dimanche 4 janvier 2015

Nundik norat




Arratsalde on deneri !

Igande honetan, zerua tapatu zaiku. Aro epel bustitxu honekin, gozo da gure Agorreta zaharraren gehizean egotea.

Erakutsi behar zauztet gure Agorreta.



Emen itxas aldeko aldia duzue.
Ohartzen zaizten bezala, Agorreta zaharra da. Eta ez du itxur pollita.

Baino bai, ni, emen, goxo bizi naizela...

Hori ez da emen ageri, baino kondatuko zauztet xehestaxun guziekin.















Eta emen iduzki aldea.

Ematen du alegresio duela, ez baldin baduzue sobera urbildik begiratzen.

Eta Agorretan, obena ala da, ez sobera urbildik begiratzea...










Agorreta baserri bat da. Eta behar diren bezalako baserri guzietan bezala, badire animale batzuek. Orain, gutxi. 








Ikusten dituzue nere sei ederrak ? 
Sines zazue gure ehi zaharra estimaten dugula emen !



Zen eta bertze denborako bat iduri duen, zen eta emengo egur zaharrak eta zur pipiratuak erdi lurrerat gateko pleurak dituzten,  Agorretako ehia etxean den tokirik estimatuena da, dudarik gabe.

Obekio erakutsiko zaizkizuet emengo damak, obekio bakoitsak ikusteko manerean. Bertze batean etorriko zaiote turnua.

Gaurkoan Agorretako kristaben buelta egin behar dugu elkarrekin.

Bizpahiru ehaztetik aparte, baditu ere hiru zakur ttiki. Ez dire bate ere zer nahi lanetako zakurrak. Guardia ere ez dute funtxian egiten eta !

Deusetako on ez direla diote denek. Baino zer nahi duzue, emengoak dire, eta guk beharrezkoak ditugu.







Ikusten duzue zer bizi modu latza duten emengo zakurrek ?
Erdiko erne hori Lola da. Emia, sei urtetakoa. Pestia gaxtua, eta noiz nahi asiki egiteko prest.
Bi aldetan Pittibull, xuri beltxa, eta Txief, gorrantza. Biek seniriak, hotxa eta urrixa. Egun osoa jostetan pasako luteke, lotaz asezkio. 
Gaur bezalako denborakin, pausa askon beharra dute...


Agorretako nagusia janeko presentatua zauztet. 
Baino begirazue bere lagunerik oberena :











Emen Josetek erakusten zauzue "Ttki-Haundi"


Ttiki-Haundi exteko traktorea da. Baditu berrogei eta amar urte urbilduak. 
Aïtaton erreminta da, eta ez du saltzekoetan !

Azken egun hotz orietan, gure Ttiki-Haundi erdi zendu zauku, gizajua ! Goizero ongarriak atetzeko ibiltzen dut normalian. Hortako ikusi duzue ehian puntan.
Aitz ongi moldatzen ginen Ttiki-Haundi eta ni. Bertatik bertarat behi ongarriak gibelean lotzen zaion kezan kargatu. Eta azpiak garbi garbi egin eta hor harrazten nuen gure traktore zaharra ehietik kanporatzeko.
 Ataria trabesatu eta bertan ongarri pillarat ustutzen nintuen azpitako zikinak. Oren erdi bateko afera izaten da goizero.

Baino azkeneko astelen honetan, orroit zaizte, hotz egin du.
 Ehia epela izaten da ba, behien berotasunari esker. Ttiki-Haundi beti gehizian lo egiten zuen. Jakinez xahartua zela, eta beharrezkoak zituela zaintze xorrotxenak.

Azkeneko astelen goiz hontan haalik, ezinezkoa izandu zuen gure mekanika nekatuak. 
Ez nion griñarik pazkatu. Ez eta sobera bortxatu ere.

Anaiakin ahal zen bezala azkenean harrazi ginuen, kezan kargatuak ziren ongarriak ustu, eta gure Ttiki-Haundi hangar zoko goxoenian utzi dut, negu zakarra pasa dezan han.

Ikusiko dugu nola iduritzen zaion primabera. Ez gare hartan.

Beharrik, bertze traktore zahar bat banuen, auzoko bateri erosia, duela hiru urte, jakinez etxekoak ez zuela luzez irauteko esperantzik.

Hau ere adinekoa da, baino Ttiki-haundiren aldian haurra : Berrogei urte pasatuak ditu bakarrik !








Emen duzue Karraro, lengo astelen aipatutako goizean. Egondu nintzen, iduzkiak muturra berotu arte zahi, deus ikuttu baino lehen.
Eta hortxe tarratataka partitu zen gure Karrarro baliosa !
Orain, hura dut ehian emana, Ttiki-Haundin partez. Zabaltxioa da, eta lekuak aski estu zirenetik leno ere, kasu eman behar diot, ez baldin baditut denak porrokatu nahi, manobretan ari naizelarik..
Bah, ehieko sartzerako arri kozkor batzuek goiti beiti, badut uste aski ongi eskuetan artua duten gure Mizelen Karrarro. (Mizel Atxonekoa ez duzue izagutu ? Hura ere aipatu beharra zauztet, urruntxio)

Orra,. emen dituzue Agorretako animo guziak.

Barkatu, nere burua ez zauztet agertu eta.



Erran bezala, ni Mailuixa naiz, Joseten alaba.



Duela berrogei urte, holakoa nintzen.

Neskatxa motel pottola bat.

Ezkoztik, denbora pasa da.

Xahartu egin naiz, juxtu den bezala.

Eta ez naiz itxuraz antollatu, maluroski !

Orduan, atxiki zazue iduri hau. Hal holakoa da, baino ez zauztet deus obekiorik eskaintzen ahal.







Gaurko ez zait gaizki iduritzen, ez da ala ?
Agorretako jendeak eta bertzeak izagutzeko parada eman zauztet.

Ez bazaizte janeko aspertuak, elkarrekin segituko dugu aski fite.
Eta zonbait urte gibeletik hartuko ditugu aferak. 

Hastapenetik oraino bidia luzia izandu da, Agorretan, bertzetan bezala. 
Eta emendik aurrerat behar den bezala moldatzeko, ba dut uste gomeni dutan bide hori izagutzia.

Hartan ari naiz emen, Aïtaton laguntzarekin.

Behaz, laster arte. Joset Legorburun familia izagutzekoetan :




Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire