lundi 16 février 2015

AGORRETAN 1936tik-1951rat : MANUELLA.




Atzo Inazio ikusi dugun kasuan, agert zagun gaur Manuella, bere andrea.

Emen ere, ez dut gazteko protetik.
Lehen  aldiko, beti berean agertu zait Manuella. Bere alaban esposetan.






Aski izaguna duzue orain hau.

Manuella ementxet duzue, bere senarraren aldean, emazte peza ederra, bere ille zuribeltzarekin.
Bisari zabala, irria maiz urbil, Manuella ez zen bate emazte tristia.
Hartan artu zuen estimoa Errandoneko Joseteri, nere oraingo Aïtato.

Joset mutil plaxenta zen, eta betitik eta betiko maite izandu du, eta izanen du, irri eginaztia, zer nahi trufa ero zozokeri eskainiz.
Inaziok maite baldin bazituen langiliak, Manuellak beharrezkoak zituen umorezko jendeak.

Ez da erres ba harek izagutu dituen disgraziekin, humore ona pazkatzia.

Errana zauztet Olaziregi bazirela bost aurride. Bizirik beti. Bat ero bertze illak omen ziren, ttiki ttikitan, eta ez ziren denbora haietan kondutan artzen ez balute merezi bezala aipatzia ere.
Ori ere, gauza gorra ama batentzat, ez da ala ?

Bost horietatik bi, 25urteetik beiti il dire.
Emen ditut bi potret.
Aïtatokin badugu emen arrazo ttiki bat.
Ne idurian, bi mutil hauek berak dire, batean gastexio eta bertzean gizon egina.
Eta harek dio ezetz, bi anaik direla, itte haundikoak.

Ama zenari erakutxi nionian potreta hauk, harek ere bat Inazio zela (aïtan izen berakoa), komunianta, eta zaharrena Domingo.
Bainan orduko aski eri eta nekatua zen Amatto. Ez zuen ongi ikusten. Ez nion sobera bortxazi nai, eta hartan gelditu ginen.
Orduan, duda hori mantenduko dugu. Ez du inportantzi haundirik izan ere.

Begirazue zehorrek :



Gain gainean, hiru anai, Nikolas, Domingo, eta José-Marie.

Bazter honetan, Inazio gaztea, omen.

Emezortzi urteetan il zuten alemanek, kontrabanduan ari zelarik Bidasoa trabeskatzen Biriatun.
Tapla, tiroz il zuten, basurdi bat ihizian iltzen den bezala, mutil gazte eder bat.
Animale bat balitz bezala, bere odol biziez Bidasoko urak gorritu zituelarik.

Gerla denbora zen. Gizonen salbaikeria libratzen den denbora latz hori.

Beherean , hori segura, Domingo, Ameriketarat artzainekuan joana.

Hau berritz, mendi zoko batean atxeman zuten illa. Iñorek jakin gabe justu nolaz.

25 urte zituen...



Hart zazue konduan zer izaten ahal den burasoentzat holako bi drama.
Nola, izaten ahal diren bihotz azkarrenak, mikortzen ahal diren horen ondorioz.
Bi mutil, ederrak, azkarrak, lerdenak eta zuzenak. 
Bi bizi, dena egiteko apentziarekin.
 Eta egun batean, deusezen sinaile aintzenik etorri gabe, bi haur illak.
 Bi gorputz negarrez bustitzekoak bertzerik deus.

Ez ditut bertze xehestasunik bildu. Erran zauztet, ez nion Amatxi zenari galderik egiteko astirik izandu. Nik hoiek jakin baino leheno, il zen eta gizajo emaztekia.

Ama zenak berak ez zituen maiz aipatzen bere bi anai illak. Ero berak ez dakizuen erraten zuen baino obekio zer pasatu zen.

Malurak sobera minberatzekoak direnean, ixiltasun tapaki baten azpian gordetzen dire.
Hitzetan ez dute libratzen ahal beren pozoina.

Gelditzen direnentzat beren bizi guzikoa dute. Eta, izanik ere beti hor, ez badire deitzen argitarat, iduria ematen ahal da bizia segitzen ahal dela, ala ere. Beharbada...

Nik ez dakit, eta nahiago ez jakitia.

Hori jakinez, izugarria da Manuella izagutu dutenentzat haren plazera ikustia.
Manuellak ez zuen deus minberaturari barkatu.
Bazterrerat seko utzi baldin bazuen bezala.

Gelditzen zirenekin, aintzina eman zuen kupeta. 
Eta nere orroitzapen guzietan, emazteki zabal argi bat ikusten dut.

Emen dut bost haurridetik hiru gelditzen ziren heien proteta :





Ezkerrian, Nikolas, hura ere Ameriketarat joatekoa, baino gerogo.
Erdian Karmen, nere ama zena.
Eta eskuin José-Marie. Hura Bordelko inguruetarat joana lanerat.

Agorretan denak lanari azkar lotuak, Inazion segidan, eta Manuellan itzal gozoan.

Manuella buruzko emaztea zen.
Ez zuen eskolarik, bate. Baino sentsua bai, asko.

Frantziat alleratu bezin fite, familia gobernatzeko manerak egin zituen Manuellak.

Agorreta Orioko ontasun bat zen.

Orio, badakizue, orain etxe haundi hori, Agorretako parean. Erakusten zauztet emen :






Kaskoko exte luze hori da Orio.
Orain, inguruko lurrak denak imublez bete dire.

Baino, denbora haietan, ez ziren kanpaina batzuek baizik landak bertzerik.

Eta kanpain horiek, denak Orioko nagusienak ziren.

Kondoak ziren, Nortekoak, d'Oberndorff izenekoak.

Gero hoiek ere aipatu beharrak zauztet.


Inguruetan ziren kanpain guziak alokatzen zituzten gerla denboran kondo horiek.
Hor ziren Atxoenea, Erreka, Burruburenia, Antxoborlo, Legarraldia, eta bertze zonbait ez zaizkitenak orain bururat eldu. Eta heien denen lur guziak laboratuak ziren.

Famili asko bizi ziren modu hortan.
Pittaka pittaka, nola denborak joan alian mundua txandatzen ari zen, gure d'Oberndorff konduak sosez bakandu ziren...
Eta, bat bertzeen gibeletik, ontasun gehienak saldu zituzten.

Agorreta ni sortzeko urtean erosi zuten nere burasoak.
Ordu arte, alokatu egiten zuten, Inazio eta Manuella Olaziregik.

Manuella erran zauztet buruko emaztekia zela.
Agorretako inguruetan ba ziren lurrak, kondesanak batzuek, eta komunakoak bertzeak.

Emazteki onek bazuen luzezko begiratzea.
Bakizuen senarra et haurrek lan egiteko ahalekoak zirela. Bakizuen ez zutela kuraia falta.

Indar guziak bildu eta lotu ziren denek azkar. Bizpahiru ardi heietatik muntatu zituzten tropa pollit bat.
Azinda batzuek erosi eta beietan esne saltzen abiratu ziren, Endaiako karriketan.
Emen duzue nere ama zena, Carmen Olaziregi, bere asto faboritoarekin. hareri bizpahuri ontzi esne bizkarrian kargatu, eta ibiltzen ziren, egunero, esne partitzen.
Ondoko neska gazte hori ez dakit zein den. Eta oraindikan bizi ote da ? espero diot baietz, eta luzez !






Herriko lurrak menperatu zituen Manuellak. Eta lana bortxan, jarri zituzten, larre zikin ziren pentzetatik, laboratzeko manerako lurrak.

Lana egin behar zen, asko. Baino indar guzi horien fruituia eldu zen. Manuella eta Inaziok beren bizi modua antollatu zuten.
Malureri gogor egin, eta segi.

Errandoneko Joset Agorretan agertu zenian, martxa ona jarria zen janeko.
Baino bi beso on ez ziren soberik ! 
Eta denen arte, pittaka pittaka, urteak pasa alian, famili ederra eta esperantza sanua eraiteko manera sorrazi zuten.

Elduden potreta hau ere izagutzen duzue ongi orain.







Berantasiokoa da. 1966akoa.

Baino oraino moldatzeko partitu zirenetik, izandu zuten erasoekin, jakin zazue bidea luzea eta patarrezkoa izandu zela.

Eta bide hortan Manuella zera gidari. Emen emazte zahartua da, baino sinisten ahal nazue, ez zela aferak eskuetatik uztekotan !

Gero kondatuko zauztet borroka hori, bi parejen artean, zaharrak eta gazteak...

Orain nauzkizuet eskaini gure Manuellen orroitzapen batzuek, nere haur denborako jostaillu heiek bezala atxikiak ditutenak.

Nere denborakoak dire. Baino ongi erakutxiko zauzte zer gisetako emaztea zen Manuella, nere Amatxi.

Lehenbiziko, errana zauzteten bezala, Manuella ordeneko emaztea zela. Emen duzue oren proba:








Bai, badakit, ez da alde onean. Baino, ez naiz sobera trebe ni teknikan, badakizue ori ere. Orduan, art dezazue ematen zaituezten bezala.

Izan ere, ongi ageri da, lepoa piska bat ukertuez gero, ez da ala ?

Ohart zaizte dokumento hau 1938ekoa dela. Ba ditu antxu larogei urte.
Nik duela ogei bat urte atxemana dut, bate horen billaketan izan gabe, armario zahar baten tiretan, seillaroaren zoko illun batean.
Errauts eta arratoin tartean, han, kartoinezko kesa ttiki batean, pilla bat kitanza, Herriko lurren arabera.
Denak ongi ongi ordenean pleatuak.

Ez dut uste Amatxik irakurtzen bazakien. Baino behesten zituen atxiki beharrezko paperak eta bertze !

Agorretarat agertzen zenian norbait ofizialeko iduria zuenik, ongi besti, kartable bat beso azpian, zapata garbiekin (sinaili oberenak emen listatuak), nere Amatxi Manuella ateratzen zen atai aintzinerat, eta, bi eskuak pere paparu zabalean kruzatuz :

- moa parlé pa lé frantzéz !

botatzen zion petazalak zimurtuz.

Egiazko beharrezkoa zenian, norbait konfintzikoakin behar zuen etorri gizonak, atea ekitzekoetan. Agorretakoen konfintzikoa, bixtan da...

Manuelak erosi zauku gure lehen telebista Agorretan.

1969 inguruetan zela uste dut. Amerikainoak illargian pausatu ziren urtean.
Orduko Agorretan izaten ginituen sasoinian eztibantak. Sosa piska bat biltzeko manera.

Eta heietan suertatu ziren batzuek, beren telebizionakin etorri zirenak.
Eta gu, haur eta haundi, denak tropatuak gauza izigarri horen aintzinean. Ez ginuen konprenditzen nolaz eldu zitzaikun bertze mundu horietako agertzeak !

Manuellari asko gustatu zitzaion.
Eta aste berean egin zituen behar zirenak gure sukaldean telebizion animalizko bat sart dezan.
Orduan, segur badakizuela mintzatzen "lé frantzez" !

Telebizionari maite zuen begiratzia Manuelak. Orduko zangoak ez zioten laguntzen, eta ez zen asko sukaldetik ateratzen.
Jatekoa egiten eta halakoetan aritzen zen. 
Maite zuen asko eguraldia segitzia.

Ikusten zituenian lainu beltzak dezinatuak euskal herri gainean, "tanpeste" erraten zigun. "Tempête", gutxi gehio eta hal hola !

Jatekoa harek egiten zuen. Nere amakin oihu eta marruma astintzen zituzten sukalde kantoin guziak, eta azkenian, Manuella zartainetan gelditzen zen, eta ama-zena, kanporat, ehaztegitak ero baratzerat.

Bakotsari zer nahi ginuen afaldu galdetzen zitzaikun eskolatik etortzen ginenian.
Ez ziren, "menu" askorik. 

Zen : arraultzia, tal tal ero osorik ?

Osorik, badakizue nola den. Tal tal hori, zer gisetako rezeta ote da diozue ?

Pentsa zazue piska bat, utzi zazue soinu hori sartzen zure baitan, tal tal...
Eldu zauzte, tal tal, furtxetak arraultzia astintzen duelarik azitan ? Tal tal ? 

Bai, bai, ongi ibilki zaizte, tal tal ginuen : omeletan.
Famili guzietan bezala baginituen gure hitz bereziak, kodigo baten gisa.

Tal tal bezala, baginuen, takataka, errateko : oinez !
Fonetikoki maite ginuen mintzatzia, oraingo gazteen alegian...

Behingoan, anai zaharrenari freitu zion lukainka bat. 
Negu denboran, zerriki batzuek baginituen, oillu alferren arraultze faltak antollatzeko.

Mahainaren puntan, anaia azitan aintzinean espero, eta Manuella zartainakin furneruan alde.
Hor lerrazitzen dio azitan mutillari bere lukainka freitua.

- Amatxi, hau ez duzu aski egina, erdi gordina da eta ! 

Janeko mutur fiña eldu zen anai zaharren hau.

Manuella, bate ere koleratu gabe, hartzen du berritz lukainka zartainerat, eta badoa furnerorat.

Han, kxii eta kxii, gure lukainka kixkortu arte atxikitzen du. Sukalde guzia ketan jarri eta.

- To, oraingotik, aski egina izanen duk !

Hor botatzen dio kankaka azitian ikatz mutur bat baino beltzatuagoko lukainka idortua.

Anaia, ikusiz obena zuela ixilik egotia, ahal zuen bezala bere lukainka iretxi eta kitto !

Manuella, hitz bat gabe, bere zartaina eskuetan, paparo guzia daldarizkatua irria ezin atxikik.

Holakoa baizen nere Amatxi Manuella. Zakurra, eta denak erroazitzekoa, bera mugiturik gabe !
Bere gizajo senarra Inaziok bakizuen zerbait horren berri !

Hori ere bertze aldi bateko. 

Denbora airetan pasa nau eta.

Segur gure Manuelak aditzen bazian; haren gai; hola mintzo, errango ziala maiz egiten zuen bezala :

- Hi, ago ixillik, boka zabala !

Eta irriz botatzen zian bururat eskuetan zuen trapo zahar bat.

Emazteki ona eta prestoa zen gure Manuella Olaziregi.
Baino bai maite zuela bueltan zituenak erroaztia ! Bere irri gosea pazkatzekoetan.

Gaurko aski. Sobera luzatu naiz eta janeko.
Baino gustokoa izandu dut. Eta espero dut zuentzat ere, ala dela.

To, barkamena lortzeko, azkeneko bista eder bat :






Gaur eguneko tristeziaren partez...



Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire