MAITATUA IZANDU BANITZ
MAILUIX LEGORBURU
Ni maitatua izandu banitz, bertzelakoa bihurtuko nintzen.
Ni maitatua izandu
banitz, ez zian odola hola mikortuko.
Ni maitatua izandu
banitz, zuek maitatuak zaizten bezala,
Ni maitatua izandu
banitz, zuek bezala eztituko nintzen,
Zuek bezala erein egingo
nuen maitasuna eta goxotasuna.
Ni maitatua izandu
banitz, ez zian griñak bizi guzia ola pozoinatuko.
Zuen artean aziko nuen
nere argia
Illunpetan minberatua ez
maitatuen lotxa pazkatzeko partez.
Iñork ez nau maitatu,
Iñork ez nau begiratu,
Zuk hura begiratzen zinuen bezala arrats hartaz.
Bihotza hertxitu eta mindu zait.
Ez dakit nun billa
amodioa.
Lagun nazue, maita
nazue,
Zuen motakoa naiz eta
Zuen berotasunean
beharrezkoa dut eta bizi
Nik ere amodioa
eskaintzekotan zueri.
Ez dut nere bizia ametitzen ahal.
Goizetik arrats, nola aldatuko ahal nuken
pentsakietan ibilki naiz. Egin ahal guziak saiatzerat deliberatua naiz.
Oraindikan gaztia naiz.
Ez ditut ogei eta amar urte eginak. Denek erraiten nauten araberian, bizia aintzinean luze eldu
zait, eta badut astia. Baino ez naiz hortaz bate ere segur.
Aintzinetik
zenbat denbora eldu zaiten ez dut jakiten ahal.
Orain arteko urteek idariak illuntzen naute.
Ogei eta amar urte, ez da ba deusezki bat ala ere.
Ogei eta amar urtetan gehienek beren bizia esku betean
artua dute eta hartat ero horetat abiratuak dire. Izagutzen ditut asko janeko
familia haziz zer nahi inpresetan lotuak, eguneroko borrokean indar guziak
emanak.
Goizetan atzartzen diren puntotik egiazko bizian
leporaino sartuak.
Badakit
ez direla denak huros bizi.
Aituak ditut ehien kezkak eta buru austeak. Badakit
nik bezelaxe badituztela beren dudak eta tartezka indarra hatsantu egiten
zaiotela.
Baino bizi dire, mugitzen dire, zerbaitetan lotzen
dire egunero. Ba dute toki bat, badituzte jendeak inguruan beren bizia heienari
korapillatzeko ttinko ttinko.
Munduko
martxan sartuak dire eta hal hola segitzen dute.
Nik
hori dut falta.
Munduko
martxa bazterretik pasatzen uzten dut, trein bat pasatzen ikusten den bezala,
nor bera geldik egonez aldian.
Mugimentua
estrañera eldu zait. Ni geldik bizi naiz.
Zahartzen
ari naiz, baino deusezen aldamenik gabe. Xagar hantzi bat ximurtzen den bezala sukalde
kantoin batean, ez usteldu ez gortu, hal hala ximurretan ttikitu, usaina galdu
eta kolorea zendu.
Itzaltzen
ari naizela iduritzen nau. Egundaino nere burua pistua senditu gabe.
Ez
nau zer nahi gisetako su batek erre, ez nau nolazpaiteko miñ batek ukertu.
Deusen zimiko gabe ihartu egin naiz, izaten ahal nuen argitasun esperantza
ttikiena han bertan ittoz. Ez naiz egundaino nere arraultzetik atera.
Denek
bezala banituen seguraski nere indarrak eta nere ahalmenak. Denak galdu dire
egundaino beren burua erakutxi gabe.
Bertzen
tartian bizi naiz. Egunero kruzatzen ditut jendeak, nere parekoak.
Hitz
batzuek eskaintzen diotet, ogi papurrak partitzen diren bezala herriko usueri,
baino nik bota bezin fite eramaten dituzte eta han gelditzen naiz, leheno bezin
pito, bakarrik nere solas hutxekin.
Bizia
luzia eta tristia dut. Ez dut gehio hola segitzen ahal.
Aldamen
bat beharrezkoa dut.
Azken
dardarrak hartako bilduak ditut. Dituten guziak eman behar ditut gauzak
mugiazterako.
Ikusi
dut badela bertze bizi bat. Ohartu naiz nere gisako jendeentzat ere badela
argitasunari heltzeko manera.
Eta hori nahi dut orain. Argitasun hori lortu.
Ez ba
nintzen lengo asteko arrats hartan sukalde haren beriñaren aintzinean pasa, ez
ba ziren arrats beher hartan neska mutil heiek parez pare zutik beriñ beraren
gibelean elkar begira gelditu, beharbada egundaino ez nintzen saltatuko hola.
Ezin
erran. Eta ez hartaz pentsakietan denborik galdu beharrik ere.
Dena
dela, egun hartan han nintzen, heiek han ziren. Nik ikusi nintuen. Eta heien
bidez ikusi nuen zer izaten ahal zen nere bizia, zenbat bide nuen egitekoa araino
alleratzekoetan, eta nolako gogoa nuen bide hartan nere pausoak emaiteko.
Bai,
deliberatua naiz nere biziari izugarrizko biratzia arrazterat. Eta lehen bai
lehen nahi ditut hartu behar diren aldamenak horentzat.
Badakit
ez dela erres izanen. Badakit moteltasunari emana naizela aspalditik. Konforme.
Ikusten nauzue, eta ez duzue aisa sinitsiko gauza naizela holako bihurtasuna
hartzeko.
He
be, har dezagun parioa zuek eta nik. Izagutzen nauze, gutxi gehio. Badakizue
nolakoa den nere bizia.
Emendik
aintzin, gizon berri bat ikusiko duzue sortzen !
Nere
bizia neria da, eta nik moldatuko dut nere gonvenentzian.
Adi
zazue ongi. Denbora behar izandu dut atzartzerako, baino orain pistu zaizkit
gogoa eta esperantza.
Ni
ere, begiratuko naute amodioz betetako begiekin, ezpainak hitz ezti batzuen
eskainmenean bustiak.
Ni
ere galduko naiz begitarte zabal baten berotasunean.
Ni
ere ahantzia geldituko naiz arrats illun baten erdian argitasunez betea.
Bai, emendik aintzin, nik ere hartuko ditut beso zabaletan biziaren
pozak, bai eta penak ere.
Ez naiz begira egongo utxik, dantzan sartu
egin nahi dut, eta nere pausoak bertzenari nahasi, ongi ero gaizki.
Ongi elkar konprendi dezagun, behar
zaizkizuet eman xehestasun guziak.
Norat nahi duten joan badakizue. Urruntxio
agertuko zaizkizuet nere bizi modu amestuaren plan garantitxuenak.
Lehenik, beharrezkoa duzue ongi jakitia
nundik partitzen naizen.
Ez
zauztet nere bizi triste hau luze bezin zabalean zatikatuko. Ez du merezi.
Baino nolapaiterat partitzekotan segurantzi
pitta batekin, iduritzen zait behar dela ongi arrimatu postura.
Lehen
pausoak ez dire debalde eman behar. Orduan, nahi ditut gauzak garbi utzi nere
gibelean, eta asmo hortan behar ditut klaratu behar den bezala.
Hortik aintzin explikatuko zauztet ongi
nola etorri zaiten argia.
Hiru minuten afera izandu zen, baino hiru
minuta horietan ogei eta amar urteko illunpetik saltatu nintzen kolpez.
Eta nekin bidea segitzeko gogoa beti bizi
baldin baduzue, elkarrekin emanen ditugu nere lehen pausoak nere bizi berri
hortan.
Hastintasun goxo batek kiskortzen nau
barren guzia. Haur ttiki bat bere lehen jostailoaren aintzinean bezin kuriosa
naiz. Ez dut beldurrik ez eta dudarik.
Egiazko sortze bat da. Ez uste gabekoa.
Baino bai orain desiatua ¡
Ale, goazen elkarrekin. Hartuko zauztet
eskutik eta egin zaun bidea. Ezin dut gehio esperatu, sobera alegera naiz, eta
nahi zaizuet partiazi nere alegrantzi hori.
Erran bezala hast dezagun nere lehengo
bizitik.
Ogei eta
amar urte ditut. Mutil nolapaitekoa naiz, ez pollit ez itxusi. Metro bat eta
larogei, larogei ta bost kilo.
Zangoak
mehaxtak, eta beharbada gorputzen araberian luzezkoak. Xahia piska bat
aintzinatua banuke, eta kasu piska bat ez emanezkio auro kupa seko itxustuko
litzateke. Espaldak eroriak ditut eta makur aire bat badut ez badut pentsatzen
burua zuzentzia zutik naizelarik.
Goizik
xoildu nintzen. Ogei urteetik bera.
Aski
keskatu nintzen denbo hartan ola ille guziak galtziaz. Bertze neska-mutillen
artean nere kasko xoila urrundik ohartzekoa zen, eta izandu nuen momentu bat
txarra.
Entsayatu nintzen zerbait txapel ibiltzia,
baino klasetan ez zen ametitua, noiz nahi ahantzi egiten nuen han ero emen,
orduan ez zaiten ongi etorri.
Azkenean
deliberatu nintzen deusezen gabe hol hola nere kasko xoila deneri eskaintzia.
Tartezka
ere galdetzen ziatenian zerbait eritasun ero eskalabro pasatu ote nuen
errespust berezirik eman gabe uzten nituen kuriosak.
Alako
misterio gisa bat sorazten nuen nere inguruan, eta neska gazte batzuek bildu
nintuen erdi gezur ttiki oren bidez.
Gehienen
arabera bisaria aski zarmanta dut. Gehienetan petazalak kupetian urrun goiti
pusatzen ditut, begiak ongi idekirik.
Ematen
ahal litaike arridur ez erne baten itxura. Baino gehienen arabera, karakter
ideki baten sinailea iduritzen omen zaiote. Obe ¡ Bietatik batean, nahioagoa
dut…
Ez
naiz abo haundi bat, ez eta lotxatia ere. Jendetasun aski sinailatzen dut, eta
lagun artean aski ongi etorria izaiten naiz.
Lagunik,
egia errateko, ez dut. Izagunak, bai, tartezka afari bat ero ateraldi bat
elkarrekin partitzekotakoak.
Baino
egiazko lagunik, ez.
Denekin
ongi, baino inorekin aski fio.
Ez
dut erres nere burua libratzia. Ala diote. Baino ongi pentsatuz, ez da seko
ala. Ez nuke iñundik zailtasunik nere pentsamenduak deneri partitzeko.
Ez
naiz sekretua ero faltxua. Ez ditut gauzak gordetzen nere pean.
Ez,
egia erratekotan, pentsamenik, ez ditut. Lotzen ba naiz pentsakietan, erraten
den bezala, bertzeak aipatzen adituak dituten gisan, he be neri, ez zait deus
berezirik eldu.
Tartezka
lotzen naiz ba, ni ere, hola, ikusteko.
Eta
deus, ero bertzeala zer nahi astokeri, deusezen sentsu gabekoa.
To,
lengo batean, hor jartzen naiz ate aintzinean.
Afal
ondoa zen, azkenego egun argitasunak illunpeari laketuak.
Kadira
on bat ate kanporat, epeltasunean kafe baso batekin hor jartzen naiz.
Nere
apartamendua lur zolean da. Badut basakorte gisa ttiki bat ate aintzinean.
Pareta apal luze xuri bat, eta karrika. Bertze aldean, etxe koskor bat.
Han bizi dire bizpahiru lagun, gazte batzuek,
neska mutillak. Ez dakit familikoak diren ero nola, ez naiz egundaino hitzetan
asi heiekin. Justu justu agur labur bat elkar suertatzen genian.
Arrats
hartan, ez zen iñor. Pareko etxe hura idekia, moto bat baratzean erdi lurrerat
gana, eta kato zahar bat lehio ondoan, mutturra garbitzen beso liraiñ baten
bidez.
Herria
ttikia da eta eguna finitzian ez da soinu haundirik. Karrika nagusian,
urruntxio, automil batzuek harat eta onerat, han emenka zakur xanga bat, eta
haur baten oihua noizian behinka.
Udazkena
zen, egunez aski beroa. Nere ate aintzinetik ez dut bista haundirik. Urrunpean,
zeruari nahasiak, mendi zabal batzuen mazelak, illunpe urbiltziari urdinduak.
Egun
finitze lasai bat. Lanetik sartu eta afal ondoa. Dutxatu eta televisionari
begira egon aintzinaldia.
Auzokoak
kalme, deusezen mugimendurik, denbora luzea munduko bake ederrean.
Ongi
nintzen. Zen eta erran zauztet ez nuela nere bizia gehio ametitzen ahal, baino
ala ere ez naiz goizetik arrats sofrikarioetan kiskortua bizi.
Justu
errateko, lehengo arrats hori baino leheno, lengo arrats hortan ohartu
aintzinetik nere biziaren hutxa eta debaldekeria, ez nintzen ain gazki bizi.
Ez
bai nituen konduak artua nere lastimetaz.
Dena
dela, udazkeneko arrats goxo hartan, ongi nintzen, nere kafe baso epela
eskuetan, jarrita ate aintzinean, zangoak lasaiki zabalduak.
Deusen kezkik buruan, ongi. Ongi afaldua,
biharramuna bezpera bezin lehuna, ongi…
Txan-txan
gorri atrebitu bat hor eldu zait ingururat, buru ttikia lerden lerden zuzendua,
xaltoka, begiak erne eta mugimenduak ariñ.
Eta
orduan etorri zian bururat, ez dakit nola, nik ere zerbait pentsamenetan sartu
behar nuela. Munduko martxa behar nukela obekisio konprenditu, eta hartarako
beharrezkoa nuela idariak piska bat astintzia.
Iduritzen
zian nere buruan nituela erreminta guziak, errauts azpian gordeak izaten ahal diren bezala haur
denborako jostailu galduak.
Han
dire, baino iñork ez gehio heien beharretan izanik, pittaka pittaka
errautspetan zikinkeri pillakatzen dire.
Ala
asirik, behar nintuen idariak behexi eta garbitu, zerbait klaro ateratzekotan
nere buru seillarutoatik.
Txan-txan
gorria rixt eta raxt han ari zen lurrean zizariak billaka, tartezka neri begira
kolpe labur bat tiratuz.
Eta
ni, hareri begira, eta idaritik ez bat ¡
Ez
eta baten hastapena ere.
Deusik
¡
Burua
hutxa ¡
Nere
buru seillarututik ez nuen errauts multxu bat bertzerik atera.
Munduko
martxak ni gabe beharko zuen segi. Nik ez nuen deus argik atxematen nere
baitan.
Eta
bertze gauza, deus interesik ere zerbaiten billa bortxatzeko nere burua. Idarik
ez, pentsamenik batez, eta al ala, ongi…
Orain
badakit ze basa lodi ustelean sartua nintzen. Baino orduan, ez nakinuen.
Inuxenta
nintzen.
Kafea
edanez txan-txan gorrien lanak segitu nintuen momento batez, eta aspertu
nintzenian, illunpetako freskurak zimikatu zizkanian asuinak, hartu nere baso
hutxa esku batean eta nere kadira bertzean, eta bizkar eman nioten deneri.
Nere
gatik nahi zuten bezala segitu beharko zuten, libro ziren, eta ni ere bai, nere
zozokerian.
Ba dire
dozen erdi bat urte bakarrik bizi naizela.
Leheno,
bizitu naiz neska batekin hiru urte, burasoen etxetik atera eta.
Lanian orduantxet asia nintzen.
Ez ditut estudio luziak segitu. Ez nitzen
erakasle txarra, baino ez zian deusek interesatzen bereziki. Errexena buruz
biratzen nintzen, eta Bakatik lekora komerzio eskola batean atera nuen izaten
ahal den formazio uxuena.
Ez nuen deus buruan, kurantia segi
bertzerik. Gazte bat nintzen bertze gazteen artean, bertze gazteen bizia nuen,
nereik partikulazki deus ez.
Ez nintzen gaizki aita eta amen etxean.
Ez
nuen senditzen trabarik ero pisorik. Elkar ongi eramaten ginuen. Seme bakarra
ziaten, eta orain egiten duten bezala nere ondoan bizi ziren, baino beti beren
kantoina atxikiz.
Ez dut deusetaz pleñitzekorik, aski haur
denbora goxoa izandu dut.
Burasoak
ondoan nintuen, elkarrekin bizi ginen etxe berean, baino beti aparte senditzen
nuen nere burua.
Ez nuen deusezen faltarik, behar nintuen
guziak banintuen, baino ez nintuen burasoak nere inguruan senditzen bertzenak
ikusten nintuen mota berian.
Tartezka suertatzen nintzen nere lagun
baten etxean, eskolatik kanpo elkar ikusten ginuenian. Heien famili bizia ez
zian nerian parekoa iduritzen. Bazuten elkar lotze bat, nahaste bat, ez nuena
nik egundaino izagutu etxean.
Mutil gazte bihurtu nintzenian, noizian
behinka gertatu zait buraso-haur artean diren eskandalu batzuek aipatzia nere
lagunekin.
Zer
estudio egitekoetan ziren, zoin lagunekin ibiltzeko gogoa zuten, nola beztitzen
ziren, ero ez ote zuten drogakin ero alkolakin arreman soberik.
Televisionan ere agertzen ziren serie
gehienetan familiko trakasuak.
Baino nerian, nere familian, holakorik ez zen.
Ez
naiz orroitzen egundaino nere aita-amek galdeturik norat gaki nintzen arrats
batez, ero zer egiterat pentsatua nuen elduzen igandean.
Lagun
gutti etortzen ziren nenat, gehienetat ni joaten nintzen.
Ez, elkarrekin bizi ginen, ez nuen deusezen
hutxik, baino ez nintuen nere burasoak senditzen nere biziaren parte.
Beren
alde bazituzten gauzak partitzen zituztenak, maiz aditzen nintuen aipatzen etxe
moldatze ero erosketa zerbait egiteko auker.
Ongi aditzen zuten elkar, ez ziren maiz
oihuka sumatzen. Eta ne arabera egundaino.
Ez nuen indeferentzi hori gorra atxematen.
Aski parte onean hartzen nuen. Izan ere, muttiko ttiki eta mutil gazte sentxu
onakoa nintzen, eta aitz natural eldu zian nere bizi bidea bakarrik egitia.
Bertzetan ikusia izanik ere, ez nakinuen
zer ematen zuen justu burasoen interes horek. Baino aitz ongi ohartzen nintzen
puskaz erreso zela nahi nuena egitia iñori deus kondurik eman behar izan gabe.
Ala bizi ginen, denak sistema hortan akort,
bate griñik ero errankurik pazkatu gabe.
Ogei
urteetan, nere estudio ttikiak bukatu eta, lana atxeman nuen, inguruko errian.
Seriosa eta ixilla nintzen, nagusiak eta
laneko lagunek aski ongi estimatzen ziaten.
Beti toki berean naiz, asurantzak saltzen,
gehienetan nere bulegu argi pollitean, jendeak konseillatzen ahal duten
obekiena.
Lana gustokua dut. Ez dut deus zailtasunik.
Errestasun berean segitzeko manera luzez.
Nahi bezala.
Bizpahiru illabeten buruan ateratu nintzen
neska gazte batekin.
Hura ere nere gisa kalmia eta ixilla. Ongi
eramaten ginuen elkar, eta deliberatu ginen hartzen ahal ginuela bizi toki bat
elkarrekin.
Ez ginen amodioz txoratuak. Harekin ongi
senditzen nuen nere burua, goxoa zela estimatzen nuen, eta hala egin ginuen.
Hortan ere ikusten nuen ez ginela
televisionean ikusten ziren bezala gazte enamoratuak elkarreri korapillatuak.
Ez nintzen inundik ere alegrantziez eta
hurostasunez xutua.
Hura ere ez zen ala.
Elkarrekin jarri ginen bi idi uztarrian
lotzen diren bezala. Kontent, bai, kontent, konforme erraten den bezala.
Ordu arteko modu berean segitzen nuen.
Lehuntasun grix epel batean.
Piso ametitu batekin bizkarrean.
Bizi modu itzali batean. Erdi bizi izaten ahal
den bezala.
Nere partetik hal hala segituko ginuen.
Nere laguna ni baino ernesio izango zen.
Dena dela, urteak pasa alian, senditu nuen ez zitzaiola gure bizia gomeni.
Neretzat denak ongi ziren.
Harentzat ez.
Asi zen neri mugiaziz nahian.
Baginituen usario batzuek hartuak, aitz
auro hartzen diren bezalakoak elkar artean.
Lanetik ni sartzen nintzen lehenik. Orain naizen tokian
laketuak ginen.
Maite zituen
loreak ate aintzinean, eta basakorte guzia landare eta liliez betia zen.
Sasoin
beroan behar nintuen ureztatu arratsero. Ez naiz hola baratze zainari ainitz
emana, baino badakinuen hareri atsegin egiten ziola eta arratsero kunplitzen
nuen nere buelta.
Emanak zizkian orden xuxenak bere loreak ongi arrosatuak
izan dezaten.
Behar nuen
ur ontzia etxe gibeleko ur tokian bete, eta nere buelta asi, kasu emanez osto
gazteak ez lehertzerat, lore botoinak ez zapaltzeko eta zainak behar zuten
humaderea goxoki lortzeko.
Ez zian lan bortitza iduritzen.
Nere astia lasaiki hartzen nuen, nuz nahi nere ur ontzia
eskuan zerbait ingurukoari begira, potto batetik bertzerat ahal bezin bat ez
ahantziz denak ongi bustitziaz.
Ez nioten kaso haundirik ematen bustitzen ari
nintzen landareeri. Tartezka lore pollit bat bazela idekia ohartzen nintzen,
ero bertze kantoin batean osto berri asko botariak zituela bertze batek
ikustekotan egiazki ohargarria beharko zuen.
Erran zauztet, ez naiz bate baratze zaintakoa.
Nere laguna lanetik sartzen zenian, gehienetan, ez
nuen buelta bukatua. Eta nola ez nintzen xuxen orroitzen zoin potto busti nuen
eta zein ez, ez nuelako bate ere egiteko maner berezirik nere lan hortan,
aldiero gauza bera izaten zen.
Maiderek, bai, Maïder zuen izena, ur ontzia
eskutik neri kendu eta berak berritz egiten zuen buelta osoa.
Ni,
hareri begira, bi eskuak zarpetan, bate ere keskatua nere lana zangopetan
hartze hortaz.
Lehenbixiko
denboretan, momento hori josta gixa pasatzen ginuen.
Maïderek,
neri egiteko galdeturik ere, nahiagoa zuen berak egitia bere landareen
kuidaroak.
Momentu
on bat pasatzen zuen, bere lore tartean, bateri osto ihartu bat kenduz, eta
bertzeari obekio iguzkia hart dezan pottua aintzinatuz itzaletik.
Nere
inguruan gan eta etorri bere ur ontziarekin ez zen blagan ixiltzen.
-
Ikusi duk hau ¿ Beha zak ze pusa bota duen azken egun hautan ¡ Eta
onen loria, ohartua aiz? Zer edertasuna ¡
Ni
hartza on bat bezala segitzen nuen nere batzezain ttiki pollitta. Haren poza ez
nuen partitzen, baino aski ongi estimatzen nuen oren alegera ikustia.
Gau aintzin goxoak izaten ginituen, basakortean biek lore
artean, hura harat eta onerat bere landareak bustitzen, eta ni erdi erdian
arratseko epeltasuna gozatzen.
Hori, erran zauzten bezala, lehenbixiko denboretan zen.
Ez zuen luzez iraun gure elkar aditze erdi josteta harek.
Orroitzen
naiz nola errita ematen zian, irriz bere ur ontzi utxakin alegia eta neri
burutik beiti emanez.
-
Adi zak, ez zuken oneri kasu ematen ahal ¿ Beha zak nola kiskortua den
ur eskasiez ¡ Ez nauk hikin bate fiatzen ahal, astoa halena ¡
Eta
erdi dantzan onkaillondo bat tiratzen zian, muxu arin bat pausatuz nere xur
muturrian.
Aski
neska alegera zen Maïder. Maiz irria urbil zuen, denbora haitan…
Nik
badakinuen ez zela egiazki koleran, orduan baietz erran eta gisa ber berian
segitzen nuen biharramunean.
Ikusten
duzue, hori kontatuz halako zimiku ttiki batek asiki egiten nau barrena.
Zen
eta, hola berritz orroitzian ohartzen naiz ez ginela huros izaitetik urrun,
Maïder eta ni, denbora horietan.
Neska
argia zen, bizia, pollita eta buru auste gabekoa. Egunak gosoak nintuen haren
aldean.
Baino
leheno erran bezala, orduan izagutzen ahal nuen goxotasun hura, ez nuen nere
baitan senditzen.
Nere
burasoekin bizitu nintzen bezala, Maïederekin ez nintuen eguneroko gauzak
partitzen.
Elkarrekin
bizi ginen, pareja gisa, baino nere burua bakarrik izan bezala ikusten nuen.
Neska
xarmant haren alegrantzia atean atxikitzen nuen, ez sartzen utzi nahiez.
Maitasunaren
sinaile guziak emaiten zizkian, nik entregatzen nizkion, baino neria buruan
egoten nintzen, alegia eta ezin nahasi seko gure bi biziak.
Jakin
gabe zertako ero nolaz, gure egun ederretako errituak gastotu ziren aski fite.
Ez
dakit nere ur buelta gaizkio egiten nuen ero ez, baino ez ginituen bi sasoin
pasa Maïderek arrats batez aspertu eta eskuetatik ur ontzia zakarki kenduz bota
zianian :
-Hadizak,
holako desgustuakin egitekoetan, obenaduk ez ikutzia ere ¡ Emendik aintzina
huztak hori, neorek egingo diat ¡
Eta
ez zen irri kondurik hitz idor horietan ¡
Urrun
muxuak eta dantzak. Arintasuna, josketak eta bertze.
Maïder
koleratu egintzen, eta lehen denboretan irripar egitenazi zizkion aldrebeskeria
eta moteltasunak orain ezin ikusiak zituen, begi kantoineko makarrak baino
gehiokoak !
Pentsatzen
dut ez zirela kolpez gauzak hola aldatu izain. Ez zen gauetik egunerat seko
aldatu nere Maïder.
Baino
ni ohar gabian egin zela, bai.
Bi
eszenak aitz garbi ditut oraindikan ere begi aintzinean banituen bezin ongi. Bi
potret begiratzen diren bezala estudiatzen ahal ditut.
Baino
ez nuke inundikan ere erraten ahal nola pasaginen batetik bertzerat. Ez nintuen
sinaile txarrak behesi denbora pasa alian. Neretzat gauzak berdinak ziren,
denbora lehuna eta egunak parekoak.
Segur
kasu piska bat emanezkio senditua izango nuela nola aldamenaren itzalak gure
eztitasuna illuntzen ari zen egunetik egunerat.
Pentsatzen
dut Maïder pittaka pittaka aspertu zela. Lehenbizian irriparrekin kentzen
zianatik ur ontzia azken zakartasunaraino pasa zituela gradu ttiki asko, nik ez
nintuenak ikusi pasatzen.
Baino
bertze alde batetik, egiazki nere kondu hartu izan bazuen, nik hareri ez banion
hartu ere, ez zen nitaz maner hortan urrunduko.
Geldituko
zen neri gibelean utzi gabe, eta nere eskua berian berotuz ixatuko zian bere
alde elkarrekin martxa segitzekoetan.
Noiz
faillatu nuen, ero noiz gibelerat utzi zian, ez dakit. Ez da momento bat
izandu, segur.
Lerratze
bat, zimiko bat ausiki argi batek baino miñ gehio ematen ahal duena.
Gure
amodioa epela zen. Ez aski indartxua eguneroko nekea pazkatzeko.
Ureztatzeko
erritu ttiki horek argitzen duena millaka deuskeri ziren.
Nik
goizetan atzartzeko puntotik maite nuen ogetik atera eta denbora lasaiki hartuz
nere prestamenak egin.
Orain
egiten duten bezala. Maite dut eguna goxuan asitzia, ez eta prisaka.
Maïderek
ez.
Harek
azkeneko minuta arte oge zokoan mandire azpietan gordetzen zen, egunari ihesi
egin nahiez.
Rebeilla
martxan jartzen zenian, marmariz koleraztatua eldu zitzaion ezpainetarat, eta
aira berian media-buelta egin eta sartzen zen buru eta guzi tapaki azpian.
Nik
astintzen nintuen mandiriak :
-Ale, goazen ¡
Muxu
ttiki bat kokatzen nion espaldan puntan, atxematen ahal banuen, eta ogeratik altxa
eta ateratzen nintzen gelatik.
Garbitasunak
egin, gosaria bientzat prestatu, eta hura beti ogean, ille zima batzuek burukia
beltzatuz.
-
Mugi ari Maïder, beranta izango haiz laneko ¡ Ale, denak prest jarriak
ditiet ¡
Lehen
denboretan ureztatzeko aferan gisa, josteta manera baginuen horekin.
Urbiltzen
nintzen ogeatik, haren gorputzaren kontra etzaten ninzen, eta mandire artetan
preso hartzen nuen nere Maïder loharkatua.
Borroka
ttiki batean nasten ginituen bazter guziak, eta sekulan baino berantako
abiratzen ginen, gosaria erdi jana utziz sukaldeko mahainen gainian.
Lehen
denboretan.
Gero,
konprenditua duzuen bezala, ero zeorek konpartitua beharbada, bakar bakarrik
gosaltzen nuen nere sukaldean, eta neori etxetik kanpo atera baino leheno oihu
idor bat botatzen nuen gela alde :
-
Maïder ¡ Zer alu ¡ Zortziak jotzekoetan ditun eta hi beti lo ¡
Mugituko haiz ero zer ¡ Ni joaki niok ¡ Arrats arte ¡
Eta
atea behar zuen baino azkartxio itxi eta automillan sartu, begiratze kolpe
batez seguratzen nintzen azkenean atzari egin zela ikusten nuenian sukaldeko
kristalean nere lagunaren itzala, buruari arraskaka gaueko illunpetatik
ateratzekoetan.
Egun
onetan keinu ttiki bat egiten nion, eta harek ere bai, eta denbora pasa alian,
ez keinu ez eta begiratze ere…
Ez
zuen luzatu trabagarri eldu ziala nere lagunaren moteltasuna goizetan. Bakarrik
banitz bezala atzarri eta altxatzen nintzen goizetan. Nahiagoa nuen egia
errateko bakarrik goxaldu.
Arraro
suertatzen zen elkarrekin egitia, norapait joan behar ginuenian konpaziotarat,
eta halakoetan antollatzen nintzen gosaria egiteko hura bere garbitasunetan ari
zelarik, hura sukalderat urbiltzen zelarik nik alde egiteko.
Ezin
banuen sofritu bezala nere tokia harekin partitzia.
Maïderek
ez zian gauz haundik erraten horen arabera. Sinalke berari ere ez ziola faltik
ematen neri ez ikustiak…
Dena
dela, eta maiz izaten den bezala bertzen erranak aditu araberian, elkar
bizitzia nardagarri bihurtu zaikun.
Ni,
beti bezalakua, deus erran gabe hal hala segitzekoetan nintzen. Konformatua
hala zela bizia. Ez ginen gaizki, ez ginuen elkar traba asko ematen.
Denbora
pasa alian irri eta jostetak bakandu ziren. Bakoitxak gure alde bat bertzian ondoan bizi ginen.
Ez
nintzen arrotz. Burasoekin gauza bera izagutua nuen.
Hala
zen, hala beharra, seguraski, nere idurian beñepin.
Maïder
asi zianian aipatzen ez ginuela gauz haundik egiteko elkarrekin, ez nintzen
sobera arritu. Ez nuen pena gogorrik senditu.
Neri
ez zian separatzeko idaria etorri. Harek deliberatu zuen obekiena zela.
Omen.
Erran
zianian nahiagoa zuela bertze toki baterat mugitzia atsein hartu nuen.
Banituen
nere usarioak hartuak janeko nere bizi lekuan. Auzapena gomenikoa nuen.
Orduan,
ni ez mugitzekoetan, bertze kezka nagusirik ez nuen.
Bakarrik
biziko nintzela. Eta zer ¿
Ez
nuela emazteki baten besoen berotasuna izanen egunero. Leno ere ez ginen beti
goxo goxo elkar besarkadatzen aldiero, orduan…
Bakarrik
biziko nintzen. Bon.
Goizetan
etxea dena neretzat. Ogea zabalik gorputz loharkatu baten trabarik gabe.
Nahi
nuen bezala jan eta moldatu nere etxean. Ez zian gaizki eldu berritasun hori.
Maïder
igande batez bere lore pottoak bizpahiru gan etorri batzuetan eraman zituen.
Bere
tresnak bildu eta trankilki pasa zuen atea.
-
Ale, oraingotik joaki niok. Obekio duk ola, ikusiko duk. Dehi nazak
zerbaiten beharretan baldin bahiaz.
Nere
lehen eta azken amodio istorioa bukatu zen. Ez oihu ez marrum. Bizpahiru hitz, esku
keinu bat eta atera itxi, batxe.
Ez
nuen deus sofrikariorik senditu.
Begi
kolpe bat salan, gelan bertze bat. Maïderek ez zuen deus eraman, denak hal hala
ziren.
Eta
iduri zuen egundaino ez zela emen emazte bat izandu.
Saloineko
fotuil oberenian utzi nuen erortzen nere gorputza, eta besoak urrun zabaldurik han gelditu nintzen, ixiltasunean, illunpeak
etxe guzia betera arte.
Biharramun
goizean, astelen goize gehienetan bezala, atzari, altxa, goxaldu eta joan
nintzen bulegoarat.
Sukaldeko
kristala hutxa zen. Eta ni bate ere penetan.
Behin
ero bietan kruzatu dut Maïder. Badut uste orain esposatua den. Hume bat baduela
aditua dut ere.
Ni
bakarrik gelditu naiz. Ala suertatu zait.
Eta
orain arte ez zian gaizki eldu.
Orain
behar zauztet kondatu lehengo arrats hortako istorioa.
Bizi
naizen irian lan egiten dut. Gehienetan automilla hartzen dut lanerat joateko.
Ez
nuke ba urrun oinez, baino alferkeriari emana naiz puska bat, eta gutxitan
suertatzen zait nere gorputza bortxatzia, izanik ere guttiena.
Lehengo
aste hortan haatik, automillak ez zian ongi korritzen. Noiz nahi gelditzen zen,
eta berritz partitzekoetan behar nintion bizpahiru arranke eman.
Batzezahaina
ez ezanetik gain, ez naiz ere bate mekaniko gauzetan trebe.
Egundaino
ez dut motorreko tapa ideki orroitzez, eta idekitzen banuke ere, badakit
aintzinetik ez niokela deusik ulertuko.
Orduan,
zerbait duenian, automilla antollatzerat eramaten dut erriko garajerat. Han
erosi nuen, izagutzen naute ongi, eta gehienetan aski fite jartzen naute berritz
martxa onean nere mekanika.
Astearte
goizean gelditua ginen automilla utziko niotela biak inguruetan, bulegoa ideki
baino leheno.
Ez
naiz bazkaltzeko etxerat sartzen. Bi orenez egun erdian gelditzen da itxia
asurentzako kabineta, banuke asti guzia.
Nahiagoa
dut ala ere aldean den kafe ttiki batean jan bokadillo bat bizpahiru kafe
edanez. Han ditut nere usarioak, ainbeste urteetan ongi zainak botariak.
Eguerdi
en puntotan bulegoa zerratzen dut. Azkeneko klienta bat ero bertze suertatzen
bazait, aski aintzinetik abisatzen ditut itxiduran tenoriaz.
Neorek kasu haundia
ematen diot tenoriari. Ez dut maite
beranta alletzia nunbait zita dutenian. Gehienetan sobera aintzinetik izaten
naiz, baino nahiagoa dut esperatzia, zen eta beti ipurditik gainka hor ibilli lasterka.
Ez
naute bate gustatzen jende horiek beti alegia eta zer nahi izaki egitekoa beti
prisaka ikusten direnak. Goizetik arrats beti kurri, eta ongi begiratuezkio
deus ez eginik…
Eta
zenbat holako triste ¡
Dena
dela, ni ez naiz holakoa, eta nere inguruan ahal bezin bat nahi dut tenoria
errespetatzia.
Nere
bulegoan bakarrik ari naiz lanean, nere burua nagusi gisa manejatzen ahal dut,
orduan, sinistazue eguerdi bost gutxietan pasatzen dutenak atea auro
informatuak direla obena dutela bazkal ondoan berritz presentatzia, ongi
konseillatua nahi baldinbadute izan !
Nagusia
arraro etortzen zait. Gehienetan telefonoz egiten ditu aferak, eta noizian
behinka ni joaten naiz bulego nagusiarat nere kabineta itxi eta arratsalde
bateko.
Klientak
ez ditut askorik. Usariokoak gehienak. Bertzetan bezala asurantzietan ere gero
eta zailoagoa eldu da. Orain nor nahi asurantze sailtzen lotzen da.
Jendeak
asurantzia nahi dut, zer nahitako. Iduri du animalizko ikar bat zabaldu dela
denetan.
Jendea
beldur bizi da. Lana galtzeko beldur, eritasunaren beldur, ibaxtailearen
beldur, zahartzeko beldur, eta, sobera beldur baldinbadire ere hortaz
aipatzeko, iltzeko beldur, azkenean…
Eta gure bazka beldur guzi horiek dire. To,
hartzak garanti berri hau, illabetero piska bat patuz, zerbait eskalabro
erortzen bazaik, trankil izanen jaiz, denak patuak izanen dituk.
Alegia
eta sosak utxak zahartzea eta eritzea debekatzen balu…
Baino
sinistia gauza azkarra da. Eta jendea ikusten dut trankildua nere bulegotik ateratzen. Bakea eta
seguridadea patuz lortua dutelako.
Gero,
zerbait gertatzian, hortxe tuk konduak !
Baino
ni ez naiz filosofian aitzeko pagatua. Eta lehenotik errana zauztet, ez naiz
asteko ez gauza ere hartako.
Nik
behar ditut nere kontratuak segitu, berri batzuek sinazi ahal baldin badut, eta
hortan geldi. Orduan nola ez naizen nere kantoinetik urrun joateko inbidietan,
hala egiten dut, egunero, nere bulegu ttikian.
Goizetan
bederatzietan ideki, erridauak tira, garbitasun piska bat egin, izan dezaten
bazterrak txukun.
Bulegoa
etxe zahar haundi baten soleko plantan da. Nola arrizko arkupe zabal batzuek
dituen aintzinean izan liteke illuna. Baino nola iduzki alde ematen duen, eta
dena xuriz pintatua duen barrena, aski argia da.
Ez
da haundia, baino ongi arrimatua. Atea pasa eta sala ttiki batean badire
bizpahiru kadir kolore guzietakoak, klientek espetu dezaten. Mahain apal bat
berinezkoa, azkeneko firman ofertak bakanduak gainean.
Bide
aldea berineztatua da, baino kanpoko arkupiak ematen dio gehezi gozo bat.
Karrikan mugimendua agerian da, aski urbil nahi izanezkio segi, baino ez sobera
ez dezan klientak bere burua gaizki sendi, erdi kanpoan jarrita balitz bezala.
Izagutzen
ditut halako salak. Zure kadirian zare, denbora pasatzeko kanporat begira, eta
jendea beriñen bertze aldean hor duzu, begi kolpe zorrotz batez zure erdi lotxa
pixtatzen duena.
Nere
bulegoan holakorik ez. Klientak badu bere tokia, eta kanpokoak kanpoan.
Ni saloren kantoin batean naiz. Nere aintzinean
muble luze apal batek partitzen du tokia. Jarrita naizelarik, burua altxatu
behar dut ikustekoetan zer pasatzen den kanpoan. Beharrik, bertzeala ba dut
uste beti karrikari begira pasako nuken eguna, ain naiz txoriburua !
Klienta errezibitzeko zutitzen naiz, nere
mahainari buelta eman eta aintzinatzen naiz eskua luzatua.
Orain aferak aski kalmiak dire. Nere sala maiz
utxa egoten da. Dituten klienta pizarrak bakarka sartzen dire, eta arraro da
norbait izatia esperoan bertzeakin ari naizelarik.
Ala
ere ba dut zer egina, paperetan pasatzen baitut denbora asko. Zer nahi arreman
ttikianentzat behar dire ez dakit zenbat paper bete, eta batetik bertzerat
eguna ohar gabian pasatzen zait.
Noizian
behinka ateratzen naiz, leheno erran duten bezala bulego nagusiarat joateko,
ero bertzeala klienta bat ikusteko bere etxean ero kanpoan.
Lana
gustokoa dut, nere bizia irabazten dut neke haundirik gabe eta kezka gutxikin.
Asi
zauztet kondatzen nere astearte goiz hura.
Erran
bezala nere bazkari denbora aldeko kafe hartan egon, betiko mahain berian,
kantoinekoa. Etxeko andreak asteko egunero ikusten nau, badakidu zer hartuko
duten, keinu bat aski dut egitia eta han urbiltzen zait bokadilloa azit xuri
batean, kafea bertze eskuan, irripar mekaniko bat ezpainetan.
Beti jende berak ikusten ditut. Gehienetan
kalaketan sumatzen ditut, beti berri berekin.
Ez dut nik parte hartzen. Han ikusten naute, buru
kolpe labur batez agurtzen naute, eta han ez banitz bezala lotzen dire ben
artean.
Ez
nau gaizki iduritzen bate. Egia errateko, asko estimatzen ditut momento horiek.
Espektakulo gisa bat da, izanik ere eszenak maiz parekoak. Ez naute iguintzen.
Eguneroko repetizio hori beharrezkoa dut.
Egun
hartan orduan, bazkaldu eta lehengotan egiten duten bezala eguneko aldizkaria
leetzeko ez nuen astirik.
Hor
altxatzen naiz nere irugaren kafia edan eta, lekukoak agurtu eta jozak nere
automilla garajerat eramatea.
Ez ditut maite desberdintasunak nere egunetan.
Ohartuak izango zaizte, ez dut berritasuna billatzen bereziki.
Egunak eguneri segi, beti modu bertxoan, eta
neretzat ala denak obekienian !
Baino
zer nahi zue, tartezka behar dire ez ustekoak saharazi usario azkarrenetan.
Astearte
hura alakoa izangozen.
Baino
eguna pasa aldian, nik uste baino gehiokoa ¡
Erran bezala izaguneri uzten diotet nere
automilla, eta berritz bulegorat, arratsaldia kunplitzekoetan.
Orenak orenari segi, deusezen akatzik gabe.
Astearte bat, bertze astearte gehienen
parekoa.
Arratsaldeko seiak, itxiduran tenoria.
Azkeneko paperak ordenatu, begira zerbait mensaje banuken ordenatorea itzali
baino leheno, eta tira, erridauak beititu, nere paper ttikiak antollatu mahain
apalaren gainean argia itzali baino leheno eta baziak nere gizona etxerat.
Automilla ez izanik, berritasun ttiki bat,
oinez sartu beharra.
Negua sartua, egunak laburrenian, janeko
illunpia seietan. Batere hotzik, epeltasun sasoin kontrekoa.
Paltua
beso azpian hor abiratzen naiz.
Bulegotik etxerat ez dut bide luzia. Oren
erdi batez lasai lasai egiteko manerekoa.
Aipatu zauzten arkupe zahar aiken gehizean
abiratu naiz. Biharramunean ikustekoak nintuen aferak buruan, mahasin beriñ
argiztatuen aintzinean pasatzen naiz. Emen neguko arropak pupett luze batzuen
gorputz mehastetan. Kolore gutti, beltz asko han emenka larañ kolore petatxo
batzuekin.
Ohartuak
izango zaizte zuek ere pupet orien idurikoak gutxi kruzatzen direla karriketan.
Halako zango luzeak, beso lirainak, halako lepo mehe graziosak. Emazteen gerri
ondo xira bezin kurbagarriak, gizonen paparo zabalak arroka bezala kroskatuak,
nola nahi duzue heien itxura urbildu ¿
Siñalke
jende gehienek badugula imajinazione ahal animalia…
Ni
ez naiz beztitze gauzetan interesatua. Bai, badakit, errango nauzue : “hi,
zeretan ongi pentsatuzkio haiz interesatua ¿”
Ez
batzezain, ez mekaniko, eta ez beztimenduko. ¡ He be bai, ala da, ez naiz gauz
haundiz interesatua ¡ Ne pito guzian bertzen tartean bizi naiz, eta mahasin
berin aintzinak ez naute luzez geldirazten.
Astearte
arrats hartan astia badut. Goizian begiratua dut zer programa den televisionean,
eta nik maite duten erreportare bat arratseko amaretatik landa ematen dute.
Lanetik
sartuezkio, etxeko lanak fite eginak ditut. Afari gisa zerbait prestatu,
informazioneri begiratuz hura iretsi gusto haundirik gabe, zerbait jan
behardelako, dutxa bero batean eguneko neke pizarrak berazi eta ez dut deus
bertzerik egitekorik.
Jartzen
naiz nere betiko fotuillean eta televisionari begira pasatzen dut afalondoko
denbora. Kate batetik bertzerat billatzen dut zerbait begia lotzen nauena.
Gehienetan erdi lo han zozotzen naiz, sobera goiza delako ogeatzerako.
Ez
dut erraten ahal nardatzen naizela. Ez naiz gaizki. Ez ongi ere.
Pentsatua
nuen momento batez zerbait konpaniko animale bat hartzia. Zakur bat konpaziotarat.
Eta
auro deliberatu nintzen sobera kezka emango ziala. Hura janazi, aterazi, korrizi, boh, boh, boh ! Han bertan utzi nuen
idaria eta gutizia…
Bakartasunak
baditu bere abantaillak eta ez nintuen galdu nahi.
Nere
etxean, bakar bakarrik, iñoren mene ez eta trebe, nahi duten bezala antollatzen
naiz, nahi dutena egiten dut, eta ez dutenentzat egiten ez nau iñork griñik
erakusten.
Libertade
ederra. Libertade hutxa, eta oraindik konsideratu eta, seko tristia…
Egiteko
ahalmena gauza ederra izan litzeke, bai, zerbait egiteko gogoa izanezkio ¡
Baino ni ez naiz deusetan lotzen, ez dut deusen gogorik ez eta beharrik. Izaten
ahal den librena bizi naiz, presondi batean bezin ertxi. Eta ertxitasun hartan,
kontent.
Karrika
nagusia gibelean utzi eta bidexka illun batetik joaki naiz etxe alde. Gabeko
freskura senditzen dut burutik beiti, nere paltoa zabaldu eta janzten dut,
gorputzan inguruan tinkatuz.
Kokotza
paparo alde gehizatu, eskuak zarpetan gorde eta pauso bizi batean hor joaki
naiz, bakarrik illunpean. Nere pausu soinuak jotzen dute lurra erritmuan, burua
beiti urruntzen ari naiz herri erditik.
Etxeak
gehienak itxiak dire, taulak zerratuak eta batzeak ixillak. Bide bazterrean
automil bakan batzuek, karrikako marruma apaltzen nere gibelean.
Bertze
bide nagusi bat kruzatu, eta nere lotizamenduari urbiltzen ari naiz. Parke gisa
aski eder bat bada ezkerretat. Arbol luzeen ostuak lurrean kraskaka zanpatzen
ditut.
Emen
argitasun geixio bada. Bide bazterrian lanpara zuzen batzuek pistuak dire, eta
bizpahiru etxetan barrengo argiak zilatzen dute illunpeta.
Ez dut deus pentsaki berezik buruan. Martxak
berotu nau, paltoa ideki dut.
Eta
hor gelditu naiz, bate arrazoinik gabe, etxe argitu baten aintzinean.
Leiho
kristal baten gibelean, gizon emazte gazteak. Sukaldean, sukalde moderno argi
batean, zutik biek, karaz kara.
Muble
xuriak, eskutill ailtzairo kolorezkoekin. Argia gogorra, xuritasun guzi hortan,
izaten ahal den bezalakoa zerbait laboratorio batean.
Ez
bate gosotasunik, dena lehun eta latz.
Baino
jaun-andre horiek…
Ni,
kanpoan, geldirik, sesitua, seko.
Ez nuke erraten ahal zerk justu sesitu nauen
hala.
Bidean bertze etxe ideki batzuen aintzinean
pasa naiz. Bertze barrenak ikusi ditut begi ondotik. Jende batzuek izango ziren
seguraski.
Etxe onek ez du deus bertzeen ez
araberakorik. Argia xorrotsa da, bai, sukalde hortan, eta muble xuriak begia
deitzen dute beharbada.
Nere aintzinean egurrezko geta bat, landareztatu zerakur baten
menean. Gaua orain seko jaundua da, lanparak sobera bakan dire neri
argitzekotan.
Ez
dire bate nere alde begira sukalde xuriko bi lagunak. Ala ere, gorde naizik
baztertzen naiz landaren gehiza arte. Nere alturekoak dire, eta sasoin hontan
ostoartiak mehe dituzte. Ez naute begi kolpea debekatzen.
Ala
ere, ez nuke nahi norbaitek hor atxemaitia. Lotxatia senditzen dut nere burua,
hola begira erdi gordezka.
Eskuñ
eta esker iñor, baino nahiagoa dut zerakurari urbiltzia gehio, antxu sarturaino
adar tartetan.
Orain
bai gaizki ibilkiden baten itxura guziak baditutela ! Zutik illunpetan bide
bazterrian, zerbait, baino hola, erdi konkortua ibaxtaile bat bezin ukerra !
Inporta
zait arraultz bat ! Nahi ditut begiak ase ikusten duten hortaz.
Ez
da ba bertze mundo bateko gauza. Jaun andre batzuek beren sukaldean negu baten
arratsean.
Ez
dute dues partikularik ere. Gazteak, ez ainbertze, ogei ta bostetik ogei eta
amar urtetarat. Gizona mehaxta, ez haundia baino luzea. Emaztea hura borobilla,
ille gorrantz batekin, kolore biziaz bisaria animatua.
Gizonak
bizkar ematen nau. Ez diot arpegia ikusten, matelazurra bertzerik. Piska bat
konkortua da emazteraren alde, zen eta haundiagoa den.
Espaldak
zabalak ditu, kristalaren erdia beretzat du.
Emazteak
pare egiten dio.
Ez
dute elkar ikutzen. Urbil dire, baino ez dute
elkar ikutzen.
Solasik
ere ez dute egiten. Emazteak ezpainak erdi idekiak ditu, baino geldirik;
Ez dire solasian ari, ez dire muxuka ari, ez dire
elkarreri lotuak.
Baino
elkarrekin dire, seko, izaten ahal den elkartasun azkarrenian.
Emaztean
begitarte hortan gizona seko eta dena hor da.
Biek
dire, munduan bakarrik izanik bezala. Biek eta inork eta deusezek inguruan ez
diote elkar lotze hortatik kenaziko.
Biek
bakarrik dire, eta dena badute.
Ni,
kanpoan, illunpetan, begira.
Eta
nere baitan utx batek zilatzen ari zait barrena. Beriñezkoa bihurtua naiz, eta
beriñ mehe horen gorputz guzian milla golpeadek millaka zirrimurruz porrokatzen
naute.
Ez
naiz erori, ez naiz oihuka ero marrumaka lotu. Ez dut deus egin, han egon eta
begiratu bertzerik.
Ez
naiz luzez egon izan.
Jaun-andreak
mugitu ziren. Gizona biratu eta kristalaren alde jarri zen. Emazteak esku bat
pausatu zion espaldaren gainean, eta beso luzearen beiti lerraziz haren eskua
hartu eta bere ezpainetarat urbildu zuen.
Gero,
hura ere biratu eta atera zen sukaldetik, nik ez nuen ikusten ahal toki
baterat.
Zerakuretik
atera nintzen, eta nere bidean segi etxe alde.
Deus
ez balitz bezala.
Baino
jakinez ez nintzela bera.
Errango nauzue ez dela hor deusik halako
kondutan hartzekorik.
Eguneroko eszena bat dela, millaka
gertatzen den bezalakoa minutero mundo zabalean.
Arrazoin duzue.
Baino nik dakit nola pasa den, eta zer egin
nauen.
Zuek ez.
Orduan har zazue pazintzi piska bat eta uzt
nazue kondatzen, ez ba zauztet sobera nardazitzen bederen..
Nehori ez nintzen segiduan ohartu zer gisetan astindu zian
eszena ordinario horek.
Ez zen lehen aldia suertatzen nintzela amodiozko arreman baten
aintzinean, izanik ere gehienetan telebisionako fikzioetan izan.
Nehorek emazteki batekin bizitua naiz eta izagutu ditut momentu
goxo batzuen eztitasunak.
Bai, hori dena justu. Amodioa aipatua naute, nehorrek senditua
izateko ahalmena izandua behar nuke ongiz, eta oraintxet erran bezala pitta
pittabat telebisionari emana den batentzat ez da historio horietatik
eskapatzeko manerik.
Gauz bat da jakitia zerbait badela, ikustia izate horen
sinaileak, bai eta sinaile horien ilusioari bihotza osoan idekitzia.
Eta
hartaz konforme segitzia, arrats hartan arte, bizi nintzen bezala.
Segur naiz ez naizela bakarrik hola bizitu naizena. Eta zuen
artean gehienak ala bizi zaiztela.
Odol biziaren gatza larrikorra da, ongi
pentsatuz. Eta gehienek nahiagoa dugu itxuraren gerezian egon, zen eta
errealitate bizi bizieri ideki bihotza.
Ohartzen
bai gare lanjera or dela, poza zabalari nahasia etortzen dela sofrikari beltza.
Eta ez eta klaroki gauzak hola behesi, bere muturra piska bat gordetzen ahal
baldinbadu ere, biziari zuzenean kupeta eman baino erreso baita illunpe trankil
batean egon.
Ni
segurik ala bizi nintzen, oraino. Jakinez ez nintzela korriente azkarrean
borrokan ari, baino lasai lasai mugimendu lirainatik baztertua.
Hala
bizia moteltxioa bai, baino ere arrisku haundirik gabekoa. Erran zauztet,
asegurantzi gisa bat. Nere bizi guziaren itz nagusia.
Hola
etorri zaiten kararen erdira zertaz nere burua eskasietan uzten nuen.
Erran
zauztet, amodioa baki nuen zer den. Ez, justu erratekoetan, uste nuen bakinuela
zer den. Zen eta amodioaren ilusioa pazkatua nuen aski pentsatzeko izaguna
nuela, nik ametitzen ahalnuen araberian.
Maitemindua izandu nintzen, nere ustez. Emazteki baten besoetan
plazera partitu nuen, eguneroko bizia harekin nahasi nuen.
Egietan
nere baitan, amodioa izagutua nuen.
Eta
hor ohartzen naiz, astearte arrats hotz illun batez, seko uker nintzela ¡
Ez
nintzen etxetik urrun. Bizpahiru minutuetan sartua nintzen. Eta bizpahiru
minutu horietan kristal fin bat porrokatzen den bezala soinu sobera latz
batekin nere siniste guziek erori ziren.
Ez
nintuen asegurantzi asko, marmar gozo batekin nere burua geheztatzen nuen. Ez
idari haundirik, ez poz bizirik, baino ez ere beldur ero sofrikario xorrotxik.
Eztitasun
epel bat, nardamen arin bat, piso ttiki bat, usariokoa, bortxa gabe segirazten
nuena egunero.
Eta
grixtasun hori nere azken egun arteraino izagutzeko garantía, ametitua eta
graziak emanez gainetik ¡
Nola
gauzak aldatzen ahal diren, ni bezalako kristaba triste batentzat ere…
Ezin
sinistekoa ¡ Baino erran bezala, nik orain badakit, eta jakite horek argitzen
nau barren osoa.
Etxera
sartu eta eguneroko jestu berak, eguneroko orden berian. Deus berritasunik
norbait izandu balitz zerbaitez ohartzeko ere.
Betiko gizon bera nintzen, betiko tokian, eta
bere bizi modu berean.
Eta orduko seko aldatua ba.
Ez dakidenian gauz baten berri, ez da gauz
haren hutxaz laketzen ahal. Gabe bizi zare, eta ongi, ez dakizun kasuan badela
ere ¡
Hortan dute lan gogorrena gure konsumitze
saltzaileek. Ohartatziaz ez garela ongi bizitzen ahal ainbeste berritasun gabe,
orain arte ez ginituenak, baino oraindik landa, saltzekoak direnetik,
beharrezkoak ditugunak, omen…
Erakustia aski badela gutizia sorazteko.
Azkeneko teknolojiko jostaillu gisan neri
egiazko amodioa saldu ziaten jaun andere gazte haiek.
Eta fuinetaraino sartu beharra, gogoa,
indarra, hura lortzekoetan.
Kutxatu ziaten. Heiek zutena nahí nuen,
behar nuen, eta behar ziren guziek egiteko hura lortzeko deliberatu nintzen
instante berean.
Gose bat, ezin asia ilusio utx batekin.
Orain arte pazkatu zian ilusio mehe harekin.
Segur naiz izanik ere bate dramatikoa ero
ohargarria berez, momentu hartan nere biziak seko aldatzeko bihurria hartu
zuela.
Eta bihurri horeri osoki eman nuela
nere burua, deusezen atxikidurik gabe.
Ez dakit ongi explikatu zauzteten. Nehorrek
aitz klaro senditzen dut, badakit xuxen ibilki naizela.
Baino nahi zauztet nerekin ereman
aintzinatzekoetan. Ez bide bazterrean utzi. Ortan baitut ere berritasuna.
Nahian partitu zuekin nere bidea.
Aldatua naiz, errana zauztet. Eta nahi nuke
xuxen argitarazi aldamen hori.
Segi zaun arrats hartan deliberatu
nintzenakin, obekio konprendituko nauzue eta.
Nere eguneroko usarioak konplitu nintuen.
Afaria, dutxa. Lasai lasai salako fotuillean jarri telebisiona begiratzekoetan
arratsero bezala.
Telekomanda eskuetan, ohartu nintzen ez
nuela bate ere intereserik bezperan bertan oraindikan gustatzen zian gauza
berezietan.
Delako erreportari hura goizetik pentsatua
nuen ikusi behar nukela. Gaur eguneko klasa pobre berrian araberian zen. Ez
naiz orain zehorrek erraten ahal zinuteken bezala ni bezin ongi gauz horietan
bertzetan baino gehio interesatua. Gure ingurukuen martxa urrundik segitzen dut
eta begi alfer batetik. Politikoeri gure gobernatzeko lana pozik usten diotet,
eta ez naiz deusetan metitzen.
Nere kantoin ttiki ertxi hura atxikiezkio,
ez naiz iñora saltatzekoetan.
Eskulanetako alderdi gabekoa naizen bezala,
buru austekoekin ere ez naiz beharrik gabe nekatzen diren horietarik.
Dena dela, arrats artan, nere telekomanda
eskuetan erdi eroria, mugimendu gabe han nintzen television itzalian illunpeari
begira, kuadro beltz liso hura zeruko zilo soilik gabekoa baldin balitz bezin
lotua.
Gorputz guzia geldirik, eta buruan alako
brumako tartetik ateratzen den itzal luze bat, pittaka pittaka behesten bere
dezinoa.
Ur zikin batean zerbait gorputz bat
etortzen den bezala goiti argitasunaren alde. Uste zinuten ez zela deus ur
zikin hura bertzerik, eta hor agertzen ari da bertze zerbait.
Ez nintzen keso. Ez nintzen kurios. Geldi,
esperoan, trankil.
Gaua kalmia zen, kristalen gibelean denak
illunpetan, han emenka karrikako lanparak zillatzen zituzten bakarrik inguru beltzak.
Tenoria aintzinatua izango zen, ez zen deus
soinurik aditzen kanpotik.
Etxean dena ixill. Bi argi saloin
kantoinetan, sukaldeko lan eremu dirdiriza berinaren azpian.
Eta ni, munduaren erdian, senditua nuen
aldamenari eskainia, emana, osoan oso.
Asteko nahi nuen argitu zerk astindu zian
ainbeste. Ikusi nuen gauza utxa ez zen bakarra aski partikulara holako efektua
sorazteko.
Konprenditua nuen, zerbaiten hutxa, falta,
gosea, argitarazi zuela, leheno erran duten gorputza ateratzen den bezala ur
illunaren barendik.
Eta zerbait hori ez zen zaila behesten, ni
bezalako kullunpio pisote batentzat izanik ere.
Amodioa,
egiazkoa, bat bertzeari bi kristaba izaten ahal den sokik azkarrenak baino
obekio korapillatzen dituenak, deusezen trabarik gabe, askatasun zabalean eta
bien bohondate egiezkoan.
Amodioa, nahia, desiatua, eta poz
haundienian lortua. Bien arte pazkatu eta zaindua.
Amodioa, auleri eta azkartasun, ametitua
eta azia, goizetik arrats, eguneroko bizi zabalean.
Amodioa, nik egundaino ez nuena ez eta
urbildu ere.
Amodioa, nere ustez ez nuena begian
iskineko makarra baino gehio beharrik, eta orduko nere odolen ttinta guziek
asmatzen zutena.
Amodioa, ustez ezagutzen nuena, ustez ez
nuena billakatzen, ustez ez nuena beharrezkoa.
Eta azkenean amodioa, amodioa egiazkoa,
barren guzia bere lortzearen alde biratu ziana bizpahiru minutuz, landare mehe
bat tira eta ukertu egiten den bezala bizitzeko behar duen argitasuranen alde.
Zer nahi kosta, amodioa behar nuen. Amodioa
nahi nuen. Eta amodioa atxemateko manera egingo nuen.
Nundik eta norat ez naki nuen, baino bai
nintuen guziak emango nintuela alde harat.
Indar gozo bat ari zian zabaltzen azaletik
muinetaino.
Ez zen sobera beranta. Atzari nintzen
kasuan, martxan jarri eta iritxiko nintzen ni ere heien gisa.
Errana zauztet ez nintzela maiz
pentsakietan lotzen, eta gehienetan, lotzen nintzen kasu arraroetan, debalde
izaten zela, deus onik ez nuelako ateratzen.
Bigarren aldamena arrats hartan,
telebisionaren gutizia itzali ezkoztik, nere analisiko griña izandu zen.
Ohart zaizte ongi, zer bidea konplitu nuen
bizpahiru orenez ¡
Eta egon zaizte prest, ez gira hortan
gelditzekoetan eta…
Ogeratzeko tenoria pasatua nuen. Baino ez
nintzen bate loale.
Sobera bizitua nintzen berritasun guzi
horiekin.
Nahi nintuen gauzak ongi konprenditu,
gertatzen zian araberian.
Amodioa ez nuen izagutu. Nolaz, zer gatik ¿
Ez nintzen familia partikulazki zahail
batian azia. Bate ere. Izaten ahal den bakandu gisako batian. Burasu normalak,
lagun arte konformeak, emazte bat aitz plaxenta.
Nun hutx egin nuen orduan ¿ Noiz biziak
ukertu zian ahalmena amodioa nere alde tiratzekoa ¿
Hor ziren galde garrantitxuak. Banuen
astia. Ez nuen nahi denborik galdu, orain arte egin nuen bezala, baino ez
nintzen presatua.
Gauzak ongi egin behar nintuen.
Gau hartan ez nuen kasik begirik itxi.
Ni nintzen zozo utxak orenak pasa eta
orenak eldu han lotu nintzen idariak behesten, onak kontuz hartu eta txarrak baztererat
utziz, maikol zomorruaz juak egiten diren bezala mahain kantoinian.
Nere katillua ari zian beteratzen ederki. Eta orenak joan alian
eskua egiten ari nintzen.
Ez nuen usarioko lana, baino aski fite
trebe atxeman nuen nere burua. Eta hola interesako gauzentzat nintuen alderdi
guziek ongi enpleatzen nintuen.
Nabaldin baduzue, parte hartuko duzue
nerekin. Badakit ez naizela gai nagusi bat, baino beharbada zueri ere gomeni
etorriko zauzte nere pentsamenak.
Izan ere, amodiozko gauzetan, gehienek
parte hartzeko arrazoinak baditugu, ain da gai unibertsala, ez da ala ¿
Ale, segi nazazue. Eta zertako ez,
nahastazue zuen historioa neriarekin, elkar aberats dezagun.
Konforme ¿ Ongi, orduan tira nere alde ¡
Nolaz ez dut nere bizi osoan amodioa,
egiazkoa, kruzatu ¿ Alako suerte bakana ote da ¿
Izanik ere ez mota berezikoa, ez ote nuke
nik ere zerbait sentimendu bitxi bat izagutzeko paredarik izandu ¿
Bertze tema baterat lerratu nintzen
hortatik partitu eta.
Amodioan billakatze gixan, badire jendeak
xu eta ke lotzen direnak zerbait lortzeko beren bizian. Gazte gaztetatik halako
idari bat badute, eta hareri lotuak segitzen dute, begietatik ezin utziz beren
« ideala ».
Amodioan billakatze gisa berean, izaten
ahal da, profesionalki erreusitzeko inbidia, ero zer ero zeretan beren marka
utzizia mundo onetan. Kulturari buruz, arkitekturan alde, soziedadia aldatzeko
nahian, kiroletan izaten ahal den markik haundiena oberatzia, eta ainbeste
halako gauzak, batetik bertzeekin ez dutenak deus ikustekorik, baino denak bide
bera idekitzen dutenak alako griña hura sorazi dutenen buruan.
Anbitioa, ideolojia, bere gorputzen ero
ispirituaren mugak aintzinazteko, beren eremua zabaltzeko, beren bizia
baliatzeko.
Halako indarrek jartzen dutela mundua
martxan betitik ametitua dut. Badirelako kristaba batzuek beren eguneroko bizi
modu ertxia baino urruntxiago begiratzen dutenak zibilizazio osoa bizik
mantendua da. Hori konforme.
Baino jende gisa hori ez dela usuena zabaldua,
kasi segur.
Eta ni, partikulazki, ez naizela bate ere
halakoa, hori ukatzerik ez ¡
Eguneroko arreman ttikiak, poz eta pena
epelak, gutizi ero inbidi motelak. Dena mota berekoa, lehun lehuna, bate
akatzarik gabekoa.
Eta nere inguruan, gehienek berdintxukoak.
Begira zazue ongi, zuen auzotegian, zuen
familian ero lagun artean, zenbat ikusi dituzue tropatik kanpo abiratuak
zerbait gehion gibeletik ¿ Ez ote dire gehienek ni eta zuek bezalaxe trankilki
beren kantoinean bizi, begiak erdi itxiez eta bihotza ttinko ttinko ertxituz ¿
Bai, ni holakoa naiz, badakit, ez dut
ukatzen. Baino ez naiz bakarra, ez da ala ¿
Orduan, zerk alu ematen diote bertze bakan
horieri bertzela gauzak ikusteko ahalmen hori ¿
Nundik eldu zaiote gose ezin ase hori ¿
Ez ditut inbidiatzen. Xuxen errateko, ez
nintuen oraino egiten. Ez nuen eta konprenditzen ze gisetako abantail izaten
ahal nuken hartaz urbiltziaz. Eta egia errateko, abantail baino kezka gehiago
iduritzen zian halako bidean.
Zen eta ez da erres zerbaiten alde hola
bere bizi guzia biratzia. Denak idari batentzat ero nahi bateri emaitia. Zenbat
indar, nekamen, eta buru auste ¿
Ez, ez nintzen bate ere hartan.
Erraten ahal zinuteke alferkeri gisa bat
dela. Errestasun bat, modelo irrisku gabeko bateri konformatzea. Eta xuxen zinezteke.
Izan ere, dituen guziak eman, borrokari
leher egina segi, eta zer asegurantzi erreusitziaz ¿ Nola jakin astetik balio
duen hala lotzia ¿
Errango nauzue hartan dela ere interesa. Ez
jakitiaz nolakoa den bukaera, eta haren alde pleatzeko egin ahalak guziak
ematia. Bai, bai, bai, izan liteke…
Baino ni nintzen gizonentzat, milesker
ainitz, eta ikusi arte, goraintziak deneri ¡
Ohart zaizte puskaz erresio dela ez jakitia
nun diren justu zure mugak. Zertaz kapable zaren, eta zertan fallatuko duzun.
Ez jakitiak ameretxa garbi garbi uzten
zaizu. Ez zare saiatu, ez zare erori, orduan zertako ez atxiki buruan nahi izanezkio
beharbada posille zinukela lortzia zuk ere, bertze batzuek lortu duten hori ¿
Ezin erran ez zinuela egiten ahal, ez
baldin baduzu ezin egiteko irriskua hartu…
Ez da balentria egitekoa, baino bai, gozoa
dela hartan gelditzia ¡
Ni gelditzen nintzen bezala, tapaki lodi
baten azpian bezin ongi gehizatua.
Tapakia, bai, bero beroa, baino bai pisoa
ere.
Konformatzea denekin izaten ahal litzeke
gauza fundamentukoa, bakea ekartzen balu eta bizia den bezalakoekin gozatzeko
ahalpena.
Ez beti ez den hura ipurditik gainka
segi, den harekin poza lortu.
Filosofia “zen” gisa bat. Batzuentzat xuxena
eta egia.
Baino ez nere kasuan. Nik badakit nolakoa
naizen, hori beden konda nauze nere alde. Ez naiz nere ispirituaren garbitasuna eta arintasuna
ondutzeko nere burua bortxatzen ari.
Ez nitzeke bertze gisa baterat abiratuko
utziezkio nere naturaleza nagusi.
Ez, ez naiz nahi eta konformatua.
Ez bertzetan lotzeko, ez ezagun horietan
bereziki, beldurrarekin ero alferkeriarekin laketua naiz, behi zahar bat
laketzen den bezala penze zabal batian, jakinez ere bazka aberatsegua badela
mendian, baino hura jatekoetan bideak behar direla korritu. Eta izanik ere
xixtu-belar mota pobria, aski janezkio, pazkatzen duela…
Mundua zabala eldu da, oñez auro nekatzen
denentzat. Eta ez ditugu denak zaldizko alderdirik ¡
Dena dela, ametitua nuen kasuan nere partia
bazela nere bizi moduaren ertxitasunean, nahi nuen konprenditu zertako ez
nintzen egundaino interesatu nere bidexkatik ateratzia bederen, ez izanik ere
urrun pausoak emateko, baino ikusteko bakarrik nolakoak ziren inguru
urbillekoak.
Eta han lotu nintzen nere biziaren
“retrospektibo” baten egiterat.
Ahal bezin bat saiatu nintzen gauzak begi
xuxen batekin kontsideratzerat.
Zuek errango nauzue ez dela erres. Baino
begiratze horen moldatzeak utxik ematen ditu informazio garantitxu batzuek.
Orduan ongi kasu eman, eta ikusi zer
atxemanen dugun denen arte ¡
Justu den bezala, hast dezagun hastetik.
Denek bezala, gizon karkail motel bat bihurtu
baino leheno, mutiko koskor karkail lotxati bat izandu nintzen.
Ez ditut nere haur denboratik orroitzapen
asko. Deus drama, deus eskalabro, familia aitz ordinario baten haur ordinarioa.
Errana zauztet janeko, ero ez, ez dakit justu,
ez nintuela ez arreba ez eta anai. Bakar
bakarra azi ziaten burasoek.
Etxean bizia goxua zen. Ez naiz orroitzen
izanik ere bronka bat ero zer nahi bortxakerik izandu behar nuela pasa noizbait
ere.
Aïta-amak elkar ongi eramaten zuten, noizian behinka
joaten ginen batenat ero bertzenat bixitan. Bizpahiru haurekin jostetan aritzen
nintzen, inguruko baratze batzuetan, bizpahiru pitokeri egin izan genituen
seguraski haur guziek bezala elkarrekin muntatzen direnean, baino ez nau deus
bururat eldu.
Ez naiz orroitzen lagun bat izaitiaz. Eskolan ere denekin
nahasten nintzen, baino ez nuen iñor partikulazki lagun gixa segitzen.
Muttiko koskor kalmia nintzen, denen
arabera. Bakarrik iskiñ batean egoten ahal nintzen, egur muttur batekin lurrean
zirrimurru batzuek eginez eta nahasiz, iñori deus trabarik eman gabe.
Eskolan irakasle alferskoa nintzen ere,
omen. Eta gero, estudiante motela.
Justu justu klaseak pasatzen nintuen,
bertzen tartian kolokatzen nintzen, tropan erdian galdua eta handik mugitzekoetan
bate ere.
Ez naiz orroitzen zertan pentsakietan aritzen
nintzen. Nola ikusten nuen nere bizia, nere geroaz kezkatua nintzen, zerbait
egiteko gogoa nuen, ero ez.
Ba dut uste duela gutti arte bezelaxe ez
nintzela pentsakari haundi bat. Goizero atzarri, goxaldu, eguna pasa, eta arratxero
loharkatu, tripa betea eta burua uts.
Animale presto ttiki baten parekoa…
Eta oraindikan ere, animale batek baditu
bere arremanak, jatekoa atxeman, adiña etortzen zaionian arraza mantentzeko
manera egin…
Nik, ba dut uste ez nuen deus buruan.
Izaten ahal litzeke bizi nintzela gorputz
bizi batean, baino arri koxkor bat bezin animatua, ero inanimatua, obekio erratekoetan.
Mineral baten gisa, zer.
Errango nauze ala ere, ez dela hori izaten
ahal. Bai, beharbada piska bat gauzak bortxatzen ditut. Baino ez ainbeste,
sinist nazue, ez ainbeste…
Baditut orroitzapen bakan batzuek, nere
haur eta gazte denboratik.
Eta hartan ongi billakatzen lotuezkio,
bilduko nintuzket bakar batzuek, seguraski.
Ale,
astia badugu, ni bezala ez bazaizte sobera hartuak, ikus zaun elkarrekin zer
atxematen ahal dugun.
Lehenbisikio
eldu zaitena bururat, deusen kanorik gabekoa lehen begira kolpez, baino aski
ongi gure teman erortzen dena.
Juja
zazue zehorrek :
Izandu
dut nik ere amerets modu bat, partikulazki orain gai hortan asi garen kasuan,
nere amalau urte inguruetan.
Mutil gazte aski prestoa nintzen. Klasetan
bertzen artean motel motel segituz denen martxa. Dendora haietan baziren beti
badiren bezala modak, eta musiketan badut bat iraun nauena aski luzez orain
artio konserbadu duten araberian.
Neska kantari bat zen, beharbada zuek ere
oharmenian atxiki duzuena.
“Lory” zuen izena. Nere adinetako neska
gazte pollit bat, ille blunda luze lehun batekin, begitarte arin bizia, eta
mugimendu lirain indartxu batekoa.
Kanta bezin bat dantzan ere eskaintzen zuen
espektakulua. Airosa eta tonikua. Ni nintzenetik izaten ahal zen diferenteena.
Nere klaseko lagunek ez zuela gauz
haundirik balio zioten, alegia eta musikari espezializtak izaki, pollitatik
aparte ez zuela bate ere talenturik. Izan liteke…
Baino nik maite nintuen harek zituen kanta
alegerak eta horen gainetik, maite nuen neska hura bera, ero haren agertzetik
pazkatzen nuen idaria.
Iduritzen zian aitz neska sinpatikoa zela,
argia eta balientia. Irripar zabala, begitarte maliziosa, seko gustokoa nuen.
Iraun nuen bizpahiru illabetez mantemindua
errotik. Haren DVD gehienak erosten nintuen, eta heieri begira ameretxetan
orenak eta orenak pasatzen nintuen, nere eguneroko bizitik kanpo.
Mantemindua, zer, bakiduzue gutxi gehio zer
den.
Bai, bai, aditzen zauztet emendik : eta ba,
ez haizela egundaino amodiozko aremanetan egiazki sartu ? Zer ari aiz ba
kondatzen emen ? Ez ote da Lory ttiki horen arabera amodioa hik senditzen huen
hura ¿
Izan liteke… Eta segur denbora haietan
galdera eginezkio errespusta argiki positiboa izango litzekela.
Goizetik arrats, eta nola ez nuen bertze
deusetan interes berezirik, nere “Lory” maitatua nuen buruan.
Nerekin nuen, bihotzean epelean kolokatua,
sekretu goxo bat, ez nuena iñorekin partitu nahi. Erran bezala ez zen “Lory”
nere eskol lagun artean ongi famatua, orduan ez nuen zikindu nahi nere ideala
ez zutenan nere gisa partitzen horiekin.
Eta bertze guzien kontra nere amodioa bizi
bizirik mantentziak ematen zion romantiko aire bat, aski gustokoa nuena.
Iduritzen zian hortan erakusten nuela
berezitasun bat, bertze gai guzietan ez nuena iñundikan ere.
Klasetan
momento hartan orroitzen naiz Baudelaire eta bere “Les fleurs du mal »
estudiatzen ginuela. Poeta maldituaren gisa nik ere bakartasuna eta bihotzeko sofrikario
bizia izagutzen nuen. Nere idarian…
Ala iduritzen zaitan beti, eta maite nuen
moda hortan ikustia nere burua.
Amerets hortatik aparte
ez nuen deus nere lagunen artean gazte denboretako gogoak pazkatzeko. Izagutzen nintuen neska mutillek ez
ziaten interes haundirik eskaintzen, eta ez nintzen heien alde asko bortxatzen
zerbait halako soraztekoetan, egia erran.
Bakarrik aski ongi nintzen, eta nintzen
ikasle motelak bazuen aski zer egin deus bertzerik gabe.
Nere “Lory”kin asetzen nintzen.
Loharkatzerat bizpahiru eszena romantikoak,
ni haren salbatzaile, hura nere besoetan seko emana, tartezka mutil gazte
gehienek bezala gorputz sano baten sinaileak erdi lotxetan gorderiz ogearen
sekretu epelean.
Eta ala seko satisfoz nintzelarik nere
biziaz porrokatu ziaten nere amets ederra.
Amodioaren pozak izagutu bezin fite behar
nintuen amodiozko penak sufritu…
Ah, ikusten duk, hartan gaituk !
Xo, xo, hartu pazintzi piska bat, ez diet
eta finitu istorioa.
Ikusten zauztet pazintzia galtzen.
Iraun zazue bertze piska bat faborez, ez
nauzuela hola bide bazterrean utzi bakarrik.
Aginzen zauztet ahalak egingo ditutela ez
sobera nardazitzeko zueri, zen eta ez duzue mehezi alakorik.
Ale, goazen…
Ez naiz orroitzen justu ze sasoinetan zen.
Ustez, negua, urte finitzea ero zerbait hola.
Dena dela, bakantzetan nintzen.
Bakantza denboretan ez ginen etxetik
mugitzen.
Burasoek zioten aski toki ederrian bizi
ginela, xantza haundi bat zela, eta ez ginela iñoin obekio izango.
Orduan, uda denbora han behertan pasatzen
nuen, nere izagun gazte gehienak bezala.
Batzuek joaten ziren harat ero onerat, gehienetan
zerbait familikoaren alde. Burasoekin bizpahiru egunez bidari labur bat eman
nunbait Frantzi xoko baterat, eta gero plaia gozatzen zuten gehiena.
Ni
ez nintzen bertzekin nahasten. Bakartasunean obekio atxematen nuen nere burua.
Burasoek
kanpoan zirenean, laneko ero bertzala, asko estimatzen nuen etxea osoan
neretzat izatia.
Sala
batetik bertzerat buelta egiten nuen, eta ate eta lehio guziak itxi eta gero
han egoten nintzen nagusi ttiki baten gisa, bate ere nardagarik gabe, kontent
nere toki gehizian jaun eta jabe.
Aski
maíz suertatzen nintzen hola bakarrik etxean gertatzia, eta aldiero kontent.
Dena
dela, gure gaiatik urruntzen ari naiz.
Erraten
ari nintzen urte azkena zela nere ustez, nere “Lory” haren amodioa txe txe
puskatu ziatenian.
Izan
ere, uste nuen nik, hura nuen araberian bihotz osoan bakarra, hura ere ez neri
izagutzetik kanpo neria zela.
Gaztea
izana gatik ofizioa bazuen, eta pentsatzen nuen nik izagutzen nuenatik kanpo,
ez zuela bertze bizirik izaten ahal.
Neria
zen zer, eta hortatik kanpo, ez nuen deus ametitzen ahal. Jaun ttiki deloskor
baten gisa…
Eta
hor ikusten dut nere ordinarioaren lehioan goiz batez potreta bat.
Nere Lory ederra, irripar zabal batez bere
poza ofreitzen duena nahi duenari.
Nere
bihotza tinkatzen senditu nuen aira berean. Zen eta potreta gauza ederra zen,
baino ondoan zen testua, bertze kondu bat ¡
Han zioten : “Lory a trouvé l’amour »
Nolaz, nola, Lory a trouvé l’amour ?
Nundik nora zen posille ezin ametitu hori :
Lory a trouvé l’amour ?
Ez zen urrun irakurri beharrik xehextasunak
jakitekoetan. Eta leetzen ari nintzen araberian nere amerets ederra iltzen
aizen.
Bertze
kantari famatu bat omen zuen amodio laguna. Kanadiano bat, hura ere aditua
duzuena seguraski : Garou.
Ohart
zaizte nere desilusioaz. Ez zen nor nahi nere kontrarioa. Eta ni bezalako mutil
lotxate batentzat ezinezkoa harekin parekatzekoa.
Ez
nuen pentsatu ere, egia errateko.
Berria
iretsi, erremedio latz baten gisa, eta ordenadorioa itzali. Xukalderat jautxi,
katillo bat txokolatesne berotu eta hura edanez kanpoko zeru grisari nahasi
nere pena.
Goizteia
zen, hortaz segur naiz. Ama eguerdietan sartzen zen jateko. Nik ateratzen
nintuen bezperatik prestatu zituen platak mahainerat eta buruz buru bazkaltzen
ginuen, telebisionari begiratuz.
Ez
ginen kalakariak. Bizpahiru hitz, bi pokadun artean, eta baxer pizarrak altxa
eta berritz ateratzen zen ama.
Berritz
telebistaren bukaerian aipatu zuten nere Lory. Eta janeko nere pena ahantzia
izango nuen, beti dela ez nuela kauso haundirik eman.
Janeko
berria ametitua nuen, betitik jakindu banun bezala ez zela bertze ateratzerik
neretzat.
Eta
hala ohartu nintzen ez nintzela ain bat maitemindua, horen erreski libratzekoetan.
Ez
nuen deus informazio berezirik bertze baterako atxiki experienzi hortatik.
Bizpahiru
illebetetako ameretsa goizetik arratserat galdu nuen, eta antxu ain auro,
ahantzi.
Ez balitz deus konda bezin aisa. Eta egia, hartan,
ez zuen deus konda, nere bizi guziak ez zuelako deus konda bere osotasunean…
Ikusten
duzue orain obekisio nundik norat kanoria eldu zaion nere istorioari ?
Nehorri
zuekin batean aintzinatzen ari naiz bidexkan.
Nere
gaztetako amodio hori ez dut lehengo astearte arratsean deskubritu. Ez nuen seko ahantzia eta orduan kolpez buru
kantoin illun batetik ateratu.
Ba omen
dire ola gauzak hain urrun gordeak ez dakiduzuela ere jakinak dituzula. Seko
tapatuak nahi gabian, eta nahiez ere ez direnak argitarat ekartzen ahal.
Gauza
sekretuak, egun batean beren burua agertzen dutenak iñorek jakin gabe zertako
eta nolaz.
Neriak
ez zuen deus horekin egitekorik.
Ez
nintzen gazte denborako sofrikari tremendu baten mene, nere orroitzapenetik
desagertua, eta urtiak eta urtiak pasa arte ahantzia.
Betitik
nere istorioa zen, betitik izagutua eta jakina.
Baino
orain ohartzen naiz haren erran nahiaz. Orain billatzen diotelako erran nahi
bat.
Nere bizi guziari
billatzen dioten bezala.
Erran zauztetenian mineral baten gisa bizi
nintzela, hori nuen buruan.
Bizi naiz, bai, gorputza bizia dut, eta
espiritu bat ere mantentzen dut hal hola.
Baino beharrezko horien aparte, ez dut deus
animorik. Ez nuen, zer…
Eta sinist hazue ez dela erres animo hori
illunpetatik ateratzia ainbesten denboran buruan.
Baino errana zauztet, deliberatua naiz, eta
egin behar diren guziak egingo ditut, zer nahi kosta zaitela.
Urrunxio pentsatuz, eldu zait nere haur
denbora.
Eta denbora hortaz ez nuke behexten ahal
gauz haundirik.
Josteta batzuek etxeko baratzean, lizar
baten azpian uda alde, nere gelan denbora txarretan.
Hume prestoa nintzen, badakizue. Ez nuen
deusetan karratxurik.
Nere denborako haur guziek bezala,
ordenadorioakin enpleatzen nintuen momento libro gehienak. Ez liburu, ez
jostailo.
Beti
jarrita ekranuaren aintzinean.
Kiroletako,
ez alderdi ez afikzio. Lagun arte gutti, ez zakur ez kato, maiz bakar bakarrik.
Burasoak
jende plaxentak, egundaino bulla ero kasaillik. Egunak eguneri segi, kalme eta
luze.
Buruan
dut maiz bakarrik uzten ziatela etxean. Izan laneko ero bertze, ez dut
orroitzapenik norbait nere kuidatzen izatea gatik.
Nere
burua nehorrek kuidatzen nuen, iñoren beharrik gabe.
Ez
nuen deusen eskasik, kontent bizi nintzen.
Ez
nuen nere bizia bertzeala bihurtzeko inbidirik. Badakinuen bazirela bertze bizi
moduak, mundua zabala zela eta nere ordinadorioan gehien gauzak ikusteko ahalmena
banuen.
Ez
izanik ere aitz kuriosa, informazioak banituen. Asteko, orain ditugun
errementekin, denak itzali eta itxi bertze paradarik ez duzu ez baduzu nahasi
nahi kanpoko martxari.
Goizetik
arrats mundua begi aintzinean duzu, nahi ero ez.
Izan
liteke halako eskaintze zabalak balioa kentzen diola. Horen erres lortzen dena
ez da estimatzekoa.
Bertze
haurek bazituzten projektuak, ameretsak, nahiak eta gutiziak. Beren bizi modua
kalkulatua zuten eta xehexki badakizuten ze alde bira begiak.
Nik,
ez. Ni heien artean ez nuen deus begitartea tiratzen ziana. Munduko burrunbak
ez zian belarria tentezitzen.
Nere
tokia eman ziatena zen, ez nuen aldamenik beharrik.
Ez
nuen nere burua bertze nunbait ero bertze nolazpait desiatzen.
Nolaz
¿ Nolaz ez zian egundaino etortzen mugitu beharnuela zer ero zeretat ¿
Ez
dakit. Halakoa egin ziaten eta…
Horixe arrazoinmendu koxkorra ez da ala ¿
Alakoa egin ziaten…
Bakoitxak ez balu bezala deus ikustekorik
bere bizian, errateko manerian.
Destinu bat, deneri emana, baino aukerik
egiteko maner gabe. Toki bat, bizi modu bat,
famili bat eta lagun arte bat. Eta hortan jokoa xur, autamena bakan eta balio
guttikoa.
Munduko
martxan zure papera hartu eta hartan egon, bertzenari nahasia baino zuriakin
mantendua.
Hala izatekotan, egia
xuxen ibilki nintzela horan artio. Segi bidea, begiak lurrerat botariak eta
espaldak apal.
Ez bortitzkerik, ez errankurik. Segi, ixil
eta zuzen.
Ez ote nintzen huros ? Ez ote nintuen behar
guziak ¿ Zer nahi nuen gehio ba ¿
Azken egun hauetan, izan ere aste bat
oraindikan ez den pasatu lehengo astiarte arrats hortatik, aitortu behar
zauztet dudatu naizela ongi ari nintzen ero ez.
Ez da seko ala. Duda etorri zait orain
hartzekotan nintzen biratze horek bizia zailduko ziala. Ongi adi zazue, duda,
ez beldurra.
Beldurrik ez dut. Sobera alegera naiz
esperantzi berri hortaz. Nere bizian aldamena beharrezkoa senditzen dut, eta ez
naiz iñundikan ere bide hortatik ateratzekotan.
Baino ohartzen naiz galduko dutela leheno
nuen gozotasun epel lodi hura. Biziari bizi lotzekotan, badakit epeltasunari ez
dela amets gehio egin behar. Hotzak asiki egiten du eta beroak erre. Eta hortaz
gehizatzekoetan ez nuen mugitu beharrik leheno nintzenetik.
Duda positibo bat, oharpen bat, jakinan
ganian den batek ametitzen duena. Irrisku desiatua.
Nere bizi motel haren negurriak ongi hartuak nintuen. Izagutzen nintuen haren abantail
eta ontasunak.
Eta
denak han bertan uztekotan nintzen zutitua eta kupeta emana.
Desafio
bat, nere negurrikoa. Deus izigarrikorik baino ni bezalako batentzat aski salto
ederra.
Zer gauza bitzia gertatu zian ala ere ¡
Nolaz egunero ikusten nuena muturraren
aintzinean ez zian tantitzen, eta gauza berdintxuko batek tripa korapillatu
zian ain ttinko ¿
Ez zen eszena aitz partikulara ba. Baino
neska gazte harek eskaintzen zion begitarte hura mutil hareri ez zen ala ere
noiz nahi agertzen diren horietarik.
Ez ziren heiek, biek. Ez zen xukalde xuri
hura. Ez eta ere arrats hotx partikulara.
Ez, begitarte hura zen. Han ziren kristabak
baino gehiagokoa. Han giren hiruak baino zabalokoa. Zerbait urrundik etorria eta
betiko bizitzen ahalko zuena, gu hiruak sortu baino leheno zena, eta puskaz
luzez gu hiruak il eta gero segituko zuena.
Amodioaren indarra, gizon emazte heien
begietan ageria.
Bizi beroaren animoa. Zainetan ibiltzen den
odolaren furia.
Nik hori ikusi nuen begi haietan. Hori
sartu zian fuinetaraino zanpa.
Eta ximist harek argi egin zian eta xu
harazi, ni itzalpenian bizi nintzena.
Bernadetek Lurdeseko lezoan ikusi omen zuen
Ama Birjiña. Neri Pausuko karrika batean agertu ziaten bizi indarra.
Par egiteko ari naiz, baino bada zerbait
egi konparazio hortan.
Domaia ez
dutela izagutu Bernadette delako hori. Elkar konprenditzeko parada baginuen, beharbada ¡
Ez duzuela trufa egin faborez, zen eta zuek
ere gelditzen ahal zaizten sesituak momentu batez, deusezen abisorik gabe ¡
Kasu eman, eta orroit ongi nere erran
zaharrak…
Bizia luzea eta lehuna izaten ahal da. Eta
iñork jakiten ahal gabe, denak putzorat joan eta gauzak berritik abiratzen ahal
dire.
Neri bezala zueri ere ¡
Orain behar zauztet kondatu nola nere
aldamena obretan jartzeko idaria duten.
Lehenbiziko ongi klaratu zer behar duten
lehenotik atxiki, zer bota, eta zer berritasun moldatu.
Ikusten duzue aitz ongi manejatzen dutela
nere metodoa. Hortan bertan sinailia gauzak mugituak direla janeko nere baitan.
Hast dezagun atxiki behar dituten
horietarik.
Behesi behar ditut atxiki nahi ditutenak,
eta ez ditutenako botzen ahal atxikiko dituten horiek.
Xuxenez bigarrenetatik obena astia.
Zer izaten ahal da ez dutena aldatzen ahal
nere bizian.
Batetik, orain arte nintzen kristaba. Nere
iragana errateko manerian.
Zer izandu naizen bertze begitarte batez
konsideratzen ahal dut nahiez, baino txandatu, ez.
Iduri du
astokeri bat erraten ari naizela. Egiek ezin ukatu gehienak modu berakoak dire.
Ala ere ez zaiote balioa kentzen hitzetan agertzia…
Izandu
naizen mutiko, mutil eta gizona ametitu bertzerik ez dut.
Horen
arabera zonbait ikasmen baditutela behestekoak konduan hartu behar dut ala ere.
Iragana
iragan, baino haren sustanzia geroko hontzeko manera egin.
Bide
hortan janeko hirugarren punturat lerratuko nintzeke. Ez banitz orain bihurtu
naizen bezin metodikoa.
Jakinez
zer nintzen, nolakoa, eta zer ez nuken nahi gehio izan, argi aterako da
zertarat behar duten alleratu. Nolan aremana pentsatzekoa gelditzen baldin bada ere.
Orduan ez hortan segiduan abiratu. Halakoa
nintzela ohartu, ametitu, eta utzi garbiki pleatua geroko.
Badakizue nolakoa nintzen. Ez zauztet
zakurra bere buztanari asikika bezala beti gai bera serbitzatuko.
Lana badugu elkarrekin egitekoa, ez da emen
denbora alferrik galtzerik ¡
Bigarren gauzaz ez naizena nagusi da nere
ahalmenak, ain fisikoki zen eta inteletualki.
Ez nau sobera gustatzen termino hau,
“intelektuala”, nitaz aipatuz.
Baldin bada gauz bakar bat ez dutena
ukatzen ahal, eta ez nauela egundaino bururat etorri saiatzea egiterat ere, da
ez naizela “intelektual” bat. Sentxu hortan ez naizela pentsamen luzeetan
sartzen beharrik gabe.
Hori ere kondatua zauztet.
Orduan badakit ez naizela bertzela
bihurtzenalko kolpez, izanik ere azken aste honetan ohartua naizen nere bizi
guzian baino gehiago buru katazketan ibilli naizela, eta egia erratekoetan,
aski gustoz noski.
Baino momentua halakoa zelako izandu da,
eta kasuak irakutsi du beharra.
Hortatik kanpo, badakit ez nauela inbidirik
sortuko pentsamenetan nere burua bortxaztzeko.
Ez naiz hartakua, ez naiz egundaino ala
izandu, eta ez nau deus kezkarik ematen ez naizela egundaino halakoa izanen ere
asegurantziak.
Nere zozoan, ez naiz gaizki, eta ez dut
hartarik atera beharrik nahi dutena lortzeko.
Bertze gauza da nere gorputza, nere
osasuna, nere naturaleziaren alderdiak eta failluak.
Ez nau
naturalezak ain gaizki dotatu. Badire, eta ez gutti, ni baino jende
ederragokoak. Soila naiz, aspalditik, ez dut deus aitz ohargarrik nere idurian.
Baino
bertzen artean, ez dut horen gaizki ematen, nere baitan bederen !
Ez naute
eldu diren urteak abantaillatuko, gaztetasunen aberastasunak gibelean ditut.
Badakit itxura
antollatzen ahal dela. Izanik ere mota ordinario batekoa, naizen baino plaxento
bihurtzeko manera banuke.
Hori ere hirugaren puntorako.
Ez zagun bidez galdu.
Osasunaren araberian izagutuko dituten
zailtasunak ez ditut menperatzen ahal.
Gorputza ahal bezin ongi mantentzeko nere
gai dut, baino hortik aparte bertze guziek bezala beharrezkoa izanen dut eldu
zaitenarekin egitia.
Hor ez aberats ez pobre, ez abil ez zozo,
denak berdin, izanik bere odolean eldu zaiotenakin konformatu beharrian.
Orain arte ez dut deusetaz kesatzekorik.
Emendik aintzin ezin jakin…
Naturalezak gorputzaren osasunatik aparte
bakoitsan tenperamenduan ere agertzen ditu bere behestasunak.
Ez da autakoa izaten. Baten bat beti keso
zer nahienzat, bertze hori izaten ahal den bezin lasai, izanik ere lur ikar
baten erdi erdian…
Neria ez da sobera gaizki. Moteltasun gozo
horek lehuntzen naizki nerbioak eta salto gutxi ibiltzen ditut.
Ez naiz aitz kuraiosa, aski pultrunetik
urbil ongi begiratuzkio. Baino ez naiz sobera korapillatzen areman bitzietan.
Nahio dut konkor konkor egina bizkar eman.
Eta ez zait sobera gaizki atera orain arte.
Ez,
konformatua naiz ongi naizenakin. Ez nuke bertzeala bihurtu nahi, osotasunean.
Nahi
duten aldamena lortzekoetan beharko dut naizena bortxatu alde bat ero bertze,
berezitasun batzuetan, segur, baino ez ainbertze.
Nere
bizi modua ez dut gehio soportatzen ahal, ez nere kristaba, har zazue ongi
diferentzi horen nehuria.
Nere
buruarekin ongi naiz, nere bizian ez naiz sobera ertxi. Segur naiz
konprenditzen nauzuela ongi ez da ala ¿ Bon.
Nere ingurumena den
bezalakoa da. Eta ingurumen horek ni naizen bezalakoa egin nau.
Hortaz ere deus erratekorik.
Den bezala ez da gaizki, eta ez nau
partikulazki minkortu bizia.
Horen buelta eginezkio, lotzen ahal gare
orain gure bigarren zatian.
Zer dut atxiki nahia aldatzen ahal nukela
baino den bezala gomeni nauena ¿
Hori badakit deus kalkulotan ari gabe :
nere bizi lekua, nere lana.
Aldamena billakatzen duten gehienak hortan
lotzen dire ba lehenbizik.
Bizi lekua, lana, auzokoak, tokiko
izagunak, eguneroko trama ttinko horiek ittotzen dituzte, aipatzia dutenetik
benepin.
Nik ez dut ala senditzen.
Badakit radikalki bizi modu bat
txandatzekoetan, obena denak harrika tira eta berritik astia izaten ahal
litzekela.
Utzi lehentasun guziak bertan eta arin arin
jo bertze mundo kantoin baterat. Bisari berriak, zeru diferenta, usario
zaharrak ahantzi eta bizi modu berri bat sorrazi.
Denak bertan utzi, eta segi aurrerat ¡
Romantikoa iduritzen du ez da ala ¿
Eta ni bezalako mutil zahar batentzat aitz
erreski egiten ahal dena. Izan ere, nere burasoak ez dute nere beharrik, ez dut
ez hume ez emazte, menperatzen duten lan hori nun nahi egiteko gisetakoa da.
Bai, nahi izanezkio, ez nuke inundik
trabik.
Baino, ez dut nahi.
Naizen tokian, duten lanean, izagutzen dituten jende artean, aitz ongi
naiz.
Eta ez dut bate idarik bertze nunbait
obekio izaten ahal nintzekela.
Nere aldamena emen nahi dut.
Bai, badakit, errango nauzue aski
fite : baino adizak, zer nahi duk ba aldatu justu ¿ Ez haizena, ez egiten
dukena, ez nun bizi haizena, orduan zer ba, zer ¿
Irri egiteko gogoa ematen nauzue. Arrazoin
duzue eta.
Hor ari naiz asto zahar bat bezala ahanzka
istorio ttiki honen astetik, txandatu nahi dutela nere bizi modua, ez dutela
gehio nintzenakin deus ikustekorik eta holako bertze. Bertze gizon bat sortu
zaikula mundo zabalearen argitarat ¡
Eta, nun da gizon berri hori ¿ Zer ikusten
diozue diferentik ¿
Ez ote da duela zonbait urte hauetan bezel
bezelaxe azkeneko aste honetan goizero lanerat altxatzen, urte guzi horietan
bezel bezelaxe bere bulego argi ttiki hura idekitzerat, eguerdiero urte guzi
horietan bezel bezelaxe bere bazkaria kafe berian gozatuz eta arrats guzietan
urte guzi horietan bezel bezelaxe etxerat laketuz zaldi zaharra ehierat
urbiltzen den bezala ¿
Bai, bai, bai, ala da.
Ongi ari
zaizte, juxtu eta zuzen.
Ez dut tantitu ere azken
aste hontan lehengo guzietan arabera. Beti gauza berak egiten ditut, orden
berian eta manera berian. Beti bezala, bai.
Eta nor nahienzat suertatzen zaiona neri
begi kolpe bat emaitia, gizon bera naiz.
Orduan, zer ba ¿
Orduan, ez naiz bera ¡
Ba ote ¿
Ba, ez naiz bate bera. Eta nork ni baino
obekio erraten ahal du ¿
Nork sartu nau neri ziri hori aldamena
ageria beharduela izan, baliozkoa izatekotan ¿
Nork errango nau gaizki ari naizela erraten
dutenian nik dakitela nola senditzen duten nere burua ¿
Badakit lagun gisa hartu nauzuela nere
istorio honeri segitzen duzuen kasuan. Elkarren estimua pazkatu dugu bide labur
honetan.
Zuekin konfinzian nago, eta ez duzuela
gaizki partean hartu nere hitzak.
Konprenditzen ditut zuen dudak. Berak aziko
nintuke zuen plazan.
Baino segi nauzue lagun gisa eta
explikatuko zauztet.
Hitzak ez
dire beti laguntzaile onak. Zer bait senditzen duzue zuren baitan, eta nahi
duzuenian partiazi, ez dituzue hitz honak atxematen.
Nola ez
den bertze manerik komunikatzeko, erreminta pobre horiekin saiatzen zaizte
zerbait egitia. Baino eman alian ohartzen zaizte indarrak galtzen ari zaiztela.
Senditzen
duzuen arabera ez dakizue mintzatzen. Zuek potreta begien aintzinean argi
ikusten duzue, baino ez duen ikusten hareri konprendiazteko zuek begien
aintzinean duzuen hori ez dituzue hitz egokiak.
Holakoetan bertzen
laguntza gabe ezin da egin.
Nik ahal bezin bat errango zauztet, baino
zuek beharko duzue zuen baitan, neri falta nauzkiten hitzak atxeman, eta hitzik
ez baldin badire, nik senditzen dituten gauzak zuek ere senditu, mintzarian
laguntzik gabe. Ero mintzarian ukerpenetik salbo.
Asko galdetzen zauztet beharbada. Baino
ez dut bertze aukerpenik, sinist zazue ongi…
Eta orain eldu den zatiarekin urbilduko
gare elkarreri.
Xehextasunak emanak zaituztet zer nahi
nuen atxikien arabera, nahiez ero ezin bertzeala eginez.
Orain ikus dezagun ba zer egiterat
deliberatua naizen. Eta hala segur naiz obekio nere burua konprenaztia.
Barkatu beharko nauzue, zen eta nahasia
naizen.
Ez dutelako usariorik arrazoinamendu luzeetan.
Lehen pausoak ematen ari naiz, orduan ez dire sobera trebekoenak.
Dena dela oraingo hori erresio eldu zait.
Ez zaiztela deskuraiatu ¡
Zer egin nahi dut orain leheno ez nuena
egiten ¿
Eta errespusta ximixta bezin dirdirezkoa
eldu zait :
-bizi ¡
- Nola hori ¿ Zer erran nahi duk ?
Emendik aintzin, galde errespustak eman
ditugu elkarreri. Gauzak klaratzeko obekio iduritzen zait.
Orduan nerekin batean sartuko zauztet
orialde hauetan, bada denen tokia, ez kexa.
Sartu, sartu, ez lotxatu, ez zaizte etxe
tzarian, nagusia gaxtotik urrun da eta parajeak goxuak.
Kontent naiz zuekin partitzia, eta hohore
haundia egiten nauzue eskaintzen zauzteten hori hartzia.
Bohondate honez egiten dut eta egiazki
pozten nau zuen baimenak.
Zer diozue ba ¿
Emen, zuena :
-
Bai, adizak, konforme, hartuko diogu gure papela hire istorioan. Piska
bat kuriosa eldu zaikuk baino zertako ez ¿ Orain arte segitu dugun kasuan,
bukatu arte ez diogu elkar utzi behar begitatik.
-
-
Ederki, jar zaizte emen, serbitzatuko zauztet edari baso bat, eta
zerbait krakad, tenoria den kasuan.
-
Hola ongi rezibitua izanezkio, segur momento ona pasatzeko aukera
dugula elkarrekin ¡
Zuen irripar zabalak berotzen nauzkite bihotza. Nere
burua egiazki ongi atxematen dut zuen artean, eta osuan libratzeko gogoa ematen
nau.
-
Bon, orain zintzurra busti eta pokado bat jan ondotik, ez nauk bate
gaizki. Eta berritz errango zauztet lehenosioko hori.
Emendik aintzin egin nahi dutena da : bizi.
-
Eta orain arte, zer egin dut ba, zozoa ?
-
Alegia.
-
Nola ?
-
Bai, orain arte, alegia eta bizi egin diet.
-
Argizak hori ongi. Badiogu uste asiak gera konprenditzen, baino
nahiogoa dieu hik gauzak klaratzia.
-
Estimatzekoa da hire interesa. Orduan, piska bat luze emango zauztet,
baino ahal bezin ongi saiatuko nauk egitia.
Orain arte, nere bizian ez nien parte hartzen. Eldu
zen bezala hartzen nien, egin beharrak egiten nintien, iduri guziak ematen
nintien bizi normala duen baten parekoa nintzenaz.
Baino, ez zuken ala. Nere bizia ez nien bizitzen.
Nere bizia, piso bat espaldetan kargatu eta eramaten den bezala, obekiena
arrimatuz ez sobera nekez egiteko, nere bizia hala konsideratzen nien.
Pisoa eramateko gisakoa zuken, tartezka arat ero
onerat karga ongi jartzeko bere tokian astintzeko parada banien, eta nere
bidean segi bertzerik ez nien, begiak lurrari alde ez arri kozkor batek
trabazitzeko bertze lanjerekin.
Bizi nioken, bai, gehienek bezin ongi, eta ez nien
deusezen inbidi ero eskasirik.
Bizi nioken, bai, nere ustez.
Jakin gabe, bizia ez dela ala.
Al ala segituko nioken ez banintzen ohartu mutil
emazte heiek ikusi nintuenian, bazela zerbait gehio…
Emen, ixillik gelditzen nauk. Zen eta ez ziak erres
eldu hitzetan jartzia zer den gehio hura.
-
Bai, hire lagunak bihurtuak gaituk seko eta denen arte atxemango diogu
zer den “gehio” hori, nahi duk ¿
-
Nahi duten, bai pozik nere lagunak, ongi pozik ¡
-
Ez ote duk hire bizia hire eskuetan hartzeko gogoa, “gehio” hori ?
Emen bertze bat :
-
Ero hire bizian amodioan bidez bertze batena nahastia ¿
Irugarren batek :
-
Eta zertako ez orain arte zuken horekin ez konformatzea gehio, zen eta
ohartu haizen ez zitukela egiazki beharrezkoak diren horiek egundaino izagutu ¿
Poza, gogoa, izanik ere pena eta sofrikarioa ¿ Bizi bat bizia dela egiten duten
horiek ¿
-
Bai, beharbada denetatik piska bat. Obekiena errango nukena, nere bizi
apal lehun motel hura mugiazteko gogoa. Nik ere nere burua bizi senditzeko xantza.
Bazakiet ez dela beti erres, eta tartezka
bortitzkeriak atakatzen ahal duela zakur errabiatu batek asiki egiten duen
bezin xorrotx.
Bazakiet arriskua badela nere lehengo bizi apal
lehun motel hura urrikitan orroitzeko aski auro.
Baino deliberatua niok. Izan dezala izan beharduena,
bizi nahi diet, erraten den bezala bizi, osoki, zainetaraino, odola irakiten
duelarik eta ollo larrua ateratua.
Bizi, bizi, bizi ¡ Ill arte, bizi…
Barka nauzue, hatxantua niok, naizenetik ateria
egundaino ez bezala.
Hortatik ikusten duzue janeko aldatua naizela.
Urrundik, errotik, ateratu ditutela betitik lo ziren abiadur horiek.
Ihartuak zirela beldur nuen, baino argitarat
illunpetik ateratu dituten ezkoztik, landare eder bat azi idor batetik sortzen
den bezala ikusten ditut edertzen.
Eta kontent naiz, alegera, eta pozez beteria.
Bizi, erran zauzteten bezala, bizi.
Emen utzi behar zauztet nere lagunak
hatx hartzen.
Atera zait atera behar nuena goitika
gisa. Gaitza izerditan gorputzak kanpora botzen du. Neri hitzetan ez baldin
badut ere behar den bezala ongi esplikatu, barrena libratu zait.
Ez nintuen eri baten ez itxur ez sentimendu.
Baino orain
sendatu baten arintasuna dut.
Zuen
laguntzari esker pasatu dut txarrena.
Konpreditua
duzue, nere aldamena ez da deus ohargarrikoa.
Ez nauzue
bihar gaur naizenetik difente ikusiko, eta leheno nintzen bezala segituko dut
nere bidea.
Baino ez
naiz bera. Badakit, senditzen dut, eta espero dut zuek ere senditzen duzuela.
Elkarreri
asko urbildu gare. Bortxeko lahan bat egin behar denian, denen indarrak
inguratu behar dire.
Eta ala egin
dugu.
Barka nauze
berritz. Hika lotu gare, ez izanik ain izagunak. Zuen laguntzari esker egindut
egin behar nuena.
“Coming out” erraten dute inglesez.
Eta egiazki ala da.
Gogo hori nitan nuen. Ez zait kanpotik etorri.
Denak barrenian nintuen, korapillatuak, errautsez
tapatuak, baino hor, eta abiratzeko prest.
Lehengo arrats arteko eszena hura hur ttoti bat
izandu zen, xupiste bat.
Eta nere moteltasun guzian, nere zozokeri lodian,
pistu egin naiz, xutu.
Ho, ez bate futako haundietan, ez eta sinaile
ohargarrietan. Ez, neria, ni naizen bezalakoa izandu da.
Apala, ixilla, baino bai azkarra.
Orain ongi naiz. Badut zerbait argitasun nere egunetan
pazkatzekoa.
Aipatu nauzue batek ez nintzen amodioa billakatzekoetan.
Amodiozko eszena harek unkitu zian. Halako amodioa nik ez nuela egundaino
izagutu ohartu nintzen.
Eta halako amodioak ematen ahal duen xuari nahi izandu dut
urbildu.
Baino ez da hortan dena.
Amodioa sendimendu azkarra dela badakit. Eta hori dut nik nahi. Sendimendu azkar bat bizi.
Baino izaten ahal da
ere gogo azkar bat pazkatu, goizetik arrats ez zaituena bakean uzten.
Zerbait, zer nahi, baino
biziaren indarra berekin duena, biziaren mugimendua dantzatzeko aukera ematen
duena.
Amodioa, bai, amodioan eskasian naiz.
Zen eta ez dut egundaino senditu amodioaren indarra nere
inguruetan.
Burasoak maitatu naute, seguraski, beharden bezala azi naute,
behar nintuen guziak banintuen.
Baino ez naute beren amodioaren berotasuna eskaini nik hartaz
gozatzeko manerian.
Ez nintzen beharbada haur ohargarri bat. Ero ez ziren burasu
aski maitagarriak.
Ez dakit, eta ez naiz
orain hori behesten astekoetan. Dena dela, ez ditut nere haur denborak berritz biziko. Izanduak diren
bezalakoekin egingo behar dut.
Ez dut deusezen griñik ez eta errankurik.
Baino erran nahi dut, ez dutela izagutu amodioa orain arte.
Iñori ez naiz kondurik galdetzekoetan.
Ez dut uste asko lagunduko ziakela, eta pena egingo luke bateri
ero bertzeri. Ez du bereik.
Ez, nik nahi dutena,
emendik aintzinekoa da. Eta ez baldin bada ukatzen ahal lehenotik eldu dela
orain garena, nere esku nahi dut hartu emendik aintzinekoa.
Orduan amodioa, bai,
amodioa, izan litzeke beharrezkoa nukela.
Eta nola lortu ?
Mutil zahar baten usarioak hartuak dituk, eta ez dire erres
izanen aldatzen…
Baino nahia gauz azkarra da. Eta neriaz seko fio naiz.
Ez naiz goizetik arrats bertze bat bihurtuko. Ez naiz seduktore
bat. Baditut nere graziak, eta jendetasun aski.
Ez naiz zakurra hemetan ibiltzen den bezala abiratuko. Gizon
gehienen gisa begiratzen ditut emazteak. Gogoa dut bertzeek bezala emazte baten
besoetan nere burua goxatzia.
Baino emendik aintzin ez
dut hartan konformatu nahi. Nahi dut amodio bat bizi. Gozatu, sofritu, zertako
ez, baino egiazki bizi.
Ez bat bertzien
onduan egunak partitu, Maïderekin egiten ginuen bezala. Ez, bat bertziari lotuak
bizi, bat bertziari bizia nahasi eta korapillatu.
Bertzekorik ez dut
beharrik.
Epeltasuna eta egun
grixak izagunak ditut. Ez ditut gogokoak.
Neska mutil heiek
elkar begira mundu berian ziren. Bi gorputz eta begiratze bera, bat bertzeari
lotua, eta deusezek hortik kanpo konda.
Hara ze gisetako
amodioa nahi duten nik.
Ez zaiztela trufatu,
zuek gauza bera nahi duzue eta.
Ez dela beti holakoa
diozue ¿
Badakit.
Holakoa denian ez dela luzezkoa beharbada ¿
Beharbada, bai, eta zer ¿
Porrokatzen denian miñ latzak ematen dituela ?
Bistan da.
Beharbada ez dela denentzat egina…
Nik halakoa nahi dut, ero bertzela, batez ¡
Eta nola atxeman ¿
Ez billatuz.
Bihotza
idekia atxikiz, eta biziak eskaintzen duenari kasu haundia emanez. Zainduz eta
bizi mantenduz.
Bai, aditzen zauztet, eta ez zaizte gaizki ari. Nik billatzen
duten hori ez da nun nahi atxemateko gisakoa.
Nik nahi duten hori aitz bakan suertatzen da.
Ez da erres atxikitzen den ontasun bat.
Eta, ez ote dut hori nere aldamena ¿
Errestasunean moteltzeko partez, indarrak ttinko ttinko lotu eta
jo ¡
Zahail eldu denari lotu eta kupeta denbora txarrari emateko ez
beldurtu ¿
Segi,
bizi, bai, bizi ¡
Eta
hortatik aintzin, gero gerokoak !
Ez zauztet gehio luzez nardaziko nere istorioakin.
Aski pazintzi hartu duzue, eta berritz eskerrak behar zaizkizuet
eman.
Azkeneko gauz ttiki bat.
Irri egitekoa da eta.
Atzo pasa naiz berritz karrika ber hartan.
Egun argi zen.
Etxea itxia zen, taula guziak zerratuak.
Portaillean, plankarta bat
: “A VENDRE »
Aintzinean
nintzelarik, auzokoa ateratu zait biderat.
- Tiens, bonjour, vous seriez peut-être interessé par la
maison ? Je suis le voisin.
Gizon zapalote gorrantza bat.
- Non, je connaissais un peu le couple qui vivait là, c’est
tout.
Irriz lotu zen.
- Vous ne deviez pas les connaître trop bien. Ils ne vivent plus
là maintenant. Ils ont déménagé jeudi dernier, chacun de leur côté. Ils
divorcent. C’est pour ça que la maison est en vente. Remarquez, avec toutes les
disputes, c’est aussi bien comme ça. Il ne se passait pas trois jours sans
qu’il y ait un scandale dans cette maison, c’en était pénible pour nous !
Je suis bien content qu’ils ne soient plus là !
Erran
bezin fite ankak egin eta sartu zen bere baratzerat, ni han utziz, astoa bezin
zozo…
Bai, bai,
aditzen zauztet emendik aitz ongi.
-
To, hori zuken hire lur ikarra ? Hortatik abiratzekoetan hitzen
hire biziari bihurri oso bat emateko ?
-
- Neska-mutil heien amodio sinailiak sorrazi hau berritasun ikarragarri
hori ?
-
-Eta orain, seko uker hitzela jakin ezkoztik, zer iduritzen hau ba ?
-
-Badakik, maiz ala duk, ilusioak egia baino indar gehio dik mundu
onetan…
Bai,
arrazoin duzue. Iduritu ziana ez zen egia. Ero beharbada egi hura instantekoa
izandu zen.
Baino pentsazue gauz bat. Izan ilusioa bat,
izan ez irauteko egi bat, zer inportanzi neretzat ¿
Nundik eta nolaz sortu nauen gogoa ez zait
beharrezkoa jakitia. Sortu zaitela bakarrik behardut senditu.
-
Eta beti hor duk, gogoa, errazak xuxen, beti hor duk ¿
-
Ez ote haiz nekatu janeko, eta
berritz laketzekoetan leheno hitzenekin ¿
Nola
¿ Ah, bai, beharbada…
Bai, uste diat apaltzen ari zaizkitela
indarrak, janeko, zer gauza kuriosa, eta tristia.
Segur nioken ba oraindik abiratua nintzela
xu eta ke… Nolaz ain fite aspertu
niok ¿
Ez
delako erres txandatzia.
Ba
ote ?
Ikustak
heorek…;
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire