vendredi 9 janvier 2015

Joseten arreba zaharrena : Tottepiñ




Egun on lagunak !


Gaurko hau ederra eta epela eldu zauku.

Goizian goiz, Larrun amak, laño gorrantzak ekarki zituen. Hori, ongiz, euria ez dela urrunen sinailia. Denborak erakutsiko...





Izanik ere denboran txanda, gure Larrun nik betikoa dut. Eta nahiez beti, betikotz...



Hortaz asizkio, goazen lehengo denbora xahar haietarat.

Orroitzen zaizte, 1950an gutti behera, Errandoneko Legorburuek, famili ederra baterat muntatuak zirela :





Erdian jarrita Mayi eta Gabriel Legorburu, neretzat Aïtatxi haundia eta Amatxi mamia.
Eta zutik, haurride guziak, ezkerretik eskuin : Pantzika, Leon, Joset, Anton eta Tottepin.

Gazteenetik zahareraino.

Aïtatxi eta Amatxi Errandonekoak ez ditut asko izagutu. Bi baserriak auzokoak direla badakizue. Baino bi familiek ez zutela elkar aitz ongi eramaten ere bai.
Pentsa zazue nola muturra okerrazi zioten Joset Errandonekoa eta Karmen Agorretakoan esposak !
Baino hori geroko.

Dena dela, ala ere, noizian behinka elkar kruzatzen ginuen. Igandetan, tartezka, nere izeba Pantzika etortzen zen bisita egiterak Agorretarat, bere koñatan gana. Eta Agorretatik lekurat Errandoraino joaten zen, bere burasoak agurtzerat.
Bakan, berekin eramaten zian, Amattok ametitzen zuenian. Ni kontent izaten nintzen piska bat etxetik ateratziaz.
Baino Errandonian, ez nintzen luzez laketzen. Amatxi mamiari muxo bat eman, tximeneko fotoil alto batian zen lekuan, eta aski fite zangoak egiten nintuen etxe alde.
Aïtatxi eskolatik lekorat ikusten nuen maizena. Eskolako bidea Errandonetik urbil pasatzen zen. Eta ni etxerat sartzeko tenorean, Aïtatxi maiz han ero emen izaten zen. Behi guardi, bere makil luze batekin, gehienetan.

Piska bat beldur emaiten zian egia errateko. "Nola haiz, kopetta illun beti ?" galderatzen zian irriz. Ez nion errespustik ematen, eta pausua luzatuz segitzen nuen nere biria.
Bazuten Errandonean zezen bat, eta animale kankar lodi harek ez zian sobera prestoa iduritzen. Nahio nuen urrundik ikusi zen eta urbilletik. Nere buruan, Aitatxi haundia eta bere zezena elkarrekin kuplatzen nintuen, eta izan bat ero bertzea, nahiago ninten urrundik ikusi...

Odolean sartua baiginuen Errandonekoekin ez zela fiatzekorik !
Aïtato bera, nundik ero handik etortzekoetan Errandone aintzinean gertatzen zenian, ez zen luzez egoten. 
Burasoak zaharturik, anaïa, Anton, zen Errandoneko nagusi. Baso bat arno edatea konbitatzen zion Joseteri. Biek aski emanak zien arnoari, eta han partitzen zituzten baso bat baino gehiago ere...
Agorretarat agertzen zenian Joset, Karmenek ez zion barkatzen. Oiju eta marruma aritzen ziren biek. Karmen ez zen erres laisaitzen eta...
Ordutik, Josetek, Aïtatok, nahioagoa zuen ez bere anderean erritak aditzetik ez sobera anaiakin gelditu.
Zahartzerat, bi anaiek aserratu egin ziren. Antonek burua galdu eta finitu zuen, eta azkenian Josetek deliberatu zuenian bere anaia ikusterat joaitia, sobera beranta zen, ez zuten elkar solas egin izandu.
 Nere iduriko, pena haundia, baino badakizue familietan maiz hola gertatzen direla gauzak.

Leheno erran duten bezala, Aïtatok, ez zituen estimu haundian bere burasoek. Haur denboran gosia pazkatu geroztik. Haurrek etxean tripa utxak korrinkaka, eta aïta familikoa bestetan, omen...

Ama seko bere senarraren itzalean bizi zen, eta ez zituen etxeko aferak eskuetan hartzeko paradarik hartzen behin ere.

Dena dela, neretzat Amatxi mamia emazteki xahar goxo pollit bat zen. Aski zahartuta ill egin da. 86 urteetan paralizi atake batek jarrita utzi zuen. Baino 92ak arte bizitu da, ederki ttikitua baino beti han, xutondoan neguan, betiko fotoil haundiartan erdi galdua.

Bost anaï arrebetatik, Anton, mutilletan zaharrena, gelditu zen Errandonean. Orduan ala izaten zen gehienetan.

Joset badakiduzuen bezala Agorretarat esposatu zen.

Baino egin zaun gauzak ordenean, eta gaurkoan, erakutsiko zauztet Tottepiñen esposak :





Ikusgarria da zoin ittia zuten ama alabek ez da ala ? Bisari ber bera zuten biek.

Tottepiñ goizik ateratzen etxetik. Hura ere miseriari iheska. 
Amahiru urte omen zituen asi zelarik lanian Ziburuko Gol Hôtelean.
Neskato gisa plazatu zen famili batean eta Maroketan ibilli zen bizpahiru urtez.
Handik etorri eta Euskera ahantzia omen zuen !
 Maiz galderatzen omen zioten "Zer erran da ?" errateko partez, "Nola erraten da ?"

Seko kanpokoa jarri zen Tottepiñ. Lehen bai lehen, haurridetik zaharrena zen kasuan, esposatzerako atera zen Errandonetik.
Senarra Ziburuko Pantxoa hartu zuen, eta han atera zuen bere bizia.
Gaur egun, Tottepiñek 90 urte inguratuak ditu. Bere aman bisaria du beti. Baino hura seko konsumitu zelarik, hau ehun kilotarat urbildua gelditzen da.
Atxo peza kozkor bat. Daldarizak hitzak nahasten zaizkio, eta ez da beti erres konprenditzen zer erran nahi duen.
Alargundua da. Pantxoa, "Pitoikek" erraten ginion bezala, zendu zen, arrantzari bere karrera eskaindu eta. Mundua korritua zuen, eta maiz aipatzen zituen Dakar eta beste Afrikako konduak. Atun arrantza eta zardiñ biltzea.
Barkoa Sokorri zuen izena. 
Bere koñadoaren arabera, "Barko ederra, harek erraten zuen ederrrra, r guziak aski luzatuz aboan, baino, barrenian, gizonik ez !"
Horiek behobiko Xarlon hitzak ziren.
Gerosio ikusi beharra du Xarlo hori.
Pantxoa dugu gai gaurkoan. Bi gizonak maiz aritzen ziren politikan berri, alegia eta jakintsunak.
Nola ez ziren beti akortatzen aserretzeko urbil ibiltzen ziren.
Orroitzen naiz behin, familiko afari batean nola erran zion Pantxoak Xarlori :

- Et dis-donc, ici, il n'y a pas écrit con ! bere kupeta erakutsiz.

Segunda berean izandu zuen errespusta :

- Non, mais il y a la place !

Pantxoa kasko xoila zen adinez aintzin alian. Bi koinadoek erdaraz aritzen ziren mintzo, zerbait tema kulturala ero politika zutenean.
Kanpaindaren gauzetan berritz ari zirelarik, euskaraz. Ze nuanzi delikatoa, ez da ala ?

Dena dela, geldi zaun Pantxoarekin.
Gizon dottore bat, beti ongi emana.
Gu bezalako kanpaindarendako, seko iri haundietako gizona.

Gure Tottepin bakan agertzen da Agorretarat. Telefonoan egoten da bere anaiakin. Nola honek ez dizkion erdiak konprenditzen, ez da erres justuko berriak jakitia !

Bah, ikusia dut berriki, eta ez diot bate ere itxura txarrik atxeman. Beti bete betea iraunten du, eta bisaria aski lehun.

Goraintziak gure Tottepiñeri !
Eldu den aldean, aipatuko ditu Anton eta Margarit, anaïetan zaharrena eta bere emaztea.

Bihar Agorretan zerri iltzia dugu.
Ez dut astirikan izanen emen idazteko.
Ez kesa, ez naiz urrun ibilki ala ere.

Pasa zue denek aste buru on bat eta laster arte !

mercredi 7 janvier 2015

CHARLIE HEBDO



Gehienak bezala atzo arratsean ikasi dut berri beltza.

Eta gehienak bezala hastindu daizki nere bizi ttikiko ertxitasunak.

Baino zenbat denborentzat ?

Aldiero bezala, sesidura apalduko da, eta bakoitsak gure egunerokoeri emanen ditugu gure indar gehienak.

Beren odolean unkituak diren heiek betikotz jua dire eta heientzat ez da hanzterik izanen.


Bakidugu Euskal Herrian nola gazteria errozitzen errexa den ideal baten izenean. partikulazki esperantzak begitatik galduak dituenean.
Eta momentu honetan gure mundu modernoak, esperantzak itzaliak ditu, tapatuak eta nahasiak.

Terrorismoa, zer nahi ideiaren gibelean, beti sos eta indarren arremana izaten da. Hori ere ongi badakigu Euskal Herrian.

Egiazki nahia beharra izaten da ustelkeri horreri zainak moztutzia. Eta erremintak hortarat lortzeko garestiak dire.

Baino atxiki buruan holako bortxakeri eta iltze eraite dutenak odolean sartua, goiz ero beranta, nor nahiri kontra asikika lotuko direla. Beren ustez kontrolatzen dituztenan kontra ere, azkenean. Beren bizia baino gehio estimatzen dute beren ustez justu duten borroka haundia eta.

Eta guk, gure bizi ttikia dugu, denen gain, nahi gehizatu. Eta hartarako, begiak itxi eta egon nahio.

Ni hortarik naiz. Denek bezala bizpahiru orenez eskarmentatuko naiz. Denek bezala gauz horiek ez direla ametitzen ahal eta egin ahal guziak egin behar direla geldiaztekotan errango dut.
Han eta emen, gizonen buruak, ollasko batenak bezala, erortzen direnean, 2001ean bezala illak pillaka kondatzen direnean, orduan bai emozioak unkizen ditu pentsaketak.
Baino ez luzez.
Nahinuke pentsa munduko nagusiak denak ematen ditutela gaitz beltz hortatik gure zibilizazioa atetzerako.
Baino iduritzen zait badirela hor arreman gordeak beren piso guziekin loharkazi egiten dituztenak gure salto nekatuak.

Lotxak gaxtatzen nau gaur. Baino badakit aski fite nere bizi ertxian laketuko naizela.

Eta gehienek ni bezala egingo dutela. Esperantzak illunduak ditut. eta ez dut ikusten nundik etortzen ahal liteken argitasuna.

Barkatu nere umore illun hau. Ez da bertzalakoa izaten ahal holakoetan.

Errandoneko Joset



Egun on deneri !

Agindu bezela, ementxe nauzue gaur ere.

Aro ederra dugu, eta justu den bezala ez naiz luzez idazten ariko gaur. Denbora euritxokuak etorriko zaizkigu seguraski eta heietan plazertua izanen naiz zuekin kalakan aritziaz.


Ala ere, gaur goizeko argazki batzuek erakusterat eldu naiz, ohart zaizten begiak idekitzia aski izaten dela Agorretan edertasuna menperatzeko.





Goizean goiz, Larrun emaztea zeru lañotxuari desafioka asia zen.

Ego aldero, Fuenterrabiak brumazko kapelu bat luzatzen zuen Jaïzkibeleko aldean :







Zeroko lañuen eta itxasoko espuman erdian, bruma tirada lodi bat, bi munduak partizekotan.
Bruma hori beti egun ederra eldu delako sinailia izaten da. Izanik ere zerua tristia, fiatzen ahal da. Eta gaur ere brumak bere agintzeak atxiki egin ditu...


Goizen goiz Agorretan baditugu gure usarioak, denetan bezala !

Etxeko nagusia, gosalduezkio, hor abiatzen da bidexkan pausu batzuek egiterat. Bere makila eskuan hartu, zakur bat ero bi aldean, hor joaten da, oinez, kapelua buruan eta palto lodi bat bizkarrean.

Ikusten  duzue gure gizona ?

Urratxa liraina du eta pausua luzia.

Ez da erres sinisten duela bi urte,  87 urteko atton zuzen hau erdi illik uzten zutela gehienek.

Eta heietatik, ni...

Nork pentsa orduan berritz ain ongi etorriko zela gure Joset ?

Jende zahar horiekin, ez dela deusetaz harritu behar...



Goizea zabaldu alian, gure lañuak zeruan bakandu eta seko desagertu egin dire :




Behazazue Txingudy iduzkiez argitua.




Emen, gure Zaldi, bere batarioko izenez, Luna.

Etxe aintzinean den xoro zabal hortan egoten da.

Goizero horek ere badu bere usarioa, Josetek baizik.

Agorretako balkoinen azpirat urbiltzen da, eta han, burua goiti eta dei batzuek eginez bere zaldi mintzarian, ogi mutur bat galdetzen nau.

Eta ogi mutur hura eman artekorik, ez du barkatzen gure zaldik. Ederra bezin kasketosua baita...


Iduzki aldean, gure Larrunek bidaliak ditu tapatzekotan zituen laño gehienak :




Zerua arindua da seko. Azkeneko brumek eskapo egitekotan dire mazel hotzenetan.


Orain, gaur goizeko eguraldia luzez eta zabalik komentatu zauzteten kasuan, goazen denak gure Agorretako Joseten gazte denbora bisitatzerat.

Gozo gozo, bere buelta egin eta, iduzkia artzerat jarria da alkiaren gainean, bere zakurrekin :




Berotzen du pareta zoko hortan. Kondatzeko umorean da Joset.

Adi zaun zer duen gaur errateko.


Duela hirurogei eta amar urte urbildutako istoriak dire. 
Utzi gaurkoa eta parti zaun !


Denbora haietan, Agorretako Joset, ez zen Agorretakoa. 
Errandoneakoa zen. Bi etxeak auzoak dire. Argazkietan ikusten duzue landa bat, Zaldi ibiltzen den hura, eta landa haren mugan, etxe tropa bat. Gibelean urbil, janeko, karrika.

Etxe tropa hartan da Errandonea. Agorretatik orain gordia da, zen eta ba dire batimenduak ezkoztik eginak.

Gerla ondoan, ez ziren inguru hauetan bizpahiru baserri bertzerik. Eta Agorreta eta Errandonea bat bertziari kupet ematen zioten.

Bertze batean erran bezala, Errandonean, Legorburu familia bizi zen. Burasoak Ego aldetik eskapo eginak ziren, Españiko gerlaren ondorioz.
Ez ziren segiduan Errandonean bizitu. Pasa zituzten bizpahiru urte baserri batetik bertzerat. 

Joset Urruñan sortua da, Munbullu Baîta izena duen etxe batean. Bere anaia Leon, Endaian berritz, baino Moleresen.

Joseten aïta, Gabriel Legorburu, gizon alferra omen zen. Hori mingain latzeko jendean arabera, nik erran behar eta...
Gabrielek bazuen afizioa idietan. Luzez izandu ditu idi pareak, nehorrek neska ttikia nintzelarik ikusi ditutenak.. Eta heiekin egiten zituzten lan gehienak, uztarrietan jarri eta.

Kanpañako gizona izanik, beharrezkoa zuen lanari piska bat lotzia ala ere.

Bere semearen arabera, nahiago omen zuen plazetarat azaldu, merkatuetan tratuetan zituen xox pizarrak jokatu (eta gehienetan galdu !).

Omen...

Badakizue nola diren gauzak. Fama auro gaxtatzen da !
Ezin ukatua dena, bere seme alabek ez zutela estimo haundietan begiratzen beren aïta.

Ez omen ziren maiz asetzen, bedi erdi miserian bizituz. Zardin zahar bat partitu behar izaten omen zuten afari gisa.

Han eta emen erdi ibatsiz pazkatzen zuten beren burua.

Aïtatori erran dioten bezala, haunditzerat, ez zuten ba itxura txarrik, bost anai-arrebek.
Janeko erakutsia zauztet, baino begirazue berritz :




Joset, neretzat Aïtato, erdiko muttil hori da. Ez ditu matel ezur ihartuak ba ! Eta begira zizue bi aïzpak, Pantxika eta Tottepiñ, ez ote dira planttakoak ?

Jaun andriak berak aski plaxentak dire : Gabriel, erdian zabalik, eta bere emaztea, Mayi, neretzat Amatxi mamia. Emazteki pollit bat, bere muñuarekin, bisaria zabala eta begitarte eztia.

Nik ala izagutu dut. Baino nere amazenak erraten zuen arabera : "Bai, alu bat ederra, emakume hori ! "
Behazue nola estimatzen zuten elkar bi auzoko familiak !
Agorretako Olaziregik, (nere amen alde), lanari errotik emanak, zurrak eta erdi koskak.
 Eta Errandoneko Legorburuek, (aïtaton xeniriak), alferrak, orgulloz galdutako tristeak.

Nik beti ola aditu diotet aipatzen bat bertzen berri.
Orain, urtiak eta urtiak pasatu dire, baino, ala ere, piska bat ezkazalekin arrotuz, urbil atxematen dire bat bertziaren mesprezioak.
Zer nahi zue, lehengo istorio zaharrak luzez bide egiten dute eta...

Dena dela, gure Joset deliberatua zen Errondeniatik eta bere aïtaren itzaletik ahal bezin fite ihes egitia.

Soldadu joan baino lehenosio, begiak botariak zituen Agorretako Karmenen alderat. 
Karmen Olaziregitarren alaba bakarra zen. Denbora haietan, neska- mutillek ez zuten Meetikik.
Orduan, kondu asko atera gabe, antollatzen ziren auzoko paradekin.

Gure Joset, gosiaz aspertua, konformatu zen auzuan zuen urbillenakin. Ez nauzki xehestasun asko eman. Badakizue, aïta-alaba baten artean, gauz horiek ez direla beti errex argitzen. Ez ditiot bortxaz aitorrazi nahi bere gazte denborako sekretuak.

Hau, gure "bloka" da. Eta nahi dituenak partitzen dizkiegu Aïtatok...

Orain erakusten zauztet Karmen, nere amazena, denbora haietan :







Ogei-eta bost urte inguruetan zituen. Agorretako Karmen Olaziregui. Iñazio eta Manuelan alaba.
Urruntxio aipatuko dituguna.


Joset soldarozkuan ibilli zen Alemanian. Lehenbiziko aldia zuen etxetik kanpo doazilla.
Xarmanki pasatu omenzuen. Aseka fierak eginez omen. Joan zenian ez omen zituen hirurogei eta amar kilo. Etortzerako dozena bat gehio irabaziak zituen... 

Emen duzue soldaduz :

























Eta bere lagunekin , pipa aboan.

Ongi begiratuz, sinailia du bai bisaria bete zaiola beharbada :





Barkatu beharko nauze. Ez naiz ongi trebe tekniko berri hauetan. Ohartzen naiz ba nere potreta zaharrak ez dutela ongi ematen emen.

Baino ala ere, idari bat egiteko manera baduzue, ez da ala ?

Dena dela, orra gure istorioaren astapena.

Joset Legorburu Errandonetik ateratzekotan da Agorretarat sartzeko.

Urrungoan aipatuko zauztet, bere anai arreben arremanak.

Oraingodik, krakada egiterat jautsi behar dut Aïtatonat.

Hori ere Agorretako eguneroko usario bat da. Bostak inguruetan, krakada !

Haurrak bezala. Izanik ere aspalditik adina joana...


Bertze bat arte, nere lagunak, eta ongi pasa biharkua !

lundi 5 janvier 2015

edertasuna beti urbil




Ah ! Pentsatzen nuen bezala, airatze labur horek on haundia egin nau.
 
Izan ere, ain da pollita gure Agorretako kaskoa !
 
Ez da urrun joan beharrik. Bertatik bertara, begiak pozez betetzeko manera nun nahi bada.
 
Ikus zazue zehorrek :
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Ez ote da zoragarria ? Barren guzia gozotasunez betetzeko manerakoa ?
 
Neretzat, dudarik gabe, bai, egiazki, ala da.
 
Eta aldiero graziak emateko gogoa sorazten nauzkite Agorretako inguruko mazel eta patarrak.
 
Gure Larrun zahar hura, eguzkiak pistua azkeneko xuetan. Janeko erakutsia zauztet, eta maiz ere berritz egingo.
Eta aldiero neri bezala gozatuko zauzkizue sendimenduak. Nik ala espero beñepin...
 
 
Urrun ibilli gabe, begirazue bertze hau :
 
 
 
 
 

Ikusten dituzue, ohainaren gibelean, Hiru Koronak ? Ez ditut ongi agertzen emen. Bertze batean obekio presentatuko zaizkizuet.
 
 
 
À la,  bertze bat ero berze buruan atxikitzeko.
 
 
I
 
 
 
Azkeneko mingain kolpeak denak gauari utzi baino lehen. Momentu berezia eta auro pasatzen dena.
 
Deusek ez duela sobera burua haustia balio erraten balu bezala. Denak pasa egiten direla.
 
Nik segurik nere egun latzaren ondorioz, ala nahi dutena aditu.
 
 
 
Hola gosoxio uzten zautet gaurko. Seko laketu naiz berritz nere inguruetan. Eta begitik aparte izan eta ere, beti hor ditut buru xoko batean kokatuak.
 
Bihar Baionan naiz laneko.
 
Beharbada astezkeneko menperatuko duk obekisio nere tresna berri hau.
 
Izan liteke... Badut uste janeko elkar lagun egiten ari garen. Nik ala nahi beti, zer...
 
 
Egi zazue lo lasai eta atxiki zuek ere argi polllit bat nunbait !



Errotua niok !




Egun on lagunak !
Gaur goiz goizetik gauzak gaizki eldu nauzkite.  Eta orain arte, bate ere ez dut senditzen antolamenik.
Zen eta ez den deus egiazki inportaterik. Maiz errateko usarioa duten bezala
EZ DA GRAVA !
Hala beharko...
Goizeko bostetan hartuak nintuen bizpahiru argazki xoragari. Ni bezala ohartuak zaizte, gaur goizalde brumotxua ginuela. Eta illargia beteria zela.
Atera naizenian goizean goiz, ikusi dut edertasun fantastiko hori. Illargi betearen argi bustia humedare lodiaren gibelean.
Arbolen adar beltzak, Fontarrabiko erriko dirdirizak, denak bertze mundo batekoak iduri zituzten.
Orduan ni, aira berian, denak bertan utzi, eta hor eldu naiz erdi korrika nere potretak ateratzeko makina ttikiaren billa. Eta ala ateratzen ditut bizpahiru bixta nere ustez ezin parekatzekoak.
Nahi nintuen emen zuek deneri eskaini.
Astelehenetan ez naiz Lafite Lorategirat joaten lana egiterat. Etxean naiz. Orduan, badut astia holako fantasietan aritzeko.
Egiazki alegratzen nintzen zueri erakustia gaba honen edertasun ezinezkoa.
He be, ezinezkoa, hala izan beharra zen !
Hemen eldu naiz ordinatorerat. Katillo bat the bero berua saietsean, hor ekitzen dut nere erreminta.
Eta hor, janeko kalkulotan ari nintzelarik ze hitzetan behar nintuen komentatu nere potret ederrak, janeko bihatzetan senditzen nuelarik abiratzeko dardara, deus ! Ez eta tantitu ere nere ordinatorea...
Zer pena ! Bakinuen ba, hau ere, gure Ttiki-Haundiren arabera gaizki zabilela. Sinaile guziak ematen zituen aspalditik tresna aski nekatu batena.
Eta hura ere gaur goizean goiz zendu zauku. Bakean joan dadilla, gizajoa...
Hordik eldu da, goiztean, fite fite joan naizela Baionaño berri baten billa. Ni ez naiz bate ere mahasiñetako emaztekia. Zer nahi nahiago dut egin  karrikan ibilli baino.
Zer naizue, gaur ez nuen iñor nere partez bidaltzekorik, eta nehorrek izan behar ditut aferak egin.
Hori goizteian.
Arratsaldean berritz, gaurko arratsalde eder onekin, han goxo nintzekena kanpoan, emen saiatu naiz deurru bat bezala zerbait lortzekoetan.
Ez naiz hartakua, badakit. Baino bai, ez direla gauzak errexteko eginak informatiko paraje hauetan !
Dena dela, tira et pusa, atotx eta katots, azkenian denak emen behertan utzitzia deliberatu dut, ez seko nerbioak korapillatzekoean.
Beharrik, nolazpaite atxeman zaituztet zuek. Eta piska bat lasaitzen naiz hortaz.
Baino nere potreta ederrak, galduak ! Eta nik nahi nintuenak kondatu gaur, bertze baterako.
Barkatu, baino ez seko errotzekoetan, beharrezkoa dut ateratzia nere zakur troparekin.
Bah, urrungo batian zerbait dotoresiokorik eskainduko zauztet.
Gaurko hau aski nardagarria izandu da. Bihar obekio izateko esperantzarekin emen uzten zauztet.
Laster arte eta ongi ibilli !

dimanche 4 janvier 2015

Nundik norat




Arratsalde on deneri !

Igande honetan, zerua tapatu zaiku. Aro epel bustitxu honekin, gozo da gure Agorreta zaharraren gehizean egotea.

Erakutsi behar zauztet gure Agorreta.



Emen itxas aldeko aldia duzue.
Ohartzen zaizten bezala, Agorreta zaharra da. Eta ez du itxur pollita.

Baino bai, ni, emen, goxo bizi naizela...

Hori ez da emen ageri, baino kondatuko zauztet xehestaxun guziekin.















Eta emen iduzki aldea.

Ematen du alegresio duela, ez baldin baduzue sobera urbildik begiratzen.

Eta Agorretan, obena ala da, ez sobera urbildik begiratzea...










Agorreta baserri bat da. Eta behar diren bezalako baserri guzietan bezala, badire animale batzuek. Orain, gutxi. 








Ikusten dituzue nere sei ederrak ? 
Sines zazue gure ehi zaharra estimaten dugula emen !



Zen eta bertze denborako bat iduri duen, zen eta emengo egur zaharrak eta zur pipiratuak erdi lurrerat gateko pleurak dituzten,  Agorretako ehia etxean den tokirik estimatuena da, dudarik gabe.

Obekio erakutsiko zaizkizuet emengo damak, obekio bakoitsak ikusteko manerean. Bertze batean etorriko zaiote turnua.

Gaurkoan Agorretako kristaben buelta egin behar dugu elkarrekin.

Bizpahiru ehaztetik aparte, baditu ere hiru zakur ttiki. Ez dire bate ere zer nahi lanetako zakurrak. Guardia ere ez dute funtxian egiten eta !

Deusetako on ez direla diote denek. Baino zer nahi duzue, emengoak dire, eta guk beharrezkoak ditugu.







Ikusten duzue zer bizi modu latza duten emengo zakurrek ?
Erdiko erne hori Lola da. Emia, sei urtetakoa. Pestia gaxtua, eta noiz nahi asiki egiteko prest.
Bi aldetan Pittibull, xuri beltxa, eta Txief, gorrantza. Biek seniriak, hotxa eta urrixa. Egun osoa jostetan pasako luteke, lotaz asezkio. 
Gaur bezalako denborakin, pausa askon beharra dute...


Agorretako nagusia janeko presentatua zauztet. 
Baino begirazue bere lagunerik oberena :











Emen Josetek erakusten zauzue "Ttki-Haundi"


Ttiki-Haundi exteko traktorea da. Baditu berrogei eta amar urte urbilduak. 
Aïtaton erreminta da, eta ez du saltzekoetan !

Azken egun hotz orietan, gure Ttiki-Haundi erdi zendu zauku, gizajua ! Goizero ongarriak atetzeko ibiltzen dut normalian. Hortako ikusi duzue ehian puntan.
Aitz ongi moldatzen ginen Ttiki-Haundi eta ni. Bertatik bertarat behi ongarriak gibelean lotzen zaion kezan kargatu. Eta azpiak garbi garbi egin eta hor harrazten nuen gure traktore zaharra ehietik kanporatzeko.
 Ataria trabesatu eta bertan ongarri pillarat ustutzen nintuen azpitako zikinak. Oren erdi bateko afera izaten da goizero.

Baino azkeneko astelen honetan, orroit zaizte, hotz egin du.
 Ehia epela izaten da ba, behien berotasunari esker. Ttiki-Haundi beti gehizian lo egiten zuen. Jakinez xahartua zela, eta beharrezkoak zituela zaintze xorrotxenak.

Azkeneko astelen goiz hontan haalik, ezinezkoa izandu zuen gure mekanika nekatuak. 
Ez nion griñarik pazkatu. Ez eta sobera bortxatu ere.

Anaiakin ahal zen bezala azkenean harrazi ginuen, kezan kargatuak ziren ongarriak ustu, eta gure Ttiki-Haundi hangar zoko goxoenian utzi dut, negu zakarra pasa dezan han.

Ikusiko dugu nola iduritzen zaion primabera. Ez gare hartan.

Beharrik, bertze traktore zahar bat banuen, auzoko bateri erosia, duela hiru urte, jakinez etxekoak ez zuela luzez irauteko esperantzik.

Hau ere adinekoa da, baino Ttiki-haundiren aldian haurra : Berrogei urte pasatuak ditu bakarrik !








Emen duzue Karraro, lengo astelen aipatutako goizean. Egondu nintzen, iduzkiak muturra berotu arte zahi, deus ikuttu baino lehen.
Eta hortxe tarratataka partitu zen gure Karrarro baliosa !
Orain, hura dut ehian emana, Ttiki-Haundin partez. Zabaltxioa da, eta lekuak aski estu zirenetik leno ere, kasu eman behar diot, ez baldin baditut denak porrokatu nahi, manobretan ari naizelarik..
Bah, ehieko sartzerako arri kozkor batzuek goiti beiti, badut uste aski ongi eskuetan artua duten gure Mizelen Karrarro. (Mizel Atxonekoa ez duzue izagutu ? Hura ere aipatu beharra zauztet, urruntxio)

Orra,. emen dituzue Agorretako animo guziak.

Barkatu, nere burua ez zauztet agertu eta.



Erran bezala, ni Mailuixa naiz, Joseten alaba.



Duela berrogei urte, holakoa nintzen.

Neskatxa motel pottola bat.

Ezkoztik, denbora pasa da.

Xahartu egin naiz, juxtu den bezala.

Eta ez naiz itxuraz antollatu, maluroski !

Orduan, atxiki zazue iduri hau. Hal holakoa da, baino ez zauztet deus obekiorik eskaintzen ahal.







Gaurko ez zait gaizki iduritzen, ez da ala ?
Agorretako jendeak eta bertzeak izagutzeko parada eman zauztet.

Ez bazaizte janeko aspertuak, elkarrekin segituko dugu aski fite.
Eta zonbait urte gibeletik hartuko ditugu aferak. 

Hastapenetik oraino bidia luzia izandu da, Agorretan, bertzetan bezala. 
Eta emendik aurrerat behar den bezala moldatzeko, ba dut uste gomeni dutan bide hori izagutzia.

Hartan ari naiz emen, Aïtaton laguntzarekin.

Behaz, laster arte. Joset Legorburun familia izagutzekoetan :




vendredi 2 janvier 2015

AGORRETAKO JOSETEN PARTETIK



Egun on eta urte berri on deneri !

Urtarillaren aste honetan zuetarat eldu naiz.
Ni, Maïluixa naiz. Joseten alaba.

To, emen erakusten zauztet, Agorretako Joset, neretzat Aïtato:







Larogei eta zazpi urtetako atton tente hau dut Aïtato. 
Eta ondoan ikusten duzuen mihatxo eder hori Kattalin da. Urruntxio aipatuko dutena.


Jakin zazue lehen bai lehen, Agorretako Joset, kontent bizi dela bere bizpahiru behi tartean.
Nundik norat eldu zaion humore alegre hori kondatuko zauztet bere denborean, ez kesa.

Baino gaurkoan, ohart zaizte bakarrik Agorreta itsaz bazterreko tontor ttiki batean kokatzen dela.

Larrun mendi prestoaren begiratze inguruan.





Ez zaiztela billakatzetan nekatu. Denak argiratuko ditut beren denborean.

Zen eta, Agorreta, Euskal Herriaren gisa, urrundik eldu da.
Kroskak eta konkorrak apalduak ditu luzez iraunez.

Hart zazue pazintzi piska bat. Eta plazer baldin baduzue, elkarrekin egingo dugu bidaia.

Laster arte eta goraintziak  deneri Agorretako Joseten partetik.