen nau nere zangoek baino obekio.
Hori bai berri bat dela ! Seko sesitua naiz. Eta ez dakit zer erran.
Gizon hau, egunero ikusten dutena, nere punto ber berian da. Neri bezelaxe urteak gaki zaizkiola ohartua da eta orain dela momentua famili kondu pentsatzerako. Eta hori bate bat bertzearen berri hartu gabe !
Nik gizon hau aski estimatzen dut, ez dut bate ere disgustukua, baino ez dut egundaino maner hortan konsideratu.
Eta Benat hor da. Ez duena haurrik nahi. Eta hau esposatzeko kontuetan. Zer salxa denen artean. Benat hor da, Benat hor zen ? Hau hemen da ? Ez dut maite. Piska bat hala ere, eta ongi pentsatuz maitatzen ahal nuke obekio izagutuz ? Aie, zer buru haustiak !


















                                  GRAZI










Ah ! hor zaizte. Yepa ! Ni Grazi naiz. Bertze biek aipatu zauzte nitaz janeko, badakit, ez du balio ukatziak. Eta segur naiz aitz polliki egin dutela, Mayi txoralda horek gain gainetik. Halen neska zikina hori !
Ikusi duzue nola bezti ibiltzen den ? Harek arropak bere gorputza erakusteko aitzakia bat bertzerik ez du. Ez dakit nola hats hartzen ahal dun holako tinkadurak aguantatuz.
Ez naiz mingaina txarrekoa baino izagutzen ditut bertze neska gazte asko, hura bezin pollitak, eta haren aldian buru onekuak, baino ez ditut egundaino maner hortan ikusten. Nere alabak ogei eta lau urte ditu, eta itxuxitik urrun da, baino egun batean ohartzen banaiz itxur hortarat emana dela, hor hartuko ditu bi zartako onak aira berian aldatu baino leheno !
Holako ipurdi beroa izaitia, ez da kristaba batena hori, animaliak ere ez dire holakoak eta ! Ikusi beharda, Mayi, gizon bat inguratzen denian, eta gure nagusia partikulazki, nola ipurdiak okertzen dituen haren begi aitzinean, lotxik gabeko herrementa horek !


Ez, ez, nik ez diot jujamendu txarrik ekarri nahi, neska oraindikan gaztia da, eta erran behar dena, aski graziosa, baino ni haren ama izan banitz, segur ez zela horela turnatuko. Zer nahi duzue, gurasoak berak gisa hartakoak izandu ditu, apartatu eta haurra hemen utziz ahal zuten urrunena joanez, funtxik gabeko jendeak, zer !
Orduan, ez da harritu behar. Amatxi eroazidu bere bizi modu sensorik gabekoarekin, eta ez ba zuen etxetik kanpora bidali, ill egingo zen gauzo amona xaharra. Ez bai dira ttikitan erakutxi bide onak, eta gero, gaillendu zaionian, sobera beranta zen. Ah, ez naiz toki txarrean jakiteko ez dela erraz haurrak hazitzen. Nik baditut hiru, eta nola nere senarrak bere lanen gatik hiri haundian bizi beharduen, bakarrik naiz denetako. Beharrik ez naizela Mayin amatxiren gisa emazte zahar ahul bat. Nik eskuetan azkar atxikitzen ditut familiaren sokak, eta ez naiz oraindikan ere lexatzekoetan, zenta haundituak dituten hiru seme alabak.
Zaharrenak ogei eta zazpi urte ditu. Mutilla da. Dena nere egitekoa. Inguruko errian ari da lanean eta aste buruero etxean dut. Duela bi urte ibilli zen neska batekin ezkontzekotan. Baino badakinuen nik ez zela egingo afera. Bere kerida hura aski prestoa zen, baino bate ere funtxekoa. Zer nahi zue, mutillak agudo izagutu zuen, onerat bizpahiru aldiz ekarri eta, nerekin kalakan ariez. Nik ez dut nere haurren bihotz konduetan sartu nahi, hori ez, baino ikusten ditutenian gauzak ez direla behar diren bezalakoak, erraten diotet, ez diren gaizki ibilli, ez jakitian gatik.
Pantxoa du izena, bere aitak bezala. Eta orain tartezka bere burua familiaren nagusirentzat hartzen du. Irri eginazten nau, nere mutikoa hola gizondua ikustiak, baino ez du nere biziaren experentzia, oraindikan ere nere beharra du. Ez du kexatzekorik, hurbildik segitzen diot, bere ukerrak zuzentzeko, hortan da eta nere papera.


Bigarrena Helena da. Hura aipatu zauztet lehenosio. Ogei eta lau urte dituena. Urte hontan etxean da, lanik gabe. Aski entsayatzen da ba zerbait harrapatzeko, baino momentua ez du bere alde. Hala ere hemen ongi da, nerekin.
Gaztego zelarik ez zuen eskandalo eta bertzerik buruan. Elkar aitz gaizki eramaten genuen. Gazte gaztetatik bullosoa eta kaska gorra eldu zen. Ez zituen amabi urte neri zer nahi gisaz errespusta tzarrak ematen zianian. Lan asko izandu dut karakter zikin hori zuzentzen.
Aita ez zuelako etxean, ez zuen pakerik ematen, beti oiju eta negar. Bai, horek kezka haundienak ekarri nauzki. Beti nere kontra, bertze biek bere alde jartzeko nahian. Beharrik aste astetik kupeta azkarki erakutsi diotela eta konprenditu duela azkenean, aita ero ez aita, ni nintzela etxeko nagusi eta hortaz beharko zuela konformatu. Zer ba, ez zian hala ere bularratik utzitako mukitzu batek neri bizia pozoinatuko ez ?! Hola baita, haurrekin bezala denekin, ez zaoite barkatu behar, indartxuena izan ero ez, azkeneko grina haundiena duena ateratzen da irabazle. Orain seko laketu da nere Helena, noizian behinka eskapatzen bazaio ere lehengo ostikoak.
Eta nola ez, hemen bizi da, aman etxean, eta bere errabi guziek ez diote bere bizi modua ateratzeko manerik eskaini oraindikan.
Hasi zen bai lanean bi sasoinentzat hemengo denda batean, baino bere laneko lagunekin haserretu zen aski fite, ez ziotela bate ere laguntzen, ahal guziak egiten ziotela nardazteko eta bertze holako. Ho, nik ez diozkat denak sinitsi, sobera izagutzen dut nere kupeta beltza jakiteko zer partetan hartu behar diren haren erranak, baino on du piska bat bertzekin borrokan ariez ohartzia ez dela beti azkarrena. Nahi eta nahiez gozatu beharkodu eta hemen ez du eskola txarra ikasteko.
Gaztena ere neska da, hemeretzi urtetakoa. Arantxa.
Ez da bate ere bere ahizparen itekoa. Bertzea ille gorri haundi bat den bezala hau beltxaran ttiki bat da. Eta aitz isilla, bertzeatik ongi pausatzen nauena. Ez diote kaso haundirik ematen bere anai-arrebari. Eta nerekin ahal bezin gutti egoten da. Sekretua da, gutxi ohartazitzendu bere burua. Maite du bakarrik ibiltzia, eta izan hemen izan kanpoan beti bertzetatik aparte ikusten dut. Lanian ari da, bere ahizpak sasoina egin zuen denda berean, azkeneko sei hilabete honetatik. Ez du egundaino aipatzen baino ikusten duten arabera, ez du problemik, bertzeak izandu zituen gisan.
Berriki idarian hartua du apartamendu ttiki bat alkilatu behar duela, bakarrik bizitzeko. Ni ez naiz bate ere konforme, xuxen den bezala, sobera gaztia da etxetik kanpo atetzerako, baino behinguan errana nau eta ezkoztik ez nau horen arabera deusik aipatu.
Beti ihes egiten nau eta ez diot egundaino historio hori ongi klaratzeko denborarik hartzen ahal. Hala ere beharezkoa da eta gaur ez bada bihar argituko ditut berakin aferak.


Ikusten duzuen bezala nere familia ongi eskuetan dut.
Nere senarraren aldetik, ez da gauz haundirik errateko. Lanen gatik joan behar izandu zuen, duela hemezortzi urte, haurrak oraindikan ttikiak zirelarik. Joaite horek ez du deus ikustekorik nerekin.
Lanak manatzen zuen, ez zen bertzela egitekorik. Ez zen erraz hola bizitzea, baino ez genuen bertze hautarik. Ezkoztik usaria hartua dut, zerbaiten beharra dutenian badakit beti neri laguntzeko prest dutela senarra. Baino ez naiz beti negarrez pleni aritzen diren horietarik, eta ahal guziak egiten ditut bakarrik nere aferak mantentzeko.
Gauza bat da bakarra ez dutena ametitzen eta ez dutena egundaino egingo. Da, batzuek erraten duten bezala, aditizia nere senarrarekin apartatuak garela. Hori ez baita bate ere xuxen. Nik nere bizia beti forma onetan eraman dut. Ogei eta bi urtetan esposatu nintzen, gero hiru haur eder izandu ditut, nere senarra lanen gatik, eta ez bertzela, etxetik atera behar izandu eta bakarrik hazi ditut, behar den bezala, eta neori lanian ariez.
Orduan ez zaitela inoir hurbildu neri erranez ez dutela egin behar nuena egin, eta nere bizia ez dela xuxen eramana. Zen eta hori ez dut aditu nahi, hortan dut nere orgullio osoa, beti bide onean segitu dutela, zein eta batzuetan aski zaila eldu zian.
Orain, berrogei eta amar urteetan, ez naute neri ikasiko zer den ongi eta zer ez. Neonek izagutzen ditut eremuak eta ongi manitzeko alderdiak ere. Bai, bai, badakit badirela errateko sobera zuzena naizela, sobera gogorra, baino nerekin ez da oker aukerik. Gauzak behar diren bezala egin, bertzetarat begiratu gabe. Nere fedea hortan da, zuzen ibiltzean, eta inoirk ez nau hortatik baztertuko.


Zer uste zue, ni ere gaztea izandu naiz, eta oraindik ere izango nituzke okasionak nere bizian gosotasun piska bat sartzerako. Ez naiz itsua, ohartzen naiz hola bakarrik izanez, pisten ditutela esperantzak gizon batzuen bihotzetan.
Izanik ere, konprenditzekua da : orain diren emaztekiekin, nola fia ? Ez dute ez prinziporik, ez funtxik, denak txorua muan galduak. Ni bezalako bat izagutzian, azkarra, buru betia, eta bere zuzentasunaren prueba urte eta urteetan erakutsi duena, segur, gizonek ez dire galezten ahal pentsamendu berezi batzuetarik. Eta nahi izandu banuen, leheno eta orain ere, aisa bilduko nintuen bizpahiru nere biziaren idortasuna eztitzeko. Baino ez, ni ez naiz holakoa. Ez dut erraztasuna billatzen, baino ongi den hura bakarrik. Eta esposatua izanik, bertze gizon bateri kasu egitia ez da ongi, hori klaro da, ez da hortik atetzekorik.
Sobera gogorra, berhaba, baino ni holakoa naiz.
Oroitzen naiz, duela lau urte izango zen, lehengo bulegoko nagusia erretretan joatekotan zen, eta eman zuen aperitibo bat arrats batez. Orduko Pantxika eta Mayi nerekin ari ziren lanean. Eta egun hartan etorri zen oraingo nagusia, piska bat ikasteko bertzea joan baino leheno.
Ni, ba ziren urteak han ari nintzela, eta elkarrekin konfintzia haundia genuen, nagusi zaharrak eta nik. Behin baino gehiotan senditua nuen haren begiratzetik nere kuraia eta indarra ez ziotela eskapatzen. Gizon intelejinta zen. Eta arrats hartan, bertzetik aparte hartu zian, neri baso bat eskainiz :
- Orduan, Grazi, ez dugu denbora asko orain elkar sofritzeko ez da hala ?
Fina zen, humore delikarokoa eta tartezka nerekin kabreatzen zen, baino ez zian grinarik atxikitzen, badakit.
- Zer nahi zu, zure lan partea bukatua duzu orain.
Nere errespustarekin nahi nion erakutsi lanen gainean nahi nuela bakarrik hitz egin. Ohartua nintzen harentzat ez zela hori gai inportantia, baino alegia eta deus egiten nuen, izanik ere unkitua. Ez naiz harrizkua izan ere.
- Bai, orain, nahi gainea denbora libro dut nere aitzinean.
Badaki nuen alagurna zela. Denbora libre hori ongi hutsa ikusten zuen, sinale zen. Eta neri hori ohartazitzia ez zen alferrik.
- Zer xantza, ez da hala ?
- Uste duzu ?
Eta orduan begiratze luze penagarri bat. Ba dut uste ez nintzen urrun nere usariako lineari pleur arin bat emateko. Gizon honen galdea hain zen klaroa. Ez naki nion zer erran. Trabatua nintzen, beharbada piska bat alkolaren gatik, ez dakit. Segur dena, ez nintzen usariako estatuan.
- Hala iduritzen nau beti.
- Zure lana ez duzu gustokoa ?
Aire freskua eskaintzen zian. Ohartua izango zen sobera direktoki presatzen ziala.
- Nik, oh, bai, bai, zertako ?
- Holako xantza dela lanetik gelditzia pentsatzen baldinba duzu, beharbada erran nahi du ez zarela gustoz hari.
Hemen idariak seko klaratuak nintuen. Hori kasailla billatzeko manera zen. Nola ez nintzen haren romantiko joko ttiki hartan sartu, nahi zian pagazi. Baino ez nintzen abo xabalik egotekotan.
- Ba duzu zerbait errateko nere lanen arabera ?
Begiak harritasunez haundituak zituen.
- Nola ?
- Bai, ez ote dut beti nere lana behar den bezala egin ? Nunbait fallu bat harrapatu nauzu ero zer ?
Bertze munduko batekoak ziren gure lehenosioko unkimenak. Orain betiko terreno izagunian ginen.
- Ez zaitut deus holakorik erran Grazi, ez zarela oijuka hasi, beti bezala. Edan basuan duzun hori eta hurbildu mahainerat zerbait jaterat.
Hori erranez bizkarra ematen nau eta bertze artean sartzen da.
Oroitzapen berezi hori errateko beti okasionak baztertu ditutela, izanik ere interesantak, emazteki xuxen batek egin behar dituen bezala.

















Oraingo nagusi hori gaztea da. Ez nau inpresio onik egin etorri ezkoztik. Xuria bezin faltxoa da. Ez ditu gauzak argiki adierazten, beti billatu behar da haren hitzen gibelean beren egiazko erran nahia. Zeorek ikusiko duzue kondatzen bazaituztet gure lehenbiziko elkarhizketa.
Hiru egun leheno etorria zen. Nagusi zaharra ez zen hor momentu hartan. Eguerdi aitzinean etorri zen gure gana eta erran zigun :
- Arratsaldean oren bat libratzen ahal bazizte, nahi nuke zuekin egon. Posille balitz bietan zu Mayi, gero Pantxika eta lauetarako zu Grazi. Baditugu gauz batzuek elkarrekin ikusi beharrak. Ez zaiztela kexa, ez da deus nabarmena, baino nola hemen berria naizen nahi ditut xehextasun batzuek zuekin argitu.
Ate kantoinian gelditutzen, eta ez zuen errespustik behar izandu berritz itxi eta joateko.
- Balio zituen horen "posille baldin bazue" eta "libratzen ahal bazizte" horiek.  Ez gaitu denbora utzi hitz bat ateratzeko ere !
Hori Mayi zen. Pantxika, beti bezala, ixillik, burua beiti bere lanari segi. Neska hori ez da harroka zahar bat baino gehiago bizi. Ez dakit zer egin behar zaion pistekoetan pittin bat.
- Ez dakizu nolakoak diren nagusiak ero zer ? galderatu nion gure panpinari. Zure arrazoinak inporta zaizkiote, bena dute beti buruan, bena !
- Ez dakit, iduritu zait hala ere honek lehengoa baino kaso gehiago emaiten daukala.
- Ah ? Ni ez naiz deuses ohartu. Baino nola zu beti haren zangoetan jartzen zaiten, beharbadada kasu egingo zaitu, bai. Egin ahalak entsayatzen dituzu beti !
On du neska horek jakitia bere komedia aitz ongi ikusten dugula. Beti bere burua aitzinean emanez, irripar kokin batzuek eskainiz kruzatzen dun aldiero nagusia. Eta bertze inguruko hots guziak. Arrazoin bat eman behar zaio ez duela klaseko desberdintasunik izagutzen. Gizon itxurak dituzten guziak on ditu.
- Ez diote denak zu bezin esker tzarak ematen ahal beti, ez da ?
Hori mutur luzea, hori !
- Merezi dituzten eskerrak biltzen dituzte nenat hurbiltzen direnak.
- Ah, badire oraindikan ere hurbiltzen direnak zuretarat ? Ez da erraz sinisten.
- Badire gauz asko ez dakituzunak, Mayi, eta denak ikasteratik urrun zaite. Obekisio laneri lotzen ahal zaite nahi duzularik !
- Beharbada bietan zerbait ikasteko haukera izango dut, ez da hala ?
- Bai, bai, erranak piska bat segitzen baldinba dituzu, beharbada.
Maiz hola bat bertzeari konplimenduetan aritzen gara, Mayi eta ni, eta egun hartakoak ez dute deus partikularik.


Bietan jan eta etorri ginean, Mayi aldatua zela ohartu ginen. Ez zen lehen aldia goizetik arratsaldearat aldatzen zela, seko holako txorokeriari emana da, baino egun hartan ikustekoa zen haren prenda.
Udaberria zen, iguzkiz asezko denbora bat. Kanpo guzia bestan zen, loreak kolorez espantuak, zerua mendiko irrioaren ura bezin argi, eta xoriak kantariz errotuak arboletan. Egiazki egun ederra.
Baino ez holako berua.
He be gure Mayik, ez dakit su hartu zuen ero zer bazkaltzerako tenorian, baino hor eldu zaigu erdi bihuz gorrik, estofa mutur gorri batekin espalden gainean botaria, hizterrak ageri, bizkarra begiratzeari eskainia, xapata takoin luze xorrotx batzuekin, pausa bakoitxa dantzatuz gorputz guziarekin. Eta haren bisaria ! Ezpainak gorriz odoleztatuak, begiak beltzez inguratuak, egiazko bizi galdutako kristaba.
- Mayi, zer pasatu zaitu ?
Ez zen posille, ez zen normal, neska horek burua galdu zuen. Hori zen ba planta gure nagusian aitzinean agertzerako ?


Ez zian ez eta ere begiratu mukitzu zikinak, eta bere zakoa pausatu bezin agudo atera zen.
- Ikusi zu hori Pantxika ?
- Zer ?
Bi belarreskineko emango nition kinkil motel horeri. Ez zen ba itsua ! Ni bezala ikusi zuen Mayi !
- Mayi ! Ez duzu ikusi Mayiren prenda ?
- Bai, bai, ikusi dut, eta zer ?
Neri errabiazteko sortua da emazteki hau, ez bertzetako deusentzat. Ez nuen ba nik hori merezi…
- Zer ? Zer galderatzen nauzu ? Bere gorputza ofreitu nabaldin ba zion ez zen bertzeala jarriko. Ez dire ametitzen ahal holako itxurak, behar den bezalako bulegu batean !
Pantxikak hala ere interes piska bat ematen zian.
- Ez ba du ametitzen nagusiak berak errango dio.
Zer nahi duzu egin holako behi zahar batekin…
- Baina Pantxika, zu eta ni, ez gera egundaino hola jartzen ! Badaki dugu errespetu piska bat mantentzen, ez da hala ? lzanik ere emazteak Mayi bezelaxe, ez gare manera berian portatzen, hortaz ohartua zare, ez ?
Hortan halako argi ttiki bat pisten zaio begietan nere laneko laguneri. Ez diotena maiz ikusi, eta ez dutena sobera maite, egia errateko.
- Ez ginuke itxura bera izango hura bezala jarrik.
Eta berritz bere paperetan lotzen da.
Asto zaharra ! Alegia eta hor izaki afera, zer itxur izango ginuken guk hala jarrizkio ! Ez eta nahi ere pentsatu, holako lotx bat !
Dena dela, ez nion deus onik ateratu Pantxikari.
Ez zen sorpresi haundia, baino bai aspergaria, bakarra izaitia inguru honetan sentxu piska bat duena.
Erran bezala, hiruetan Mayi etorri zen, Pantxika deitzen zuela nagusiak erranez. Ez ginuen hitzikan ere atera biek, eta ez nuen haren bisari hutsatik deus jakintzeko ahalmenik izandu. Erakiten ari ninzen baino ez nion zerbait galdetzerako plazera eman nahi zikin horeri !


Ahal nuen bezala pasa nuen bertze horen hura, eta azkenean nere tornua izandu zen. Ez zen goizegi, ongi idari bat zen, bai, neri azkeneko pasazitzia. Alde batetik seguraski nahi zituen bertze bieri ikusalde bat eman, gero nerekin luzesio egoteko, nola hemengo jakintxunagoa naizen.
Ez nintzen oso trankil. Beti ere, nagusi berria, ez izaguna, ez da fio behar. Berritasuna beti kasokin examinatu ukitu baino lehen.
- Jar zaite Grazi.
Nagusiaren bulegoa gurea bezelakoa da, baino nola hemen muble gutxio diren, haundiago ematen du. Lehengo alditik aldamen gutti egin ditu nagusiak. Leheno ez zen fotoil bat bada iskinean, eta lanpara bat ere mahain ttiki beltz baten gainean. Ez horiek sobera laneko sinailiak, baino bon, ez da neria jujatzia. Paretetan betiko kadruak dire, bi mendiko paisaje, bat neguan eta bertzea udan, eta hiru katokume saski batetik ateratzen dutenak beren buru maliziosak.
Erran bezala jarri nintzen, haren parian zen kadir halto batian. Ez ditut maite kadir haltoak, zenta halakoetan zangoak baluntzan gelditzen zaizkit, eta kruzatzian ez dute hain polliki ematen. Horiek detaille batzuek dire, inportantzi gabekoak.
- Aspalditik ari zera zu hemen, ez da hala ?
- Amahiru urte beteak.
Hola astetik agertzen da ez naizela azken etorria, nerekin kondu egin behar dela, nagusi ero ez.
- Amahiru urte.
- Bai.
Gorra da ero luze konprenditzen duena ?
- Eta beti lan berian ?
- Bai, beti.
Ez nau begitarat hitz egiten. Paper batean zirimuru batzuek botatzen ditu. Txarra, hori, nere iduriko, txarra. Jendeari behar zaio parian solasa eskaini, ez iheska.
- Zure bi lagunekin ongi eramaten duzu ?


To ! Hemen gaituk ! Segur Mayi txar horek kargatu nauela ahal zuen gainerat. Neska alua ! Langilleak ez badute elkar laguntzen nagusiaren parean, norat gaki gare ? Nik uste nuen hemen laneko aferak izango zirela gaia, ez eta holako galdera ukerrak. Zer erran nahi du horekin, nola eramaten duten ?
- Ez dut inorekin problemik.
Hortan ikusuko du bertze gisetakoa ez naizela. Ez dutela txorokeritan denbora galtzen nik.
- Ongi.
Denbora hartzen du lasaiki galde batetik bertzerat.
Ixil asko dire, nere baitan denbora galdu sobera. Sinale txarra hori ere, nagusi batentzat.
- Eta zer iduritzen zaitu gure inpresaren martxaz ?
Behingoan burua haltxa eta bere zirimuruak bazterrerat utzi ditu.
Baino neri seko kortatu nau galde horek. Inpresaren martxa, zer dakit nik ! Nik beti erran nautena egin dut, ez ziaten nere opinionea galdetzen, zenta batzuetan izango nuen zer errana. Eta hola, bate ere preparazionik gabe, inpresaren martxa.
Hori segur harte modu bat dela, neri faltan atxemateko. Aie, zer uste du onek, neri horren aisa engainatzia ? Kasu hé, ez naiz ni Mayi, bizia izagutzen dut, eta ongi, orduan "inpresaren martxa" ez da nere afera. Nagusiana da, eta berak ez ba du hartako idairik, utzi zala bertze bateri bere tokia ! Horiek denak buruan ditut baino badakit ez direla hola erraten ahal. Orduan nere errespusta aitz laburra izango da.
- Neri ez zait deus iduritu beharrik.
Ah, hor bai tapatu dutela. Abo xabaldua gelditu da.
Ni, bi besoak kruzatuak, kokotza aski goiti, ongi agertzen dut ez naizela bate ere inpresionatua, eta oberena duela neri pakean uztia.
- Ez duzu deus bertzerik erraiteko ?
- Ez banauzu bertzerik galderatzen.
Biek batean haltxa eta hola bukatu zen gure elkarhizketa.
- Gero ere elkar ikusiko dugu.
- Nahi duzularik.


Klaro zen, gure artean, gerra deklaratua zen.
Ezkoztik ez da sobera nitaz hurbiltzen. Eta hala ongi da. Beti Mayikin ditu afera gorrak, noiz nahi bere bulegoarat deituz, han biek orenak eta orenak, soinu haundi gabe.
Neri igual zait baino holako historioak lanean ez dute deus onik ekartzen. Entsayatu naiz Mayiri hori adierazten baino alegia eta ez konprenditzen egiten du.
- Baino ez duzu ikusten emaztekiaren kondizioari tu egiten diozula ? bota nion behin.
 - Zer du emaztekiaren kondizioak hemen egitekoa ?
Ba du maner bat denak goratik hartzeko, bera ez balitz hartan metitua bezala, aspertzen nauena.
- Nola, zer duen egitekoa ?! Buruan zer duzu zuk ! Gizon horek ez zaitu estimatzen, eta oraindikan ere gutxio errespetatzen. Harrentzat plazerezko muble bat zare, bere begitako adorno bat. Ez zaitu jendearen izaita izagutzen. Eta zu seko haren joko zikinean sartzen zare, zure itxura bakarrik aitzinean jarriz. Ez zaiote falta botzen ahal gizoneri, zu bezalako neskak berak imagen hori eskaintzen dutenian. Ez duzu ikusten hori, ez zatuzte atzarrazten nere solasek ?
Ni haren onentzat ari naiz, huts hutsa haren interesak salbatu nahiez. Baino ez du kasorik egiten nere erraneri. Bere hitzak maiz holatxukoak dire :
- Ez nazula neri adarrak jo zure feminista diskurso erro horiekin. Uz nazu nahi duten bezala bizitzen, eta ez zaitela meti nere konduetan. Neri zure errespetu eta konsiderazio historioak ez naute interesatzen. Aski haundi naiz jakiteko zer nahi duten eta nere burua defenditzen. Zu egon hortatik kanpo.
Eta horiek, aldi obenetan delarik. Aditu behar da nolako oihu lotxik gabekoak botatzen dituen tartezka !
- Obekio zinuke zeorek plazer piska bat hartzia, noizian behinka. Horek pozoinatzen zaitu zuri, ez zaitula inork kasurik egiten. Zure bizian ez duzula inor. Eta ez nauzula erran nitaz kesatzen zarela, izagutzen zaitut sobera hori sinisteko ! Okupa zaite zuetaz, baduzu eta ni baino behar gehiago !















Nere adinean eta nik izandu duten biziarekin holako gauzak aditzia gogorra da. Eta mukitzo zikin baten partetik gainerat. Nik, plazera beharrian ! Gauz hortaz pentsatzia ere debekatzen diot nere buruari. Ez dire funtxeko emaztekien pentsamenduak, horiek, kristaba galdu batzuenak bertzerik. Badakit aitz ongi orain gazteak ez direla lehen bezala bizi, ez naiz jujamendu ertxikoa. Baino ez erran neri obekio dela.
Jendeak behar ditu muga batzuek errespetatu, regla on batzueri segituz. Sozietate aitzinatu batian bizi gare, ez salbai artean. Ez dire denak libro eta ongi. Lege azkarrik gabe ez da ordenik. Denentzat bada tokia, baino bakoitxak beria atxikiz eta bertzena errespetatuz. Nola izaten ahal da ba bertzeala. Nik uste dut libertadeak jendea galduko duela. Denek funtxekoak izanez, bai, posille izango litzeke bakotxari bere manerian bizitzen uztia. Baino zenbat txoro, ergel, kondatu gabe ero lanjerosak, dire mundu onetan ? Eta heieri nola utzi beren gain bertze artean. Ez, ez, nik beti erraten duten bezala, behar dire sokak estu lotu, ez baldinbada zer nahi ikusi nahi. Nik badakit nere burua gobernatzen, eta iduritzen nau erakutsia dutela. Baino ez dire denak nere iterakoak, eta bertze hoikeri bertzaiote erakutxi berak ez dutena senditzen.
Bai, nik gauzak gaizki ikusten ditut hemendik haurrerat. Gazteria gehiena galdua da, bere buruari utzia, drogaz eta bertze zikintasunez pozoinatua. Adineko jendeak, ez direnian berak burua biratuak, ez dire bate ere errespetatuak, eta holaxe denak beren alde bate ere ordenik gabe joaki dire, tira harat eta tira honerat, dena porrokatuz.
Nik nere familia bide onean ekarri dut, eta oraindikan segituko dut hartan atxikitzen. Baino ez ditut munduko min guziak nere espaldetan hartzen ahal. Buru ditugun horiek sobera okupatuak dire ahal duten gainera sos eta abantail billakatzen beren lana ongi eramateko. Orduan zer egin ?
Dena usteldua da eta erremediorik ez…


Oberena dut hortan ez segitzia. Aldiero toki bererat eroritzen naiz, eta alferrik denbora galtzia ez dut maite.
Nabaduzue, bisitaziko zauztet nere etxea. Idariak piska bat airatzeko.
Ni karrikan bertan bizi naiz. Hau nere burasoaren etxea zen eta nola ez duten senirerik orain neria da. Esposatu nintzen urtian il ziren nere burasoak, biek batean, autoko akzidenta batez. Hori kolpe gogorra izandu zen.
Beti heiekin bizitua nintzen, eta esposatu ere onerat egin nintzen. Gaizki ibilli nintzen hilabete batzuetan, baino gero haur egiteko geltitu nintzen, eta horekin pasada tzar hartatik haltxatu nintzen.
Ezkoztik eginazi ditut aldamen batzuek etxean, nere konbenenzian jartzeko. Kanpotik itxura aski ona dut. Bide aldian du sarrera, hiru eskail mahail ixatu eta. Burnizko grilla bat da, gero baratze ttiki bat, eta grauezko pasari bat eskail mahail arte.
Inguruak garbi atxikitzen ditut, paretak eta leihoak bost urteetik behin denak pintatuz. Ez dut loreentzat gusto haundia, orduan baratzean peluza hutsa uzten dut, eta muga harrizko pareta apal batek sinalatzen du.
Etxe aitzin aldea frango dotorea da, bi estayakoa, lehenekuan bi geleko balkoinekin. Bazterrian eginazi dut berinezko pieza bat, barrengua haunditzerako alde batetik, eta neguan iguzkiak aitz ongi berotzen duelako toki hori bertzetik.
Entradako atia sinplia da, baino azkarra. Ez da ez beharezko adornorik nere etxean, ez ditut maite alferrik diren gauzak.
Barrena frango haundia da, piezak karriak, argiak, eguneroko behar diren mubleekin. Denak garbi atxikitzen ditut, eta ordenatuak. Hiru haurreri ikasia diotet ttiki ttikitatik etxean garbitasunak egiten, eta badaki dute kaso ematen ez beharrik gabe zikindu ero nahastiari bazterrak.
Den bezala gustatzen nau nere etxeak, sinplia eta konfortablia. Ez ditut bisitari asko erezibitzen hemen, zenta nola ez duten familirik ez dut asko kunplitu beharrik.
Haurren lagunak ez dire sobera hurbiltzen, eta obe. Ez naiz ni ari beharra gaizki hazitako horien falluak zuzentzen.










Aita-amen ontasuna ez dut galtzen utzi. Etxea planta onian da, eta bankoan atxikia dut diru piska bat gero haurrek zerbait izan dezaten. Aferak aspalditik antolatuak ditut horen arabera.
Nola hiru haur diren, bakoitxak bere partea behar du. Etxea mutillari uztia ez zait ongi iduritu. Sekulan famili bat montazen duenian, obekio izango da bere hautako etxe batean, bakarrik, zen eta hemen, arrebarekin. Bai, ez zauztet errana baino bi apartamendu eginaziak ditut hemen, nola aski haundia zen, bi haurrek bizitzeko lekua izandezaten. Eta obekiena, bi ahizpak elkar hurbil izaitia, zenta beti obekio eramango dute inguru berian bi koinatak baino. Mutikoarentzat sosa utzia dut kontu batean, bi ahizpak izango duten balorekoa gora bera. Hola trankil naiz, ni ez izanik ere, ez dute buru haustekorik, dena aitzinetik egina da eta ongi egina.
Hori denekin eldu da iltzeak ez nauela sorpresian hartuko, denak prest dituten kasoan. Paper guziak ordenean, etxeko bazterrak zillarra bezin garbi, haurrak haziak. Orain Helenak lan on bat harrapatzen balu, denak izaten ahal diren obekienak izango litaizke.
Aipatu beharnioke nere nagusiari ez dun inoren enpleatzeko apantzirik. Baino ez zait gustatzen hareri zerbait zor izaitia, orduan oraindiraino, ez dut deus eginik.
Pantxoentzat emazteki on bat atxemaitia ere ez litzeke gaizki. Ez da mutil txarra, eta aski ederra ere da, baino ez da atrebitzen sobera neskekin, lotxatia da. Badu aski denbora oraindikan, eta ez zait presatzen bertze emakume bat senditzia inguru hauetan. Dena dela, nerekin bezin ongi ez da inola izango, hartaz segur, eta ez naizelako betikoa da bakarrik hortaz pentsatu beharra.
Bi neskek hola ero hala egingo dute zerbait, hortaz ez naiz kesatzen. Emaztekiak bizitzen ahal dire aitz ongi gizonik gabe, hortaz prueba egina dut nehorek. Orain adina eldu zaiote txoroki horiez burua betetzerako, baino bizi naizeraino ez da hemen sartuko gizonik nere baimena gabe. Kanporan egin zatela nahidutena, baino nere begietatik urrun.
Horen arabera kesatzen nau Arantxaren bakarrik bizi nahiak. Ez dakit ez den mutil bat horen gibelean. Hain da sekretua, ez da ais jakiten, baino kasu, holako ttunkak maiz horen berri dire.
Ongi pentsatuz, bizia gauza mospela da. Beti borrokan zerbaiterat alleratzeko, beti zerbait oker, denak ahal den bezin ongi egin eta ere. Lana, haurrak, sosa, denak beti inguratuak keskamenak ekartzeko. Eta horiek denak zertako ? Nik beti nere haurrentzat segitzen dut aitzina. Neria egina da. Ez dut deus gehio espero. Ahal duteraino orain arte bezin xuxen konplizia nere deberak bertzerik ez.
Gaztea nintzelarik, uste nuen ongi portatziak ekarriko ziala nere izagunen errespetoa. Denak beren baitan inbiriatuko ziatela, erranez : "begira zue emazte hau, horren bizia modelo bat da". Eta hitz horiek zutik eta burua halto mantentzen ziaten.
Orain badakit, ez direla neri begira denak, baino batzuek noizian behinka oroitzen badire nitaz, kontent naiz pentsatzia nere gaztetako ameretsa konplitu dutela. Eta nere estimoa hutsak merezi du horenbeste urteeko penak eta lanak. Ez dut inoren jujamenduz beldur, nere konzintzia neretzat dut, argi naiz, eta hortaz espantu.

















                          




ARANTXA ETA HELENA












- Erran diozu Amattori ?
Bi neskek oinez promene ibilki dire parkeko bidexketan. Iguzkiak arbolen tartetik tiratzen ditu bere argi adarrak, zuzen zuzen.
- Ez, oraindikan ez.
- Ez zare eldun astean joatekoa ?
- Bai.
- Orduan denbora etorria litzeke ez ?
Manko erdi erori baten puntan jartzen dire. Aitz difentak dire. Arantxa illunez bezti, illeak tinko lotuak, bere ahizpa baino puskaz ttikio. Helena dena argitasunari emana, arropa xuritan, bere edertasunez fio, iguzkiaren sua partituz milla ximixtetan bere ille gorrantzan.
Lasai dire bi neskak, etxetik kanpo direnean. Amaren begitik urruti.
- Badakit, bai, baino haren oijuak hemendik aditzen ditut !
- Zurekin hala ere ez da hain agudo lehertzen !
Irri arin baten musika bihaltzen dute zeru alde.


- Gaur errango diot.
- Ai zer besta etxean !
Parkean ez da mundu asko. Haur batzuek bat bertzeen gibeletik korrika, pasatzen dire tartezka hatxantuak bi ahizpen aitzinetik, begiak jokoaren gatik pistuak eta karratxika.
- Besta ero ez, hala beharkoda izan. Eldun astelehenean nere prenda pizarrak bildu eta nere etxe berrian sartuko naiz. Ez da goizegi !
- Nik zu bezala egiten ahal banuke ...
Helenaren bozean bere ametsaren esperantza guziak emanak dire.
- Gaur ero bihar harrapatuko duzu bai, lan bat, zuk ere, eta pazintzi piska bat hartuz atxikiko duzu.
Hori erranez eskuan ttapa ttiki bat tiratzen dio, keinu eginez begi bat itxi eta.
- Bai, bai, badakit. Pazintzia, pazintzia, ez da hura bakarrik, behar da ere burua beititu, eta eldudiren hitzak iretsi behin baino gehietan.
Sinisten zaio ez duela hori lan erresa Helena eder lerden horek.
- Ah, segur, baino hilabete azkenean ekartzen den pagak ematen du haukera handik kanpo berritz burua zuzendu eta bere gisako bizia moldatzeko.
Bi neskek zuti eta berritz aitzina segitzen dute beren promenada, iguzkiaren epeltasunean, haurren oijuak zilatzen dutelarik han hemenka parkean ixiltasun trankila.
- Lagunduko zaitut astelehenian, ez dut deus bertzerik egitekorik.
- Beharrik ama lanean izango dela.
- Uste duzu utziko zaituela ?
- Nola behar nau galezi, kate batekin, lotu eta ?
Berritz irriz lotzen da Arantxa.
Jende ttiki itxur illun gehienetakoak bezala, bere indar guzia toki hertxi batian bildurik, zerbait buruan hartua duenian ez zaio aixa kentzen ahal.
Harri koskor bat. Lehuna bezin gogorra.


Harri koskor haren bezin azkarra du bere asegurantzia. Eta bere borrokak gehienetan ez ba dire ageri haundikoak, beti nahi duena asmatzen du azkenean, hala ero hola, kontra dituenak ihatuz bere grinaren kuraiarekin. Isilla, bai, baino kasketoxua, eta bere idariari ongi lotua.
Bere ahizpa Helenak itxurez denak azpian zanpatu behar dituela ematen du. Eta zaldi xalbai bat bezala astintzen ditu bazterrak zerbait ez duenian bere alde.
Baino hortan leher egitendu justuki, eta bere kontrariokoak baino leheno nekatzen da. Hortaz ohartua da, baino ez da deus egitekorik, su hartzen duenian, kolerak kuntxumitzen du, eta azkeneko keharrak eman arte ez da gelditzen.
Izagutzen dituen guziak badaki dute nolakoa den, eta aski dela bera jo eta ke uztia aspertzen, gero bildotx ttiki bat baino prestoago bihurtzen dela.
Amarekin biek aitz taktika difenta usatzen dute.
Bakoitxak bere karakteren araberakoa. Arantxa azpitik soinu asko atera gabe bere nahiak eginez, eta Helena oiju eta marruma parez pare jokatuz, azkenean porrokatua bere burua ahal duen bezala bilduz.


Urruntxio parkean irrio batek pusatzen du bere ur argia harri kozkor batzuen tartetik, kanta alegre ttiki batekin. Bi ahizpak hor jartzen dire ipularean, eta zangoak beren aitzinean luzatuz ur bazterraino, segitzen dute beren hitzaldia.
- Eta Pantxoak, zerbait erran dio Maitenan arabera ?
Arantxak espaldak goitituz zimurtzen ditu ezpainak.
- Ogei eta zazpi urteetan ez atrebitizia esposatzekotan dela erraitia bada zerbait !
- Te, nik bezin ongi ikusi zinuen ez, zer mutur egin zion Amattok ekarri zionian etxerat ?
Berritz biek irriz lotu.
- Gaixo neskak, ez dakizuen zer egin gehiago. Eta Pantxoa seko sesitua, elefante bat saloin batian bezin trabatua. Hura planta, hura !
- Uste nuen negarrez hasi behar zuela Maitenak.
- Aski zion errespusta zakar batzuek emaitia, zer egitekua zuen atxo zahar baten erranez !
Hemen Arantxak bere amari errespetua faltatzen dio baino errateko maner bat izango du, ez da bere usariotan, gehio Helenaren itekoak dire solas horiek.
- Aisa duzu zuk, errespusta zakarrekin, bere amanarrebaren aitzinean zen, nahi zuen inpresio on bat eman !
Arantxa belar zotal batzuek zangoarekin haltxatuz ez ditu urrun hitzak :
- Zertako behar zion eman inpresio on bat ? Pantxoakin nahi du bizi ez, ez bere amakin ? Zer du egitekoa haren inpresiorekin. Beha zazu, ba dire bi urte elkarrekin bizi direla, eta dakitenez, aitz ongi dire, orduan, erran nauzu zer egitekoa duen hortan amak ? Haren baimena gabe aitz ongi segitzen dute.
Helenak ez dio hori ukatzen ahal. Baino hala ere :
- Bai, baino asteburuero hemen da Pantxoa, bakarrik, eta Maitena, han. Ez da hori oso ongi nere iduriko. Amattok egun batean jakiten badu elkarrekin aste osoan bizi direla, ai zer konduak !
- Zer egingo du ba ? Bere semea bertan ill ? Maitena zoko batean itto ? Ez zare ongi burutik ero zer ?
Hortan baita Helenaren fallua. Ez dakitia muga baldintz zuzenekoetan alatzen bere fantasia. Zerbait burutik pasatzen zaionian, hor joakida korrika, ongi jakin gabe zoin aldetarat eta nola gelditu.
Bere ahizpak bi zangoak ongi lurrari arrimatuak ditu, eta ez zaizkio idariak aitzinean eskapatzen. Beti ongi bere menean atxikitzen ditu. Hortan ba du amaren itte bat.
- Ez dire hala ere nahi bezala bizi. Astean lanian ari dire biek, eta larunbata eta igandea elkarrekin gosoki pasatzeko partez, separatuak dire. Segur naiz ez dela Maitena horrekin konforme.


Nahi eta nahiez zerbait ukertasun nahi du atxeman Helenak bere anaiaren bizi moduan. Arantxak behingoan ez dio kontra egiten :
- Ah, hori, ni banitz Maitenan plazan, ez nuke hori ametituko, segur ! Beharko luke gauzak klaratu Pantxoak. Eta hasteko ez nioke ez begirike botako bere amaren menian den gizon bateri. Horiek muttiko koskor baten beldurrak dire, ez gizon egin baten funtxak !
- Bai hortan arrazoin ematen zaitut.
Hola anaiaren harremaneri buelta on bat emanez, bukatu dute gaia. Lasaiki belarrian luzatuak ongi dire, ez dute bate ere presarik haltxatzeko.
Eta hortan ari diren kasuan, kapitulo berian segitzeko gogoa etortzen zaio Arantxari.
- Eta zuk, Benatekin, zer egin zinuen ?
Bi ahizpek elkarrekin fio dire, eta ez dute bat bertzeentzat sekretorik, zen eta Helenak aiso kondatzen dituen bere bihotzeko historioak Arantxak baino.
- Deus berririk. Beti elkar ikusten dugu, ortziraile arratsaldetan, bere etxean. Amak ez jakitetik seiak baino leheno sartzen naiz, zinematik eldu banitz bezala.
- Egiazki gordezka ibiltzia maite dun familia gare ! Bat klandestinoki esposatzekotan, bertzia aitzakiz aitzaki bere bihotzeko laguna inork jakin gabe ikusteko, ni iheska etxetik kanpo, ezin sinitsia da gure destinoa !
- Bai, hala da. Eta uste dut Benat bera ez dela seko argi nerekin. Beti barrenean egoten gare, eta lehengo batian norbaitek atea jo du eta ez dio ideki, neri ixillik egoteko keinu eginez.
- Beharbada zurekin nahi zuen egon bakarrik, hori ez da horren harrigaria, ez ?
- Ez, ez, bada bertze zerbait hor. Ba dut uste bertze norbait ikusten duen. Ni denbora on piska bat pasatzeko naiz. Alde batetik, ez diot holako amodioa nik ere, baino ez dut maite nitaz trufatzia.
- Hori xuxen da. Baino ez duzu uste beti bezala zure buruari konduak egiten ari zarela ?


Helenak hori nahi luke sinitsi.
- Ez dakit. Nola nahizka, ez dire gizonak falta, ez da hala ? Eta elduden astean joatekoa naiz bazkaltzerat Isabelen anaiarekin, orduan, Benat ...
- Isabel, zure eskolako lagun hura ?
- Huraxe. Eta bere anai beltz eder hura. Ez nau egundaino begi txarean begiratu, eta nik ere, ez diot desgustorik erakutxi, orduan, beharbada, eta nik ez billaturik ere, zertako ez ?
Helena ez da amodio luzetako neska. Batetik bertzerat agudo pasatzen da, eta bizpahiruk batean ez diote beldur ematen. Baino beti aman begitatik urrun.
Orain justu den bezala, Arantxan buelta izango da argian azpian agertzeko, bertze bien gibeletik. Hortan hiru seniriak estudiatuak izango dire lerroz lerro.
Arantxarentzat lehen pilota botea :
- Ni ez naiz zu bezin aisa libratzen ahal gizonekin.
       - Eta emaztekiekin ?
Solasa idortu zaio Arantxari. Ez zuen uste ahizpa horen fina izaten ahal ziola, hortaz ohartzerako. Beti kasu haundi emanez ibilli da ba.
- Nolaz dakizu ?
Belar zotalek ostiko azkarraguak hartzen dituzte. Aratsaldea aitzina joaki da eta haurrak ixildu dire, krakadaren denborako.
- Zurekin apartamendua hartzen duen neska hori ...
- Nekane.
- Bai, Nekane,
Hitzak kontuz behesten ditu Helenak. Ez du nahi Arantxak gaizki partean hartzia erraten diona.
- Aditua nuen, ez zituela gizonak maite.
- Emaztekiekin ibiltzen zela ?
- Bai, hala zen errana.
Bozaren doinua apaldu da. Irrioak segi beti bere korrika, iguzkiaren dirdiriza dantzaziz.
- Bai, badakit.


- Berak errana zaitu ?
- Bai. Kondatu nau nola bizpahiruetan lo egin zuen neska batekin, justuki Amakin lanian ari den neska bat omen.
- Zoin, Pantxika ?
- Ez, ez, bertzea, gazte hura.
Biek izagutzen dute ikustez Mayi.
- Ah, pollit hura. Amattok ez duena ikusten ahal begi iskineko makarra baino gehiago.
- Bai, hura. Eta hartatik atera zen fama.
- Te, Amattok hori jakiten badu ...
Betiko beldurra Helenak hezurretaraino sartua.
- Utzizu zure Amatto hortatik kanpo
- Egia oberena dela hala egitia.
Grazi, emazteki deberekoa, zuzena, prinzipioz josia. Holako parajetan ixiltasun bat, beharbadada haren memorian. Eta Helena, barkamena billatuz :
- Zurekin konfintzi haundia du orduan hortaz aipatzeko. Ez da erraz izango hemen bezalako herri ttiki batean, denak dena jakiten dutenian, eta denetaz metitzen direnian.
Arantxa burua haltxa eta irripar batekin :
- Nekanek ez du bertzen beldurrik. Sinale da ez duzula izagutzen. Ez da alferrik kexatzen te, hura !
- Eta zuetaz maitemindua da ?
Helena berritasun horeri interes guzia emana dio, aboa xabaldua eta begiak xorrots.
- Maitemindua, zer hitza !
Baino ez da hola kitto aterako Arantxa.
- Nahi duzun bezala erran, baino elkarrekin ibiltzen zaizte ero ez ?
Bere jakiteko gosea lehertu zaio mingainean. Ez zuen gehio atxikitzen ahal.


Arantxa trabatua da. Afer horiek aitz personalak senditzen ditu, eta izanik ere bere ahizparekin, ez zaizkio erraz ateratzen hitzak.
- Elkarrekin biziko gera, ez da aski klaro ?
Helenari aboa zerazten dio.
- Eta, segitzen du Arantxak partitua den kasuan, ez nauzula galderatu : "Zer errango du Amattok ?" faborez. Ongi plazatua izango zare zehorek jakiteko zer errango duen. Ni baino obekiago, zenta badakit, hori ikasi bezin agudo ez nauela gehio hitzik egingo.
- Hori segur.
- He be, igual zait.
Helanak ez du dudarik amaren reakzionean arabera. Baino Arantxak zailtasunak denak bere bizkar hartzen dituela uste du. Eta ez dela bide erresian sartzen.
Kesamendu haundi bat sorazten dio ahizparen projektuak. Eta horren gainerat ai zer humorea etxean amarekin buruz buru, elduden aste hortan ! Ederrak aditu beharko ditu, Arantxaren plazan. Ah, ez dire egun hatseginak eldu !
- Lehen bai lehen oberena izango dut nik ere alde egiteko etxetik.
Arantxak konprenditzen du Helenaren erran nahia.
- Horren gogorra bihurtzen bada, gurekin etortzen ahal zare, ez ba duzu bertze alderdirik.
- Ez, ez, ez duzue nere beharrik. Antolatuko naiz bai nolazpaite. Ez kesa.
Iguzkia beititua da eta ihintza hasia da zabaltzen lurretik.
Helena haltxa eta bere ahizpari eskua eskainiz abiratzen dire etxe alde parkean illunpea seko nagusitu baino lehen.










                                 



NEKANE











Bai, ni naiz Arantxaren laguna. Eldun astean sartu behar dugu apartemendu berrian. Ez da goizegi ! Aspertua nintzen aita-amekin bizitziaz. Ez nuen gehio ahatsik hartzen ahal.
Seko oraingo modan nahi dute bizi nere burasoak. Nerekin lagun artean bezala ibilliz, denentzat nere opiniona jakin nahiez. Eta horren gatik eldu da erdi ittua naizela heien harremanetan. Gauza ttikienendako beti debate luzeak izaten dire, maiz afari denboran.
Hala ikusten dute familia, dena elkar artean jarriz, eta ez da desizione bat hartzen gure etxean denak abisatuak izan gabe aitzinetik, eta bizpahiru aldiz mahainen bueltan gaia estudiatu gabe hiruak. Nahi eta nahiez denetan sartu behar izaten naute, eta ez ba dut aski interes erakusten zozotzen naute sehestasunez, nik zerbait erran arte ez dute onik.
Famili batzuetan ez dela komunikazionik, nerian sobera berritz !


Ez da gai debekaturik. Denak forma berian erortzen dire. Aitak ero Amak zerbaiten berri aditu du, televisionean zerbait ikusi dute, norbaitek zerbait erran du, eta yepa, hor dugu gure arratseko debatia.
Dena on zaoite. Bertze mundu bat baden ero ez, jendea zaharrago bizitzeak zer ekarki duen, Mexikoko ekonomia Estadu Batuek noiz arte mantenduko duten, Englaterrako erreina zer osasunian den, eta guretik urbillego herriko eskola noiz berrituko duten, auzokoak ez diren apartatzekotan, automobilla ez ginuken txandatu behar.
Eta noizian behinka bertze gai klase bat : gazterian esperantzak, sidaren abantzua, sexoa ez den aski liberatua, eta zoinbat holako. Ez dakit nundik norat etortzen zaizkioten horiek denak, baino hemen ez dela kalaka falta, bai.
Eta partizione hortan, bakoitxak badugu gure papela. Eta hura atxikitzia beharrezkoa izaten da, gauzak ongi joan dezaten. Aita konserbatiboena da. Berritasunak apaltzen ditu, eta idari aitzinatueri lepoa moztu ahal dularik.
Ama, seko bertze alde. Hareri beti kontra aldia ematen dio. Egundaino ez dire aski fite gauzak aldatzen harentzat, beti sobera traba dela plenitzen da.
Eta ni, bien artean, ahal dutenak eginez ere ez parte hartzerako, baluntza behar diotet eman bieri. Hola denak berdintzen dire ekilibrio zuzen batean, eta debatea forma onetan bukatzen da.
Baino neri inporta nau Afrika beltzako borrokak ero dolararen azkeneko kursoa. Noizian behinka ez dut erraten ez nauela gai batek interesatzen, baino ez hemen pasatzen den bezala, arratsero bat, eskolan baginen bezala dizertazionak egiten.
Hasia naiz debatez, amets bat dut bakarra, arratsean lanetik sartu eta filma romantikoaten aitzinean bi horen pasa, burua seko hutsa, zabal bezin luze fotoil batean botaria.
Beharrik lanean ez dut buru hausterik. Frutalak landatu, xertatu eta tratatzen ariten naiz. Beti kanpoan, izan iduzki izan orma, eta hartan orenak agudo pasatzen zaizkit, arratseko nardamenetik urrun.


Aski maite ditut gurasoak, baino on haundia egingo nau aire piska bat hartziak. Badakit huts egingo dutela beren diskuzionentzat, baino ez naute urrikirik eman.
Arrats bateko debatea izandu da, behingoan nere aldetik pistua.
- Ez zare sobera bakarrik sendituko ? galdetu zian Aitak
- Bere lagun batekin dela ahantzia duzu ?
Ba dut uste beti horeinbertze gai ibiltzen dituztenetik buruan nere existenzia piska bat denen tartian galdua dela. Ni hitzetako aitzaki bat naiz, beren alaba izanik ere, eta ez naiz segur Engleterrako erreinarez baino gehiago kesatzen diren nitaz.
Abantail bat bederen ematen du, dena modu berean tratatua dela, nere aferak munduko berriak bezala, lehuntasun kalme batian. Egundaino karratxirik ero malkorik, jende zibilizatuak gare, eta hitz eginez atxematen dugu argia denak antolatzerako.
- Ah, bai, nola du izena janeko ?
- Arantxa.
- Bai, dendan lahanian ari den hura ez da ?
Behar bada Amak urbiltxiotik segitzen nau, ez dakit.
- Bai, etorri zaion bururat Aitari, onerat agertu da ez behin ero bietan ?
- Bai, gehiotan ere.
- Eta nola egin behar duzue, erdizka pagatu ?
Amak bere jakintsuna aitzinatu nahi du.
- Xuxen den bezala.
- Ez dakit zer ekartzen ahal duen horen gazterik etxetik ateratzia.
Erran zauzteten bezala, Aita beti lehengo balio zaharen alde.
- Bizitzen ikastia, independtzia irabaztia, ez beti gurasoen itzalian egotea.
Ez nuke neorek obekio errango. Eskerrak Ama.
- Hala ikusten duzu Nekane ?
Betikoa, nere opiniona. Behingoan interesatua.


- Bai, nahi dut nehorek nere bizia eskuetan hartu.
- Ez zare hemen libro ?
Hortan dute beren fedea. Libertadean hazi nautela. Etxe hontan ez direla burasoak nagusi, eta haurra menean, hemen denak badutela beren hitza emateko apantzia.
- Libro bai, baino gurekin. Neskak nahi du bere moduz bizi. Konprenditzekoa da. Ni ere adin berean atera nintzen etxetik.
- Bai nerekin jartzerako.
- Eta zer, zurekin ero ez, aterako nintzen.
- Ez da segur.
- Nolaz hori ?
Eta dena doinu berian, zer gauza ederra hola tratatzia problemak.
- Gizon batekin, ez da bakarrik bezala hala ere.
Aitak ez du bere balioa mespreziatua ikusi nahi. Bere seniriak defenditzen ditu.
- Neska ez da bakarrik, bere lagunakin da.
- Bai, baino laguna neska da ere. Bertze neska batekin bakarrik bezala da.
Erran duten bezala debateak afariko mahainaren bueltan atxikitzen ditugu. Janez. Idari batetik bertzerat aboan dena iresteko denbora beharda, eta hortik eldu da halako moteltasun bat erritmoan.


- Ez dut konprenditzen zure erran nahia. Zer inporta du neska ero gizona izaitiak ?
Ez diotet errana baino nik amar aldiz nahiago neska izaitia.
- Neska bat gizon batekin jartzen denian, haren esku uzten du bere burua. Bi neskek bakarrik ez dute inoir beren destinoa gidatzerako.
Hori janeko hemen aditua. Eta eldu den errespusta ere
- Nungoa zare zu ? Neska aski haundi da bere destinoa gidatzerako, ez du inoren beharrik.
Eta neri burua biratuz :
- Ez da hala Nekane ? Ez dire emaztekiak bakarrik beren bizia ateratzeko gisakoak ?
- Aitak ez du hori erran nahia. Parejaren ekilibroaren gai hari da beharbada. Gizon bat eta emazte bat izanez, aisio dela, bat bertzearen falluak zuzentzen dituztela.
Horiek ez dire nere pentsamenduak, ongi konprendiazue, horiek dire nere papelean erran behar dituten hitzak, abantailla bi aldetan partitzeko, ez daiela jokoa okertu.
- Hori zinuen buruan ?
- Zerbait hola.
Amak momentu bat hartzen du bere postrea bukatzeko.
Aitz ona gainerat, postrea, Ama zen eta erdi reboluzionara, aitz kozinera ona da.
- Dena dela, bakarrik baino obekio aterako dire bi neskak elkarrekin.
- Eta ez gare urrun gehorek zerbaiten beharra baldin badute.
- Holako experientzia ongi eramateko, ez dire kanpoko laguntzen esperoan egon behar. Bertzeala sobera aisa da eta ez du deus balio.
Zer nahi nau, honek, segiduan putzorat bota ero zer ? Plazer egiten du jakitia atera pasa bezin goiz ez dela gehio amarik mundu honetan. Holakoak dire gurasu berriak !
- Orduan, alde egin zazu neska, eta ez gehio hemen zangorik eman !
 Hori da ?
Humore onekoa da Aita. Eta ez dena erraz kesatzen. Beharrik, zen eta Ama polbora bezin bizia da, eta maiz behar zaio pazintzia atxiki.
- Segiduan trufa. Ez da zurekin hitzetan serioski aritzeko manerik.
Hola pasatu ginuen tema osoa.
Arantxak erran nauen arabera, ez da kanta bera bere amarekin. Ba dut uste ez dion deus erranik oraindikan. Hemen sobera solas, eta han eskas. Gauzak ez bai dire ongi partituak mundu honetan…








Dena dela, orain astelehena hurbil da. Alegretzen naiz, ez dut bertzerik buruan, apartamendua nola antolatuko dugun, zer gisetako mubleak erosiko ditugun eta holako.


Apartamenduak bi gela ditu bakarrik. Bat haundiena, saloin gisa jarriko duguna, eta bertzea, lo egiteko tokia. Hartan oge baten lekua da hutsa. Hasteko, nere matelaza lurrerat bota eta hala antolatugo gera.
Plakar zabal bat nola den ez du armariorik beharrik. Paretak xuriz pintatuak dire, eta hemen duten lanpara urdina kadir baten gainean pistuz, aitz argi goxua emango du.
Gelako lehioak atai alderat ematen du. Erosiko ditugu erridabo urdin lodi batzuek soinua eta ageria galezterako. Lurrean moketa gris bat da, aski gosoa zaingoaren azpian. Haren gainerat botako dugu bertze tapiz bat, beltza dezinu argi batzuekin, Arantxak ikusi duena mahasin batean.
Paretetarako nik eramango dut hemendik kadru bat irrio bat erakusten duena, gabez, illargi azpian, bazterrean arbol uker ostorik gabekoarekin, eta ur lopen erdian hiru harri kozkor, gaueko argiz urdinduak. Eta Arantxak badu bertze bat, asko maiteduena liburu ideki bat eta lore erramo bat ekarki duena, mahain zahar baten gainean. Horiek denekin gure gela ttikia aitz agradablia gelditukoda, gosoa eta pollita.
Pieza horen onduan bada garbitzeko gela bat, kolidor bat ongi errateko, kanporat idekirik gabe. Hartan asko gustatu zaiguna da arros koloriako faianza, eta banadoria eta lavabua grixak. Haundixio balitz ez luke pekatuko baino gu biek kabituko gare hala ere. Gero, iskin batean, sukaldea, pieza haundien alde idekia dena. Han ere arraxka grixa, eta paretak berritz zeru garbi kolorekoak. Hemen ere, ez tokirik sobraturik. Beharrezko tresnak berekin ditu, eta guretzat obekio da, ez ditu denak erosi beharrik.
Eta azkenean saloina, hura bederen aski zabala. Paretak xuriak, logela bezala, eta lurrean parketa. Astelehenian berean ekarriko ditugu mahain bat eta bizpahiru kadir, sinpliak, edur xurikoak.
Kanapia eta hiru fotoil pistatuak ditut denda batian, eta Arantxakin ikustekoetan joatekoak gare lehen bai lehen. Beltzaranak dire, dena telazkoak, eta ameretxetakoak bezin lodiak. Animalizko tapiz grix bat erdian, mahain apal bat ero bi, han hemenka lanpara urdin batzuek, eta alde batean estajerak liburuak eta bizpahiru oroitzapen ttiki jartzerako.


Ni hortan planak egiten ari naiz goizetik arrats, nere gurasoen buru haustetik urrun. Beharbadada hor da nere ergelkeriaren sinailia, baino igual zait. Nik senditzen duten bezala erraten dut, eta momentuko nere apartamendua bertzerik ez dut, zer erosi behar dugun, nun, nola ekartzen ahalko ditugun puska haundiak eta pisoak. Poz betia dut imajinatzen dutenian nola biziko garen hemen, Arantxakin. Neretzat dena berritik astea izango da hori, eta ahal guziak dena ongi izaiteko emanen ditut.
Badakit ez dutela denak nere aita eta ama bezin aisa ametituko bi neskek hola elkarrekin bizitzea, jakinez zoin fama zabaldu zaiten Mayin afera ezkoztik. Ez diotet inori aipatu, salbo Arantxari, nola harentzat ez duten sekretorik. Baino holako berriak sua bezin agudo partitzen dire denetan. Ez da oraingo historioa baino aitz ongi oroitzen naiz nola pasatu zen.








Duela hiru urte izango zen. Uda hartan sasoina egitea joan nintzen hemendik kanpo, beti frutaletan, Landesetako aranak kultivatzen zituen nagusi batenat. Orduantxet eginak nituen ogei urte. Han egunak luzeak ziren, baino gauak alegerak. Beti bazen zerbait aitzaki besta egiteko, eta maiz goizea hurbildua zen ogeratzen ginenean bizpahiru ordu batzuentzat. Denbora izaten ahal den ederrena zen egun haietan, beroa baino sanoa, tartezka haize ego epel batek astintzen zituelarik nesken arropak eta zeruko lanu arinak.
Gazte frango ginen harat bilduak, neska eta mutil. Astetik konprenditua duzuen bezala, amodioari eta plazerari ez ginion lanari baino mutur txaroagoa erakusten. Gazteak ginen, libreak eta bihotz bizikorrakoak.
Nik han izagutu nituen hiru mutil, aitz argiak, eta nere begietako aski ederrak. Beti elkarrekin ibiltzen ziren, eta neri hiruak batian hurbildu ziren. Ez nintzen bate lotxatila, mutilletan aski trebe nintzen, eta hiru izaitiak ez zian traba haundirik ematen. Hala baldin ba zuten ideria, neretzat ongi zen, eta egia errateko berritasun horek halako pikante bat ematen zion aferari.


Egun guzian gure jokoa dantzatu ginuen, beti hiruak nere inguruan, nere saski beteak eskutik hartu eta usten, gero eta urbillagotik tinkatzen, kanpoko berotasunian denak izerdietan, erdi bihurrik, bat bertzeari ofrenda bereziak eskainiz.
Badakizue nola pasatzen diren…
Biak inguruan, iduzkiak sobera azkarki jotzen zuenian, gelditzen ginen horen bat, jateko eta pausatzeko, arbolen itzalean. Han zen usaina, kolorea, dena naturaleziaren edertasunari grazia emana zen.
Nere hiru lagunekin jarri ginen, trunkoaren kontra bizkarra zanpatuz. Gure gorputzek aitzaki guziak onak zituzten elkar ukitzeko. Batek eskua beretan hartua zian, eta muxuka beso guzia bustitzen zian, han hemenka asiki ttiki batzuek eginez. Bertze batek belar zital batekin killikatzen zizkian belaunak, eta izterrak, tartezka begiraze luze batzuek neriari lotuz.
Irugarenak trunkuan gibeletik kariziatzen zian espalda, eta beso azpia, bere bihatzak estofa larruan artean lerraziz batxe batxe.
Itzalian ginen, bertzetatik piska bat apartatuak, han hemenka pareja batzuek gu bezela gorputzeko jokoetan ari ziren, batzuek aski bereziki, eta ni hor nintzen, hiru mutil ederren erdian, goizeko lahen nekadurak eta iduzkiaren berotasunak moteldua, aran ondu usainez txoratua.
Ez dut aitzakirik bilatzen, baino segur naiz ni bezala bertze askok beren burua lasaiki utziko zutekela horen epelki.
Ahantziak baginen ere, ez ginen belarrian luze luze egoteko pagatuak, eta nagusiak agudo altxahazi ziguten landarat etorri zenian. Arrats arte han segitu ginuen, lauak beti hertxi juntatuak.
Lan saria bukatu eta gaua eldu zen, illuna bezin beroa. Kanpoan bagenituen dutxa batzuek, eta hiru mutillekin freskatu nintzen, erdi larruz gorrik, bat bertzea salboinatuz, eta aitzaki horekin kariziatuz. Prest nintzen, ez zen ukatzekorik, eta heiek ere.
Afaldu ondoan lauak joan ginen oihanan alde, bertzetatik behesteko.


Gaua beltza zen, illargirik gabekoa. Eta hego haizeak marmariza luze bat ematen zioten ostoeri. Ez genuen deus ikusten, baino mutillek ni baino obekiago izagutzen zituzten parajeak, zen eta eskutik hartu eta zuzenian eraman ziaten heiek dakizuten toki baterat. Egun guziko jestoak azkarroxio bihurtuak zituzten. Batek tira eta bertzeak pusa nere burua belarrean luzatua izagutu nuen, eta nintuen prenda arinak agudo kenduak. Denetan eskuak senditzen nintuen, ezpainak, mingainak, larru lehuna eta beroa.
Ez zauztet literatur erotiko entsayo bat egingo. Ni bezin ongi badakizue nola pasatzen diren horiek. Baino jakin beharra da aski agudo ohartu nintzela nik ematen ahal nuena ez zutela aski hiru mutillek.
Egun osoan xutu izango ziren eta orain ez zakiten gelditzen. Ni heien esku billakatua nintzen eta nere oijuak eta negarrak iretsiz, noiz bukatuko zen espero nuen. Urrun ziren jokoa, eta kariziak. Hemen dena indar eta izerdi zen, kurrinka eta zurrunk. Azkenian aspertu ziren, bate ere ohartu gabe erdi illa utzi ziatela.
Izan ere, nere falta zen, ez nioten deusen okerra botzen ahal.
Goizak janeko zerua argitzen zuen iduzki aldean. Gorputz guzia minberatua haltxatu nintzen.
- Norat gaki haiz ? Oraindike goiza dun.
Erdi lotan ziren hiruak, bat bertzeari nahasiak.
- Eldun gabean berritz etorriko gaitun ? Ongi jostatzen gaitun lauak he ?
Begiak ez zituzten idekitzen ere. Bertzeala ohartuko ziren nere bisaria negarrez zikinduaz.
Han hemenka nere arropak bildu eta joan nintzen.
Gabeko haizeak intza idortua zuen. Ez ginen nagusi etxetik urrun. Ez zen mugimendurik oraindikan, sobera goiza zen. Denbora asko egon nintzen ur bero azpian, garbi eta garbi, pittaka pittaka biziari pistuz nere gorputz gogortua.
Sasoina ez zen bukatua. Hilabete batez, gauero, oihanian itto nintuen nere karatxiak hiru mutillen gorputzen menean. Nahi eta hasi nintzen, ez naizik ere segitu behar nuen.
Eta uda hartan sartu zian gizonen usainen desgustua. Betikotz.















Gero hilabete batzuek egondu nintzen extean, lanik gabe. Egun guzian ez nintzen ateratzen. Gurasoak lanean zirelarik bakarrik gelditzen nintzen, goizetik arrats. Goizeko amaiketan jeikitzen nintzen, ordu arte erdi lotan ogean jira eta biratuz, deusezen gogorik gabe.
Eta handik aitzinerat televisioa pistu eta han orenak eta orenak, pantaillari arrimatua. Gehienak maite nintuenak amerikano seriak ziren, eta denak segitzen nintuen, hango historioz beteriez nik senditzen nuen hutsa nere bizian. Ez nuen projektorik, idariarik, gogorik. Fotoillian enterratua han egoten nintzen, zozotua.
Gauza batean nuen interes piska bat bakarrik, televisionatik kanpo, jatekoarentzat zen. Baino nola sobera alfer nintzen zerbait nere eskuetatik prestatzeko, izaten ahal ziren biskotx paket ero bonbon zorro guziak iresten nintuen, ez nuenian deus bezperako afariatik harrapatzen.
Hori baino grabio, edanari ere emana nintzen. Armario zokoetan ziren botillak billatzen nintuen, eta biskotx paketa batekin alkol baso bat ero bi edatia nuen otronzarik oberena.
Aski planta txarrian nintzen.
Beharrik, nere gurasoak zerbait ez zela ongi gaki ohartu ziren. Beharbada arratsetan debate denboran ez nintzelako mahainarat agertzen. Dena dela, kesatu ziren nitaz eta mediku bat ikusterat eraman ziaten.
Ez nintzen nere buruko nagusi. Dena bertzen esku uzten nuen. Nardazten zian etxeratik ateratzia, baino heieri atsegin egitetik joan nintzen.
Bizpahiru illabette horietan eraman nuen bizi moduarekin, itxuraz txartu nintzen. Ez nion gehio nere buruari kasurik ematen, eta ez nintzen ongi hortaz ohartua, baino medikuaren begitartean izagutu nuen aski tristia iduri nuela.
Asko loditua nintzen, hanpatua obekio errateko. Illia kima luze mehi batzuetarat billakatua nuen. Beti barrenean izanez, xuri xuri bihurtua nintzen, xuri-heri tinta zikin batekin.
Medikua psikologo gisako bat zen, eta bizpahiru ikusaldietan on haundia egin zian. Pittaka pittaka, burua haltxatu nuen, berritz nere onerat etorriez.











Hortik agudo lan bat harrapatu nuen, eta horek sendazitzia bukatu zian. Ez zen goizegi ! Nere burua ez nuen gehio izagutzen neska beti lo motel triste hartan. Depresio bat izandu nuela erran zuten, ez nintzela bakarra hartatik pasatua, eta aski ongi atera nintzela.
Hortik segidan, seko bertze alde biratu nintzen.
Goizean goiz jaikitzen nintzen, lanerat joateko. Orain dutena nuen, eta kanpoan aritzia on handia egiten zian. Eguzkitan, aizetan, eurietan, hotz ero bero, beti han nintzen, nere arbolak hazitzen. Aitz gustuko lana nuen, arratsetan nekadur sano batek gogortzen zizkielarik besoak eta bizkarra, ez nuen pentsamendu beltzetan denbora galtzeko gogorik.
Lanetik kanpo korri ibiltzen nintzen, oren bat ero bi, sasoin guzietan. Mesere nuen nere gorputzaren indarra baliatzia, nere hatxaren alderdia negurtzia. Gero eta urrutio joaten nintzen, nekerik gabe, muskulu guziak az­kartuz. Berritz nere itxura onesten nuen, eta plazer nuen nere osasuna pazkatzia.
Arratsetan berritz familiko debatetan sartzen nintzen, beti bezala gurasueri atsegin egiteko. Denak kontent ginen denbora illunak gibelean genituela, eta izaten ahal zen obekiena bizi nintzen.
Nere lanean izagutu nuen neska bat, estaje batentzat etorri zena. Aitz isilla zen, eta aski lotxatia. Ez zen inorekin trebe, eta nagusiak neri bihali zian, pentsatuz bere adineko batekin lekatuko zela obekio. Elkar estimatu genuen, eta bizpahiru aldiz joan ginen biek zinemarat, larunbate arratsetan.
Gero baso bat edaten genuen kafe batean eta bakoitsak guren etxetan sartzen ginen. Neska aski baliokoa zen, baino bere lotxatian beldurtua. Nerekin ere ez zen seko fio, senditzen nuen, noiz nahi zerbait erraten hasi eta bertan geldituz, kupeta gorritua eta begiak beiti.
Bere estaja bukatu zuenian, gure elkar ikusteak bakandu ziren, eta gero seko gelditu. Ez zen erraz beti hura bortxatzen bere bakartasunetik atetzerako.
Orain Arantxarekin ari da lanean, mahasinian. Tartezka aipatzen dugu hartaz, eta leno bezin salbaia omen da, inoir ez hurbiltzen utziz. Aski ongi estimatzen dute bere laneko lagunek, baino sobera lotxatia dela diote denak.


Neska hura ikusterat joanez mahasinean izagutu dut Arantxa. Eta onek ez ditu haren trabak tori ! Ez da erraten ahal ba aitz argia dela. Kupetta illunekoa da, ez du aisa irripar bat eskaintzen. Baino karakter azkarrekoa, bere baitaz fio dena. Baino gero aipatuko zauztet obekio. Segitu behar dut Mayin episodioa.
Erran duten bezala, nere laneko lagunekin tartezka ateratzen ginen larunbate arratsetan. Eta behin, biek kafe batean ginenean, ikusi genuen filmaz kondatzen, hor sartzen dire lagun tropa bat, boza altokoak eta irri usu. Gu iskin batean banakatuak ginen eta ez ziguten kasorik eman.
- Te, nere kusina da horietako bat.
Erran bezin agudo sartu zuen xurra bere basoan nere lagunak. Ez zian maiz bere familia aipatu eta interesatua nintzen.
Zazpi ero zortzi ziren sartutakoak, mahain baten bueltan jartzen ari zirenak, kadir soinu eta mugimendu haundietan.
- Beltzez bezti den neska hori.
Erdi gordezka begiratzen zioten, alegia eta hor izaitia debekatua izaki beretzat.
Erakutsi zian emaztea guri bizkar egiten zigun. Baino aitz pollita zela sinaile zen, bizia eta argia.
- Ez duzu saludatzen ?
Kolpez hor gorritzen da nere bazterrekoa. Bertze munduko gauz bat egiteko eskaini banion bezala.
- Oh, ez, ez, lagun artean da eta ez nau ikusi.
- Haltxatzen ganian ikusiko gaitu ba.
Ez naiz sadikoa nere ustez, baino neska honen trabak harritzen zian. Ez nintuen konprenditzen ahal.
- Beharbada gu baino lehenago joango dire, eta orduan ez dire guretaz ohartuko.
- Uste dut momentu on bateko jharriak direla.
Ez nuen gauan erdia hemen gordetzeko gogorik, bertziak atera zain.


- Ero gibeletik izango da bertze ate bat.
Poliziarko historio batean ginen. Ez nintuen alferrik pasa orenak eta orenak televisionaren pantallaren aitzinean. Irri egiteko gogoa ematen zian. Mentura berri horek argitu zion bisaria nere lagunari.
- Uste duzu ?
- Ez dakit.
- Eta nola jakingo dugu ?
Bertze kezkamen batek illuntzen zion giroa. Ez zen bizi, errateko manerian.
- Galderatzen ahal zaio nagusiari.
Gaba hartan haren salbatzaileko papera hartua nuen.
- Izagutzen duzu ?
- Nor ?
- Nagusia.
- Zertako ?
- Galderatzeko ?
Sukarrak pisten zitzaion begitartea.
- Ez zaio hori galderatzen ahal izagutu gabe ?
Ez nintuen ongi segitzen haren arrazoinak.
- Ez aisa ...
Deseperatua zen, ez zen dudarik.
- Ez da holako harreman pribatua hori, badakizu, uste dut ez dela sekreto bat gibelean ate bat izaitia ero ez.
Ez zen gehio tokian gainean egoten ahal, bere kadiretik erdi altxaria. Nere pisotasuna osin karizia zuen.
- Atea izaitea ero ez, beharbada, baino guk huri jaki nahi izaitia, bertze gauz bat da. Eta zer arrazoinentzat jaki nahi dugun, bertze bat oraindikan ere.
Horiek denak sehestasun konplikatuak eldu zitzaidan neri. Eta piska bat aspergariak azkenian.
- Bai, segur zure egiteko manerak ez direla denetan zabalduak. Baino horiek denak argitu gabe egiten ahal da.
- Nola ?
- Ez kexa, denetaz okupatuko naiz nehori.


- Egia ?
Nere salbadoire papera hartu espalden gainerat eta joan nintzen nagusien ganat.
- Adizu jauna, balitzeke hemen bertze ateratze bat?
- Bertze ateratze bat ?
Izan liteke nere lagunen kexkak egiazki araberakoak ?
- Bai, gibel alderat.
Nagusia gizon zapal beltzaran bat zen. Kuntoarren gibelean egunkari bat leetzen ari zen. Bere plazera galezten nion, eta ez zian gordetzen. Baino mahainan utzi nuen gixajo haren memorian behar nuen nahi eta nahiez nere misioa konplitu. Bertzeala han bertan hatxik gabe geldituko zen hura, partitua zen bezala.
- Aitzinekoa ez duzue aski zabal ero zer ?
Honek bai ez dituela gauzak erdizka erranez aditzen.
Amerikano serietan ez zituzten hainbeste gora bera eramaten.
- Ez da hori, baino ez dugu bertze jende horien aitzinean pasatu nahi, orduan, gibeletik ateratzen ahal gineke ...
Nintuen guziak ematen nintuen, nagusia beratzeko.
Ez ba zen arrizkua papurdu behar zitzaion bihotza, nere begitartean ekarki nuen sofriki unkigari guziakin.
- Zer kondatzen nauzu. Jende horiek ez zauzte jango !
Partida ez zen erresa.
- Faborez, inportantia da ...
Ez naki nuen zer egiten ahal nuen gehiago. Nere burua haren belaunetarat bota, negarrez hemen behartan kuntuarraren edurra trenpatu, zer nahitarat deliberatua nintzen. Nere lagunan kexamenduak neretzat hartuak nintuen eta momentu hartan il ero bizitzeko afera nuen hemendik bertzeak ikusi gabe ateratzia.
Hortan ikusten da ahulen poderoa. Norbait kargatzen dutenian beren esperantzez, ez zaiote heiek nahi duten tokirat alleratu gabe uzten ahal.


Hola ari nintzelarik biratzen naiz, nunbait zerbait laguntz billatzekoetan. Eta zer ikusten dut ? Nere laguna eta bere kusina gure mahainean elkarrekin, kalakan neri etortzeko keinu eginez.
Balio zuen nere komediak !
Zer nahi erratekotan nere lagunari nintzen. Baino alde batetik ez nuen nahi eskandalorik armatu estrainer baten aitzinean, eta bertze batetik aski kontent nintzen neska xarmant haren izagutzia lortzea.
Nere grinak ahantzi eta hurbildu nintzen.
Kusinak kadiretik erdi haltxa eta eskua eman zian, bere bisariaren grazi osoa agertuz :
- Hola Nekane ! Alegretzen naiz zuri izagutziaz.
Boza ezti batez solas egiten zuen, eta jestu guzietan dantza aire bat sarazten zuen. Pollita zen, egiazki, eta izaten ahal den argiena. Bate ere bere kusinaren trabaren pizarrik. Dena naturalki ekarki zuen, hitzak, mugimenduak, irripareak, maiz.
Haren eskua lesatuz jarri nintzen, bertzeari begira kolpe xorrots bat botariez hala ere. Nola bere basoan kontenplazioan galdua zen berriro, alferrik ziren nere kolera muestrak.
- Pilarek (bai, Pilar zuen izena nere lagunak), zuetaz aipatu nau. Ez dugu maiz elkar ikusten. Ez da etxetik ateratzen eta ni gabezko mariposa naiz. Orduan noizian behinka bakarrik hartzen ditugu bate bertzen berriak, maluroski. Baino ikusten dut zurekin piska bat atrebitzen dela mugitzia eta segur naiz on duela. Eskerrak zuri Nekane, eta zure osasunean edan zagon zerbait. Ator zaizte biek gure mahainarat, nere lagunak presentatuko zaizkizuet, denek batean besta egin dezagun. Gaur larunbata da, igande osua eldu zaugu bezperako ateraldietik pausatzerako.
Alegera zen eta bere poza partitu nahian. Biziki maitagarria.
Pilarek ez zuen hitzikan ere ateratzen. Bere kadiran baluntzaka, eskuak bat bertzeari lotuak, tartezka begi kolpe ximixta baino laburroa tiratuz kopetaren azpitik. Bizitziaz barkamena galdetzen balu bezin kulpable.


- Ez, Mayi, ez, joan behar dugu orain. Beranta da.
Nundik eldu zitzaion boza il hura ? Kusinaren ondoan iduri zuen kandel itzali ahantzi bat.
- Beranta ! Gaua orain hasten da ! Behingoan bortxa zaite piska bat ! Seguru naiz gustatuko zaitula gurekin ateratziak. Eta goizeko, guk denak leher eginak lotarat joateko asmotan izango ganian, zuk neka guziak ahantziak segitu nahiko duzula parranda ! Ez da hala Nekane ?
Ez nintzen hura bezin aseguratua hartaz. Baino neri bai gutizia ematen ziala proposamen horek. Lagun alegre batzuekin besta piska bat egitia, bakartasuna bazterrerat utziz. Pilaretik aparte ez nuen lagunik uda ezkoztik. Eta Mayi entzutean ohartzen nintzen falta egin ziatela. Ez nintzela bakarrik iskin batean egoten maite duten horietarik.
- Zertako ez Pilar, behingoan, ez zaitu ongi eldu ?
Astintzeko gogoa ematen zian matakabre bisari xuri horek. Sobera illupa zen azkenian l
Baino ez dire hola aldatzen jendeak. Bortitza bortitza gelditzen da, eta ximela, ximela. Ez nuen Pilaren pistura bat ikusteko haukera izanen.
- Zoaz, zu, gusto baldin baduzu, ez netaz kexatu. Nekatua naiz, nahio dut etxerat itzuli.
Ez zen erratekorik, biktimaren papela erroaino izagutzen zuen, neskak !
Mayi gure hizketa bukatu zai zion, eta pilota bere ondoan pasatzearekin eskuetan hartu zuen botea :
- Ai, betikoa zu Pilar ez da ? Ez da deus egitekorik Nekane, honek neska zahar idor baten destinoa nahi du. Baino zu, ez zare iguala, segur naiz, orduan ez zinuke gurekin etorri nahi ?
Ez zian gogoa faltatzen. Baino nola Pilar bakarrik uztiak urrikitzen zian, ezezkoa egin nuen.
- Bertze ade batez, nahi baduzu, pozez.
- Halaxe egingo dugu ! Eldun larunbatean hemen bertan izango naiz nere lagunekin, amarak inguru horietan. Espero dut zuri ikustia ez da hala ?


Agudo antolatuak zituen harek gauzak, plazer bat zen. Haltxa eta joatekoan ginelarik, bertze mahainen inguruan pasatzekoetan, hartu zian besotik Mayik eta bere laguneri presentatu zian, nere kontra tinkatuz bere gorputz airosa. Haren illeak kariziatu ziaten lepoa, ni baino ttikiaxio baizen, eta bere perfumiaren usaina senditu nuen nere bueltan.
- Beha zazue denek nere lagun berria, Nekane da. Eta elduden larunbatean gurekin izango da, ez ahal da berri ona ?
Holako ezpain pollitetik, ez berri txarrik erortzen ahal. Denak agurtu ziaten, keinu amable batzuekin, eta troparen berotasunak, elduzen larunbatean heien artean izaiteko gogoa eman zaitan.
Azkeneko tinkaldi batean muxu ttiki bat pikatu zian eskuan, irriz, eta bere kusina besoetan hartu eta despeditu zuen bi ero hiru hitzetan Mayik. Bertzeak ez zioten kasurik eman, ez dakit ohartu ziren ere han zela, hain zen itzalia bere iskinean, seko banakatua bere trabetan.
- Zoin sinpatikoa den zure kusin hori ! erran nion atera ginenian.
- Bai, denak hala erraten dute.
Ba zen zerbait hitz horien gibelean.
- Zuk ez duzu maite ? Zertako ?
- Ez da hori. Ez dugu bizi modu bera. Hura beti parrandan ibiltzen da, lagun asko baditu, beti harat eta honerat gonbiratua izaten da.
Ez zian neri hori gaizki iduritzen.
- Eta ez zinuke nahi haren laguna izaitia zuk ere ?
- Ez, ni ez naiz holakoa. Bakarrik nahiago dut izaitia.
- Nerekin ez zare ba ongi ?
Berritz haren bisaria gorritik xuritako toinu guzietatik pasa eta errespusta eman zian :
- Zu ez zare hura bezalakoa.
Ez dakinuen ongi zer erran nahi zuen. Baino neri Mayik asko gustatu ziala, bai. Eta loretan nintzela haren gonbiaz, ere.
Bakoitxak gure etxetan sartu ginen. Lohartzekotan iduritu zian senditzen nuela Pilaren kusinen usaina, eta haren eskua nere besoaren gainean.















Ez zian bereala pasatu astia. Kezka nagusiak banituen : nola bezti behar nuen, leheno afaldu behar nuen ero ez, illiak zer gisetan ezarri behar nintuen, eta dena holako ergelkeriak, erran gabe denek izagutzen ditugunak.
Azkenian eguna alleratu zen, eta arratsalde osoa entsauetan ariez, deliberatu nintzen bale nuela. Buljin zuritu batzuek eta trikota beltz haundi bat hautatu nintuen, hartan izango nintzela obekiena pentsatuz. Ez naiz maiz beztitzen, eta arropa ez usariekoetan jartzen naizelarik sobera trabatua izaten naiz ongi senditzeko nere burua.
Nere eritasunaren ezkoztik mehatua nintzen, illiak moztuak ibilki nintuen, ez nintzen sobera gaizki, nere iduriko.
Amarak en puntoetan sartu nintzen kafean. Nere entrada berrogei aldiz estudiatua nuen nere buruan. Nola atea pusako nuen, lasaiki, eta nola begiratze zabal batez korrituko nuen sala. Mayik ikusiko zian, nere esperoan zen kasoan, eta zutitu eta nenat etorriko zen bisaria pozaz pistua. Bertzeak nola errezibituko ziaten ez zian hain kesatzen. Inportateena Mayi zen, eta hura hutxik.
Baino desapunto gogorra izandu behar nuen iretsi.
Kafean ez zen Mayirik, eta begitartea nahizen bezin zabal korritu eta ere, ez zen trunpatzekorik, nere ameretsetako lagunak ahantzi zuen bere gonbia.
Abantxu biratu eta joan nintzen, penaz humorea illundua.
Eta orduan ohartu nintzen bi neskek keinuka ari ziatela.
Ez nintzen heietaz oroitzen, hain Mayik zian interesa guzia bildu aste bat leheno.
- Nekane, onerat, hemen gera, zato, ziaten nere alde urbilduz.
Ez nintzen ba salbai bat bezala joaten ahal, Mayi ero ez Mayi. Eskaini ziaten kadira bat hartu nuen eta ahal nuen mutur oberena jarri.


- Ongi lehengo astetik ? Kontent gare zu etortziaz.
- Mayi ez da zuekin ?
Ez nintzen jakin gabe egoten ahal.
- Elduda, elduda, ez kexa, ez ditu hola bere lagun berriak ahanzten. Ez da luzezkoa.
Hatsegindu nintzen kolpez. Beranta ttiki bat baldinba zen bakarrik ez zen deus. Ba dut uste aski klaroki nere bisarian agertu zen nere hatx hartzia.
- Ez gare Mayi, baino ikusiko duzu, ez gare konpainero txarrak hala ere, ez beldurtu gurekin izaitiaz.
- Ez naiz hortan. Aitz sinpatikoak iduri duzue denak, eta zuren artean ez dut uste aburritzeko aukerik izango duten.
Doinu berian segitu ginuen Mayi agertu arte. Eta orduan, atean ikusi nuenian, nere ameretsa errealitatia bihurtu zen, baino paperak aldrebestuta. Ni haltxa nintzen haren ganat, eta biek elkarrekin hurbildu ginen berriro mahainerat.
Nere lehen inpresioa azkartu bertzerik ez zen egin arrats hartan. Gau osoa elkarrekin pasatu genuan lauak, dantzan, solasean, irriz, aitz humore onean. Denak gustokoak nintuen baino Mayi zen interesatzen ziana. Kalidade guziak onesten niozkan. Agradablia zen, bizia, alegrea, denak beretzat zituen.
Hola bizpahiru aldetan tropan atera ginen, eta gero eta gehiago senditzen nuen Mayin laguntzaren beharra. Hura ere netaz hurbiltzen zen, aldiero obekio.
Arrats batez, janeko goiza izanik ere, nola gure etxetarat sartzerakoan ginen, kafe bat harekin hartzerat gonbiratu zian. Soinuz eta edanez zozotuak ginen denak, aski nekatuak, baino ez zian bi aldiz erran beharrik izandu. Handik biek haren estudioarat joan ginen, ez zelako urrun, eta pausa piska bat hartu beharrezkoa nintzela aitzakiarekin. Nere gurasoak ez ziren kexadillak, nahi nuen tenorian sartzen nintzen, kondurik eman gabe. Famili moderno libria ginen.
Ni Mayikin ongi nintzen. Neska horen laguntasuna izaten ahal zen gosuena zen. Elkarrekin denbora xistuan joaten zitzaigun.


Janeko ikusia nuen Mayin estudioa. Behin afaltzerat gonbiratu zian, bertze bi lagunekin. Goiz hartan sartu ginen eta kafe azkar on bat behar ginuela erranez utzi zian saloinian. Erdi lo nintzen, gaueko musikak oraindikan belarrietan punpaka.
- Tia, edan zazu hau, on egingo zaitu.
Kanpoko herriaren argiak pintarkatzen zuten berina.
Biek fotoiletan gure kafea edanez, ixillik, ongi ginen.
- Nahi duzu baino bat hartu idariak argitzeko ?
Hori erranez haltxa zen Mayi eta bere taza mahainaren gainena utziz ixatu zen logelaren alde, bere arroparen botoinak eskatuz.
- Egin zazu zure etxean bezala, ni dutxatu eta ogerat joaki naiz, leher egina naiz.
Zer lasai bizi zen neska hori, zer libertade osoan.
Dena naturalki bizitzen zuen. Inbidiatzen nion bere izaiteko modua.
Erran zian bezala egin nuen. Izan ere, ez nuen bate presarik, eta on egingo zian bainu batek. Mayi bera garbigelan zen, atea idekitik aditzen nintuen ur soinuak.
- Zato nabaldin bazu, nik fini dut.
Sartu nintzen pieza epelian, dena haren perfumez beteria. Han zen Mayi, zutik, bere burua txukatzen, bihuz gorrik. Beztitua zenian ageri zen bezala aitz ongi egina zen, junta finezkoa, lehuna eta graziosa. Begiak nahi gabian haren gorputzari lotuak nintuen.
- Mugi zaite, hola biek batian pausa piska bat hartzen ahalko du.
Bietan nik iduri nuen trabatuena, hura larruz gorrik eta ni beztitua.
- Ez zarela lotxatu, Nekane, nerekin, zure laguna ez ote naiz ?
Eta hori erranez atera zen, pasarian muxu arin bat pausatuz nere belareskinean, zangoan puntan jarriz.
Ur beroak idariak klaratzeko partez, seko nahasi zizkian nintuen pizarrak. Ohartzen nintzen zerbait gertatzen ari zela hemen, baina ez nakien justu zer. Forma guziz lasaitua nintzen, eta hala senditzia kontent.


- Nekane, eldu zare ? oiju egin zian Mayik logelatik.
Biek mandire azpietan gorde ginen, erdi borrokan jostatuz.
Gau hartan bezala elkartu ginen bizpahiru aldiz.
Gero Mayik gizon bat izagutu zuen eta guria bukatu zen. Gizon harek zabaldu zuen gure historioa, espantugarria zela pentsatuz, bertze neska batekin ibiltzen zen emaztea berritz gizonetarat itzultzia.
Bai, badakit, hemendik aditzen zaituztet, ikusten ditut zuren muturrak ukertzen. Ez direla horiek gauza naturalak, eritasun bat dela, lotxatu egin beharko nukela, ez banitz seko galdua. Eta Arantxa bezelako neska gazte bat hortan saraztia, zikinkeri gogorra egiten dutela. Ez zuela billa, denak adituak ditut, ez nauzue deus berririk aterako.
Baino nahi zauztet gauz bat erran, nahi banauzue haukera eman.
Gau hartan Mayikin pasa dena ez diola inori gaizkirik egin. Biek nahiez ginela. Eta hura udan izagutu nintuen gauak hiru mutillekin baino milla aldiz naturalo zela. Eta heiek baino leheno izagutu nintuen gizonek ez ziatela egundaino hainbeste gosotasun, hainbeste eztitasun, hainbeste epeltasun eman, egundaino.
Eta ez ere hainbeste plazer. Bai, itxi zazue begiak, haltxa zazue eskuak zerurat, baino hori hala da, ez dena ukatzen ahal. Eta ez dut nere gorputzaren kontra egin nahi, ez dut nere naturaleza bortxatu beharrik, zuen estimoa irabazteko. Zenta ez ba nauze nere bakartasunarekin ametitzen ahal zuek zaizte ez duzuena neria merezi, bai zuek, bihotz hertxi eta jujamendu laburrekoak.
Hemen geldituko naiz. Jakin zazue Arantxari ez diotela egundaino gaizkik egin. Eta jakin zazue gure artean, maitasuna badela, zuen senarrarekin ero emaztekiarekin izagutzen duzuen bezin azkarra. Ez zauztet deus galderatzen, nere bizia errespetatzeko bertzerik, nik zuena egiten duten bezala. Alabitz...




















                                


HIRU URTEEN BURUAN
















                                        MAYI

Bihar gure esposaren bigarren urte muha. Eta eldun astean biskiaren lehena. Andoni eta Txomin. Nere bizian egin dituten bi gauza ederrenak, nere semeak.
Lanetik gelditua naiz haurrak izandu dituten ezkoztik.
Eta ez naiz egundaino orain bezin huros izandu. Piarresek etxe hau erosi du, bere familiarentzat, erraten nauen bezala. Gizonenik oberena da. Nere nagusia zelarik ez nion merezi zuen kasoa ematen.
Baino orain, elkarrekin bizigenetik, bere balio guzia ikusten diot, eta eskerrak ematen dizkiot destinoari nere birean holako ontasuna jari duelako. Pozaz txoratua ibiltzen naiz goizetik arrats, etxea moldatzen, haurrekin jostetan, barrengo lanetan. Piarresek sekulan baino ederrago naizela dio. Amazazpi kilo hartu ditut, esposatu ezkoztik, eta ez naute batere trabarik egiten.
















                                  ARANTXA

Orain Pantxoaren etxe berean bizi naiz. Han sobera zail bihurtua zen. Ez nintuen gehio soportatzen ahal jende guzien begiratze zikinak. Sei hilabete egondu naiz Nekanekin, eta hura beti han da elkarrekin hautatu genuen apartamendu hartan. Denak desafiatzen ditu, ni baino azkarragoa da.
Beti otoitz egiten diot honerat etortzeko, nekin, hemen ez gaituela inork bizia pozoinatuko. Baino ez du nahi ihes egin, kupeta ematen diote deneri. Nik hemen lan berri bat dut, bertzea baino obekoa, eta nere bizia ongi irabazten dut. Maiz Pantxoa eta Maitenakin egoten naiz. Beti elkarrekin dire, eta ongi. Orain esperantzetan da Maitena.
Amaren berriak Helenan partetik ditugu hemen, etortzen delarik afaltzerat, hillabetian behin ero hola. Ez garela haren haurrak dio, ez gaitula hola ikusteko hazi.
Ez nau hatsegin egiten baino ez zaizkio lesatuko bere prinzipo sakraduak, hori segur.
















                                  HELENA

Benatekin bizi naiz orain. Neska ttiki bat badugu, Arantxa ite asko omen duena denak dioten arabera. Amatto salbo.
Mayik zuen postua, haren bulegoan, nik hartu dut.
Ez da beti erraz Amatton begi azpian izaitia egun osoa, baino nola ez naizen gehio etxean, ez nau sobera kabreazten. Beharbadada aski ditu bi bidaliak izaitia, nekin ere haserretu gabe. Penagarri da hola bizitzia famili batean, baino sobera gogorra da Amatto burua beititzeko. Eta Arantxa ez zaio barkatzekotean, orduan ez dut uste gauzak antolatuko diren.
Ni nere neskan eta Benaten artean, aitz ongi naiz.
Eta gero gerokoak !















                                  GRAZI

Seko desesperatua naiz. Nik eman dioten guzia eman haur hoikeri, eta orain hola ikusi familia ! Behin baino gehiagoetan nere burua putzorat botzeko gogoa ematen nau.
Zer egin diot Jaingoikoari hori merezitzeko ? Ez da mundu honetan justizirik, dena usteldua eta ukertua da. Ez dakit zer egin gehio. Helena bederen nere alde dut, beharrik ! Hura nuena, keskarik haundiena ematen ziana ttikitan, orain beha zazue zoin gosoa den ! Hartan dut nere eskapo hutsa !
Beharrik, senarra etxerat sartua zait, eta harek laguntzen nau asko. Baino haurrak errateko manerian ez ditu izagutu, eta orain seko estrainerak ditu. Ez dakit nola ateko garen hortatik, ez dakit !















                                 
NEKANE

Orain kontent dire ! Bizia porrokatu naute. Eta ikusi behar da nola begiratzen nauten, noiz eroriko naizen esperoan. Ustellak, zikinak, animaliak ! Ez diotet ba plazer hori emango, ez naute neri Arantxa bezelari ihesaziko.
Bai, koleran naiz, errabitua ! Ez dut konprenditzen zertako ez diaten bakean uzten ahal. Arantxa gaztea da, eta sobera sentikorra. Ez diot grinirik. Erotzen arizen hemen, oberena zuen aire piska bat hartzia. Segitzen du elkar ikusten, baino ez da leheno bezala. Horren ongi ginen hemen, biek ...
Eta orain apartamendu huts hontan biraka ibiltzen naiz, deusen gogorik gabe. Gurasoak etxerat nahi naute eraman, hemen bakarrik ez naizela ongi erranez.
Ez, ez naiz ongi, beharbada sobera karratxu atxikitzen diotet bertzeeri, Arantxak erraten duen bezala, nik ere joaitia oberena nuke. Beharbada.
Baino ez da posible ! Ez diotet hola barkatzen ahal !















                                 
PANTXIKA

Ez dut berri haundirik. Bai, zakur txuri beltx ttiki bat badut, orain. Aitz bizia eta graziosa. Hemengo bazterrak astintzen ditu aski maiz, gazte gaztea da eta. Baino denak barkatzen dizkiot, sobera pollita da. Ikusi behar da zer besta egiten nauen lanetik sartzen naizenian ! Ai haren saltoak eta sangak !
Auzokotarat joaten da tartezka eta baratzeko lore eta arbusto tartian masakre batzuek egiten ditu. Beharrik emaztea lasaia dela eta irri eginez bidaltzen du. Noizian behinka kado gisa zerbait ekartzen diotet, eskerrak emanez horen ongi hartziarentzat.
Ah, nere Pinttar ez da gelditzekoetan, eta ez dut fini haren gaizki eginak antolatzia !
Bertze aldamena ere, mahasinako neska harekin azkenian lotu nintzela solasean. Ho, ez da segiduan egina izandu, baino pittaka pittaka atrebitu gara elkartzia, eta orain, lagun haundia dut.
Igandetan maiz elkarrekin mendiarat joaten gara Pilarekin, hala du izena, aire hartzerat, Pinttar gure inguruan korri eta salto, xoriak harrapatzerat entsayatzen delarik.
Baino xoriak destinuan bideak bezalakoak dire, sobera agudo ihesi egiten dutenak gure menerat beren burua uzteko.
Eta hala da xuxen, ongi pentsatu eta, ez ote ?











ETA BIZIA DENENTZAT BETI SEGI
BATZUETAN ILLUN ETA BERTZEETAN ARGI...





Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire