jeudi 12 février 2015

NUNDIK NORAT ?



Egun on irakurke lagunak !


Gaur egingo zauztet abiso bat.

Eldu diren bi artikuluak ez dute deus ikustekorik Agorretako berriekin.

Zertako emen jartzen ditun orduan ? galdetuko nauzue aitz aproposki.

Hortako eldu naiz aintzinetik arrazoinak argitzerat.

Ba dut izeba bat Ameriketan. Karmela, Leonen emaztea. Aipatua zauztet jadanik.

Leon duela bizpahiru urte ill zauku, Renon, bere bizi modua atera zuen lekuan.
Leheno, etortzen ziren noizian behinka jaun andereak sor lekurat.

Leon il ezkoztik, ez ditugu berri asko Karmelan partetik.
Ez dugu deus kasurik elkarrekin. Hola gertatu beharra bertzerik ez.

Ba dut uste gure Ziburuko Tottepiñekin ala ere urtian behin ero zerbait hola elkar telefonatzen dutela.

Ainbeste denboren ondorioz, gure Ameriketako Karmela seko burutik galdua nuenian, hor errezibitzen dut atzo letra haundi bat, "airmail" markatua.

Pentsatu gabe ere zer izaten ahal zen, hor idekitzen dut. Eta bertan atxematen karta haundi bat, nere izeba Karmelek Ameriketatik ehorria !
Bizpahiru berri emanez, karta hortan galderatzen nau Karmelak beti idazten segitzen duten, eta posille nintuzken berari bidaltzia nere azken eskualdunez idatzitako liburuak.

Liburuak argitaratuak gutti ditut. Eta zonbait pizar horietatik, batzuen marka galdu egin dut.
Erran naute Interneten atxematen direla bi : Zozoaren kanta, eta Apoa eta bertze ipuinak.
Hoiek aspaldirakoak dire. Bertze bakan batzuek baditut idatziak, argitaratuak... eta seko galduak !
Ez da malur haundia, badakit ! baino, ala ere, maite ditut nere idatzitako xaharrak noizian behinka irakurtzeko eskuetan izaitia.
Eta galdutako horiek lastimatzen naute.
Baditut bi, gerosio idatziak, ordinatorioan atxikiak.
Eta bi ohiek behar dizkiot bidali izebari. 
Errexena, emen jartzia iduritu zait. "Blog" honen bidez izanen ditu Karmelak, eta nabalinbaditu bere laguneri erain, erreski egiten ahalko du.

Zuentzat, jakin zazue ez dutela bi istorio horiek gauz haundik egitekorik Agorretakin.
Baino, atsegin baldin baduzue, ez zaiztela trabatu. Pozik eskaintzen dizkizuet eta zueri ere.

laster arte ! berritz Agorretako berrientzat...




Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire