Egun on aspaldikoak !
Zertan ote zaizte ?
Agorretan, denek izaten ahal diren obekienian !
Udaberria emen ere azaldu zauku, bere edertasun eta gozotasun osoan.
Biziaren mugimendua neguko illuntasunetik moskilldu da, eta denetan agertu.
Asteko, gure behi tropa ttikian, xahal koskor bat sortu zaukun genetik :
Ementxe duzue gure Galzerdi, Bigoudin lehen umea.
Igande goiz goizteian sortua.
Urrixa, ama klarua den bezin illuna bera.
Etxeko nagusiak eta bere zakur tropak begietatik ez dituzte uzten ama-umiak.
Izan ere, ain dire pollitak biek elkarrekin !
Eta urrundik eldu zaukunetik Agorretan behiak azitzeko gutizia :
Emen dituzue Aïtato eta Aïtatxi, biek elkarrekin xahal bat sorazten, 1960en inguruetan.
Ez baita oraingua, Agorretan, behien arremana...
Horatik eldu gaitu gure bizitzeko filosofia. Umildare bat. Gauzak ez direla bortxatzen ahal. Behar direla ametitu, eta eldu diren araberian antollatu.
Badakigu ez direla zerutik denak eldu. Behar direla lortu, eta lortzekoetan, indarrak eman.
Horekin konformatuak gare aspalditik...
Eta ahal bezin bat, pleur horeri ematen diogu buru.
Agorretan udaberri aldeko itxura artua dugu seko ! Lehenbiziko kanpoko lanak, patata eta beterraoa erainak.
Elduden aste buru honetan, artua eta kuiak egitekoak, denborak onari irauten baldin badu.
Udaberriko mugimendu honek betitik eta betikotz gose eta aperentzi berak sorazten ditu.
Mundua mundu den ezkoztik, jendetasuna bere buruan dituenak hitzetan eskaintzeko ahalak eskuratu dituen geroztik, beti denboraren itzuliak gure baitan ditugun sentimendu usuenak parekatzen dituzte.
Asitziatik, zaindu eta haunditu, edertasunari eskuak ideki, eta hoien denen indarrari bere burua utzi, dantzak segi dezan bere bidia, gu baino lehenotik etorria, eta gure bizi denboratik urruno gateko emana.
Denborak gan eta denborak etorri, beti, bizia, hala ero hola, segi.
Emen eskaintzen dizkizuet bizpahiru argazki, nere Mikel lagunak ateriak.
Nahi dena ikusten ahal da. Bakoitzak bere begitartearekin, ero bere bihotzaren aditziarekin.
Larrun, betiko maza peza, konkorrak apalduak denboran ondorioz.
Arrokaren pisua eta indarra, urteak eta urteak mendeetan, gure bizi denboraren arabera mugimendurik gabekoa.
Onddo hauken izaite laburra, lurretik, gabatik egunerat ateriak.
Bi denbo iraute bereziak.
Baino bi bizitzeko gose bera. Luzia, azkarra, mugidurik gabekoa, eta bertzea, ahula eta ankapetzen erresa, baino beti abiratzeko arnaxakin.
Bertze hau :
bizitzekoetan, borroka.
Arroka tartean, arrautx pizar idorrean zainak botariak.
Aize eruari pleura hartua, ez adarrak errotik hautxitzekoetan.
Bizia mantentzeko karratxua, izanik ere zaila eta latza.
Harri gogorra, idorra, baino ala ere berdetasunak menperatzekoetan laketua.
Indarrak eman beharrak bizi irautekoetan.
Baino borroka segi, beti, biziak ala manatzen duelakotz.
Haizearen burrumbak eta arrokarren gogortasuna. Beldur ematekoak. Baino ez aski bizia seko galeztekoetan.
Kaskarrua baita bizia. Eta ez makala...
Animalizko trunku honen luzetasun indartxua.
Zeruari desafioka.
Zainak urrun lurrean botariak.
Bizi luze baten markak edurrian txertatuak konkor korapillatuetan.
Eta han, gain gainean, osto gazteak moskiltzekoetan adar ariñak, ahulak, gazteak.
Bizi azkar horen mantentziak osto gazteen mene gelditzen baita.
Indarra urrundik eldu, zeru alde zuzen zuzen altxateko, eta argitasunaren bizia eskuratzeko, moxkil lirain ahulak.
Biziaren osotasuna, indar eta ahultasun bat bertzearen beharretan.
Emen, ur xirrioa letoinezko alambre baten korapilloetan.
Ur xirrio klarua, lehuna, xuxen xuxen zerotik eroria.
Alambria, azkarra, bere adar zorrotzak alde guzietarat ainbeste unkallu batzuen gisa emanak.
Gogorra, bere indarrez trebe. Iñundik pleatzekoetan.
Eta, gure ur xirrio klaro ahula, horen kontra eroria, minberatua gogortasun hortaz.
Alambriak kupeta eman.
Ur xirrioa ukertuz, bihurtuz, bere xirrio destinoa bortxatuz, hor lerratzen da korapilloetan, gurba artuz, berritasun hori laketuz.
Azkenian, han pusa eta emen tira, hor atxematen du argitasuna.
Bertze aldea lortzeko manera.
Bidea zaila, korapillatua, ur xirrio xuxenentzat ezinezkoa.
Baino urak, argitasuna beria du. Bere bizi menzua erabakitzekoetan badakidu moldamenak ametitzen.
Xirriotik ttonta bihurtu da.
Ttonta arrund eta borobilla.
Eta xirriotik sortutako ttonta horiek lurren alde beren bidia segituko dute.
Lur aberastatzerat, bizia sort dezan berritz emen.
Alambrea gibelean utziz. Bere alambre destinuari.
Alambreak ez du bihurtzerik. Den bezala geldituko da. Aldamena ez du bere naturalezian.
Ordoillak azkenian menperatuko du, eta han bertan, krask, bi pusk partituko da.
Holakoa baita biziaren indarra.
Deneri burua emateko gauza.
Ez dire bizi bide guziak itzaleztatuak eta zuzenak.
Argitasuna tartezka begitatik galtzen ahal da.
Baino gure baitan, bakoitxak badugu jakintasuna.
Segitzeko manera menperatzeko modua.
Ez baldin badire itzalak eta beldurrak nagusitzen uzten.
Bizia betitik eta betikotz da.
Guriak denbora bat badu. Baino urrundik eldu zauku, eta ez da gurekin geldituko.
Izan dadilla ahal bezin plaxenta zuen bidea.
Eta atxiki gogoan argitasuna han ero emen, maiz urbil dela, ongi begiratzen ikasia duenentzat.
Bertze bat arte, lagunak, eta barkatu nere bide galtzeak.
Halakoa naiz eta. Batzuetan nahasia...
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire