dimanche 1 février 2015

ATXOENEKO MIZEL ETA MAÏTE





Egun on berriero.

Lehengo batian aipatu nintuen Atxoeneko Mizel eta Maïte.








Erranez, ez zirela familikoak. Ongi behexteko aferak, ala ere, Maïte, nere izeba Behobiko Pantzikaren koinata zen. Xarlo Lekuona Maïteren gizonen anaia zen eta. Philippe zuen izena. Gizon ttiki bat, baino ximixta bezin bizia.
Gixon, erraten zioten. Ez dut uste seko trufatzeko zen. Zen eta aski estimatua eta maitatua zen Gixon hori.
Alderdi haundietako gizona zen. Laguntzen zuen asko Atxoeneko kanpainian. Bera, konpanian aritzen zen lanian, bere anaia bezala.


Emen erakutxi behar dizkizuet Agorretako inguruetan Atxoeneko ontasunak :





Atxoenea zaharra, orain etxe zapal luze larain kolore  hori da.

Izagutzen dituzue Orioko inguruak.

Berriki eginak dire Atxoeneak gibelean dituen imuble animalizko horiek.

Leheno, denetan bezala, horiek denak xoro ziren.










Emen, urruntxiotik erakutsiz, ikusten dituzue, Orioko etxea haundia, gain gainian,  delako Atxoenia, eta lehengo kanpainaren bi aldetan, hiru etxe, denak familikoanak.

Gainean, Maïtena, eta berean, bertze anai zen batena, Mattin.

Maïte duela gutti arte bere anaiakin bizi zen, eta anai hura, Mizel zuen.







Mizel bizi guzia kanpaindar izatua zen. Bizpahiru behi, goizetan esne partitzen, eta halako bizi modua.

Kanpaina xaldu zutenian, bere arrebaren etxerat xartu zen.
Behik ez zituen gehio.
Baino bizpahiru ehazte eta zonbait lapin, bai.
Heientzat egiten zuen trozo bat arto etxe bazterrian.
Eta lan horietako zuen beharra bere Karrarro. Orain, nik duten hori.







Begirazue, oraindikan plantta oneko mekanika da gure Karraro !
Orroitzen zaizte, etxeko Ttiki-Haundi hura faillatu zenian, xartu nuela ehierat, ez da ala ?




Gizajoa, beharrik berritz ala ola martxan jarri dugula. Bertzeala, gure etxeko nagusia ez zen laketuko haren orrua aditu gabe noizian behinka !






Behazue zoin gozo den gure Atxoeneko Karrarro Agorretan !
Emengo sei behien lanak egiten ditu xarmanki eta.

Orain behar zauztet emen utzi.
Mizel zenak ain ongi erraten zuen bezala maiz : denbora baziak !

Urrunguan, Agorrean bertan egongo gare. 
Zen eta Josetek Errandonetik ateraezkio, emen egin du eta bere bizi osoa Karmenekin, luzez, eta orain, bakarrik.

Laster arte lagunak, eta ongi segi !

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire