mercredi 18 février 2015

AGORRETAN 1951tik 1970rat.




Egun on lagunak !

Oraingotik, segitu behardugu begitik galdu gabe asi dugun lerroa.

Agorretan gara, 1951 urtean.

Joset Legorburu eta Karmen Olaziregi ezkontzen dire :


















Joset Agorretakoa bihurtu da.
Baino Inazio et Manuella dire etxeko nagusiak.

Gazteak beharko dute zaharren itzala iraun.
Agorretan, Olaziregi aurriditan, bost anai-arreba zirenetik, hiru gelditzen dire.
Lehengo aldian ikusia dugu zer maluretan ill ziren bertze bi anaiak, gazte gazteak.


Jose-Marie ez da Agorretan egotekotan.
Denbora haietan bazen nun eta han enpleatzeko manera gazteentzat.

Bordeleko inguruetan, ba ziren edurren inguruetan lanak egin beharrak, piñoak moztu eta heien edurra materialetako prestatzekotan.

Jose-Marik, gizon gazte eginez gero, emengo neska batekin esposatu zen.
Oh, hura ere, ez zen urrun gan kerida baten billan : Errekako Mayi artu zuen emazteentzat.
 Erreka, Orioko bertze ontasun bat zen, Agorretatik urbil.







Baziren bizpahiru ahizpa Errekan.

Heietatik bat, Mayi, nere izeba zena.

Aski fite joan ziren jaun-andreak Gironderat, beren bizi modua han ateratzekoetan.

Luzez, etorri dire Agorretarat eguberrietako.

Orain, biek illak dire.

Baino Mayin gatik atxikitzen dugu exprezio bat emen.

Harek, bere burua kontent atxematen zuenian, errateko manera zuen : ongi naiz !
Bihotzetik. Gustu ematen zuen.




Izan ere, ez ote da hori gauza sinplia bezin ederra, bakoitxak bere burua satisfos senditzian,  erratia : Bai, ongi naiz ! 
Estimatzekoa da eta, gure Mayiren erran zaharra...


Agorretan hortik aintzin, anai bakarra gelditzen zen Olizireginetik : Nikolas.
Harek momentu bat iraun zuen, bere arreba esposatu eta gero.

Hortako emen duzue nere potreta maitatu honetan :










Nikolas gizon fier sekail zuzen hori da, nere ama-zena Karmenen ezkerretan.
Begirazizue haren beso zurtainak. Gizona lanari jotzeko manerekoa zen, eta, denek erraten duten arabera, ala egiten zuen, gau eta egun.

Kontrabandan aritzen zen, aski zorrotz. Argintzan ere enpleatzen zuen bere burua, nere aïtarekin batian.
Inaziokin ez zen egoterik, Agorretan. Eta, lanetik kanpo, gazte guziak lotu behar zuten baserritako arremaneri.

Denak lanian, asko, eta kontent.
Kontentasun hori maite dut potreta zahar honetan.

Agorretakoak ez ziren jende orguillosak. Ez zuten maite beren burua sobera erakustia.
Inazio eta Manuella aski larri ibilliak ziren Oiartzunetik ihesi joan zirenean.
Badakizuten dena gauretik egunerat galtzen ahal dela.

Orduan, zituzten pizar haiek, ebaindu arte lanian leher eginez, bildu zituzten ontasun bakan haiek, sinist zazue estimatzen zituztela, bai !
Baino ez zituztela maiz agertzen, hola, deneri, norbaiteri nundik ero handik azaldu eta kentzeko apentzia ez dadilan sortu !

Eskarmentatuak ziren, betikotz, eta ez ziren aisa fiatzen, iñorekin.
Orduan, potret honentzat, zituzten erreminta zahar guziak basakorterat ate, eta, famili osoa agertzia, ez zuten usariokoa.

Segur naiz beldur pizar bat pazkatzen bazuten ere, poza eder eta egiazki merezitu batek, animatzen zituztela egun hartan.

Denak emen gaituzue, mundu guzia guria baginuen bezin aro.

Eta ni, nere aitaren besoetan, Mayik ain ongi erraten zuen bezala : ongi nintzen !

Ohartuak zaizte gure lehenbiziko traktore zahar horen mene dela Inazio, Agorretako nagusia.
Eta bi emaztekiak, ama alabak, bat bertzean ondoan, bat bezin zabala bertzea.

Agorretako sukaldian ziren bullak kondatzen zituen ongi gaztea eta zaharra ez zirela maiz akortatzen.
Eta etxeko gidari Manuellak segitzen bazuen, Karmenek bazuela bizi bizi gutizia haren tokia hartzeko.

Betikoa eta betikotz, gazteak artu nahizik, eta zaharrak ez uztekoetan...

Nikolas, ez zen Agorretan mutil zahar gelditzekoetan.
Inazio zaharzten ari zen, baino Joset hor zen. 
Baziren aski gizon emen.

Orduan, Nikolas Ameriketarat abiratu zen, bere anai eta koñaduaren bidean.
Han esposatu zen Lolarekin.






Ez zion Atlantikoa trabesatziak galduzi bere laneko amurrazioa.

Han, emen bezala segitu egin zuen, eta ederki moldatu zen.

Hura ere orain illa da, eta nere izeba Lola orain berriki segitu dio senarrari.

Ameriketan orain, Karmela bakarrik gelditzen zait. Leon, aïtatoren anaiaren emaztea.

Eta tropada bat kusiñ, ez ditutenak izagutzen.

Mundu berrian aziak eta han orain seko laketuak.









Agorretan, kanpaineko biziari xertatuak dire jendeak.
Animalen artean, lurran laborantzean, denek, ttiki eta haundi, nahasiak.



Emen, Inazio Olaziregin poza, haren orguilloa, traktor zaharraren gidari, bere illoba ttikiakin.
Ez zen fio Inazio traktoren gai.
Sobera pisoa zela, lurra zanpatuko zuela, antollatzeko partez.
Manuellak ixillazi zuen, maiz bezala, eta lehenbiziko traktora ametituzi Agorretan.


Ikusi zuenian bi idi pare baino indar gehio zuela mekanika honek, Inaziok zeko eskuratu zuen.
Eta behazazue ze pozekin den emen !




Agorretan beti behiak izatu dire. Esneko behiak.
Aïtatok afizio haundia du azindetan. Orain ere.
Emen erakusten zauku denbo hartan ginuen animali eder bat. Eta emen ere, ikusten duzue poza sinple eta sano baten argia :





Hauk, nere bi anaik, gazteriak, heiek ere lanian.
Erraten duten arabera, kristonak eginak !

Beharbada aski erraten dute. Baino, Agorretan, Inazio, Manuella eta Karmenekin, egia ez zela asko egotekorik.
Bizpahiru oihu eta zonbait zaflako bakanduz, denak ordenak emanak zituzten Karmenekin. Mutillak aïtakin sorotan, belarretan, ero zer nahi, eta ni, neska bakarra, etxean aheztietan eta holako.

Esne partitzen goizero denek banakatazen ginen Endaieko karriketan. Haur tropa ginena, bat onerat bertzea arat, gure esne botillak partitzen. Eta Amatto automobilla gidatzen.

Baratzian ere asko egiten ginituen legumbriak, merkatuan saltzekoetan.
Han ere, ez ginen denak beti pozez aritzen, baino, irriz ero negarrez, lotu egin behar ginuen !

Bah, ez zauku orroitzapen txarrik gelditu denbora hartaz. 

Urteak pasa alian, Inazio eta Manuella zahartzerat joan ziren.
Emen, erakusten zauztet Inazio eta Aïtato, xal haundi bat sorazten :










Hau ere aski gustokoa dut.
Bi gizon, gaztea eta zaharra, bizia sorazteko laguntzen indarrak emana, baten beso lerdenak eta bertzean jestu jakintsunak.

Bi gizon, elkar errespetatzen eta maitatzen ikasi zituztenak, denborarekin.
Azinden amodio berean. Neorek pazkatzen duten amodio hori.

Odoletik odolerat korritzen duena famili askoetan. Gurian segurik, bai. 

Orain ditugun behi pizarrak ez dire bizi modu bat atetzerako manerakoak.






Ongi sinailia dute ez direla bortxatuak. Eta sobera ongi pazkatuak.

Baino nik, ala nahi ditut mantendu.

Eta pozten nau ikustia nere ehi zar hau.







Aïtatori pozten zaion bezala bere Kattalin goizero agurtzia, ogetik atera, gosaltu eta iñorat abiratu baino leheno :






Emen zura zahar horietan lotua ditugun goroste, erramu eta milurra baino obekio gehizatzen zauku bizi modu sinple onek.

Betitik egin dugun lana segitzia dut pretensiorik haundiena. Eta, indarra dutenaino, ala segitzekoetan naiz...


Aïtatxi eta Amatxi Iñazio eta Manuella aspalditik illak dire orain.
Inazio zer nahi ikusi eta gero, aragia usteltzen asi zaionetik, burua galdu arte. Denak ill nahi zituen sofrikarioak asiki egiten zionian fuinetaraino.

Azkenian illaren bakea lortu zuen, gisajoak, goiz batez.
Agorretan luzez haren karratxian burrunbak senditu ditut. Eta, azkenian, ixildu dire denak.

Manuella erran zauztet nola hiru egunen barne ill zaukun. 
Azkeneko momentu arte segitu du sukaldean, zuzen zuzena, emazte peza fierra, bisaria zabal zabalik mundu guziari emana.

Geroztik, biziak segitu du Agorretan, bistan da.

Orain, gu ere zahartzerat urbiltzen ari gare. 
Baino, beti, noizian behinka marmariz batzuek ateraz geroz, aski kontent.



Emen bukatzen ditut nere Agorretako istorioaren lehen zatia.

Baditut bertze asko kondatzekoak. Eta egingo ere, denborarekin.

Sasoinaren arabera ikusiko dugu elkar emendik aintzin.

Negu ederra pasatu duk zuek denekin. Hortaz nahi zauztet eskerrak eman, bihotzez.

Eta, osasunak laguntzen baitugu, berritz elkarrekin kalakan aritzeko apentzia izan daudilla.

Milesker berriro deneri, Agorretako Joseten partetik !










lundi 16 février 2015

AGORRETAN 1936tik-1951rat : MANUELLA.




Atzo Inazio ikusi dugun kasuan, agert zagun gaur Manuella, bere andrea.

Emen ere, ez dut gazteko protetik.
Lehen  aldiko, beti berean agertu zait Manuella. Bere alaban esposetan.






Aski izaguna duzue orain hau.

Manuella ementxet duzue, bere senarraren aldean, emazte peza ederra, bere ille zuribeltzarekin.
Bisari zabala, irria maiz urbil, Manuella ez zen bate emazte tristia.
Hartan artu zuen estimoa Errandoneko Joseteri, nere oraingo Aïtato.

Joset mutil plaxenta zen, eta betitik eta betiko maite izandu du, eta izanen du, irri eginaztia, zer nahi trufa ero zozokeri eskainiz.
Inaziok maite baldin bazituen langiliak, Manuellak beharrezkoak zituen umorezko jendeak.

Ez da erres ba harek izagutu dituen disgraziekin, humore ona pazkatzia.

Errana zauztet Olaziregi bazirela bost aurride. Bizirik beti. Bat ero bertze illak omen ziren, ttiki ttikitan, eta ez ziren denbora haietan kondutan artzen ez balute merezi bezala aipatzia ere.
Ori ere, gauza gorra ama batentzat, ez da ala ?

Bost horietatik bi, 25urteetik beiti il dire.
Emen ditut bi potret.
Aïtatokin badugu emen arrazo ttiki bat.
Ne idurian, bi mutil hauek berak dire, batean gastexio eta bertzean gizon egina.
Eta harek dio ezetz, bi anaik direla, itte haundikoak.

Ama zenari erakutxi nionian potreta hauk, harek ere bat Inazio zela (aïtan izen berakoa), komunianta, eta zaharrena Domingo.
Bainan orduko aski eri eta nekatua zen Amatto. Ez zuen ongi ikusten. Ez nion sobera bortxazi nai, eta hartan gelditu ginen.
Orduan, duda hori mantenduko dugu. Ez du inportantzi haundirik izan ere.

Begirazue zehorrek :



Gain gainean, hiru anai, Nikolas, Domingo, eta José-Marie.

Bazter honetan, Inazio gaztea, omen.

Emezortzi urteetan il zuten alemanek, kontrabanduan ari zelarik Bidasoa trabeskatzen Biriatun.
Tapla, tiroz il zuten, basurdi bat ihizian iltzen den bezala, mutil gazte eder bat.
Animale bat balitz bezala, bere odol biziez Bidasoko urak gorritu zituelarik.

Gerla denbora zen. Gizonen salbaikeria libratzen den denbora latz hori.

Beherean , hori segura, Domingo, Ameriketarat artzainekuan joana.

Hau berritz, mendi zoko batean atxeman zuten illa. Iñorek jakin gabe justu nolaz.

25 urte zituen...



Hart zazue konduan zer izaten ahal den burasoentzat holako bi drama.
Nola, izaten ahal diren bihotz azkarrenak, mikortzen ahal diren horen ondorioz.
Bi mutil, ederrak, azkarrak, lerdenak eta zuzenak. 
Bi bizi, dena egiteko apentziarekin.
 Eta egun batean, deusezen sinaile aintzenik etorri gabe, bi haur illak.
 Bi gorputz negarrez bustitzekoak bertzerik deus.

Ez ditut bertze xehestasunik bildu. Erran zauztet, ez nion Amatxi zenari galderik egiteko astirik izandu. Nik hoiek jakin baino leheno, il zen eta gizajo emaztekia.

Ama zenak berak ez zituen maiz aipatzen bere bi anai illak. Ero berak ez dakizuen erraten zuen baino obekio zer pasatu zen.

Malurak sobera minberatzekoak direnean, ixiltasun tapaki baten azpian gordetzen dire.
Hitzetan ez dute libratzen ahal beren pozoina.

Gelditzen direnentzat beren bizi guzikoa dute. Eta, izanik ere beti hor, ez badire deitzen argitarat, iduria ematen ahal da bizia segitzen ahal dela, ala ere. Beharbada...

Nik ez dakit, eta nahiago ez jakitia.

Hori jakinez, izugarria da Manuella izagutu dutenentzat haren plazera ikustia.
Manuellak ez zuen deus minberaturari barkatu.
Bazterrerat seko utzi baldin bazuen bezala.

Gelditzen zirenekin, aintzina eman zuen kupeta. 
Eta nere orroitzapen guzietan, emazteki zabal argi bat ikusten dut.

Emen dut bost haurridetik hiru gelditzen ziren heien proteta :





Ezkerrian, Nikolas, hura ere Ameriketarat joatekoa, baino gerogo.
Erdian Karmen, nere ama zena.
Eta eskuin José-Marie. Hura Bordelko inguruetarat joana lanerat.

Agorretan denak lanari azkar lotuak, Inazion segidan, eta Manuellan itzal gozoan.

Manuella buruzko emaztea zen.
Ez zuen eskolarik, bate. Baino sentsua bai, asko.

Frantziat alleratu bezin fite, familia gobernatzeko manerak egin zituen Manuellak.

Agorreta Orioko ontasun bat zen.

Orio, badakizue, orain etxe haundi hori, Agorretako parean. Erakusten zauztet emen :






Kaskoko exte luze hori da Orio.
Orain, inguruko lurrak denak imublez bete dire.

Baino, denbora haietan, ez ziren kanpaina batzuek baizik landak bertzerik.

Eta kanpain horiek, denak Orioko nagusienak ziren.

Kondoak ziren, Nortekoak, d'Oberndorff izenekoak.

Gero hoiek ere aipatu beharrak zauztet.


Inguruetan ziren kanpain guziak alokatzen zituzten gerla denboran kondo horiek.
Hor ziren Atxoenea, Erreka, Burruburenia, Antxoborlo, Legarraldia, eta bertze zonbait ez zaizkitenak orain bururat eldu. Eta heien denen lur guziak laboratuak ziren.

Famili asko bizi ziren modu hortan.
Pittaka pittaka, nola denborak joan alian mundua txandatzen ari zen, gure d'Oberndorff konduak sosez bakandu ziren...
Eta, bat bertzeen gibeletik, ontasun gehienak saldu zituzten.

Agorreta ni sortzeko urtean erosi zuten nere burasoak.
Ordu arte, alokatu egiten zuten, Inazio eta Manuella Olaziregik.

Manuella erran zauztet buruko emaztekia zela.
Agorretako inguruetan ba ziren lurrak, kondesanak batzuek, eta komunakoak bertzeak.

Emazteki onek bazuen luzezko begiratzea.
Bakizuen senarra et haurrek lan egiteko ahalekoak zirela. Bakizuen ez zutela kuraia falta.

Indar guziak bildu eta lotu ziren denek azkar. Bizpahiru ardi heietatik muntatu zituzten tropa pollit bat.
Azinda batzuek erosi eta beietan esne saltzen abiratu ziren, Endaiako karriketan.
Emen duzue nere ama zena, Carmen Olaziregi, bere asto faboritoarekin. hareri bizpahuri ontzi esne bizkarrian kargatu, eta ibiltzen ziren, egunero, esne partitzen.
Ondoko neska gazte hori ez dakit zein den. Eta oraindikan bizi ote da ? espero diot baietz, eta luzez !






Herriko lurrak menperatu zituen Manuellak. Eta lana bortxan, jarri zituzten, larre zikin ziren pentzetatik, laboratzeko manerako lurrak.

Lana egin behar zen, asko. Baino indar guzi horien fruituia eldu zen. Manuella eta Inaziok beren bizi modua antollatu zuten.
Malureri gogor egin, eta segi.

Errandoneko Joset Agorretan agertu zenian, martxa ona jarria zen janeko.
Baino bi beso on ez ziren soberik ! 
Eta denen arte, pittaka pittaka, urteak pasa alian, famili ederra eta esperantza sanua eraiteko manera sorrazi zuten.

Elduden potreta hau ere izagutzen duzue ongi orain.







Berantasiokoa da. 1966akoa.

Baino oraino moldatzeko partitu zirenetik, izandu zuten erasoekin, jakin zazue bidea luzea eta patarrezkoa izandu zela.

Eta bide hortan Manuella zera gidari. Emen emazte zahartua da, baino sinisten ahal nazue, ez zela aferak eskuetatik uztekotan !

Gero kondatuko zauztet borroka hori, bi parejen artean, zaharrak eta gazteak...

Orain nauzkizuet eskaini gure Manuellen orroitzapen batzuek, nere haur denborako jostaillu heiek bezala atxikiak ditutenak.

Nere denborakoak dire. Baino ongi erakutxiko zauzte zer gisetako emaztea zen Manuella, nere Amatxi.

Lehenbiziko, errana zauzteten bezala, Manuella ordeneko emaztea zela. Emen duzue oren proba:








Bai, badakit, ez da alde onean. Baino, ez naiz sobera trebe ni teknikan, badakizue ori ere. Orduan, art dezazue ematen zaituezten bezala.

Izan ere, ongi ageri da, lepoa piska bat ukertuez gero, ez da ala ?

Ohart zaizte dokumento hau 1938ekoa dela. Ba ditu antxu larogei urte.
Nik duela ogei bat urte atxemana dut, bate horen billaketan izan gabe, armario zahar baten tiretan, seillaroaren zoko illun batean.
Errauts eta arratoin tartean, han, kartoinezko kesa ttiki batean, pilla bat kitanza, Herriko lurren arabera.
Denak ongi ongi ordenean pleatuak.

Ez dut uste Amatxik irakurtzen bazakien. Baino behesten zituen atxiki beharrezko paperak eta bertze !

Agorretarat agertzen zenian norbait ofizialeko iduria zuenik, ongi besti, kartable bat beso azpian, zapata garbiekin (sinaili oberenak emen listatuak), nere Amatxi Manuella ateratzen zen atai aintzinerat, eta, bi eskuak pere paparu zabalean kruzatuz :

- moa parlé pa lé frantzéz !

botatzen zion petazalak zimurtuz.

Egiazko beharrezkoa zenian, norbait konfintzikoakin behar zuen etorri gizonak, atea ekitzekoetan. Agorretakoen konfintzikoa, bixtan da...

Manuelak erosi zauku gure lehen telebista Agorretan.

1969 inguruetan zela uste dut. Amerikainoak illargian pausatu ziren urtean.
Orduko Agorretan izaten ginituen sasoinian eztibantak. Sosa piska bat biltzeko manera.

Eta heietan suertatu ziren batzuek, beren telebizionakin etorri zirenak.
Eta gu, haur eta haundi, denak tropatuak gauza izigarri horen aintzinean. Ez ginuen konprenditzen nolaz eldu zitzaikun bertze mundu horietako agertzeak !

Manuellari asko gustatu zitzaion.
Eta aste berean egin zituen behar zirenak gure sukaldean telebizion animalizko bat sart dezan.
Orduan, segur badakizuela mintzatzen "lé frantzez" !

Telebizionari maite zuen begiratzia Manuelak. Orduko zangoak ez zioten laguntzen, eta ez zen asko sukaldetik ateratzen.
Jatekoa egiten eta halakoetan aritzen zen. 
Maite zuen asko eguraldia segitzia.

Ikusten zituenian lainu beltzak dezinatuak euskal herri gainean, "tanpeste" erraten zigun. "Tempête", gutxi gehio eta hal hola !

Jatekoa harek egiten zuen. Nere amakin oihu eta marruma astintzen zituzten sukalde kantoin guziak, eta azkenian, Manuella zartainetan gelditzen zen, eta ama-zena, kanporat, ehaztegitak ero baratzerat.

Bakotsari zer nahi ginuen afaldu galdetzen zitzaikun eskolatik etortzen ginenian.
Ez ziren, "menu" askorik. 

Zen : arraultzia, tal tal ero osorik ?

Osorik, badakizue nola den. Tal tal hori, zer gisetako rezeta ote da diozue ?

Pentsa zazue piska bat, utzi zazue soinu hori sartzen zure baitan, tal tal...
Eldu zauzte, tal tal, furtxetak arraultzia astintzen duelarik azitan ? Tal tal ? 

Bai, bai, ongi ibilki zaizte, tal tal ginuen : omeletan.
Famili guzietan bezala baginituen gure hitz bereziak, kodigo baten gisa.

Tal tal bezala, baginuen, takataka, errateko : oinez !
Fonetikoki maite ginuen mintzatzia, oraingo gazteen alegian...

Behingoan, anai zaharrenari freitu zion lukainka bat. 
Negu denboran, zerriki batzuek baginituen, oillu alferren arraultze faltak antollatzeko.

Mahainaren puntan, anaia azitan aintzinean espero, eta Manuella zartainakin furneruan alde.
Hor lerrazitzen dio azitan mutillari bere lukainka freitua.

- Amatxi, hau ez duzu aski egina, erdi gordina da eta ! 

Janeko mutur fiña eldu zen anai zaharren hau.

Manuella, bate ere koleratu gabe, hartzen du berritz lukainka zartainerat, eta badoa furnerorat.

Han, kxii eta kxii, gure lukainka kixkortu arte atxikitzen du. Sukalde guzia ketan jarri eta.

- To, oraingotik, aski egina izanen duk !

Hor botatzen dio kankaka azitian ikatz mutur bat baino beltzatuagoko lukainka idortua.

Anaia, ikusiz obena zuela ixilik egotia, ahal zuen bezala bere lukainka iretxi eta kitto !

Manuella, hitz bat gabe, bere zartaina eskuetan, paparo guzia daldarizkatua irria ezin atxikik.

Holakoa baizen nere Amatxi Manuella. Zakurra, eta denak erroazitzekoa, bera mugiturik gabe !
Bere gizajo senarra Inaziok bakizuen zerbait horren berri !

Hori ere bertze aldi bateko. 

Denbora airetan pasa nau eta.

Segur gure Manuelak aditzen bazian; haren gai; hola mintzo, errango ziala maiz egiten zuen bezala :

- Hi, ago ixillik, boka zabala !

Eta irriz botatzen zian bururat eskuetan zuen trapo zahar bat.

Emazteki ona eta prestoa zen gure Manuella Olaziregi.
Baino bai maite zuela bueltan zituenak erroaztia ! Bere irri gosea pazkatzekoetan.

Gaurko aski. Sobera luzatu naiz eta janeko.
Baino gustokoa izandu dut. Eta espero dut zuentzat ere, ala dela.

To, barkamena lortzeko, azkeneko bista eder bat :






Gaur eguneko tristeziaren partez...



dimanche 15 février 2015

AGORRETAN 1936tik 1951arat. INAZIO




Egun on deneri !

Igande goiz ontan, ez zauztet nere Larrun erakutsiko.
Inguru guziak brumez eta euri intzez tapatuak dire eta.

Denbora ezinezkoa idazteko, barren epel gozo batean, emen duten bezala.


Goazen elkarrekin Agorretarat, 1936garen urte haietan.


Denbora haietan, Espainiko gerla asi zen.
Nere Olaziregi aïtatxi eta amatxiren gisa, jende askok ihesi egin zuten, ahal zuten bezala.

Iñazio eta Manuella Olaziregi Gurutzen bizi ziren Oiartzun alde hortan.
Kanpaindarak, ziren. Famili ttiki bat muntatua zuten. Lau mutil eta neska bat, nere ama.

Nere ama zena zen gaztiena. Amabi urte zituen 1936an.

Kondatu zauku behin baino gehiagotan nola ahal zituzten gauz pizarrak bildu eta ihesi egin zuten, gabaz, beren etxetik.

Bizpahiru ardi, zituzten ontasun pizarrak asto baten bizkarrean pilakatu, eta ala abiratu ziren, oinez, soldaduak inguratu baino leheno Gurutzerat.

Iñazio eta Manuella ez ziren bate ere politikako arremanetan sartzen.
Beren bizia kanpaina zuten, eta beren familia azitzeko manera ateratzea.

Sobera ttikia nintzen Iñazio ill delarik. Orduko, eritasunak menperatua zuen, eta zituen indar guziak behar zituen hareri borroka emateko.
Amatxi Manuelak geisio iraun zuen.
 Bederatzi urte nintuen zendu zenian, hiru egunez barne, subitoki.

Urrikitzen naiz, ez niola kondazi bere haur eta gazte denbora.
 Baino haurra nintzen neorri, eta haurrek ez dute konduan artzen, jende zaharrak iltzeko urbil izanik, beharrezkoa dela heien istoriak eskuratzea, ez badire galtzerat utzi nahi.

Hortan saiatzen ari naiz, "blok" honetan...

Ez ditut potretik Olaziregi familiaz Oiartzunen.

Sobera lanari emanak izanen ziren, potreta eta olako txorokerietan denbora galtzeko !

Behazizue, zonbait urte gero, nere burasoen esposetan :






Ikusten dituzue Iñazion ezpain mehe tinkatu horiek ?

"Zer alu ari gare emen ?" diola iduridu. "Primabera betean, ainbeste lan delarik, egun osoa galtzen !"

Nere burasoak Apirilan esposatu ziren. Monakoko Albert eta Jacqueline egin ziren egun berean, 21an.
Jendetasun ber bera... Baino, amodioak ez du klase zozialik izagutzen, omen !

Dena dela, Iñazio ez zen gizon makala.
Neretzat, Aïtatxi ona izandu da. Izagutu duten urte hoietan, beti zerbait jostaillu ero alako ekartzen zian.
 Ez mahasinetik, ez, hortan, ez makala izatetik gain, aski zurra zen eta Aïtatxi.
Ez, Agorretako lurretan leno zikinak botzeko tokia izatua zen. Eta lur azpian atxematen ziren zer nahi gauza : azita trozoak, kazulak, zapata zaharrak, eta, maiz, jostaillu ttiki batzuek, ero beriñezko kanika pollitta zonbait.

Iñazion lagunik oberena, bere antxurra zen. Eta baditu makiñ bat kier lehunduak eskuetan goizetik arrats ibilliz.
Bere jorra jornadatik lekurat ekartzen zizkian lurpetan atxeman zituen ontasunak.

Eta ni, bizpahiru urteetako neska ttikia, hartzen nizkion eskuetarik, eta ehian paretako zolo batean gorde.

Luzez atxiki ditut plaztikazko zaldi ori bat, eta bolsa ttiki bat bete kanika, kolore guzietakoak.

Gehienentzat, Iñazio alu bat ederra omen zen. Pazintzi gabeko gizona,  maiz erraten zuten bezala : kixkalia.

Bere etxea iheska utzia zuen. Gerlaren bidez. Orduan, ez zuen gehio deus nahi aditu politika eta bertzen gainean.
Frantzian, 1939an gerla deklaratu zenian, Iñazio española zela, eta etxean gelditu zen.
Bazuen aski leheno izagututakoakin.
Aleman denbora guzian, ahal guziak egiten zituen gerlatik kanpo gelditzeko.

Baziren Agorretako inguruetan denetan bezala alemanen kontra nahi zutenak zutitu.
Iñazio, ez.
 Apal apala geldi, eta alegia eta deus, segi.



Emen duzue potreta bat Inaziona.
Sesitu nintzen, lehengo aldiz ikusi nuelarik.

Aleman denbotako ari ginen kasuan, segur naiz zuek ere
ni bezala ikusten duzuela noren ittia dun emen nere Aïtatxi zenak.

Baino, ongi begiratuz, begitartian sofrikario eta eztitasun horek sinailatzen du ongi gizon bihotzekoa zela Inazio.


Ez eta bertze erru haren parekoa, jaingoikoari esker !
Zen eta, Aïtaton erranez, tartezka, alako diktadore aire bat xortzen zitzaion, ez iduri gabe...

Gauz gorra bat eldu zait burura hori erranez.

Inaziok bazuen jateko faborito bat. 
Ez zen gizon gormanta, aski zaio begiratzea bere gorputz idorra hortaz ohartarazteko.

Baino maite zuen trikuaren aragia.
Eta, trikua iltzekotan, bizik behar omenda larrutu.
Zer gauza gogorra eta desgustagarria !

Triku gauxoak larrua bizi bizirik errotik kentzen ari zaiolarik, marrumaka lotzen da.
Eta, ez dakit izagutzen duzuen trikuaren marruma, baino gauza iziagarria da.
Iduridu haur ttiki baten karratxia. Ezin soportatzekoa.

Azkenian, orroitzapen horen ondorioz, ez litzeke beltztasun lodi bat ikusten ahal itte hortan ?
Ez nuke nahi hortaino joan. Baino, denetan bezala, gauz guziak badute beren arrazoinak, omen...

Utzi zagun illunpetan illunpetan oberena dena uztia.

Eta atxiki zagun buruan jendeak badituela bisari asko kara baten gibelean. 


Inazio pultruna zela diote batzuek.
Beharbada, baino nere arabera, aski minberatua zela diot, behin bere erruak lurretik atera eta berritz ala ola nunbait landatu zituenian, bigarren aldiko arrisku bera korritzeko.

Agorretako Iñazio gizon larri mehe langille errotua zen.
Bere bizi guzia eskuko lanetan enpleatu du.
Azindekin alderdikoa.
 Gure lurreko gizon bat, begiak lurrari lotuak, eta handik kanpo ez zela salbatzekorik ezurretaino sartua.

Familia azi, eta desgraziak eta malurak jua izanik, berritz zutitu eta segi.
Bere emazte Manuellakin.

Gaurko denbora bukatu zait jadanik !
Urrungoan ikusiko dugu zer gisako emaztea zen Manuella Olaziregi.

Eta oraindikan ere gero, haurridien istorioa.

Oraingo Agorretako Joset agertu arte inguruetan, 1951an.

Ez zauztet sobera nardazi ero nasi ?
Badakit ez ditutela sobera ordenian ematen gauzak.
Baino Aïtatok kondatzen nauzkin manerian, eta nehorriri bururat eldu zitzaiten negurrian.

Barkatu, eta ahal baldin baduzue, segitu !








Goraintziak deneri Agorretako Joseten partetik. Izan dizuela igande on bat !







vendredi 13 février 2015

1951 : ERRANDONEKO JOSET AGORRETARAT




Egun on deneri !

Azkenian ahinduak behar zaizkizuet ordaindu.

Gaur goizian goiz, Agorretako nagusia eguzkia artzerat ateria zen ehi aintzinean.






Izan ere, estimatzekua zen epeltasun hori lehengo asteko hotzen ondorioz.

Beti bezala, ez zaizte arrituko, eskaintzen zauztet gure Larrun ederraren bista :









Goizaldi sobera ederra luzez irautekotan.


Baino, momentu berean gozatzeko, egiazki  gozatzekoa.













Emen duzue gure Zaldi.

Hura ere, eguzki alde burua emana.

Ez da zaila, aski zaio begiratzea nun den gure animalea jakiteko denbora zertan ote den.









Orain, goazen berritz 1951eko inguruetarat, Agorretan.

Piska bat luzatu egin dut momentu honen argitaratzia.
Ez nuke seko burutik ez den ongi baten pleura artu nahi. Baino erran behar zauztet. Elkarrekin orain aski konfinzi artua du eta.

Iduritzen nau nere aïtak "blok" honetan artu duen gutiziak mantentzen duela, zer nahi erremedio baino obekio.
Atton zahar bat dut Aïtato. Eta eritasun beltz batek ari zaio barrena zimikatzen pittaka pittaka.
Azkeneko hiru urte hauetan, aski larri ibilliak gare horen arabera.
Jakinez nuiz nahi gertatzen ahala dena, eta hori denentzat, iduritzen nau zerbait kondatzeko dueño iraungo duela nere Aïtatok.

Zer txorokeria ! errango nauzue. Eta ez arrazoinik falta gabe, badakit.

Baino idari hori sartua zait erroaino, eta, menperatzen baldin badut ere, ez egunerokoa pozoinatzekoetan, hor dut, eta ala da.

Dena dela, asko gelditzen zauku kondatzekoa.
Eta etorri beharra, ator dadilla, bere tenorean...


1951an gara, Agorretan.


Agorretan denbora haietan, Olaziregi familia bizi da.

Iñazio eta Manuella, Espainitik gerlaren ondorioz ihesi eginak 1936an.

Bost haurride baziren, lau mutill eta arreba bat, nere ama, Karmen.
Bertze batean errango zauztet zer gertatu zitzaioten deneri.

Gaurkoan, ikus dezagun nola moldatzen ziren Agorretan, Joset Karmenekin esposatzerat etorri zenian Agorretarat.

Nere proteta zaharretan, ez ditut Olaziregi famili osokoenik.
Orduan, emen agertzen dizkizuet Manuella eta Iñazio, nere aïta-amen esposetan.





Errandonekoak izagutzen dituzue, Aïtatoren aldean.
Eta bertze aldeko horiek dire Iñazio eta Manuella Olaziregi, espos andrearen burasoak.

Iñazio hori, kixkalia, gehienek erraten zuten arabera, eta Manuella, hura baizik, esne gaina bezin prestoa.
Xehextasunak emango zaizkizuet heien arabera ere.
Proteta honetan, ikusten dituzue leheno aipatutako protagonistak.

Baino, gaurkoan, 1951an Agorretan ziren jendetasuneri behar dugu lotu.

Karmen eta bere burasoekin, Agorretan bizi zen oraindikan Nikolas, etxeko semea,  gero Ameriketarat joan behar zuena.





Hau, langille errotua.
Izanik ere bere aïta bezin sekaila, mutil gozoa.

Aman alde karakteren bidez.

Beti ongi elkar eraman dute Joset eta Nikolasek.

Agorretan lana martxa gorra zen. Eta bi beso gehio aitz ongi etorriak.

Ala irabazi zuen Errandoneko Josetek bere aïtañarreben estimoa.
Lanari bere koñaduaren gisa azkar lotuz.

Errandonekoak alferrak zirela omen zioten Agorretakoak.

Baino Joset langilia atera zen, aski beti Iñazion begirentzat. Eta pentsazazue ez zela seguraski gauza gutti !












Emen duzue Joset soldaduzketan.
Alemanian ibillia loretan, Errandoneko miseriatik urrun, bere baitan.

Handik etorri eta esposatzekotan ziren nere amarekin.


















Eta ementxet Amatto zena, denbora haietan.

Ogei eta zortzi urteetan ezkondu zen. Aski beranta orduko.

Baino ala ere izandu zuen aski denbora sei haur mundurat argitarazteko.

Eta seietatik azkena, neorri, zueri hauk denak kondatzen ari naizena.











Famili ederra muntatu zuten aski fite Legorburu gazteak Agorretan.

Begira zazue, urte batzuek gerosio, 1966 inguruetan :





Potret honek aldiero lorietan uzten nau.

Zer nahi duzue, bakoitxak bere gustoak...


Gaurkoan emen uzten zauztet. Ikusi duzue gelditzen zaigula gauz asko aipatzekoak.
Astia baldin badugu, segituko dugu, emeki, emeki, Agorretako Berrien bidean.

Laster arte lagunak, eta segi zazue ongi.






jeudi 12 février 2015

MAITATUA IZANDU BANINTZ












MAITATUA IZANDU BANITZ




MAILUIX LEGORBURU












Ni maitatua izandu banitz, bertzelakoa bihurtuko nintzen.
Ni maitatua izandu banitz, ez zian odola hola mikortuko.
Ni maitatua izandu banitz, zuek maitatuak zaizten bezala,
Ni maitatua izandu banitz, zuek bezala eztituko nintzen,
Zuek bezala erein egingo nuen maitasuna eta goxotasuna.
Ni maitatua izandu banitz, ez zian griñak bizi guzia ola pozoinatuko.
Zuen artean aziko nuen nere argia
Illunpetan minberatua ez maitatuen lotxa pazkatzeko partez.













Iñork ez nau maitatu,
Iñork ez nau begiratu,
Zuk hura begiratzen zinuen bezala arrats hartaz.
Bihotza hertxitu eta mindu zait.
Ez dakit nun billa amodioa.
Lagun nazue, maita nazue,
Zuen motakoa naiz eta
Zuen berotasunean beharrezkoa dut eta bizi
Nik ere amodioa eskaintzekotan zueri.












     Ez dut nere bizia ametitzen ahal.
 Goizetik arrats, nola aldatuko ahal nuken pentsakietan ibilki naiz. Egin ahal guziak saiatzerat deliberatua naiz.
     Oraindikan gaztia naiz.
 Ez ditut ogei eta amar urte eginak. Denek erraiten nauten araberian, bizia aintzinean luze eldu zait, eta badut astia. Baino ez naiz hortaz bate ere segur.
 Aintzinetik zenbat denbora eldu zaiten ez dut jakiten ahal.
Orain arteko urteek idariak illuntzen naute.
Ogei eta amar urte, ez da ba deusezki bat ala ere.
Ogei eta amar urtetan gehienek beren bizia esku betean artua dute eta hartat ero horetat abiratuak dire. Izagutzen ditut asko janeko familia haziz zer nahi inpresetan lotuak, eguneroko borrokean indar guziak emanak.
Goizetan atzartzen diren puntotik egiazko bizian leporaino sartuak.
Badakit ez direla denak huros bizi.
Aituak ditut ehien kezkak eta buru austeak. Badakit nik bezelaxe badituztela beren dudak eta tartezka indarra hatsantu egiten zaiotela.
Baino bizi dire, mugitzen dire, zerbaitetan lotzen dire egunero. Ba dute toki bat, badituzte jendeak inguruan beren bizia heienari korapillatzeko ttinko ttinko.
Munduko martxan sartuak dire eta hal hola segitzen dute.
Nik hori dut falta.
Munduko martxa bazterretik pasatzen uzten dut, trein bat pasatzen ikusten den bezala, nor bera geldik egonez aldian.












Mugimentua estrañera eldu zait. Ni geldik bizi naiz.
Zahartzen ari naiz, baino deusezen aldamenik gabe. Xagar hantzi bat ximurtzen den bezala sukalde kantoin batean, ez usteldu ez gortu, hal hala ximurretan ttikitu, usaina galdu eta kolorea zendu.
Itzaltzen ari naizela iduritzen nau. Egundaino nere burua pistua senditu gabe.
Ez nau zer nahi gisetako su batek erre, ez nau nolazpaiteko miñ batek ukertu. Deusen zimiko gabe ihartu egin naiz, izaten ahal nuen argitasun esperantza ttikiena han bertan ittoz. Ez naiz egundaino nere arraultzetik atera.
Denek bezala banituen seguraski nere indarrak eta nere ahalmenak. Denak galdu dire egundaino beren burua erakutxi gabe.
Bertzen tartian bizi naiz. Egunero kruzatzen ditut jendeak, nere parekoak.
Hitz batzuek eskaintzen diotet, ogi papurrak partitzen diren bezala herriko usueri, baino nik bota bezin fite eramaten dituzte eta han gelditzen naiz, leheno bezin pito, bakarrik nere solas hutxekin.
Bizia luzia eta tristia dut. Ez dut gehio hola segitzen ahal.
Aldamen bat beharrezkoa dut.
Azken dardarrak hartako bilduak ditut. Dituten guziak eman behar ditut gauzak mugiazterako.












Ikusi dut badela bertze bizi bat. Ohartu naiz nere gisako jendeentzat ere badela argitasunari heltzeko manera.
Eta hori nahi dut orain. Argitasun hori lortu.












 Ez ba nintzen lengo asteko arrats hartan sukalde haren beriñaren aintzinean pasa, ez ba ziren arrats beher hartan neska mutil heiek parez pare zutik beriñ beraren gibelean elkar begira gelditu, beharbada egundaino ez nintzen saltatuko hola.
Ezin erran. Eta ez hartaz pentsakietan denborik galdu beharrik ere.
Dena dela, egun hartan han nintzen, heiek han ziren. Nik ikusi nintuen. Eta heien bidez ikusi nuen zer izaten ahal zen nere bizia, zenbat bide nuen egitekoa araino alleratzekoetan, eta nolako gogoa nuen bide hartan nere pausoak emaiteko.
Bai, deliberatua naiz nere biziari izugarrizko biratzia arrazterat. Eta lehen bai lehen nahi ditut hartu behar diren aldamenak horentzat.
Badakit ez dela erres izanen. Badakit moteltasunari emana naizela aspalditik. Konforme. Ikusten nauzue, eta ez duzue aisa sinitsiko gauza naizela holako bihurtasuna hartzeko.
He be, har dezagun parioa zuek eta nik. Izagutzen nauze, gutxi gehio. Badakizue nolakoa den nere  bizia.
Emendik aintzin, gizon berri bat ikusiko duzue sortzen !








    





Nere bizia neria da, eta nik moldatuko dut nere gonvenentzian.
Adi zazue ongi. Denbora behar izandu dut atzartzerako, baino orain pistu zaizkit gogoa eta esperantza.
Ni ere, begiratuko naute amodioz betetako begiekin, ezpainak hitz ezti batzuen eskainmenean bustiak.
Ni ere galduko naiz begitarte zabal baten berotasunean.
Ni ere ahantzia geldituko naiz arrats illun baten erdian argitasunez betea.
Bai, emendik aintzin, nik ere hartuko ditut beso zabaletan biziaren pozak, bai eta penak ere.
     Ez naiz begira egongo utxik, dantzan sartu egin nahi dut, eta nere pausoak bertzenari nahasi, ongi ero gaizki.










     Ongi elkar konprendi dezagun, behar zaizkizuet eman xehestasun guziak.
     Norat nahi duten joan badakizue. Urruntxio agertuko zaizkizuet nere bizi modu amestuaren plan garantitxuenak.
     Lehenik, beharrezkoa duzue ongi jakitia nundik partitzen naizen.
Ez zauztet nere bizi triste hau luze bezin zabalean zatikatuko. Ez du merezi.
 Baino nolapaiterat partitzekotan segurantzi pitta batekin, iduritzen zait behar dela ongi arrimatu postura.
Lehen pausoak ez dire debalde eman behar. Orduan, nahi ditut gauzak garbi utzi nere gibelean, eta asmo hortan behar ditut klaratu behar den bezala.
     Hortik aintzin explikatuko zauztet ongi nola etorri zaiten argia.












 Hiru minuten afera izandu zen, baino hiru minuta horietan ogei eta amar urteko illunpetik saltatu nintzen kolpez.
     Eta nekin bidea segitzeko gogoa beti bizi baldin baduzue, elkarrekin emanen ditugu nere lehen pausoak nere bizi berri hortan.
     Hastintasun goxo batek kiskortzen nau barren guzia. Haur ttiki bat bere lehen jostailoaren aintzinean bezin kuriosa naiz. Ez dut beldurrik ez eta dudarik.
     Egiazko sortze bat da. Ez uste gabekoa. Baino bai orain desiatua ¡
     Ale, goazen elkarrekin. Hartuko zauztet eskutik eta egin zaun bidea. Ezin dut gehio esperatu, sobera alegera naiz, eta nahi zaizuet partiazi nere alegrantzi hori.












     Erran bezala hast dezagun nere lehengo bizitik.
     Ogei eta amar urte ditut. Mutil nolapaitekoa naiz, ez pollit ez itxusi. Metro bat eta larogei, larogei ta bost kilo.
 Zangoak mehaxtak, eta beharbada gorputzen araberian luzezkoak. Xahia piska bat aintzinatua banuke, eta kasu piska bat ez emanezkio auro kupa seko itxustuko litzateke. Espaldak eroriak ditut eta makur aire bat badut ez badut pentsatzen burua zuzentzia zutik naizelarik.
Goizik xoildu nintzen. Ogei urteetik bera.
Aski keskatu nintzen denbo hartan ola ille guziak galtziaz. Bertze neska-mutillen artean nere kasko xoila urrundik ohartzekoa zen, eta izandu nuen momentu bat txarra.
 Entsayatu nintzen zerbait txapel ibiltzia, baino klasetan ez zen ametitua, noiz nahi ahantzi egiten nuen han ero emen, orduan ez zaiten ongi etorri.
Azkenean deliberatu nintzen deusezen gabe hol hola nere kasko xoila deneri eskaintzia.
Tartezka ere galdetzen ziatenian zerbait eritasun ero eskalabro pasatu ote nuen errespust berezirik eman gabe uzten nituen kuriosak.
Alako misterio gisa bat sorazten nuen nere inguruan, eta neska gazte batzuek bildu nintuen erdi gezur ttiki oren bidez.
Gehienen arabera bisaria aski zarmanta dut. Gehienetan petazalak kupetian urrun goiti pusatzen ditut, begiak ongi idekirik.
Ematen ahal litaike arridur ez erne baten itxura. Baino gehienen arabera, karakter ideki baten sinailea iduritzen omen zaiote. Obe ¡ Bietatik batean, nahioagoa dut…
Ez naiz abo haundi bat, ez eta lotxatia ere. Jendetasun aski sinailatzen dut, eta lagun artean aski ongi etorria izaiten naiz.
Lagunik, egia errateko, ez dut. Izagunak, bai, tartezka afari bat ero ateraldi bat elkarrekin partitzekotakoak.
Baino egiazko lagunik, ez.
Denekin ongi, baino inorekin aski fio.
Ez dut erres nere burua libratzia. Ala diote. Baino ongi pentsatuz, ez da seko ala. Ez nuke iñundik zailtasunik nere pentsamenduak deneri partitzeko.
Ez naiz sekretua ero faltxua. Ez ditut gauzak gordetzen nere pean.
Ez, egia erratekotan, pentsamenik, ez ditut. Lotzen ba naiz pentsakietan, erraten den bezala, bertzeak aipatzen adituak dituten gisan, he be neri, ez zait deus berezirik eldu.












Tartezka lotzen naiz ba, ni ere, hola, ikusteko.
Eta deus, ero bertzeala zer nahi astokeri, deusezen sentsu gabekoa.
To, lengo batean, hor jartzen naiz ate aintzinean.
Afal ondoa zen, azkenego egun argitasunak illunpeari laketuak.
Kadira on bat ate kanporat, epeltasunean kafe baso batekin hor jartzen naiz.
Nere apartamendua lur zolean da. Badut basakorte gisa ttiki bat ate aintzinean. Pareta apal luze xuri bat, eta karrika. Bertze aldean, etxe koskor bat.
 Han bizi dire bizpahiru lagun, gazte batzuek, neska mutillak. Ez dakit familikoak diren ero nola, ez naiz egundaino hitzetan asi heiekin. Justu justu agur labur bat elkar suertatzen genian.
Arrats hartan, ez zen iñor. Pareko etxe hura idekia, moto bat baratzean erdi lurrerat gana, eta kato zahar bat lehio ondoan, mutturra garbitzen beso liraiñ baten bidez.
Herria ttikia da eta eguna finitzian ez da soinu haundirik. Karrika nagusian, urruntxio, automil batzuek harat eta onerat, han emenka zakur xanga bat, eta haur baten oihua noizian behinka.












Udazkena zen, egunez aski beroa. Nere ate aintzinetik ez dut bista haundirik. Urrunpean, zeruari nahasiak, mendi zabal batzuen mazelak, illunpe urbiltziari urdinduak.
Egun finitze lasai bat. Lanetik sartu eta afal ondoa. Dutxatu eta televisionari begira egon aintzinaldia.
Auzokoak kalme, deusezen mugimendurik, denbora luzea munduko bake ederrean.
Ongi nintzen. Zen eta erran zauztet ez nuela nere bizia gehio ametitzen ahal, baino ala ere ez naiz goizetik arrats sofrikarioetan kiskortua bizi.
Justu errateko, lehengo arrats hori baino leheno, lengo arrats hortan ohartu aintzinetik nere biziaren hutxa eta debaldekeria, ez nintzen ain gazki bizi.
Ez bai nituen konduak artua nere lastimetaz.
Dena dela, udazkeneko arrats goxo hartan, ongi nintzen, nere kafe baso epela eskuetan, jarrita ate aintzinean, zangoak lasaiki zabalduak.
 Deusen kezkik buruan, ongi. Ongi afaldua, biharramuna bezpera bezin lehuna, ongi…
Txan-txan gorri atrebitu bat hor eldu zait ingururat, buru ttikia lerden lerden zuzendua, xaltoka, begiak erne eta mugimenduak ariñ.
Eta orduan etorri zian bururat, ez dakit nola, nik ere zerbait pentsamenetan sartu behar nuela. Munduko martxa behar nukela obekisio konprenditu, eta hartarako beharrezkoa nuela idariak piska bat astintzia.
Iduritzen zian nere buruan nituela erreminta guziak, errauts azpian  gordeak izaten ahal diren bezala haur denborako jostailu galduak.
Han dire, baino iñork ez gehio heien beharretan izanik, pittaka pittaka errautspetan zikinkeri pillakatzen dire.
Ala asirik, behar nintuen idariak behexi eta garbitu, zerbait klaro ateratzekotan nere buru seillarutoatik.
Txan-txan gorria rixt eta raxt han ari zen lurrean zizariak billaka, tartezka neri begira kolpe labur bat tiratuz.
Eta ni, hareri begira, eta idaritik ez bat ¡
Ez eta baten hastapena ere.
Deusik ¡
Burua hutxa ¡
Nere buru seillarututik ez nuen errauts multxu bat bertzerik atera.
Munduko martxak ni gabe beharko zuen segi. Nik ez nuen deus argik atxematen nere baitan.
Eta bertze gauza, deus interesik ere zerbaiten billa bortxatzeko nere burua. Idarik ez, pentsamenik batez, eta al ala, ongi…













Orain badakit ze basa lodi ustelean sartua nintzen. Baino orduan, ez nakinuen.
Inuxenta nintzen.
Kafea edanez txan-txan gorrien lanak segitu nintuen momento batez, eta aspertu nintzenian, illunpetako freskurak zimikatu zizkanian asuinak, hartu nere baso hutxa esku batean eta nere kadira bertzean, eta bizkar eman nioten deneri.
Nere gatik nahi zuten bezala segitu beharko zuten, libro ziren, eta ni ere bai, nere zozokerian.












     Ba dire dozen erdi bat urte bakarrik bizi naizela.
     Leheno, bizitu naiz neska batekin hiru urte, burasoen etxetik atera eta.
     Lanian orduantxet asia nintzen.
 Ez ditut estudio luziak segitu. Ez nitzen erakasle txarra, baino ez zian deusek interesatzen bereziki. Errexena buruz biratzen nintzen, eta Bakatik lekora komerzio eskola batean atera nuen izaten ahal den formazio uxuena.
     Ez nuen deus buruan, kurantia segi bertzerik. Gazte bat nintzen bertze gazteen artean, bertze gazteen bizia nuen, nereik partikulazki deus ez.
     Ez nintzen gaizki aita eta amen etxean.
Ez nuen senditzen trabarik ero pisorik. Elkar ongi eramaten ginuen. Seme bakarra ziaten, eta orain egiten duten bezala nere ondoan bizi ziren, baino beti beren kantoina atxikiz.
     Ez dut deusetaz pleñitzekorik, aski haur denbora goxoa izandu dut.
     Burasoak ondoan nintuen, elkarrekin bizi ginen etxe berean, baino beti aparte senditzen nuen nere burua.
     Ez nuen deusezen faltarik, behar nintuen guziak banintuen, baino ez nintuen burasoak nere inguruan senditzen bertzenak ikusten nintuen mota berian.
     Tartezka suertatzen nintzen nere lagun baten etxean, eskolatik kanpo elkar ikusten ginuenian. Heien famili bizia ez zian nerian parekoa iduritzen. Bazuten elkar lotze bat, nahaste bat, ez nuena nik egundaino izagutu etxean.
     Mutil gazte bihurtu nintzenian, noizian behinka gertatu zait buraso-haur artean diren eskandalu batzuek aipatzia nere lagunekin.
Zer estudio egitekoetan ziren, zoin lagunekin ibiltzeko gogoa zuten, nola beztitzen ziren, ero ez ote zuten drogakin ero alkolakin arreman soberik.
     Televisionan ere agertzen ziren serie gehienetan familiko trakasuak.
     Baino nerian, nere familian, holakorik ez zen.
Ez naiz orroitzen egundaino nere aita-amek galdeturik norat gaki nintzen arrats batez, ero zer egiterat pentsatua nuen elduzen igandean.
Lagun gutti etortzen ziren nenat, gehienetat ni joaten nintzen.
     Ez, elkarrekin bizi ginen, ez nuen deusezen hutxik, baino ez nintuen nere burasoak senditzen nere biziaren parte.
Beren alde bazituzten gauzak partitzen zituztenak, maiz aditzen nintuen aipatzen etxe moldatze ero erosketa zerbait egiteko auker.
     Ongi aditzen zuten elkar, ez ziren maiz oihuka sumatzen. Eta ne arabera egundaino.
     Ez nuen indeferentzi hori gorra atxematen. Aski parte onean hartzen nuen. Izan ere, muttiko ttiki eta mutil gazte sentxu onakoa nintzen, eta aitz natural eldu zian nere bizi bidea bakarrik egitia.
     Bertzetan ikusia izanik ere, ez nakinuen zer ematen zuen justu burasoen interes horek. Baino aitz ongi ohartzen nintzen puskaz erreso zela nahi nuena egitia iñori deus kondurik eman behar izan gabe.
     Ala bizi ginen, denak sistema hortan akort, bate griñik ero errankurik pazkatu gabe.












Ogei urteetan, nere estudio ttikiak bukatu eta, lana atxeman nuen, inguruko errian.
     Seriosa eta ixilla nintzen, nagusiak eta laneko lagunek aski ongi estimatzen ziaten.
     Beti toki berean naiz, asurantzak saltzen, gehienetan nere bulegu argi pollitean, jendeak konseillatzen ahal duten obekiena.
     Lana gustokua dut. Ez dut deus zailtasunik. Errestasun berean segitzeko manera luzez.
Nahi bezala.
     Bizpahiru illabeten buruan ateratu nintzen neska gazte batekin.
      Hura ere nere gisa kalmia eta ixilla. Ongi eramaten ginuen elkar, eta deliberatu ginen hartzen ahal ginuela bizi toki bat elkarrekin.
     Ez ginen amodioz txoratuak. Harekin ongi senditzen nuen nere burua, goxoa zela estimatzen nuen, eta hala egin ginuen.
     Hortan ere ikusten nuen ez ginela televisionean ikusten ziren bezala gazte enamoratuak elkarreri korapillatuak.
      Ez nintzen inundik ere alegrantziez eta hurostasunez xutua.
Hura ere ez zen ala.
     Elkarrekin jarri ginen bi idi uztarrian lotzen diren bezala. Kontent, bai, kontent, konforme erraten den bezala.
     Ordu arteko modu berean segitzen nuen. Lehuntasun grix epel batean.
Piso ametitu batekin bizkarrean.
     Bizi modu itzali batean. Erdi bizi izaten ahal den bezala.











Nere partetik hal hala segituko ginuen.
     Nere laguna ni baino ernesio izango zen. Dena dela, urteak pasa alian, senditu nuen ez zitzaiola gure bizia gomeni.
     Neretzat denak ongi ziren.
Harentzat ez.











     Asi zen neri mugiaziz nahian.
      Baginituen usario batzuek hartuak, aitz auro hartzen diren bezalakoak elkar artean.
     Lanetik ni sartzen nintzen lehenik. Orain naizen tokian laketuak ginen.
     Maite zituen loreak ate aintzinean, eta basakorte guzia landare eta liliez betia zen.
     Sasoin beroan behar nintuen ureztatu arratsero. Ez naiz hola baratze zainari ainitz emana, baino badakinuen hareri atsegin egiten ziola eta arratsero kunplitzen nuen nere buelta.
Emanak zizkian orden xuxenak bere loreak ongi arrosatuak izan dezaten.
 Behar nuen ur ontzia etxe gibeleko ur tokian bete, eta nere buelta asi, kasu emanez osto gazteak ez lehertzerat, lore botoinak ez zapaltzeko eta zainak behar zuten humaderea goxoki lortzeko.
Ez zian lan bortitza iduritzen.
Nere astia lasaiki hartzen nuen, nuz nahi nere ur ontzia eskuan zerbait ingurukoari begira, potto batetik bertzerat ahal bezin bat ez ahantziz denak ongi bustitziaz.
Ez nioten kaso haundirik ematen bustitzen ari nintzen landareeri. Tartezka lore pollit bat bazela idekia ohartzen nintzen, ero bertze kantoin batean osto berri asko botariak zituela bertze batek ikustekotan egiazki ohargarria beharko zuen.
Erran zauztet, ez naiz bate baratze zaintakoa.
Nere laguna lanetik sartzen zenian, gehienetan, ez nuen buelta bukatua. Eta nola ez nintzen xuxen orroitzen zoin potto busti nuen eta zein ez, ez nuelako bate ere egiteko maner berezirik nere lan hortan, aldiero gauza bera izaten zen.
Maiderek, bai, Maïder zuen izena, ur ontzia eskutik neri kendu eta berak berritz egiten zuen buelta osoa.
Ni, hareri begira, bi eskuak zarpetan, bate ere keskatua nere lana zangopetan hartze hortaz.
Lehenbixiko denboretan, momento hori josta gixa pasatzen ginuen.
Maïderek, neri egiteko galdeturik ere, nahiagoa zuen berak egitia bere landareen kuidaroak.
Momentu on bat pasatzen zuen, bere lore tartean, bateri osto ihartu bat kenduz, eta bertzeari obekio iguzkia hart dezan pottua aintzinatuz itzaletik.
Nere inguruan gan eta etorri bere ur ontziarekin ez zen blagan ixiltzen.
-     Ikusi duk hau ¿ Beha zak ze pusa bota duen azken egun hautan ¡ Eta onen loria, ohartua aiz? Zer edertasuna ¡
Ni hartza on bat bezala segitzen nuen nere batzezain ttiki pollitta. Haren poza ez nuen partitzen, baino aski ongi estimatzen nuen oren alegera ikustia.
     Gau aintzin goxoak izaten ginituen, basakortean biek lore artean, hura harat eta onerat bere landareak bustitzen, eta ni erdi erdian arratseko epeltasuna gozatzen.
     Hori, erran zauzten bezala, lehenbixiko denboretan zen.
     Ez zuen luzez iraun gure elkar aditze erdi josteta harek.












Orroitzen naiz nola errita ematen zian, irriz bere ur ontzi utxakin alegia eta neri burutik beiti emanez.
-     Adi zak, ez zuken oneri kasu ematen ahal ¿ Beha zak nola kiskortua den ur eskasiez ¡ Ez nauk hikin bate fiatzen ahal, astoa halena ¡
Eta erdi dantzan onkaillondo bat tiratzen zian, muxu arin bat pausatuz nere xur muturrian.
Aski neska alegera zen Maïder. Maiz irria urbil zuen, denbora haitan…
Nik badakinuen ez zela egiazki koleran, orduan baietz erran eta gisa ber berian segitzen nuen biharramunean.
Ikusten duzue, hori kontatuz halako zimiku ttiki batek asiki egiten nau barrena.
Zen eta, hola berritz orroitzian ohartzen naiz ez ginela huros izaitetik urrun, Maïder eta ni, denbora horietan.
Neska argia zen, bizia, pollita eta buru auste gabekoa. Egunak gosoak nintuen haren aldean.
Baino leheno erran bezala, orduan izagutzen ahal nuen goxotasun hura, ez nuen nere baitan senditzen.
Nere burasoekin bizitu nintzen bezala, Maïederekin ez nintuen eguneroko gauzak partitzen.
Elkarrekin bizi ginen, pareja gisa, baino nere burua bakarrik izan bezala ikusten nuen.
Neska xarmant haren alegrantzia atean atxikitzen nuen, ez sartzen utzi nahiez.
Maitasunaren sinaile guziak emaiten zizkian, nik entregatzen nizkion, baino neria buruan egoten nintzen, alegia eta ezin nahasi seko gure bi biziak.
Jakin gabe zertako ero nolaz, gure egun ederretako errituak gastotu ziren aski fite.
Ez dakit nere ur buelta gaizkio egiten nuen ero ez, baino ez ginituen bi sasoin pasa Maïderek arrats batez aspertu eta eskuetatik ur ontzia zakarki kenduz bota zianian :
-Hadizak, holako desgustuakin egitekoetan, obenaduk ez ikutzia ere ¡ Emendik aintzina huztak hori, neorek egingo diat ¡
Eta ez zen irri kondurik hitz idor horietan ¡
Urrun muxuak eta dantzak. Arintasuna, josketak eta bertze.
Maïder koleratu egintzen, eta lehen denboretan irripar egitenazi zizkion aldrebeskeria eta moteltasunak orain ezin ikusiak zituen, begi kantoineko makarrak baino gehiokoak !
Pentsatzen dut ez zirela kolpez gauzak hola aldatu izain. Ez zen gauetik egunerat seko aldatu nere Maïder.
Baino ni ohar gabian egin zela, bai.
Bi eszenak aitz garbi ditut oraindikan ere begi aintzinean banituen bezin ongi. Bi potret begiratzen diren bezala estudiatzen ahal ditut.
Baino ez nuke inundikan ere erraten ahal nola pasaginen batetik bertzerat. Ez nintuen sinaile txarrak behesi denbora pasa alian. Neretzat gauzak berdinak ziren, denbora lehuna eta egunak parekoak.
Segur kasu piska bat emanezkio senditua izango nuela nola aldamenaren itzalak gure eztitasuna illuntzen ari zen egunetik egunerat.
Pentsatzen dut Maïder pittaka pittaka aspertu zela. Lehenbizian irriparrekin kentzen zianatik ur ontzia azken zakartasunaraino pasa zituela gradu ttiki asko, nik ez nintuenak ikusi pasatzen.
Baino bertze alde batetik, egiazki nere kondu hartu izan bazuen, nik hareri ez banion hartu ere, ez zen nitaz maner hortan urrunduko.
Geldituko zen neri gibelean utzi gabe, eta nere eskua berian berotuz ixatuko zian bere alde elkarrekin martxa segitzekoetan.
Noiz faillatu nuen, ero noiz gibelerat utzi zian, ez dakit. Ez da momento bat izandu, segur.
Lerratze bat, zimiko bat ausiki argi batek baino miñ gehio ematen ahal duena.
Gure amodioa epela zen. Ez aski indartxua eguneroko nekea pazkatzeko.
Ureztatzeko erritu ttiki horek argitzen duena millaka deuskeri ziren.












Nik goizetan atzartzeko puntotik maite nuen ogetik atera eta denbora lasaiki hartuz nere prestamenak egin.
Orain egiten duten bezala. Maite dut eguna goxuan asitzia, ez eta prisaka.
Maïderek ez.
Harek azkeneko minuta arte oge zokoan mandire azpietan gordetzen zen, egunari ihesi egin nahiez.
Rebeilla martxan jartzen zenian, marmariz koleraztatua eldu zitzaion ezpainetarat, eta aira berian media-buelta egin eta sartzen zen buru eta guzi tapaki azpian.
Nik astintzen nintuen mandiriak :
     -Ale, goazen ¡
Muxu ttiki bat kokatzen nion espaldan puntan, atxematen ahal banuen, eta ogeratik altxa eta ateratzen nintzen gelatik.
Garbitasunak egin, gosaria bientzat prestatu, eta hura beti ogean, ille zima batzuek burukia beltzatuz.
-     Mugi ari Maïder, beranta izango haiz laneko ¡ Ale, denak prest jarriak ditiet ¡
Lehen denboretan ureztatzeko aferan gisa, josteta manera baginuen horekin.
Urbiltzen nintzen ogeatik, haren gorputzaren kontra etzaten ninzen, eta mandire artetan preso hartzen nuen nere Maïder loharkatua.
Borroka ttiki batean nasten ginituen bazter guziak, eta sekulan baino berantako abiratzen ginen, gosaria erdi jana utziz sukaldeko mahainen gainian.
Lehen denboretan.
Gero, konprenditua duzuen bezala, ero zeorek konpartitua beharbada, bakar bakarrik gosaltzen nuen nere sukaldean, eta neori etxetik kanpo atera baino leheno oihu idor bat botatzen nuen gela alde :
-     Maïder ¡ Zer alu ¡ Zortziak jotzekoetan ditun eta hi beti lo ¡ Mugituko haiz ero zer ¡ Ni joaki niok ¡ Arrats arte ¡
Eta atea behar zuen baino azkartxio itxi eta automillan sartu, begiratze kolpe batez seguratzen nintzen azkenean atzari egin zela ikusten nuenian sukaldeko kristalean nere lagunaren itzala, buruari arraskaka gaueko illunpetatik ateratzekoetan.
Egun onetan keinu ttiki bat egiten nion, eta harek ere bai, eta denbora pasa alian, ez keinu ez eta begiratze ere…
Ez zuen luzatu trabagarri eldu ziala nere lagunaren moteltasuna goizetan. Bakarrik banitz bezala atzarri eta altxatzen nintzen goizetan. Nahiagoa nuen egia errateko bakarrik goxaldu.
Arraro suertatzen zen elkarrekin egitia, norapait joan behar ginuenian konpaziotarat, eta halakoetan antollatzen nintzen gosaria egiteko hura bere garbitasunetan ari zelarik, hura sukalderat urbiltzen zelarik nik alde egiteko.
Ezin banuen sofritu bezala nere tokia harekin partitzia.
Maïderek ez zian gauz haundik erraten horen arabera. Sinalke berari ere ez ziola faltik ematen neri ez ikustiak…
Dena dela, eta maiz izaten den bezala bertzen erranak aditu araberian, elkar bizitzia nardagarri bihurtu zaikun.
Ni, beti bezalakua, deus erran gabe hal hala segitzekoetan nintzen. Konformatua hala zela bizia. Ez ginen gaizki, ez ginuen elkar traba asko ematen.
Denbora pasa alian irri eta jostetak bakandu ziren. Bakoitxak gure alde bat bertzian ondoan bizi ginen.
Ez nintzen arrotz. Burasoekin gauza bera izagutua nuen.
Hala zen, hala beharra, seguraski, nere idurian beñepin.












Maïder asi zianian aipatzen ez ginuela gauz haundik egiteko elkarrekin, ez nintzen sobera arritu. Ez nuen pena gogorrik senditu.
Neri ez zian separatzeko idaria etorri. Harek deliberatu zuen obekiena zela.
     Omen.
Erran zianian nahiagoa zuela bertze toki baterat mugitzia atsein hartu nuen.
Banituen nere usarioak hartuak janeko nere bizi lekuan. Auzapena gomenikoa nuen.
Orduan, ni ez mugitzekoetan, bertze kezka nagusirik ez nuen.
Bakarrik biziko nintzela. Eta zer ¿
Ez nuela emazteki baten besoen berotasuna izanen egunero. Leno ere ez ginen beti goxo goxo elkar besarkadatzen aldiero, orduan…
Bakarrik biziko nintzen. Bon.
Goizetan etxea dena neretzat. Ogea zabalik gorputz loharkatu baten trabarik gabe.
Nahi nuen bezala jan eta moldatu nere etxean. Ez zian gaizki eldu berritasun hori.












Maïder igande batez bere lore pottoak bizpahiru gan etorri batzuetan eraman zituen.
Bere tresnak bildu eta trankilki pasa zuen atea.
-     Ale, oraingotik joaki niok. Obekio duk ola, ikusiko duk. Dehi nazak zerbaiten beharretan baldin bahiaz.
Nere lehen eta azken amodio istorioa bukatu zen.     Ez oihu ez marrum. Bizpahiru hitz, esku keinu bat eta atera itxi, batxe.
Ez nuen deus sofrikariorik senditu.
Begi kolpe bat salan, gelan bertze bat. Maïderek ez zuen deus eraman, denak hal hala ziren.
Eta iduri zuen egundaino ez zela emen emazte bat izandu.
Saloineko fotuil oberenian utzi nuen erortzen nere gorputza, eta besoak urrun zabaldurik  han gelditu nintzen, ixiltasunean, illunpeak etxe guzia betera arte.
Biharramun goizean, astelen goize gehienetan bezala, atzari, altxa, goxaldu eta joan nintzen bulegoarat.
Sukaldeko kristala hutxa zen. Eta ni bate ere penetan.
Behin ero bietan kruzatu dut Maïder. Badut uste orain esposatua den. Hume bat baduela aditua dut ere.
Ni bakarrik gelditu naiz. Ala suertatu zait.
Eta orain arte ez zian gaizki eldu.










Orain behar zauztet kondatu lehengo arrats hortako istorioa.















Bizi naizen irian lan egiten dut. Gehienetan automilla hartzen dut lanerat joateko.
Ez nuke ba urrun oinez, baino alferkeriari emana naiz puska bat, eta gutxitan suertatzen zait nere gorputza bortxatzia, izanik ere guttiena.
Lehengo aste hortan haatik, automillak ez zian ongi korritzen. Noiz nahi gelditzen zen, eta berritz partitzekoetan behar nintion bizpahiru arranke eman.
Batzezahaina ez ezanetik gain, ez naiz ere bate mekaniko gauzetan trebe.
Egundaino ez dut motorreko tapa ideki orroitzez, eta idekitzen banuke ere, badakit aintzinetik ez niokela deusik ulertuko.
Orduan, zerbait duenian, automilla antollatzerat eramaten dut erriko garajerat. Han erosi nuen, izagutzen naute ongi, eta gehienetan aski fite jartzen naute berritz martxa onean nere mekanika.
Astearte goizean gelditua ginen automilla utziko niotela biak inguruetan, bulegoa ideki baino leheno.
Ez naiz bazkaltzeko etxerat sartzen. Bi orenez egun erdian gelditzen da itxia asurentzako kabineta, banuke asti guzia.
Nahiagoa dut ala ere aldean den kafe ttiki batean jan bokadillo bat bizpahiru kafe edanez. Han ditut nere usarioak, ainbeste urteetan ongi zainak botariak.
Eguerdi en puntotan bulegoa zerratzen dut. Azkeneko klienta bat ero bertze suertatzen bazait, aski aintzinetik abisatzen ditut itxiduran tenoriaz.
Neorek kasu haundia ematen diot tenoriari. Ez dut  maite beranta alletzia nunbait zita dutenian. Gehienetan sobera aintzinetik izaten naiz, baino nahiagoa dut esperatzia, zen eta beti ipurditik gainka hor ibilli lasterka.
Ez naute bate gustatzen jende horiek beti alegia eta zer nahi izaki egitekoa beti prisaka ikusten direnak. Goizetik arrats beti kurri, eta ongi begiratuezkio deus ez eginik…
Eta zenbat holako triste ¡
Dena dela, ni ez naiz holakoa, eta nere inguruan ahal bezin bat nahi dut tenoria errespetatzia.
Nere bulegoan bakarrik ari naiz lanean, nere burua nagusi gisa manejatzen ahal dut, orduan, sinistazue eguerdi bost gutxietan pasatzen dutenak atea auro informatuak direla obena dutela bazkal ondoan berritz presentatzia, ongi konseillatua nahi baldinbadute izan !
Nagusia arraro etortzen zait. Gehienetan telefonoz egiten ditu aferak, eta noizian behinka ni joaten naiz bulego nagusiarat nere kabineta itxi eta arratsalde bateko.
Klientak ez ditut askorik. Usariokoak gehienak. Bertzetan bezala asurantzietan ere gero eta zailoagoa eldu da. Orain nor nahi asurantze sailtzen lotzen da.
Jendeak asurantzia nahi dut, zer nahitako. Iduri du animalizko ikar bat zabaldu dela denetan.
Jendea beldur bizi da. Lana galtzeko beldur, eritasunaren beldur, ibaxtailearen beldur, zahartzeko beldur, eta, sobera beldur baldinbadire ere hortaz aipatzeko, iltzeko beldur, azkenean…
Eta gure bazka beldur guzi horiek dire. To, hartzak garanti berri hau, illabetero piska bat patuz, zerbait eskalabro erortzen bazaik, trankil izanen jaiz, denak patuak izanen dituk.
Alegia eta sosak utxak zahartzea eta eritzea debekatzen balu…
Baino sinistia gauza azkarra da. Eta jendea ikusten dut trankildua nere bulegotik ateratzen. Bakea eta seguridadea patuz lortua dutelako.
Gero, zerbait gertatzian, hortxe tuk konduak !
Baino ni ez naiz filosofian aitzeko pagatua. Eta lehenotik errana zauztet, ez naiz asteko ez gauza ere hartako.
Nik behar ditut nere kontratuak segitu, berri batzuek sinazi ahal baldin badut, eta hortan geldi. Orduan nola ez naizen nere kantoinetik urrun joateko inbidietan, hala egiten dut, egunero, nere bulegu ttikian.
Goizetan bederatzietan ideki, erridauak tira, garbitasun piska bat egin, izan dezaten bazterrak txukun.
Bulegoa etxe zahar haundi baten soleko plantan da. Nola arrizko arkupe zabal batzuek dituen aintzinean izan liteke illuna. Baino nola iduzki alde ematen duen, eta dena xuriz pintatua duen barrena, aski argia da.
Ez da haundia, baino ongi arrimatua. Atea pasa eta sala ttiki batean badire bizpahiru kadir kolore guzietakoak, klientek espetu dezaten. Mahain apal bat berinezkoa, azkeneko firman ofertak bakanduak gainean.
Bide aldea berineztatua da, baino kanpoko arkupiak ematen dio gehezi gozo bat. Karrikan mugimendua agerian da, aski urbil nahi izanezkio segi, baino ez sobera ez dezan klientak bere burua gaizki sendi, erdi kanpoan jarrita balitz bezala.
Izagutzen ditut halako salak. Zure kadirian zare, denbora pasatzeko kanporat begira, eta jendea beriñen bertze aldean hor duzu, begi kolpe zorrotz batez zure erdi lotxa pixtatzen duena.
Nere bulegoan holakorik ez. Klientak badu bere tokia, eta kanpokoak kanpoan.
Ni saloren kantoin batean naiz. Nere aintzinean muble luze apal batek partitzen du tokia. Jarrita naizelarik, burua altxatu behar dut ikustekoetan zer pasatzen den kanpoan. Beharrik, bertzeala ba dut uste beti karrikari begira pasako nuken eguna, ain naiz txoriburua !
Klienta errezibitzeko zutitzen naiz, nere mahainari buelta eman eta aintzinatzen naiz eskua luzatua.
Orain aferak aski kalmiak dire. Nere sala maiz utxa egoten da. Dituten klienta pizarrak bakarka sartzen dire, eta arraro da norbait izatia esperoan bertzeakin ari naizelarik.
Ala ere ba dut zer egina, paperetan pasatzen baitut denbora asko. Zer nahi arreman ttikianentzat behar dire ez dakit zenbat paper bete, eta batetik bertzerat eguna ohar gabian pasatzen zait.
Noizian behinka ateratzen naiz, leheno erran duten bezala bulego nagusiarat joateko, ero bertzeala klienta bat ikusteko bere etxean ero kanpoan.
Lana gustokoa dut, nere bizia irabazten dut neke haundirik gabe eta kezka gutxikin.
Asi zauztet kondatzen nere astearte goiz hura.












Erran bezala nere bazkari denbora aldeko kafe hartan egon, betiko mahain berian, kantoinekoa. Etxeko andreak asteko egunero ikusten nau, badakidu zer hartuko duten, keinu bat aski dut egitia eta han urbiltzen zait bokadilloa azit xuri batean, kafea bertze eskuan, irripar mekaniko bat ezpainetan.
Beti jende berak ikusten ditut. Gehienetan kalaketan sumatzen ditut, beti berri berekin.
Ez dut nik parte hartzen. Han ikusten naute, buru kolpe labur batez agurtzen naute, eta han ez banitz bezala lotzen dire ben artean.
Ez nau gaizki iduritzen bate. Egia errateko, asko estimatzen ditut momento horiek. Espektakulo gisa bat da, izanik ere eszenak maiz parekoak. Ez naute iguintzen. Eguneroko repetizio hori beharrezkoa dut.
Egun hartan orduan, bazkaldu eta lehengotan egiten duten bezala eguneko aldizkaria leetzeko ez nuen astirik.
Hor altxatzen naiz nere irugaren kafia edan eta, lekukoak agurtu eta jozak nere automilla garajerat eramatea.
Ez ditut maite desberdintasunak nere egunetan. Ohartuak izango zaizte, ez dut berritasuna billatzen bereziki.
Egunak eguneri segi, beti modu bertxoan, eta neretzat ala denak obekienian !
Baino zer nahi zue, tartezka behar dire ez ustekoak saharazi usario azkarrenetan.
Astearte hura alakoa izangozen.
Baino eguna pasa aldian, nik uste baino gehiokoa ¡
     Erran bezala izaguneri uzten diotet nere automilla, eta berritz bulegorat, arratsaldia kunplitzekoetan.
     Orenak orenari segi, deusezen akatzik gabe.
     Astearte bat, bertze astearte gehienen parekoa.
     Arratsaldeko seiak, itxiduran tenoria. Azkeneko paperak ordenatu, begira zerbait mensaje banuken ordenatorea itzali baino leheno, eta tira, erridauak beititu, nere paper ttikiak antollatu mahain apalaren gainean argia itzali baino leheno eta baziak nere gizona etxerat.
     Automilla ez izanik, berritasun ttiki bat, oinez sartu beharra.
     Negua sartua, egunak laburrenian, janeko illunpia seietan. Batere hotzik, epeltasun sasoin kontrekoa.
Paltua beso azpian hor abiratzen naiz.












     Bulegotik etxerat ez dut bide luzia. Oren erdi batez lasai lasai egiteko manerekoa.
     Aipatu zauzten arkupe zahar aiken gehizean abiratu naiz. Biharramunean ikustekoak nintuen aferak buruan, mahasin beriñ argiztatuen aintzinean pasatzen naiz. Emen neguko arropak pupett luze batzuen gorputz mehastetan. Kolore gutti, beltz asko han emenka larañ kolore petatxo batzuekin.
Ohartuak izango zaizte zuek ere pupet orien idurikoak gutxi kruzatzen direla karriketan. Halako zango luzeak, beso lirainak, halako lepo mehe graziosak. Emazteen gerri ondo xira bezin kurbagarriak, gizonen paparo zabalak arroka bezala kroskatuak, nola nahi duzue heien itxura urbildu ¿
Siñalke jende gehienek badugula imajinazione ahal animalia…
Ni ez naiz beztitze gauzetan interesatua. Bai, badakit, errango nauzue : “hi, zeretan ongi pentsatuzkio haiz interesatua ¿”
Ez batzezain, ez mekaniko, eta ez beztimenduko. ¡ He be bai, ala da, ez naiz gauz haundiz interesatua ¡ Ne pito guzian bertzen tartean bizi naiz, eta mahasin berin aintzinak ez naute luzez geldirazten.
Astearte arrats hartan astia badut. Goizian begiratua dut zer programa den televisionean, eta nik maite duten erreportare bat arratseko amaretatik landa ematen dute.
Lanetik sartuezkio, etxeko lanak fite eginak ditut. Afari gisa zerbait prestatu, informazioneri begiratuz hura iretsi gusto haundirik gabe, zerbait jan behardelako, dutxa bero batean eguneko neke pizarrak berazi eta ez dut deus bertzerik egitekorik.
Jartzen naiz nere betiko fotuillean eta televisionari begira pasatzen dut afalondoko denbora. Kate batetik bertzerat billatzen dut zerbait begia lotzen nauena. Gehienetan erdi lo han zozotzen naiz, sobera goiza delako ogeatzerako.
Ez dut erraten ahal nardatzen naizela. Ez naiz gaizki. Ez ongi ere.












Pentsatua nuen momento batez zerbait konpaniko animale bat hartzia. Zakur bat konpaziotarat.
Eta auro deliberatu nintzen sobera kezka emango ziala. Hura janazi, aterazi, korrizi, boh, boh, boh ! Han bertan utzi nuen idaria eta gutizia…
Bakartasunak baditu bere abantaillak eta ez nintuen galdu nahi.
Nere etxean, bakar bakarrik, iñoren mene ez eta trebe, nahi duten bezala antollatzen naiz, nahi dutena egiten dut, eta ez dutenentzat egiten ez nau iñork griñik erakusten.
Libertade ederra. Libertade hutxa, eta oraindik konsideratu eta, seko tristia…
Egiteko ahalmena gauza ederra izan litzeke, bai, zerbait egiteko gogoa izanezkio ¡ Baino ni ez naiz deusetan lotzen, ez dut deusen gogorik ez eta beharrik. Izaten ahal den librena bizi naiz, presondi batean bezin ertxi. Eta ertxitasun hartan, kontent.












Karrika nagusia gibelean utzi eta bidexka illun batetik joaki naiz etxe alde. Gabeko freskura senditzen dut burutik beiti, nere paltoa zabaldu eta janzten dut, gorputzan inguruan tinkatuz.
Kokotza paparo alde gehizatu, eskuak zarpetan gorde eta pauso bizi batean hor joaki naiz, bakarrik illunpean. Nere pausu soinuak jotzen dute lurra erritmuan, burua beiti urruntzen ari naiz herri erditik.
Etxeak gehienak itxiak dire, taulak zerratuak eta batzeak ixillak. Bide bazterrean automil bakan batzuek, karrikako marruma apaltzen nere gibelean.
Bertze bide nagusi bat kruzatu, eta nere lotizamenduari urbiltzen ari naiz. Parke gisa aski eder bat bada ezkerretat. Arbol luzeen ostuak lurrean kraskaka zanpatzen ditut.
Emen argitasun geixio bada. Bide bazterrian lanpara zuzen batzuek pistuak dire, eta bizpahiru etxetan barrengo argiak zilatzen dute illunpeta.
Ez dut deus pentsaki berezik buruan. Martxak berotu nau, paltoa ideki dut.
Eta hor gelditu naiz, bate arrazoinik gabe, etxe argitu baten aintzinean.
Leiho kristal baten gibelean, gizon emazte gazteak. Sukaldean, sukalde moderno argi batean, zutik biek, karaz kara.
Muble xuriak, eskutill ailtzairo kolorezkoekin. Argia gogorra, xuritasun guzi hortan, izaten ahal den bezalakoa zerbait laboratorio batean.
Ez bate gosotasunik, dena lehun eta latz.
Baino jaun-andre horiek…
Ni, kanpoan, geldirik, sesitua, seko.












     Ez nuke erraten ahal zerk justu sesitu nauen hala.
     Bidean bertze etxe ideki batzuen aintzinean pasa naiz. Bertze barrenak ikusi ditut begi ondotik. Jende batzuek izango ziren seguraski.
     Etxe onek ez du deus bertzeen ez araberakorik. Argia xorrotsa da, bai, sukalde hortan, eta muble xuriak begia deitzen dute beharbada.
     Nere aintzinean egurrezko geta bat, landareztatu zerakur baten menean. Gaua orain seko jaundua da, lanparak sobera bakan dire neri argitzekotan.
Ez dire bate nere alde begira sukalde xuriko bi lagunak. Ala ere, gorde naizik baztertzen naiz landaren gehiza arte. Nere alturekoak dire, eta sasoin hontan ostoartiak mehe dituzte. Ez naute begi kolpea debekatzen.
Ala ere, ez nuke nahi norbaitek hor atxemaitia. Lotxatia senditzen dut nere burua, hola begira erdi gordezka.
Eskuñ eta esker iñor, baino nahiagoa dut zerakurari urbiltzia gehio, antxu sarturaino adar tartetan.
Orain bai gaizki ibilkiden baten itxura guziak baditutela ! Zutik illunpetan bide bazterrian, zerbait, baino hola, erdi konkortua ibaxtaile bat bezin ukerra !
Inporta zait arraultz bat ! Nahi ditut begiak ase ikusten duten hortaz.
Ez da ba bertze mundo bateko gauza. Jaun andre batzuek beren sukaldean negu baten arratsean.
Ez dute dues partikularik ere. Gazteak, ez ainbertze, ogei ta bostetik ogei eta amar urtetarat. Gizona mehaxta, ez haundia baino luzea. Emaztea hura borobilla, ille gorrantz batekin, kolore biziaz bisaria animatua.
Gizonak bizkar ematen nau. Ez diot arpegia ikusten, matelazurra bertzerik. Piska bat konkortua da emazteraren alde, zen eta haundiagoa den.
Espaldak zabalak ditu, kristalaren erdia beretzat du.
Emazteak pare egiten dio.
Ez dute elkar ikutzen. Urbil dire, baino ez dute elkar ikutzen.
Solasik ere ez dute egiten. Emazteak ezpainak erdi idekiak ditu, baino geldirik;
Ez dire solasian ari, ez dire muxuka ari, ez dire elkarreri lotuak.
Baino elkarrekin dire, seko, izaten ahal den elkartasun azkarrenian.
Emaztean begitarte hortan gizona seko eta dena hor da.
Biek dire, munduan bakarrik izanik bezala. Biek eta inork eta deusezek inguruan ez diote elkar lotze hortatik kenaziko.
Biek bakarrik dire, eta dena badute.
Ni, kanpoan, illunpetan, begira.
Eta nere baitan utx batek zilatzen ari zait barrena. Beriñezkoa bihurtua naiz, eta beriñ mehe horen gorputz guzian milla golpeadek millaka zirrimurruz porrokatzen naute.
Ez naiz erori, ez naiz oihuka ero marrumaka lotu. Ez dut deus egin, han egon eta begiratu bertzerik.












Ez naiz luzez egon izan.
Jaun-andreak mugitu ziren. Gizona biratu eta kristalaren alde jarri zen. Emazteak esku bat pausatu zion espaldaren gainean, eta beso luzearen beiti lerraziz haren eskua hartu eta bere ezpainetarat urbildu zuen.
Gero, hura ere biratu eta atera zen sukaldetik, nik ez nuen ikusten ahal toki baterat.
Zerakuretik atera nintzen, eta nere bidean segi etxe alde.
Deus ez balitz bezala.
Baino jakinez ez nintzela bera.













     Errango nauzue ez dela hor deusik halako kondutan hartzekorik.
     Eguneroko eszena bat dela, millaka gertatzen den bezalakoa minutero mundo zabalean.
     Arrazoin duzue.
     Baino nik dakit nola pasa den, eta zer egin nauen.
 Zuek ez.
     Orduan har zazue pazintzi piska bat eta uzt nazue kondatzen, ez ba zauztet sobera nardazitzen bederen..












     Nehori ez nintzen segiduan ohartu zer gisetan astindu zian eszena ordinario horek.
     Ez zen lehen aldia suertatzen nintzela amodiozko arreman baten aintzinean, izanik ere gehienetan telebisionako fikzioetan izan.
     Nehorek emazteki batekin bizitua naiz eta izagutu ditut momentu goxo batzuen eztitasunak.
     Bai, hori dena justu. Amodioa aipatua naute, nehorrek senditua izateko ahalmena izandua behar nuke ongiz, eta oraintxet erran bezala pitta pittabat telebisionari emana den batentzat ez da historio horietatik eskapatzeko manerik.
     Gauz bat da jakitia zerbait badela, ikustia izate horen sinaileak, bai eta sinaile horien ilusioari bihotza osoan idekitzia.
Eta hartaz konforme segitzia, arrats hartan arte, bizi nintzen bezala.
     Segur naiz ez naizela bakarrik hola bizitu naizena. Eta zuen artean gehienak ala bizi zaiztela.
 Odol biziaren gatza larrikorra da, ongi pentsatuz. Eta gehienek nahiagoa dugu itxuraren gerezian egon, zen eta errealitate bizi bizieri ideki bihotza.
Ohartzen bai gare lanjera or dela, poza zabalari nahasia etortzen dela sofrikari beltza. Eta ez eta klaroki gauzak hola behesi, bere muturra piska bat gordetzen ahal baldinbadu ere, biziari zuzenean kupeta eman baino erreso baita illunpe trankil batean egon.
Ni segurik ala bizi nintzen, oraino. Jakinez ez nintzela korriente azkarrean borrokan ari, baino lasai lasai mugimendu lirainatik baztertua.
Hala bizia moteltxioa bai, baino ere arrisku haundirik gabekoa. Erran zauztet, asegurantzi gisa bat. Nere bizi guziaren itz nagusia.
Hola etorri zaiten kararen erdira zertaz nere burua eskasietan uzten nuen.
Erran zauztet, amodioa baki nuen zer den. Ez, justu erratekoetan, uste nuen bakinuela zer den. Zen eta amodioaren ilusioa pazkatua nuen aski pentsatzeko izaguna nuela, nik ametitzen ahalnuen araberian.
Maitemindua izandu nintzen, nere ustez. Emazteki baten besoetan plazera partitu nuen, eguneroko bizia harekin nahasi nuen.
Egietan nere baitan, amodioa izagutua nuen.
Eta hor ohartzen naiz, astearte arrats hotz illun batez, seko uker nintzela ¡
Ez nintzen etxetik urrun. Bizpahiru minutuetan sartua nintzen. Eta bizpahiru minutu horietan kristal fin bat porrokatzen den bezala soinu sobera latz batekin nere siniste guziek erori ziren.
Ez nintuen asegurantzi asko, marmar gozo batekin nere burua geheztatzen nuen. Ez idari haundirik, ez poz bizirik, baino ez ere beldur ero sofrikario xorrotxik.
Eztitasun epel bat, nardamen arin bat, piso ttiki bat, usariokoa, bortxa gabe segirazten nuena egunero.
Eta grixtasun hori nere azken egun arteraino izagutzeko garantía, ametitua eta graziak emanez gainetik ¡
Nola gauzak aldatzen ahal diren, ni bezalako kristaba triste batentzat ere…
Ezin sinistekoa ¡ Baino erran bezala, nik orain badakit, eta jakite horek argitzen nau barren osoa.










    








Etxera sartu eta eguneroko jestu berak, eguneroko orden berian. Deus berritasunik norbait izandu balitz zerbaitez ohartzeko ere.
     Betiko gizon bera nintzen, betiko tokian, eta bere bizi modu berean.
     Eta orduko seko aldatua ba.
     Ez dakidenian gauz baten berri, ez da gauz haren hutxaz laketzen ahal. Gabe bizi zare, eta ongi, ez dakizun kasuan badela ere ¡
     Hortan dute lan gogorrena gure konsumitze saltzaileek. Ohartatziaz ez garela ongi bizitzen ahal ainbeste berritasun gabe, orain arte ez ginituenak, baino oraindik landa, saltzekoak direnetik, beharrezkoak ditugunak, omen…
     Erakustia aski badela gutizia sorazteko.
     Azkeneko teknolojiko jostaillu gisan neri egiazko amodioa saldu ziaten jaun andere gazte haiek.
     Eta fuinetaraino sartu beharra, gogoa, indarra, hura lortzekoetan.
     Kutxatu ziaten. Heiek zutena nahí nuen, behar nuen, eta behar ziren guziek egiteko hura lortzeko deliberatu nintzen instante berean.
     Gose bat, ezin asia ilusio utx batekin. Orain arte pazkatu zian ilusio mehe harekin.
     Segur naiz izanik ere bate dramatikoa ero ohargarria berez, momentu hartan nere biziak seko aldatzeko bihurria hartu zuela.
     Eta bihurri horeri osoki eman nuela nere  burua, deusezen atxikidurik gabe.
     Ez dakit ongi explikatu zauzteten. Nehorrek aitz klaro senditzen dut, badakit xuxen ibilki naizela.
     Baino nahi zauztet nerekin ereman aintzinatzekoetan. Ez bide bazterrean utzi. Ortan baitut ere berritasuna. Nahian partitu zuekin nere bidea.
     Aldatua naiz, errana zauztet. Eta nahi nuke xuxen argitarazi aldamen hori.
     Segi zaun arrats hartan deliberatu nintzenakin, obekio konprendituko nauzue eta.












     Nere eguneroko usarioak konplitu nintuen. Afaria, dutxa. Lasai lasai salako fotuillean jarri telebisiona begiratzekoetan arratsero bezala.
     Telekomanda eskuetan, ohartu nintzen ez nuela bate ere intereserik bezperan bertan oraindikan gustatzen zian gauza berezietan.
     Delako erreportari hura goizetik pentsatua nuen ikusi behar nukela. Gaur eguneko klasa pobre berrian araberian zen. Ez naiz orain zehorrek erraten ahal zinuteken bezala ni bezin ongi gauz horietan bertzetan baino gehio interesatua. Gure ingurukuen martxa urrundik segitzen dut eta begi alfer batetik. Politikoeri gure gobernatzeko lana pozik usten diotet, eta ez naiz deusetan metitzen.
     Nere kantoin ttiki ertxi hura atxikiezkio, ez naiz iñora saltatzekoetan.
     Eskulanetako alderdi gabekoa naizen bezala, buru austekoekin ere ez naiz beharrik gabe nekatzen diren horietarik.
     Dena dela, arrats artan, nere telekomanda eskuetan erdi eroria, mugimendu gabe han nintzen television itzalian illunpeari begira, kuadro beltz liso hura zeruko zilo soilik gabekoa baldin balitz bezin lotua.
     Gorputz guzia geldirik, eta buruan alako brumako tartetik ateratzen den itzal luze bat, pittaka pittaka behesten bere dezinoa.
      Ur zikin batean zerbait gorputz bat etortzen den bezala goiti argitasunaren alde. Uste zinuten ez zela deus ur zikin hura bertzerik, eta hor agertzen ari da bertze zerbait.
     Ez nintzen keso. Ez nintzen kurios. Geldi, esperoan, trankil.
     Gaua kalmia zen, kristalen gibelean denak illunpetan, han emenka karrikako lanparak zillatzen zituzten bakarrik inguru beltzak.
     Tenoria aintzinatua izango zen, ez zen deus soinurik aditzen kanpotik.
     Etxean dena ixill. Bi argi saloin kantoinetan, sukaldeko lan eremu dirdiriza berinaren azpian.
     Eta ni, munduaren erdian, senditua nuen aldamenari eskainia, emana, osoan oso.
     Asteko nahi nuen argitu zerk astindu zian ainbeste. Ikusi nuen gauza utxa ez zen bakarra aski partikulara holako efektua sorazteko.
     Konprenditua nuen, zerbaiten hutxa, falta, gosea, argitarazi zuela, leheno erran duten gorputza ateratzen den bezala ur illunaren barendik.
     Eta zerbait hori ez zen zaila behesten, ni bezalako kullunpio pisote batentzat izanik ere.
     Amodioa, egiazkoa, bat bertzeari bi kristaba izaten ahal den sokik azkarrenak baino obekio korapillatzen dituenak, deusezen trabarik gabe, askatasun zabalean eta bien bohondate egiezkoan.
     Amodioa, nahia, desiatua, eta poz haundienian lortua. Bien arte pazkatu eta zaindua.
     Amodioa, auleri eta azkartasun, ametitua eta azia, goizetik arrats, eguneroko bizi zabalean.
     Amodioa, nik egundaino ez nuena ez eta urbildu ere.
     Amodioa, nere ustez ez nuena begian iskineko makarra baino gehio beharrik, eta orduko nere odolen ttinta guziek asmatzen zutena.
     Amodioa, ustez ezagutzen nuena, ustez ez nuena billakatzen, ustez ez nuena beharrezkoa.
     Eta azkenean amodioa, amodioa egiazkoa, barren guzia bere lortzearen alde biratu ziana bizpahiru minutuz, landare mehe bat tira eta ukertu egiten den bezala bizitzeko behar duen argitasuranen alde.
     Zer nahi kosta, amodioa behar nuen. Amodioa nahi nuen. Eta amodioa atxemateko manera egingo nuen.
     Nundik eta norat ez naki nuen, baino bai nintuen guziak emango nintuela alde harat.
     Indar gozo bat ari zian zabaltzen azaletik muinetaino.
     Ez zen sobera beranta. Atzari nintzen kasuan, martxan jarri eta iritxiko nintzen ni ere heien gisa.
     Errana zauztet ez nintzela maiz pentsakietan lotzen, eta gehienetan, lotzen nintzen kasu arraroetan, debalde izaten zela, deus onik ez nuelako ateratzen.
     Bigarren aldamena arrats hartan, telebisionaren gutizia itzali ezkoztik, nere analisiko griña izandu zen.
     Ohart zaizte ongi, zer bidea konplitu nuen bizpahiru orenez ¡
     Eta egon zaizte prest, ez gira hortan gelditzekoetan eta…












     Ogeratzeko tenoria pasatua nuen. Baino ez nintzen bate loale.
     Sobera bizitua nintzen berritasun guzi horiekin.
     Nahi nintuen gauzak ongi konprenditu, gertatzen zian araberian.
     Amodioa ez nuen izagutu. Nolaz, zer gatik ¿
     Ez nintzen familia partikulazki zahail batian azia. Bate ere. Izaten ahal den bakandu gisako batian. Burasu normalak, lagun arte konformeak, emazte bat aitz plaxenta.
     Nun hutx egin nuen orduan ¿ Noiz biziak ukertu zian ahalmena amodioa nere alde tiratzekoa ¿
     Hor ziren galde garrantitxuak. Banuen astia. Ez nuen nahi denborik galdu, orain arte egin nuen bezala, baino ez nintzen presatua.
     Gauzak ongi egin behar nintuen.
     Gau hartan ez nuen kasik begirik itxi.
     Ni nintzen zozo utxak orenak pasa eta orenak eldu han lotu nintzen idariak behesten, onak kontuz hartu eta txarrak baztererat utziz, maikol zomorruaz juak egiten diren bezala mahain kantoinian.
     Nere katillua ari zian beteratzen ederki. Eta orenak joan alian eskua egiten ari nintzen.
     Ez nuen usarioko lana, baino aski fite trebe atxeman nuen nere burua. Eta hola interesako gauzentzat nintuen alderdi guziek ongi enpleatzen nintuen.
     Nabaldin baduzue, parte hartuko duzue nerekin. Badakit ez naizela gai nagusi bat, baino beharbada zueri ere gomeni etorriko zauzte nere pentsamenak.
     Izan ere, amodiozko gauzetan, gehienek parte hartzeko arrazoinak baditugu, ain da gai unibertsala, ez da ala ¿
     Ale, segi nazazue. Eta zertako ez, nahastazue zuen historioa neriarekin, elkar aberats dezagun.
     Konforme ¿ Ongi, orduan tira nere alde ¡












     Nolaz ez dut nere bizi osoan amodioa, egiazkoa, kruzatu ¿ Alako suerte bakana ote da ¿
     Izanik ere ez mota berezikoa, ez ote nuke nik ere zerbait sentimendu bitxi bat izagutzeko paredarik izandu ¿
     Bertze tema baterat lerratu nintzen hortatik partitu eta.
     Amodioan billakatze gixan, badire jendeak xu eta ke lotzen direnak zerbait lortzeko beren bizian. Gazte gaztetatik halako idari bat badute, eta hareri lotuak segitzen dute, begietatik ezin utziz beren « ideala ».
     Amodioan billakatze gisa berean, izaten ahal da, profesionalki erreusitzeko inbidia, ero zer ero zeretan beren marka utzizia mundo onetan. Kulturari buruz, arkitekturan alde, soziedadia aldatzeko nahian, kiroletan izaten ahal den markik haundiena oberatzia, eta ainbeste halako gauzak, batetik bertzeekin ez dutenak deus ikustekorik, baino denak bide bera idekitzen dutenak alako griña hura sorazi dutenen buruan.
     Anbitioa, ideolojia, bere gorputzen ero ispirituaren mugak aintzinazteko, beren eremua zabaltzeko, beren bizia baliatzeko.
     Halako indarrek jartzen dutela mundua martxan betitik ametitua dut. Badirelako kristaba batzuek beren eguneroko bizi modu ertxia baino urruntxiago begiratzen dutenak zibilizazio osoa bizik mantendua da. Hori konforme.
     Baino jende gisa hori ez dela usuena zabaldua, kasi segur.
     Eta ni, partikulazki, ez naizela bate ere halakoa, hori ukatzerik ez ¡
     Eguneroko arreman ttikiak, poz eta pena epelak, gutizi ero inbidi motelak. Dena mota berekoa, lehun lehuna, bate akatzarik gabekoa.
     Eta nere inguruan, gehienek berdintxukoak.
     Begira zazue ongi, zuen auzotegian, zuen familian ero lagun artean, zenbat ikusi dituzue tropatik kanpo abiratuak zerbait gehion gibeletik ¿ Ez ote dire gehienek ni eta zuek bezalaxe trankilki beren kantoinean bizi, begiak erdi itxiez eta bihotza ttinko ttinko ertxituz ¿
     Bai, ni holakoa naiz, badakit, ez dut ukatzen. Baino ez naiz bakarra, ez da ala ¿
     Orduan, zerk alu ematen diote bertze bakan horieri bertzela gauzak ikusteko ahalmen hori ¿
     Nundik eldu zaiote gose ezin ase hori ¿
     Ez ditut inbidiatzen. Xuxen errateko, ez nintuen oraino egiten. Ez nuen eta konprenditzen ze gisetako abantail izaten ahal nuken hartaz urbiltziaz. Eta egia errateko, abantail baino kezka gehiago iduritzen zian halako bidean.
     Zen eta ez da erres zerbaiten alde hola bere bizi guzia biratzia. Denak idari batentzat ero nahi bateri emaitia. Zenbat indar, nekamen, eta buru auste ¿
     Ez, ez nintzen bate ere hartan.
     Erraten ahal zinuteke alferkeri gisa bat dela. Errestasun bat, modelo irrisku gabeko bateri konformatzea. Eta xuxen zinezteke.
     Izan ere, dituen guziak eman, borrokari leher egina segi, eta zer asegurantzi erreusitziaz ¿ Nola jakin astetik balio duen hala lotzia ¿
     Errango nauzue hartan dela ere interesa. Ez jakitiaz nolakoa den bukaera, eta haren alde pleatzeko egin ahalak guziak ematia. Bai, bai, bai, izan liteke…
     Baino ni nintzen gizonentzat, milesker ainitz, eta ikusi arte, goraintziak deneri ¡
     Ohart zaizte puskaz erresio dela ez jakitia nun diren justu zure mugak. Zertaz kapable zaren, eta zertan fallatuko duzun.
     Ez jakitiak ameretxa garbi garbi uzten zaizu. Ez zare saiatu, ez zare erori, orduan zertako ez atxiki buruan nahi izanezkio beharbada posille zinukela lortzia zuk ere, bertze batzuek lortu duten hori ¿
     Ezin erran ez zinuela egiten ahal, ez baldin baduzu ezin egiteko irriskua hartu…
     Ez da balentria egitekoa, baino bai, gozoa dela hartan gelditzia ¡
     Ni gelditzen nintzen bezala, tapaki lodi baten azpian bezin ongi gehizatua.












     Tapakia, bai, bero beroa, baino bai pisoa ere.
     Konformatzea denekin izaten ahal litzeke gauza fundamentukoa, bakea ekartzen balu eta bizia den bezalakoekin gozatzeko ahalpena.
      Ez beti ez den hura ipurditik gainka segi, den harekin poza lortu.
     Filosofia “zen” gisa bat. Batzuentzat xuxena eta egia.
     Baino ez nere kasuan. Nik badakit nolakoa naizen, hori beden konda nauze nere alde. Ez naiz nere ispirituaren garbitasuna eta arintasuna ondutzeko nere burua bortxatzen ari.
     Ez nitzeke bertze gisa baterat abiratuko utziezkio nere naturaleza nagusi.
     Ez, ez naiz nahi eta konformatua.
     Ez bertzetan lotzeko, ez ezagun horietan bereziki, beldurrarekin ero alferkeriarekin laketua naiz, behi zahar bat laketzen den bezala penze zabal batian, jakinez ere bazka aberatsegua badela mendian, baino hura jatekoetan bideak behar direla korritu. Eta izanik ere xixtu-belar mota pobria, aski janezkio, pazkatzen duela…
     Mundua zabala eldu da, oñez auro nekatzen denentzat. Eta ez ditugu denak zaldizko alderdirik ¡
     Dena dela, ametitua nuen kasuan nere partia bazela nere bizi moduaren ertxitasunean, nahi nuen konprenditu zertako ez nintzen egundaino interesatu nere bidexkatik ateratzia bederen, ez izanik ere urrun pausoak emateko, baino ikusteko bakarrik nolakoak ziren inguru urbillekoak.
     Eta han lotu nintzen nere biziaren “retrospektibo” baten egiterat.
     Ahal bezin bat saiatu nintzen gauzak begi xuxen batekin kontsideratzerat.
     Zuek errango nauzue ez dela erres. Baino begiratze horen moldatzeak utxik ematen ditu informazio garantitxu batzuek.
     Orduan ongi kasu eman, eta ikusi zer atxemanen dugun denen arte ¡












     Justu den bezala, hast dezagun hastetik.
     Denek bezala, gizon karkail motel bat bihurtu baino leheno, mutiko koskor karkail lotxati bat izandu nintzen.
     Ez ditut nere haur denboratik orroitzapen asko. Deus drama, deus eskalabro, familia aitz ordinario baten haur ordinarioa.
     Errana zauztet janeko, ero ez, ez dakit justu, ez nintuela ez arreba ez eta  anai. Bakar bakarra azi ziaten burasoek.
     Etxean bizia goxua zen. Ez naiz orroitzen izanik ere bronka bat ero zer nahi bortxakerik izandu behar nuela pasa noizbait ere.
     Aïta-amak elkar ongi eramaten zuten, noizian behinka joaten ginen batenat ero bertzenat bixitan. Bizpahiru haurekin jostetan aritzen nintzen, inguruko baratze batzuetan, bizpahiru pitokeri egin izan genituen seguraski haur guziek bezala elkarrekin muntatzen direnean, baino ez nau deus bururat eldu.
     Ez naiz orroitzen lagun bat izaitiaz. Eskolan ere denekin nahasten nintzen, baino ez nuen iñor partikulazki lagun gixa segitzen.
     Muttiko koskor kalmia nintzen, denen arabera. Bakarrik iskiñ batean egoten ahal nintzen, egur muttur batekin lurrean zirrimurru batzuek eginez eta nahasiz, iñori deus trabarik eman gabe.
     Eskolan irakasle alferskoa nintzen ere, omen. Eta gero, estudiante motela.
     Justu justu klaseak pasatzen nintuen, bertzen tartian kolokatzen nintzen, tropan erdian galdua eta handik mugitzekoetan bate ere.
     Ez naiz orroitzen zertan pentsakietan aritzen nintzen. Nola ikusten nuen nere bizia, nere geroaz kezkatua nintzen, zerbait egiteko gogoa nuen, ero ez.
     Ba dut uste duela gutti arte bezelaxe ez nintzela pentsakari haundi bat. Goizero atzarri, goxaldu, eguna pasa, eta arratxero loharkatu, tripa betea eta burua uts.
     Animale presto ttiki baten parekoa…
     Eta oraindikan ere, animale batek baditu bere arremanak, jatekoa atxeman, adiña etortzen zaionian arraza mantentzeko manera egin…
     Nik, ba dut uste ez nuen deus buruan.
     Izaten ahal litzeke bizi nintzela gorputz bizi batean, baino arri koxkor bat bezin animatua, ero inanimatua, obekio erratekoetan.
     Mineral baten gisa, zer.












     Errango nauze ala ere, ez dela hori izaten ahal. Bai, beharbada piska bat gauzak bortxatzen ditut. Baino ez ainbeste, sinist nazue, ez ainbeste…
     Baditut orroitzapen bakan batzuek, nere haur eta gazte denboratik.
     Eta hartan ongi billakatzen lotuezkio, bilduko nintuzket bakar batzuek, seguraski.
Ale, astia badugu, ni bezala ez bazaizte sobera hartuak, ikus zaun elkarrekin zer atxematen ahal dugun.
Lehenbisikio eldu zaitena bururat, deusen kanorik gabekoa lehen begira kolpez, baino aski ongi gure teman erortzen dena.
Juja zazue zehorrek :
Izandu dut nik ere amerets modu bat, partikulazki orain gai hortan asi garen kasuan, nere amalau urte inguruetan.
     Mutil gazte aski prestoa nintzen. Klasetan bertzen artean motel motel segituz denen martxa. Dendora haietan baziren beti badiren bezala modak, eta musiketan badut bat iraun nauena aski luzez orain artio konserbadu duten araberian.
     Neska kantari bat zen, beharbada zuek ere oharmenian atxiki duzuena.
     “Lory” zuen izena. Nere adinetako neska gazte pollit bat, ille blunda luze lehun batekin, begitarte arin bizia, eta mugimendu lirain indartxu batekoa.
     Kanta bezin bat dantzan ere eskaintzen zuen espektakulua. Airosa eta tonikua. Ni nintzenetik izaten ahal zen diferenteena.
     Nere klaseko lagunek ez zuela gauz haundirik balio zioten, alegia eta musikari espezializtak izaki, pollitatik aparte ez zuela bate ere talenturik. Izan liteke…
      Baino nik maite nintuen harek zituen kanta alegerak eta horen gainetik, maite nuen neska hura bera, ero haren agertzetik pazkatzen nuen idaria.
     Iduritzen zian aitz neska sinpatikoa zela, argia eta balientia. Irripar zabala, begitarte maliziosa, seko gustokoa nuen.
     Iraun nuen bizpahiru illabetez mantemindua errotik. Haren DVD gehienak erosten nintuen, eta heieri begira ameretxetan orenak eta orenak pasatzen nintuen, nere eguneroko bizitik kanpo.
     Mantemindua, zer, bakiduzue gutxi gehio zer den.
     Bai, bai, aditzen zauztet emendik : eta ba, ez haizela egundaino amodiozko aremanetan egiazki sartu ? Zer ari aiz ba kondatzen emen ? Ez ote da Lory ttiki horen arabera amodioa hik senditzen huen hura ¿
     Izan liteke… Eta segur denbora haietan galdera eginezkio errespusta argiki positiboa izango litzekela.
     Goizetik arrats, eta nola ez nuen bertze deusetan interes berezirik, nere “Lory” maitatua nuen buruan.
     Nerekin nuen, bihotzean epelean kolokatua, sekretu goxo bat, ez nuena iñorekin partitu nahi. Erran bezala ez zen “Lory” nere eskol lagun artean ongi famatua, orduan ez nuen zikindu nahi nere ideala ez zutenan nere gisa partitzen horiekin.
     Eta bertze guzien kontra nere amodioa bizi bizirik mantentziak ematen zion romantiko aire bat, aski gustokoa nuena.
     Iduritzen zian hortan erakusten nuela berezitasun bat, bertze gai guzietan ez nuena iñundikan ere.
     Klasetan momento hartan orroitzen naiz Baudelaire eta bere “Les fleurs du mal » estudiatzen ginuela. Poeta maldituaren gisa nik ere bakartasuna eta bihotzeko sofrikario bizia izagutzen nuen. Nere idarian…
     Ala iduritzen zaitan beti, eta maite nuen moda hortan ikustia nere burua.
Amerets hortatik aparte ez nuen deus nere lagunen artean gazte denboretako gogoak pazkatzeko.       Izagutzen nintuen neska mutillek ez ziaten interes haundirik eskaintzen, eta ez nintzen heien alde asko bortxatzen zerbait halako soraztekoetan, egia erran.
     Bakarrik aski ongi nintzen, eta nintzen ikasle motelak bazuen aski zer egin deus bertzerik gabe.
     Nere “Lory”kin asetzen nintzen.
     Loharkatzerat bizpahiru eszena romantikoak, ni haren salbatzaile, hura nere besoetan seko emana, tartezka mutil gazte gehienek bezala gorputz sano baten sinaileak erdi lotxetan gorderiz ogearen sekretu epelean.













     Eta ala seko satisfoz nintzelarik nere biziaz porrokatu ziaten nere amets ederra.
     Amodioaren pozak izagutu bezin fite behar nintuen amodiozko penak sufritu…
     Ah, ikusten duk, hartan gaituk !
     Xo, xo, hartu pazintzi piska bat, ez diet eta finitu istorioa.
     Ikusten zauztet pazintzia galtzen.
     Iraun zazue bertze piska bat faborez, ez nauzuela hola bide bazterrean utzi bakarrik.
     Aginzen zauztet ahalak egingo ditutela ez sobera nardazitzeko zueri, zen eta ez duzue mehezi alakorik.
     Ale, goazen…
    












     Ez naiz orroitzen justu ze sasoinetan zen. Ustez, negua, urte finitzea ero zerbait hola.
     Dena dela, bakantzetan nintzen.
     Bakantza denboretan ez ginen etxetik mugitzen.
     Burasoek zioten aski toki ederrian bizi ginela, xantza haundi bat zela, eta ez ginela iñoin obekio izango.
     Orduan, uda denbora han behertan pasatzen nuen, nere izagun gazte gehienak bezala.
 Batzuek joaten ziren harat ero onerat, gehienetan zerbait familikoaren alde. Burasoekin bizpahiru egunez bidari labur bat eman nunbait Frantzi xoko baterat, eta gero plaia gozatzen zuten gehiena.
Ni ez nintzen bertzekin nahasten. Bakartasunean obekio atxematen nuen nere burua.
Burasoek kanpoan zirenean, laneko ero bertzala, asko estimatzen nuen etxea osoan neretzat izatia.
Sala batetik bertzerat buelta egiten nuen, eta ate eta lehio guziak itxi eta gero han egoten nintzen nagusi ttiki baten gisa, bate ere nardagarik gabe, kontent nere toki gehizian jaun eta jabe.
Aski maíz suertatzen nintzen hola bakarrik etxean gertatzia, eta aldiero kontent.
Dena dela, gure gaiatik urruntzen ari naiz.
Erraten ari nintzen urte azkena zela nere ustez, nere “Lory” haren amodioa txe txe puskatu ziatenian.
Izan ere, uste nuen nik, hura nuen araberian bihotz osoan bakarra, hura ere ez neri izagutzetik kanpo neria zela.
Gaztea izana gatik ofizioa bazuen, eta pentsatzen nuen nik izagutzen nuenatik kanpo, ez zuela bertze bizirik izaten ahal.
Neria zen zer, eta hortatik kanpo, ez nuen deus ametitzen ahal. Jaun ttiki deloskor baten gisa…
Eta hor ikusten dut nere ordinarioaren lehioan goiz batez potreta bat.
 Nere Lory ederra, irripar zabal batez bere poza ofreitzen duena nahi duenari.
Nere bihotza tinkatzen senditu nuen aira berean. Zen eta potreta gauza ederra zen, baino ondoan zen testua, bertze kondu bat ¡
Han zioten : “Lory a trouvé l’amour »
Nolaz, nola, Lory a trouvé l’amour ?
Nundik nora zen posille ezin ametitu hori : Lory a trouvé l’amour ?
Ez zen urrun irakurri beharrik xehextasunak jakitekoetan. Eta leetzen ari nintzen araberian nere amerets ederra iltzen aizen.
Bertze kantari famatu bat omen zuen amodio laguna. Kanadiano bat, hura ere aditua duzuena seguraski : Garou.
Ohart zaizte nere desilusioaz. Ez zen nor nahi nere kontrarioa. Eta ni bezalako mutil lotxate batentzat ezinezkoa harekin parekatzekoa.
Ez nuen pentsatu ere, egia errateko.
Berria iretsi, erremedio latz baten gisa, eta ordenadorioa itzali. Xukalderat jautxi, katillo bat txokolatesne berotu eta hura edanez kanpoko zeru grisari nahasi nere pena.
Goizteia zen, hortaz segur naiz. Ama eguerdietan sartzen zen jateko. Nik ateratzen nintuen bezperatik prestatu zituen platak mahainerat eta buruz buru bazkaltzen ginuen, telebisionari begiratuz.
Ez ginen kalakariak. Bizpahiru hitz, bi pokadun artean, eta baxer pizarrak altxa eta berritz ateratzen zen ama.
Berritz telebistaren bukaerian aipatu zuten nere Lory. Eta janeko nere pena ahantzia izango nuen, beti dela ez nuela kauso haundirik eman.
Janeko berria ametitua nuen, betitik jakindu banun bezala ez zela bertze ateratzerik neretzat.
Eta hala ohartu nintzen ez nintzela ain bat maitemindua, horen erreski libratzekoetan.
Ez nuen deus informazio berezirik bertze baterako atxiki experienzi hortatik.
Bizpahiru illebetetako ameretsa goizetik arratserat galdu nuen, eta antxu ain auro, ahantzi.
Ez balitz deus konda bezin aisa. Eta egia, hartan, ez zuen deus konda, nere bizi guziak ez zuelako deus konda bere osotasunean…












     Ikusten duzue orain obekisio nundik norat kanoria eldu zaion nere istorioari ?
     Nehorri zuekin batean aintzinatzen ari naiz bidexkan.
     Nere gaztetako amodio hori ez dut lehengo astearte arratsean deskubritu. Ez  nuen seko ahantzia eta orduan kolpez buru kantoin illun batetik ateratu.
     Ba omen dire ola gauzak hain urrun gordeak ez dakiduzuela ere jakinak dituzula. Seko tapatuak nahi gabian, eta nahiez ere ez direnak argitarat ekartzen ahal.
     Gauza sekretuak, egun batean beren burua agertzen dutenak iñorek jakin gabe zertako eta nolaz.
     Neriak ez zuen deus horekin egitekorik.
     Ez nintzen gazte denborako sofrikari tremendu baten mene, nere orroitzapenetik desagertua, eta urtiak eta urtiak pasa arte ahantzia.
     Betitik nere istorioa zen, betitik izagutua eta jakina.
     Baino orain ohartzen naiz haren erran nahiaz. Orain billatzen diotelako erran nahi bat.
     Nere bizi guziari billatzen dioten bezala.
     Erran zauztetenian mineral baten gisa bizi nintzela, hori nuen buruan.
     Bizi naiz, bai, gorputza bizia dut, eta espiritu bat ere mantentzen dut hal hola.
     Baino beharrezko horien aparte, ez dut deus animorik. Ez nuen, zer…
     Eta sinist hazue ez dela erres animo hori illunpetatik ateratzia ainbesten denboran buruan.
     Baino errana zauztet, deliberatua naiz, eta egin behar diren guziak egingo ditut, zer nahi kosta zaitela.












     Urrunxio pentsatuz, eldu zait nere haur denbora.
     Eta denbora hortaz ez nuke behexten ahal gauz haundirik.
     Josteta batzuek etxeko baratzean, lizar baten azpian uda alde, nere gelan denbora txarretan.
     Hume prestoa nintzen, badakizue. Ez nuen deusetan karratxurik.
     Nere denborako haur guziek bezala, ordenadorioakin enpleatzen nintuen momento libro gehienak. Ez liburu, ez jostailo.
Beti jarrita ekranuaren aintzinean.
Kiroletako, ez alderdi ez afikzio. Lagun arte gutti, ez zakur ez kato, maiz bakar bakarrik.
Burasoak jende plaxentak, egundaino bulla ero kasaillik. Egunak eguneri segi, kalme eta luze.
Buruan dut maiz bakarrik uzten ziatela etxean. Izan laneko ero bertze, ez dut orroitzapenik norbait nere kuidatzen izatea gatik.
Nere burua nehorrek kuidatzen nuen, iñoren beharrik gabe.
Ez nuen deusen eskasik, kontent bizi nintzen.
Ez nuen nere bizia bertzeala bihurtzeko inbidirik. Badakinuen bazirela bertze bizi moduak, mundua zabala zela eta nere ordinadorioan gehien gauzak ikusteko ahalmena banuen.
Ez izanik ere aitz kuriosa, informazioak banituen. Asteko, orain ditugun errementekin, denak itzali eta itxi bertze paradarik ez duzu ez baduzu nahasi nahi kanpoko martxari.
Goizetik arrats mundua begi aintzinean duzu, nahi ero ez.
Izan liteke halako eskaintze zabalak balioa kentzen diola. Horen erres lortzen dena ez da estimatzekoa.
Bertze haurek bazituzten projektuak, ameretsak, nahiak eta gutiziak. Beren bizi modua kalkulatua zuten eta xehexki badakizuten ze alde bira begiak.
Nik, ez. Ni heien artean ez nuen deus begitartea tiratzen ziana. Munduko burrunbak ez zian belarria tentezitzen.
Nere tokia eman ziatena zen, ez nuen aldamenik beharrik.
Ez nuen nere burua bertze nunbait ero bertze nolazpait desiatzen.
Nolaz ¿ Nolaz ez zian egundaino etortzen mugitu beharnuela zer ero zeretat ¿
Ez dakit. Halakoa egin ziaten eta…












     Horixe arrazoinmendu koxkorra ez da ala ¿
     Alakoa egin ziaten…
     Bakoitxak ez balu bezala deus ikustekorik bere bizian, errateko manerian.
     Destinu bat, deneri emana, baino aukerik egiteko maner gabe. Toki bat, bizi modu bat, famili bat eta lagun arte bat. Eta hortan jokoa xur, autamena bakan eta balio guttikoa.
     Munduko martxan zure papera hartu eta hartan egon, bertzenari nahasia baino zuriakin mantendua.
     Hala izatekotan, egia xuxen ibilki nintzela horan artio. Segi bidea, begiak lurrerat botariak eta espaldak apal.
     Ez bortitzkerik, ez errankurik. Segi, ixil eta zuzen.
     Ez ote nintzen huros ? Ez ote nintuen behar guziak ¿ Zer nahi nuen gehio ba ¿
     Azken egun hauetan, izan ere aste bat oraindikan ez den pasatu lehengo astiarte arrats hortatik, aitortu behar zauztet dudatu naizela ongi ari nintzen ero ez.
     Ez da seko ala. Duda etorri zait orain hartzekotan nintzen biratze horek bizia zailduko ziala. Ongi adi zazue, duda, ez beldurra.
     Beldurrik ez dut. Sobera alegera naiz esperantzi berri hortaz. Nere bizian aldamena beharrezkoa senditzen dut, eta ez naiz iñundikan ere bide hortatik ateratzekotan.
     Baino ohartzen naiz galduko dutela leheno nuen gozotasun epel lodi hura. Biziari bizi lotzekotan, badakit epeltasunari ez dela amets gehio egin behar. Hotzak asiki egiten du eta beroak erre. Eta hortaz gehizatzekoetan ez nuen mugitu beharrik leheno nintzenetik.
     Duda positibo bat, oharpen bat, jakinan ganian den batek ametitzen duena. Irrisku desiatua.
     Nere bizi motel haren negurriak ongi hartuak nintuen. Izagutzen nintuen haren abantail eta ontasunak.
Eta denak han bertan uztekotan nintzen zutitua eta kupeta emana.
Desafio bat, nere negurrikoa. Deus izigarrikorik baino ni bezalako batentzat aski salto ederra.












     Zer gauza bitzia gertatu zian ala ere ¡
     Nolaz egunero ikusten nuena muturraren aintzinean ez zian tantitzen, eta gauza berdintxuko batek tripa korapillatu zian ain ttinko ¿
     Ez zen eszena aitz partikulara ba. Baino neska gazte harek eskaintzen zion begitarte hura mutil hareri ez zen ala ere noiz nahi agertzen diren horietarik.
     Ez ziren heiek, biek. Ez zen xukalde xuri hura. Ez eta ere arrats hotx partikulara.
     Ez, begitarte hura zen. Han ziren kristabak baino gehiagokoa. Han giren hiruak baino zabalokoa. Zerbait urrundik etorria eta betiko bizitzen ahalko zuena, gu hiruak sortu baino leheno zena, eta puskaz luzez gu hiruak il eta gero segituko zuena.
     Amodioaren indarra, gizon emazte heien begietan ageria.
     Bizi beroaren animoa. Zainetan ibiltzen den odolaren furia.
     Nik hori ikusi nuen begi haietan. Hori sartu zian fuinetaraino zanpa.
     Eta ximist harek argi egin zian eta xu harazi, ni itzalpenian bizi nintzena.
     Bernadetek Lurdeseko lezoan ikusi omen zuen Ama Birjiña. Neri Pausuko karrika batean agertu ziaten bizi indarra.
     Par egiteko ari naiz, baino bada zerbait egi konparazio hortan.
     Domaia ez dutela izagutu Bernadette delako hori. Elkar konprenditzeko parada baginuen, beharbada ¡
     Ez duzuela trufa egin faborez, zen eta zuek ere gelditzen ahal zaizten sesituak momentu batez, deusezen abisorik gabe ¡
     Kasu eman, eta orroit ongi nere erran zaharrak…
     Bizia luzea eta lehuna izaten ahal da. Eta iñork jakiten ahal gabe, denak putzorat joan eta gauzak berritik abiratzen ahal dire.
     Neri bezala zueri ere ¡












     Orain behar zauztet kondatu nola nere aldamena obretan jartzeko idaria duten.
     Lehenbiziko ongi klaratu zer behar duten lehenotik atxiki, zer bota, eta zer berritasun moldatu.
     Ikusten duzue aitz ongi manejatzen dutela nere metodoa. Hortan bertan sinailia gauzak mugituak direla janeko nere baitan.
     Hast dezagun atxiki behar dituten horietarik.












     Behesi behar ditut atxiki nahi ditutenak, eta ez ditutenako botzen ahal atxikiko dituten horiek.
     Xuxenez bigarrenetatik obena astia.
     Zer izaten ahal da ez dutena aldatzen ahal nere bizian.
     Batetik, orain arte nintzen kristaba. Nere iragana errateko manerian.
     Zer izandu naizen bertze begitarte batez konsideratzen ahal dut nahiez, baino txandatu, ez.
     Iduri du astokeri bat erraten ari naizela. Egiek ezin ukatu gehienak modu berakoak dire. Ala ere ez zaiote balioa kentzen hitzetan agertzia…
     Izandu naizen mutiko, mutil eta gizona ametitu bertzerik ez dut.
     Horen arabera zonbait ikasmen baditutela behestekoak konduan hartu behar dut ala ere.
     Iragana iragan, baino haren sustanzia geroko hontzeko manera egin.
     Bide hortan janeko hirugarren punturat lerratuko nintzeke. Ez banitz orain bihurtu naizen bezin metodikoa.
     Jakinez zer nintzen, nolakoa, eta zer ez nuken nahi gehio izan, argi aterako da zertarat behar duten alleratu. Nolan aremana pentsatzekoa gelditzen baldin bada ere.
     Orduan ez hortan segiduan abiratu. Halakoa nintzela ohartu, ametitu, eta utzi garbiki pleatua geroko.
     Badakizue nolakoa nintzen. Ez zauztet zakurra bere buztanari asikika bezala beti gai bera serbitzatuko.
     Lana badugu elkarrekin egitekoa, ez da emen denbora alferrik galtzerik ¡













     Bigarren gauzaz ez naizena nagusi da nere ahalmenak, ain fisikoki zen eta inteletualki.
     Ez nau sobera gustatzen termino hau, “intelektuala”, nitaz aipatuz.
     Baldin bada gauz bakar bat ez dutena ukatzen ahal, eta ez nauela egundaino bururat etorri saiatzea egiterat ere, da ez naizela “intelektual” bat. Sentxu hortan ez naizela pentsamen luzeetan sartzen beharrik gabe.
     Hori ere kondatua zauztet.
     Orduan badakit ez naizela bertzela bihurtzenalko kolpez, izanik ere azken aste honetan ohartua naizen nere bizi guzian baino gehiago buru katazketan ibilli naizela, eta egia erratekoetan, aski gustoz noski.
     Baino momentua halakoa zelako izandu da, eta kasuak irakutsi du beharra.
     Hortatik kanpo, badakit ez nauela inbidirik sortuko pentsamenetan nere burua bortxaztzeko.
     Ez naiz hartakua, ez naiz egundaino ala izandu, eta ez nau deus kezkarik ematen ez naizela egundaino halakoa izanen ere asegurantziak.
     Nere zozoan, ez naiz gaizki, eta ez dut hartarik atera beharrik nahi dutena lortzeko.












     Bertze gauza da nere gorputza, nere osasuna, nere naturaleziaren alderdiak eta failluak.
     Ez nau naturalezak ain gaizki dotatu. Badire, eta ez gutti, ni baino jende ederragokoak. Soila naiz, aspalditik, ez dut deus aitz ohargarrik nere idurian.
     Baino bertzen artean, ez dut horen gaizki ematen, nere baitan bederen !
     Ez naute eldu diren urteak abantaillatuko, gaztetasunen aberastasunak gibelean ditut.
     Badakit itxura antollatzen ahal dela. Izanik ere mota ordinario batekoa, naizen baino plaxento bihurtzeko manera banuke.
     Hori ere hirugaren puntorako.
     Ez zagun bidez galdu.
     Osasunaren araberian izagutuko dituten zailtasunak ez ditut menperatzen ahal.
     Gorputza ahal bezin ongi mantentzeko nere gai dut, baino hortik aparte bertze guziek bezala beharrezkoa izanen dut eldu zaitenarekin egitia.
     Hor ez aberats ez pobre, ez abil ez zozo, denak berdin, izanik bere odolean eldu zaiotenakin konformatu beharrian.
     Orain arte ez dut deusetaz kesatzekorik. Emendik aintzin ezin jakin…
     Naturalezak gorputzaren osasunatik aparte bakoitsan tenperamenduan ere agertzen ditu bere behestasunak.
     Ez da autakoa izaten. Baten bat beti keso zer nahienzat, bertze hori izaten ahal den bezin lasai, izanik ere lur ikar baten erdi erdian…
     Neria ez da sobera gaizki. Moteltasun gozo horek lehuntzen naizki nerbioak eta salto gutxi ibiltzen ditut.
     Ez naiz aitz kuraiosa, aski pultrunetik urbil ongi begiratuzkio. Baino ez naiz sobera korapillatzen areman bitzietan. Nahio dut konkor konkor egina bizkar eman.
     Eta ez zait sobera gaizki atera orain arte.
     Ez, konformatua naiz ongi naizenakin. Ez nuke bertzeala bihurtu nahi, osotasunean.
     Nahi duten aldamena lortzekoetan beharko dut naizena bortxatu alde bat ero bertze, berezitasun batzuetan, segur, baino ez ainbertze.
     Nere bizi modua ez dut gehio soportatzen ahal, ez nere kristaba, har zazue ongi diferentzi horen nehuria.
     Nere buruarekin ongi naiz, nere bizian ez naiz sobera ertxi. Segur naiz konprenditzen nauzuela ongi ez da ala ¿ Bon.
     Nere ingurumena den bezalakoa da. Eta ingurumen horek ni naizen bezalakoa egin nau.
     Hortaz ere deus erratekorik.
     Den bezala ez da gaizki, eta ez nau partikulazki minkortu bizia.
     Horen buelta eginezkio, lotzen ahal gare orain gure bigarren zatian.












     Zer dut atxiki nahia aldatzen ahal nukela baino den bezala gomeni nauena ¿
     Hori badakit deus kalkulotan ari gabe : nere bizi lekua, nere lana.
     Aldamena billakatzen duten gehienak hortan lotzen dire ba lehenbizik.
     Bizi lekua, lana, auzokoak, tokiko izagunak, eguneroko trama ttinko horiek ittotzen dituzte, aipatzia dutenetik benepin.
     Nik ez dut ala senditzen.
     Badakit radikalki bizi modu bat txandatzekoetan, obena denak harrika tira eta berritik astia izaten ahal litzekela.
     Utzi lehentasun guziak bertan eta arin arin jo bertze mundo kantoin baterat. Bisari berriak, zeru diferenta, usario zaharrak ahantzi eta bizi modu berri bat sorrazi.
     Denak bertan utzi, eta segi aurrerat ¡
     Romantikoa iduritzen du ez da ala ¿
     Eta ni bezalako mutil zahar batentzat aitz erreski egiten ahal dena. Izan ere, nere burasoak ez dute nere beharrik, ez dut ez hume ez emazte, menperatzen duten lan hori nun nahi egiteko gisetakoa da.
     Bai, nahi izanezkio, ez nuke inundik trabik.
     Baino, ez dut nahi.
Naizen tokian, duten lanean, izagutzen dituten jende artean, aitz ongi naiz.
     Eta ez dut bate idarik bertze nunbait obekio izaten ahal nintzekela.
     Nere aldamena emen nahi dut.
     Bai, badakit, errango nauzue aski fite : baino adizak, zer nahi duk ba aldatu justu ¿ Ez haizena, ez egiten dukena, ez nun bizi haizena, orduan zer ba, zer ¿
     Irri egiteko gogoa ematen nauzue. Arrazoin duzue eta.
     Hor ari naiz asto zahar bat bezala ahanzka istorio ttiki honen astetik, txandatu nahi dutela nere bizi modua, ez dutela gehio nintzenakin deus ikustekorik eta holako bertze. Bertze gizon bat sortu zaikula mundo zabalearen argitarat ¡
     Eta, nun da gizon berri hori ¿ Zer ikusten diozue diferentik ¿
     Ez ote da duela zonbait urte hauetan bezel bezelaxe azkeneko aste honetan goizero lanerat altxatzen, urte guzi horietan bezel bezelaxe bere bulego argi ttiki hura idekitzerat, eguerdiero urte guzi horietan bezel bezelaxe bere bazkaria kafe berian gozatuz eta arrats guzietan urte guzi horietan bezel bezelaxe etxerat laketuz zaldi zaharra ehierat urbiltzen den bezala ¿
     Bai, bai, bai, ala da.
     Ongi ari zaizte, juxtu eta zuzen.
     Ez dut tantitu ere azken aste hontan lehengo guzietan arabera. Beti gauza berak egiten ditut, orden berian eta manera berian. Beti bezala, bai.
     Eta nor nahienzat suertatzen zaiona neri begi kolpe bat emaitia, gizon bera naiz.
     Orduan, zer ba ¿
     Orduan, ez naiz bera ¡
     Ba ote ¿
     Ba, ez naiz bate bera. Eta nork ni baino obekio erraten ahal du ¿
     Nork sartu nau neri ziri hori aldamena ageria beharduela izan, baliozkoa izatekotan ¿
     Nork errango nau gaizki ari naizela erraten dutenian nik dakitela nola senditzen duten nere burua ¿
     Badakit lagun gisa hartu nauzuela nere istorio honeri segitzen duzuen kasuan. Elkarren estimua pazkatu dugu bide labur honetan.
     Zuekin konfinzian nago, eta ez duzuela gaizki partean hartu nere hitzak.
     Konprenditzen ditut zuen dudak. Berak aziko nintuke zuen plazan.
     Baino segi nauzue lagun gisa eta explikatuko zauztet.
     Hitzak ez dire beti laguntzaile onak. Zer bait senditzen duzue zuren baitan, eta nahi duzuenian partiazi, ez dituzue hitz honak atxematen.
     Nola ez den bertze manerik komunikatzeko, erreminta pobre horiekin saiatzen zaizte zerbait egitia. Baino eman alian ohartzen zaizte indarrak galtzen ari zaiztela.
     Senditzen duzuen arabera ez dakizue mintzatzen. Zuek potreta begien aintzinean argi ikusten duzue, baino ez duen ikusten hareri konprendiazteko zuek begien aintzinean duzuen hori ez dituzue hitz egokiak.
     Holakoetan bertzen laguntza gabe ezin da egin.
     Nik ahal bezin bat errango zauztet, baino zuek beharko duzue zuen baitan, neri falta nauzkiten hitzak atxeman, eta hitzik ez baldin badire, nik senditzen dituten gauzak zuek ere senditu, mintzarian laguntzik gabe. Ero mintzarian ukerpenetik salbo.
      Asko galdetzen zauztet beharbada. Baino ez dut bertze aukerpenik, sinist zazue ongi…
      Eta orain eldu den zatiarekin urbilduko gare elkarreri.
     Xehextasunak emanak zaituztet zer nahi nuen atxikien arabera, nahiez ero ezin bertzeala eginez.
     Orain ikus dezagun ba zer egiterat deliberatua naizen. Eta hala segur naiz obekio nere burua konprenaztia.
     Barkatu beharko nauzue, zen eta nahasia naizen.
     Ez dutelako usariorik arrazoinamendu luzeetan. Lehen pausoak ematen ari naiz, orduan ez dire sobera trebekoenak.
     Dena dela oraingo hori erresio eldu zait.
     Ez zaiztela deskuraiatu ¡












     Zer egin nahi dut orain leheno ez nuena egiten ¿
     Eta errespusta ximixta bezin dirdirezkoa eldu zait :
     -bizi ¡
     - Nola hori ¿ Zer erran nahi duk ?
     Emendik aintzin, galde errespustak eman ditugu elkarreri. Gauzak klaratzeko obekio iduritzen zait.
     Orduan nerekin batean sartuko zauztet orialde hauetan, bada denen tokia, ez kexa.
      Sartu, sartu, ez lotxatu, ez zaizte etxe tzarian, nagusia gaxtotik urrun da eta parajeak goxuak.
     Kontent naiz zuekin partitzia, eta hohore haundia egiten nauzue eskaintzen zauzteten hori hartzia.
     Bohondate honez egiten dut eta egiazki pozten nau zuen baimenak.
     Zer diozue ba ¿
     Emen, zuena :
-     Bai, adizak, konforme, hartuko diogu gure papela hire istorioan. Piska bat kuriosa eldu zaikuk baino zertako ez ¿ Orain arte segitu dugun kasuan, bukatu arte ez diogu elkar utzi behar begitatik.
-      
-     Ederki, jar zaizte emen, serbitzatuko zauztet edari baso bat, eta zerbait krakad, tenoria den kasuan.

-     Hola ongi rezibitua izanezkio, segur momento ona pasatzeko aukera dugula elkarrekin ¡

Zuen irripar zabalak berotzen nauzkite bihotza. Nere burua egiazki ongi atxematen dut zuen artean, eta osuan libratzeko gogoa ematen nau.

-     Bon, orain zintzurra busti eta pokado bat jan ondotik, ez nauk bate gaizki. Eta berritz errango zauztet lehenosioko hori.
Emendik aintzin egin nahi dutena da : bizi.

-     Eta orain arte, zer egin dut ba, zozoa ?

-     Alegia.

-     Nola ?

-     Bai, orain arte, alegia eta bizi egin diet.

-     Argizak hori ongi. Badiogu uste asiak gera konprenditzen, baino nahiogoa dieu hik gauzak klaratzia.

-     Estimatzekoa da hire interesa. Orduan, piska bat luze emango zauztet, baino ahal bezin ongi saiatuko nauk egitia.

Orain arte, nere bizian ez nien parte hartzen. Eldu zen bezala hartzen nien, egin beharrak egiten nintien, iduri guziak ematen nintien bizi normala duen baten parekoa nintzenaz.

Baino, ez zuken ala. Nere bizia ez nien bizitzen. Nere bizia, piso bat espaldetan kargatu eta eramaten den bezala, obekiena arrimatuz ez sobera nekez egiteko, nere bizia hala konsideratzen nien.

Pisoa eramateko gisakoa zuken, tartezka arat ero onerat karga ongi jartzeko bere tokian astintzeko parada banien, eta nere bidean segi bertzerik ez nien, begiak lurrari alde ez arri kozkor batek trabazitzeko bertze lanjerekin.

Bizi nioken, bai, gehienek bezin ongi, eta ez nien deusezen inbidi ero eskasirik.

Bizi nioken, bai, nere ustez.

Jakin gabe, bizia ez dela ala.

Al ala segituko nioken ez banintzen ohartu mutil emazte heiek ikusi nintuenian, bazela zerbait gehio…

Emen, ixillik gelditzen nauk. Zen eta ez ziak erres eldu hitzetan jartzia zer den gehio hura.

-     Bai, hire lagunak bihurtuak gaituk seko eta denen arte atxemango diogu zer den “gehio” hori, nahi duk ¿

-     Nahi duten, bai pozik nere lagunak, ongi pozik ¡

-     Ez ote duk hire bizia hire eskuetan hartzeko gogoa, “gehio” hori ?

Emen bertze bat :

-     Ero hire bizian amodioan bidez bertze batena nahastia ¿

Irugarren batek :

-     Eta zertako ez orain arte zuken horekin ez konformatzea gehio, zen eta ohartu haizen ez zitukela egiazki beharrezkoak diren horiek egundaino izagutu ¿ Poza, gogoa, izanik ere pena eta sofrikarioa ¿ Bizi bat bizia dela egiten duten horiek ¿

-     Bai, beharbada denetatik piska bat. Obekiena errango nukena, nere bizi apal lehun motel hura mugiazteko gogoa. Nik ere nere burua bizi senditzeko xantza.

Bazakiet ez dela beti erres, eta tartezka bortitzkeriak atakatzen ahal duela zakur errabiatu batek asiki egiten duen bezin xorrotx.

Bazakiet arriskua badela nere lehengo bizi apal lehun motel hura urrikitan orroitzeko aski auro.

Baino deliberatua niok. Izan dezala izan beharduena, bizi nahi diet, erraten den bezala bizi, osoki, zainetaraino, odola irakiten duelarik eta ollo larrua ateratua.

Bizi, bizi, bizi ¡ Ill arte, bizi…
Barka nauzue, hatxantua niok, naizenetik ateria egundaino ez bezala.

Hortatik ikusten duzue janeko aldatua naizela. Urrundik, errotik, ateratu ditutela betitik lo ziren abiadur horiek.

Ihartuak zirela beldur nuen, baino argitarat illunpetik ateratu dituten ezkoztik, landare eder bat azi idor batetik sortzen den bezala ikusten ditut edertzen.

Eta kontent naiz, alegera, eta pozez beteria.

Bizi, erran zauzteten bezala, bizi.




















          Emen utzi behar zauztet nere lagunak hatx hartzen.
          Atera zait atera behar nuena goitika gisa. Gaitza izerditan gorputzak kanpora botzen du. Neri hitzetan ez baldin badut ere behar den bezala ongi esplikatu, barrena libratu zait.
           Ez nintuen eri baten ez itxur ez sentimendu.
   Baino orain sendatu baten arintasuna dut.
   Zuen laguntzari esker pasatu dut txarrena.
   Konpreditua duzue, nere aldamena ez da deus ohargarrikoa.
   Ez nauzue bihar gaur naizenetik difente ikusiko, eta leheno nintzen bezala segituko dut nere bidea.
   Baino ez naiz bera. Badakit, senditzen dut, eta espero dut zuek ere senditzen duzuela.
   Elkarreri asko urbildu gare. Bortxeko lahan bat egin behar denian, denen indarrak inguratu behar dire.
   Eta ala egin dugu.
   Barka nauze berritz. Hika lotu gare, ez izanik ain izagunak. Zuen laguntzari esker egindut egin behar nuena.

“Coming out” erraten dute inglesez.
Eta egiazki ala da.
Gogo hori nitan nuen. Ez zait kanpotik etorri.
Denak barrenian nintuen, korapillatuak, errautsez tapatuak, baino hor, eta abiratzeko prest.
Lehengo arrats arteko eszena hura hur ttoti bat izandu zen, xupiste bat.
Eta nere moteltasun guzian, nere zozokeri lodian, pistu egin naiz, xutu.
Ho, ez bate futako haundietan, ez eta sinaile ohargarrietan. Ez, neria, ni naizen bezalakoa izandu da.
Apala, ixilla, baino bai azkarra.












     Orain ongi naiz. Badut zerbait argitasun nere egunetan pazkatzekoa.
     Aipatu nauzue batek ez nintzen amodioa billakatzekoetan.
     Amodiozko eszena harek unkitu zian. Halako amodioa nik ez nuela egundaino izagutu ohartu nintzen.
     Eta halako amodioak ematen ahal duen xuari nahi izandu dut urbildu.
     Baino ez da hortan dena.
     Amodioa sendimendu azkarra dela badakit. Eta hori dut nik nahi. Sendimendu azkar bat bizi.
     Baino izaten ahal da ere gogo azkar bat pazkatu, goizetik arrats ez zaituena bakean uzten.
     Zerbait, zer nahi, baino biziaren indarra berekin duena, biziaren mugimendua dantzatzeko aukera ematen duena.
     Amodioa, bai, amodioan eskasian naiz.
     Zen eta ez dut egundaino senditu amodioaren indarra nere inguruetan.
     Burasoak maitatu naute, seguraski, beharden bezala azi naute, behar nintuen guziak banintuen.
     Baino ez naute beren amodioaren berotasuna eskaini nik hartaz gozatzeko manerian.
     Ez nintzen beharbada haur ohargarri bat. Ero ez ziren burasu aski maitagarriak.
     Ez dakit, eta ez naiz orain hori behesten astekoetan. Dena dela, ez ditut nere haur denborak berritz biziko. Izanduak diren bezalakoekin egingo behar dut.
     Ez dut deusezen griñik ez eta errankurik.
     Baino erran nahi dut, ez dutela izagutu amodioa orain arte.
     Iñori ez naiz kondurik galdetzekoetan.
     Ez dut uste asko lagunduko ziakela, eta pena egingo luke bateri ero bertzeri. Ez du bereik.
     Ez, nik nahi dutena, emendik aintzinekoa da. Eta ez baldin bada ukatzen ahal lehenotik eldu dela orain garena, nere esku nahi dut hartu emendik aintzinekoa.
     Orduan amodioa, bai, amodioa, izan litzeke beharrezkoa nukela.
     Eta nola lortu ?
     Mutil zahar baten usarioak hartuak dituk, eta ez dire erres izanen aldatzen…
     Baino nahia gauz azkarra da. Eta neriaz seko fio naiz.
     Ez naiz goizetik arrats bertze bat bihurtuko. Ez naiz seduktore bat. Baditut nere graziak, eta jendetasun aski.
     Ez naiz zakurra hemetan ibiltzen den bezala abiratuko. Gizon gehienen gisa begiratzen ditut emazteak. Gogoa dut bertzeek bezala emazte baten besoetan nere burua goxatzia.
     Baino emendik aintzin ez dut hartan konformatu nahi. Nahi dut amodio bat bizi. Gozatu, sofritu, zertako ez, baino egiazki bizi.
     Ez bat bertzien onduan egunak partitu, Maïderekin egiten ginuen bezala. Ez, bat bertziari lotuak bizi, bat bertziari bizia nahasi eta korapillatu.
     Bertzekorik ez dut beharrik.
     Epeltasuna eta egun grixak izagunak ditut. Ez ditut gogokoak.
     Neska mutil heiek elkar begira mundu berian ziren. Bi gorputz eta begiratze bera, bat bertzeari lotua, eta deusezek hortik kanpo konda.
     Hara ze gisetako amodioa nahi duten nik.
     Ez zaiztela trufatu, zuek gauza bera nahi duzue eta.
     Ez dela beti holakoa diozue ¿
     Badakit.
     Holakoa denian ez dela luzezkoa beharbada ¿
     Beharbada, bai, eta zer ¿
     Porrokatzen denian miñ latzak ematen dituela ?
     Bistan da.
     Beharbada ez dela denentzat egina…
     Nik halakoa nahi dut, ero bertzela, batez ¡
     Eta nola atxeman ¿
     Ez billatuz.
Bihotza idekia atxikiz, eta biziak eskaintzen duenari kasu haundia emanez. Zainduz eta bizi mantenduz.
     Bai, aditzen zauztet, eta ez zaizte gaizki ari. Nik billatzen duten hori ez da nun nahi atxemateko gisakoa.
     Nik nahi duten hori aitz bakan suertatzen da.
     Ez da erres atxikitzen den ontasun bat.
     Eta, ez ote dut hori nere aldamena ¿
     Errestasunean moteltzeko partez, indarrak ttinko ttinko lotu eta jo ¡
     Zahail eldu denari lotu eta kupeta denbora txarrari emateko ez beldurtu ¿
Segi, bizi, bai, bizi ¡
Eta hortatik aintzin, gero gerokoak !












     Ez zauztet gehio luzez nardaziko nere istorioakin.
     Aski pazintzi hartu duzue, eta berritz eskerrak behar zaizkizuet eman.
     Azkeneko gauz ttiki bat.
     Irri egitekoa da eta.












     Atzo pasa naiz berritz karrika ber hartan.
     Egun argi zen.
     Etxea itxia zen, taula guziak zerratuak.
     Portaillean, plankarta bat : “A VENDRE »
     Aintzinean nintzelarik, auzokoa ateratu zait biderat.

-     Tiens, bonjour, vous seriez peut-être interessé par la maison ? Je suis le voisin.
Gizon zapalote gorrantza bat.
-     Non, je connaissais un peu le couple qui vivait là, c’est tout.
Irriz lotu zen.

-     Vous ne deviez pas les connaître trop bien. Ils ne vivent plus là maintenant. Ils ont déménagé jeudi dernier, chacun de leur côté. Ils divorcent. C’est pour ça que la maison est en vente. Remarquez, avec toutes les disputes, c’est aussi bien comme ça. Il ne se passait pas trois jours sans qu’il y ait un scandale dans cette maison, c’en était pénible pour nous ! Je suis bien content qu’ils ne soient plus là !
Erran bezin fite ankak egin eta sartu zen bere baratzerat, ni han utziz, astoa bezin zozo…












     Bai, bai, aditzen zauztet emendik aitz ongi.
-     To, hori zuken hire lur ikarra ? Hortatik abiratzekoetan hitzen hire biziari bihurri oso bat emateko ?
-     - Neska-mutil heien amodio sinailiak sorrazi hau berritasun ikarragarri hori ?
-     -Eta orain, seko uker hitzela jakin ezkoztik, zer iduritzen hau ba ?
-     -Badakik, maiz ala duk, ilusioak egia baino indar gehio dik mundu onetan…
Bai, arrazoin duzue. Iduritu ziana ez zen egia. Ero beharbada egi hura instantekoa izandu zen.
     Baino pentsazue gauz bat. Izan ilusioa bat, izan ez irauteko egi bat, zer inportanzi neretzat ¿
     Nundik eta nolaz sortu nauen gogoa ez zait beharrezkoa jakitia. Sortu zaitela bakarrik behardut senditu.
-     Eta beti hor duk, gogoa, errazak xuxen, beti hor duk ¿
-      Ez ote haiz nekatu janeko, eta berritz laketzekoetan leheno hitzenekin ¿
Nola ¿ Ah, bai, beharbada…
     Bai, uste diat apaltzen ari zaizkitela indarrak, janeko, zer gauza kuriosa, eta tristia.
     Segur nioken ba oraindik abiratua nintzela xu eta ke… Nolaz ain fite aspertu niok ¿
     Ez delako erres txandatzia.
     Ba ote ?
     Ikustak heorek…;