dimanche 15 février 2015

AGORRETAN 1936tik 1951arat. INAZIO




Egun on deneri !

Igande goiz ontan, ez zauztet nere Larrun erakutsiko.
Inguru guziak brumez eta euri intzez tapatuak dire eta.

Denbora ezinezkoa idazteko, barren epel gozo batean, emen duten bezala.


Goazen elkarrekin Agorretarat, 1936garen urte haietan.


Denbora haietan, Espainiko gerla asi zen.
Nere Olaziregi aïtatxi eta amatxiren gisa, jende askok ihesi egin zuten, ahal zuten bezala.

Iñazio eta Manuella Olaziregi Gurutzen bizi ziren Oiartzun alde hortan.
Kanpaindarak, ziren. Famili ttiki bat muntatua zuten. Lau mutil eta neska bat, nere ama.

Nere ama zena zen gaztiena. Amabi urte zituen 1936an.

Kondatu zauku behin baino gehiagotan nola ahal zituzten gauz pizarrak bildu eta ihesi egin zuten, gabaz, beren etxetik.

Bizpahiru ardi, zituzten ontasun pizarrak asto baten bizkarrean pilakatu, eta ala abiratu ziren, oinez, soldaduak inguratu baino leheno Gurutzerat.

Iñazio eta Manuella ez ziren bate ere politikako arremanetan sartzen.
Beren bizia kanpaina zuten, eta beren familia azitzeko manera ateratzea.

Sobera ttikia nintzen Iñazio ill delarik. Orduko, eritasunak menperatua zuen, eta zituen indar guziak behar zituen hareri borroka emateko.
Amatxi Manuelak geisio iraun zuen.
 Bederatzi urte nintuen zendu zenian, hiru egunez barne, subitoki.

Urrikitzen naiz, ez niola kondazi bere haur eta gazte denbora.
 Baino haurra nintzen neorri, eta haurrek ez dute konduan artzen, jende zaharrak iltzeko urbil izanik, beharrezkoa dela heien istoriak eskuratzea, ez badire galtzerat utzi nahi.

Hortan saiatzen ari naiz, "blok" honetan...

Ez ditut potretik Olaziregi familiaz Oiartzunen.

Sobera lanari emanak izanen ziren, potreta eta olako txorokerietan denbora galtzeko !

Behazizue, zonbait urte gero, nere burasoen esposetan :






Ikusten dituzue Iñazion ezpain mehe tinkatu horiek ?

"Zer alu ari gare emen ?" diola iduridu. "Primabera betean, ainbeste lan delarik, egun osoa galtzen !"

Nere burasoak Apirilan esposatu ziren. Monakoko Albert eta Jacqueline egin ziren egun berean, 21an.
Jendetasun ber bera... Baino, amodioak ez du klase zozialik izagutzen, omen !

Dena dela, Iñazio ez zen gizon makala.
Neretzat, Aïtatxi ona izandu da. Izagutu duten urte hoietan, beti zerbait jostaillu ero alako ekartzen zian.
 Ez mahasinetik, ez, hortan, ez makala izatetik gain, aski zurra zen eta Aïtatxi.
Ez, Agorretako lurretan leno zikinak botzeko tokia izatua zen. Eta lur azpian atxematen ziren zer nahi gauza : azita trozoak, kazulak, zapata zaharrak, eta, maiz, jostaillu ttiki batzuek, ero beriñezko kanika pollitta zonbait.

Iñazion lagunik oberena, bere antxurra zen. Eta baditu makiñ bat kier lehunduak eskuetan goizetik arrats ibilliz.
Bere jorra jornadatik lekurat ekartzen zizkian lurpetan atxeman zituen ontasunak.

Eta ni, bizpahiru urteetako neska ttikia, hartzen nizkion eskuetarik, eta ehian paretako zolo batean gorde.

Luzez atxiki ditut plaztikazko zaldi ori bat, eta bolsa ttiki bat bete kanika, kolore guzietakoak.

Gehienentzat, Iñazio alu bat ederra omen zen. Pazintzi gabeko gizona,  maiz erraten zuten bezala : kixkalia.

Bere etxea iheska utzia zuen. Gerlaren bidez. Orduan, ez zuen gehio deus nahi aditu politika eta bertzen gainean.
Frantzian, 1939an gerla deklaratu zenian, Iñazio española zela, eta etxean gelditu zen.
Bazuen aski leheno izagututakoakin.
Aleman denbora guzian, ahal guziak egiten zituen gerlatik kanpo gelditzeko.

Baziren Agorretako inguruetan denetan bezala alemanen kontra nahi zutenak zutitu.
Iñazio, ez.
 Apal apala geldi, eta alegia eta deus, segi.



Emen duzue potreta bat Inaziona.
Sesitu nintzen, lehengo aldiz ikusi nuelarik.

Aleman denbotako ari ginen kasuan, segur naiz zuek ere
ni bezala ikusten duzuela noren ittia dun emen nere Aïtatxi zenak.

Baino, ongi begiratuz, begitartian sofrikario eta eztitasun horek sinailatzen du ongi gizon bihotzekoa zela Inazio.


Ez eta bertze erru haren parekoa, jaingoikoari esker !
Zen eta, Aïtaton erranez, tartezka, alako diktadore aire bat xortzen zitzaion, ez iduri gabe...

Gauz gorra bat eldu zait burura hori erranez.

Inaziok bazuen jateko faborito bat. 
Ez zen gizon gormanta, aski zaio begiratzea bere gorputz idorra hortaz ohartarazteko.

Baino maite zuen trikuaren aragia.
Eta, trikua iltzekotan, bizik behar omenda larrutu.
Zer gauza gogorra eta desgustagarria !

Triku gauxoak larrua bizi bizirik errotik kentzen ari zaiolarik, marrumaka lotzen da.
Eta, ez dakit izagutzen duzuen trikuaren marruma, baino gauza iziagarria da.
Iduridu haur ttiki baten karratxia. Ezin soportatzekoa.

Azkenian, orroitzapen horen ondorioz, ez litzeke beltztasun lodi bat ikusten ahal itte hortan ?
Ez nuke nahi hortaino joan. Baino, denetan bezala, gauz guziak badute beren arrazoinak, omen...

Utzi zagun illunpetan illunpetan oberena dena uztia.

Eta atxiki zagun buruan jendeak badituela bisari asko kara baten gibelean. 


Inazio pultruna zela diote batzuek.
Beharbada, baino nere arabera, aski minberatua zela diot, behin bere erruak lurretik atera eta berritz ala ola nunbait landatu zituenian, bigarren aldiko arrisku bera korritzeko.

Agorretako Iñazio gizon larri mehe langille errotua zen.
Bere bizi guzia eskuko lanetan enpleatu du.
Azindekin alderdikoa.
 Gure lurreko gizon bat, begiak lurrari lotuak, eta handik kanpo ez zela salbatzekorik ezurretaino sartua.

Familia azi, eta desgraziak eta malurak jua izanik, berritz zutitu eta segi.
Bere emazte Manuellakin.

Gaurko denbora bukatu zait jadanik !
Urrungoan ikusiko dugu zer gisako emaztea zen Manuella Olaziregi.

Eta oraindikan ere gero, haurridien istorioa.

Oraingo Agorretako Joset agertu arte inguruetan, 1951an.

Ez zauztet sobera nardazi ero nasi ?
Badakit ez ditutela sobera ordenian ematen gauzak.
Baino Aïtatok kondatzen nauzkin manerian, eta nehorriri bururat eldu zitzaiten negurrian.

Barkatu, eta ahal baldin baduzue, segitu !








Goraintziak deneri Agorretako Joseten partetik. Izan dizuela igande on bat !







Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire